XSLaren edukia

Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
5
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25039

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Gelako p.2030
Ordenagailuko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN.

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA.

THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE.



Euskararen Arauak eta Erabilerak ikasgaia hautazkoa da (ez-espezifikoa) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta honako sei gradu hauetan eskaintzen da: Arkitekturaren Oinarrietan, Arkitektura Teknikoan, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan, Ingeniaritza Elektrikoan, Ingeniaritza Mekanikoan eta Ingeniaritza Zibilean. Laugarren mailako ikasleei eskaintzen zaie, lehen lauhilekoan.



Komunikazio tekniko-zientifikoa lantzen da eta horretarako hainbat espezializazio mailatako idatzizko eta ahozko testuak lantzen dira. Ikasgai honek lotura zuzena du bigarren lauhilekoan eskaintzen den Komunikazioa Euskaraz ikasgaiarekin, nahiz eta ez den derrigorrezkoa EAE egina izatea KE egiteko. EAEn idatzizko komunikazioari ematen zaio lehentasuna, eta KEn (bigarren lauhilekoan), aldiz, ahozkoari.



Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da gradu amaierako lana prestatzen ari diren ikasleentzat, hura zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko; izan ere, txosten zientifikoak idazteko hainbat baliabide eta trebetasun lantzen dira. Horrez gain, lagungarria izango da lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleok ezinbestekoa duzue hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea.



Bestalde, irakasgaiak lotura du, baita ere, graduan eskaintzen den beste irakasgai batekin: English for Industrial Engineering delakoarekin. Hizkuntzak alderatuz, ikasleak hauteman ahal izango du zer ezaugarri eta arazo dituzten batean eta zer duen berariazko bakoitzak.



Irakasgai hau egiteko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, ikasgaia ondo jarraitzeko eta gainditu ahal izateko, nahitaezkoa da gutxieneko maila bat izatea, bai idatziz eta bai ahoz komunikatzeko.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai honetan, 6 gaitasun landuko ditugu:

1. gaitasuna. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2. gaitasuna. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. gaitasuna. Ikerketarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, argudiatzea eta aurkeztea, elkarlana baliatuta.

4. gaitasuna. Euskaraz komunikatzean norberak zer ahulgune eta indargune dauzkan jabetzea, aurrerantzean zeri eutsi eta arreta zeri jarri jakiteko. 


5. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko moduan.

6. gaitasuna. Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloko gaien inguruan komunikatzea, testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, lanen aurkezpenak, poster zientifikoen aurkezpenak...



Gaitasun horiek lotura zuzena dute Arkitektura Oinarriak graduan aurreikusten diren hainbat gaitasunekin. Hona Arkitekturaren Oinarriak graduan EAE ikasgaian berariaz lantzen diren gaitasunekin bat datozenak bete-betean:



Hona Arkitekturaren Oinarriak graduan EAE ikasgaian berariaz lantzen diren gaitasunekin bat datozenak bete-betean.

CB2. Ikasleek euren jakintza, lanean edo bokazioan, era profesionalean erabiltzen jakitea, eta gai izatea argudioak sortzeko eta horien alde egiteko, bai eta euren arloko arazoei aurre egiteko ere.

CB3. Ikasleak gai izatea (normalean euren ikasketen alorreko) datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko, eta gai sozial, zientifiko eta etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko.

CB4. Ikasleak gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, hala hartzaile espezialistei nola espezialista ez direnei.

CB5. Ikasleek garatuta izatea geroko ikasketak autonomia-maila handiarekin hasteko beharrezko diren ikaste-gaitasunak.

M10CM01. Izaera teknikoko edo teknologikoko datuak, prozedurak, ideiak eta emaitzak ahoz eta idatziz komunikatzea.

M10CM02. Proiektu eta informe teknikoak erredaktatzea beste profesional batzuentzat, bezeroentzat edo administrazio-erakundeentzat.

M10CM03. Ahozko azalpenak, xehetasunak eta gomendioak ematea proiektuen, aplikazioen edo tresna teknikoen inguruan.

M10CM04. Alor tekniko eta teknologikoetako dokumentazio administratiboa eta lan-protokoloak ezagutzea eta era eraginkorrean kudeatzea.

M10CM05. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta gogoeta egitea norberak testuinguru horretan duen rolaz.

M10CM06. Intuizio eta esperientzia linguistiko pertsonalak sistematizatzea, azaltzea eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia erabiliz.

M10CM07. Kontsultarako hizkuntza-baliabideak (batez ere interneten erabilgarri daudenak) ezagutzea, alor akademikoan edo beste testuinguru batzuetan egoera komunikatiboak sortzen dituen beharrei erantzun ahal izateko.

M04CM01. Bakarkako lan original bat egitea eta unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztea eta defendatzea; proiektuak ikasketetan landutako edozein diziplinarekin izan dezake zerikusia.



Ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

- Euskara normalizazio-bidean dago eta, erregistro estandar zaindu orokorraren batera, euskara berezituaren garapena beharrezkoa da. Bide horretan, funtsezkoa da etorkizuneko langile izango diren ikasleek testu akademikoak euskaraz idaztea, dagokion erregistro eta kalitatez.

- Sareko baliabideen erabilera egokia (hiztegi, arau, estilo-liburu, corpus eta tresnak): Hiztegi Batua; TZOS (Terminologia Zerbitzuetarako on-line Sistema); Elhuyar Hiztegia; Euskalterm; Zehazki; Euskaltzaindiaren gomendio eta arauak; EHULKU zerbitzua; EIMAren estilo-liburuak (Ortotipografia, Letra Larriak, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak eta Puntuazioa egoki erabiltzeko gida), Xuxen, Euskalbar/Hiztegibar, Itzultzaile automatikoa, Garaterm, ZT, Lexikoaren Behatokia eta EPG corpusak.

- Testu-generoen ekoizpen egokia: gutuna, curriculum vitae, laburpena, txosten tekniko laburrak, GRALen egitura eta sarrera, Wikipediako artikulu entziklopedikoak

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA



1. Sarrera

1.1. Hizkuntza zer den. Erabilera eta normalizazioa

1.2. Aditugaien idatzizko behar akademikoak eta lan-esparruari loturikoak

1.3. Zein baliabide dauzkagu kalitatezko testu bat idazteko? (tresnak, hiztegiak, corpusak):

ZER, ZERTARAKO

2. Lan-esparru nahiz akademia mailako testu motak

2.1. Laneratzeari begirako testu administratiboak: curriculuma (Linkedin), aurkezpen-mezuak/gutunak:

ZER JARRI (ZER EZ) eta NOLA

2.2. Testu akademikoak: txosten teknikoa, GrALa

EGITURA eta ATAL bakoitzeko eduki nagusiak

LABURPENA, SARRERA (zer eta nola)

3. Itzulpena eta zuzenketa

3.1. Baliabideak eta oinarrizko teknikak

3.2. Testuen zuzenketa eta berrikuspena

4. Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoa

4.1. Mailegutza

4.2. Hiztegi-sorkuntzarako bideak (eta euskarazko hainbat okerbide)

4.3. Terminoak hautatzeko irizpideak

4.4. Izen-sintagmaren egitura, unitate sintagmatiko konplexuak eta hauek txertaketa testuan





EGITARAU PRAKTIKOA



Edukiak pixkanaka barneratzen joateko, eskolan hainbat ariketa labur egingo dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabili, nabigatzailetako Euskalbar gehigarria instalatu eta barruko baliabideak ezagutu eta erabili, itzulpenak egin, akatsak aztertu, sintetizazio-lanak aztertu, corpusekin lan egin.



Horiez gain, ikasleek test bat eta honako lau proiektu hauek egin beharko dituzte:

1. proiektua. Testu/Lan tekniko-zientifiko bat GARATERM corpusera igo, automatikoki erauzitako termino hautagaiak balioetsi, terminoen zerrenda osatu eta TZOSera igotzeko moduan prestatu. Taldeka.

2. proiektua. Wikipedian euskara ez den hizkuntza batean (ingelesa edo gaztelania) dagoen gai tekniko bat hautatu, itzultzaile automatikoarekin itzuli, eta ontzat emandako azken itzulpenerako zer aldatu den eta zergatik arrazoitu. Bakarka

3. proiektua. Termino eta hitz multzo batzuei ordainak eman eta hartutako erabakiak arrazoitu. Taldeka.

4. proiektua. 2. proiektuan egindako testu itzulia Wikipediara igo, behar izan denetan aldaketak eginda eta azalduta. Bakarka.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta garrantzia emango diogu ikasleen parte-hartzeari; eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleok ere plataforma horretara igo beharko dituzue egindako lanak. Nahiz eta ikasgaian ezarrita egon asteko egun batean eskola magistrala izango dela eta bestean ordenagailu-praktikak, beharren arabera jardungo dugu, eta behar izanez gero ordenagailu-praktika gehiago egingo ditugu.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:



• banakako jarduerak eta lanak

• talde-lanak


• ariketak


• eskola teorikoak

• aurkezpenak



Irakasleak lanen jarraipena egingo du, eta hainbat eratara emango du feedbacka: eskolako ariketak, normalean, eskolan bertan zuzendu eta komentatuko dira; proiektuetan, berriz, zuzenketa eta ohar pertsonalizatuak emango dira idatziz.



Eskolan egingo ditugun ariketetan eta aztertuko ditugun hizkuntza-auzietan, ikasleek euren testuetan erabilitako adierazpideak erabiliko dira adibide gisa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazio lehenetsia jarraitua izango da: arrazoi berezirik izan ezean, ikasleok eskoletan parte hartu beharko duzue eta zeregin guztiak (ariketak nahiz proiektuak) epean egin beharko dituzue. Beraz, eskolaren batera joaterik izan ez baduzue, zeuen gisan egin beharko dituzue ariketak, ondoren irakasleari epean bidali eta, zalantzak izanez gero, tutoretzetan ebatzi.



Nahitaezkoa da proiektu guztiak eta testa egitea, eta denera 10etik 5 puntu lortu beharko dituzue gutxienez. Kalifikazioa honela banatuko da:

- Lehen proiektua: % 20

- Bigarren proiektua: % 10

- Hirugarren proiektua: % 20

- Laugarren proiektua: % 10

- Testa: % 20

- Eskolako ariketak eta parte-hartzea: % 20



Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek aukera izango dute azken azterketara aurkezteko, eta, hala eginez gero, azterketan lortutako emaitza izango da ikasgaian jarriko zaien azken kalifikazioa. 






Azken ebaluazioko azterketa



Azken azterketan irakasgaiaren % 100 ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketaren egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Horretarako, eGelara igo beharko dute aurrez aurkezpenari laguntzeko erabiliko duten euskarria (diapositibak).



Azterketak 3 atal izango ditu:

• - Test motako proba: % 40

• - Itzulpena % 30

• - Idazlana: % 30



Ohar garrantzitsuak



• Ebaluazio jarraituari uko egitea



Ebaluazio jarraituarekin hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak irakasleari lehenbailehen jakinarazi beharko dio etengabeko ebaluazioari uko egiten diola. Halako asmorik adierazi ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira. Eta ebaluazio jarraitua egin ez duen ikasleak azterketa egingo duela ulertuko da.



• Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakasleari adierazi behar dio lauhilekoa bukatu baino lehen. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «ez-aurkeztua» kalifikazioa izango du; uko egin ezean, berriz, «ez-gainditua».



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da, eta ohiko deialdiko azterketaren egitura bera izango du (ikus han xehetasunak).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, aurkezpenak, ariketak, artikuluak, estekak etab.) eGela plataforma birtualean jarriko dira, eta ikasleek handik eskuratu beharko dituzte. Edukiak jarraitzeko eta zereginen berri izateko, oinarrizko dokumentu bat egongo da: “egunerokoa”. Bertan laburbilduko da egunez egun zer jarduera egiten diren eskolan, bai eta zer erabaki hartzen diren ere. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak etab.) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, X. & SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo libururantz. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Bilbo.

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak

EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua)

GARTZIA J. (2014): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida. Oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. 8. atala. Eusko Jaurlaritza.

IVAP (2009): Estilo-liburua. 3. Argitalpena.

MUJIKA A. (2008): Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. 4. atala. Eusko Jaurlaritza.

ODRIOZOLA, J.C. (ed.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ODRIOZOLA J.C. & ZABALA I. (1992): Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera, EHUko argitalpen zerbitzua, Bilbo, 1992.

PETRIRENA, P. (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. 7. atala. Eusko Jaurlaritza.

UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera

ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134

ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua

ZABALA, I. (1997) “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarteko terminologia Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP

ZABALA, I. (2000) “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166

ZABALA, I. (2000) “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129

ZUBIMENDI, J.R. (2005). Ortotipografia. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku

Batzordea. 1. atala. Eusko Jaurlaritza.

ZUBIMENDI J. R. & ESNAL, P. (1993): Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Kultura saila.





Gehiago sakontzeko bibliografia

ALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014) Escribir en el contexto académico. Bilbao: Deusto Digital.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang: Berna
CABRÉ, M.T. eta FELIU, J. (ed.) (2001) La terminología científico-técnica: reconocimiento, análisis y extracción de información formal y semántica. Barcelona: IULA. Universitat Pompeu Fabra.
CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona
CREME, P. & LEA, M. (2000). Escribir en la Universidad. Barcelona: Gredos.
DINTEL, F. (2005). Cómo escribir textos técnicos o profesionales. Madrid: Alba
GUTIÉRREZ, B.M. (2003). Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros. Burgos.
HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (ed.) (2018) Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Boston /Berlin: De Gruyter Mouton.
LASHERAS A. & ARRIETA A. (2005): “Ortotipografiari buruzko mintegia”. SENEZ aldizkaria.
WESTON, A. (2006): Las claves de la argumentación. Ariel.

Aldizkariak

Aldiri, arkitektura eta abar aldizkaria (UEU)
http://www.aldiri.eus/paperekoak/
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria (Elhuyar)
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. EHUko Zientzi eta Teknologi aldizkaria (UPV/EHU)
https://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (UEU)
https://www.uztaro.eus/

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://zthiztegia.elhuyar.eus/
http://www.euskara.euskadi.net
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
http://31eskutik.com/
https://addi.ehu.es/?locale-attribute=eu
http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da
https://zientziakaiera.eus/
www.xuxen.eus
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/
www.zientzia.net


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ