XSLaren edukia

Proiektuak IX: Eremu Publikoak III26381

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
5
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26381
Murrizketak
Proiektuak IX irakasgaiaren matrikula egiteko, beharrezkoa da gaindituta izatea Proiektuak I,II,III,IV,V eta VI

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Tailerra90135

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Arkitekturaren irakaskuntzaren helburua ikaslea arkitekto bilakatzen laguntzea da. Horregatik, Graduaren azken ikasturteko Arkitektura Proiektuak IX ikasgaian arkitektura osotasunak sortzea proposatzen da ariketa gisa. Prestakuntzan osoagoak izango dira ariketa hauek bere baldintzak egiazkoak badira eta erabilpena, lekua eta materialtasuna kontutan hartzen badute. Helburuen artean, behar baldintza hauetatik bakar bat ere gutxietsia ez izatea, proiektuak hauekin batera sortutako arrazoibide batetik sortzea, arkitektura bezala ulergarri eta birtualki eraikigarriak egingo dituen material nahikoren definizio maila bateraino iristea izango ditugu.

Proposatutako arkitektura-gaiaren berezko helburuen lorpenerako bitarteko jakin batzuk erabiltzeko ahalmena edukitzea esan nahi du arkitekto lanbideak. Horretarako, proiektuak berak eransten dituen datu kopuru handiari aurre egin, benetan azaltzen dituen arazoak adierazi, abiapuntuko hipotesiak ezarri, jarraitu beharreko aukeren hautaketa... ahalmentzen duten oinarriko jarduera orokor batzuk behar dira. Oinarriko jarduera hauek ariketa batzuen ondorioz osatuko dira. Ariketa hauek proposatutako proiektuaren garapenean sortutako galdera ezberdinak argitzen dituzten historian zehar eraikitako arkitekturaren azterketa izango dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ezagutza aurreratua:

Gaitasun aurreratua:

− Eraikinen eta hiri-espazioen programa funtzionalak egiteko.

− Eraikitako ondarean esku hartzeko eta hura kontserbatzeko, eraberritzeko eta birgaitzeko.

− Kritika arkitektonikoa egiteko.

− Hiri trazatuak eta urbanizazio-, lorezaintza- eta paisaia-proiektuak diseinatzeko eta exekutatzeko.

− Hirigintza-arauak eta ordenantzak aplikatzeko.

Gaitasun aurreratua honako hauen kontzepzio, praktika eta garapenerako:

− Oinarrizko proiektuak eta exekuzio-proiektuak, krokisak eta aurreproiektuak.

− Hiri-proiektuak.

Ezagutza aurreratua:

− Formaren, konposizioaren eta tipologia arkitektonikoen teoria orokorrak.

− Arkitekturaren historia orokorra.

− Sinbolizazio-prozesuen, funtzio praktikoen eta ergonomiaren ikasketa-metodoak.

− Gizarte-beharren, bizi-kalitatearen, bizigarritasunaren eta oinarrizko etxebizitza-programen ikasketa-metodoak.

− Ekologia, jasangarritasuna eta energia- eta ingurumen-baliabideen kontserbaziorako printzipioak.

− Mendebaldeko kulturaren arkitektura-, hirigintza- eta paisaia-tradizioak, eta haien oinarri teknikoak, klimatikoak, ekonomikoak eta ideologikoak.

− Kultura-ereduen eta arkitektoaren gizarte-erantzukizunen arteko erlazioa.

− Herri-arkitekturaren oinarriak. Hiri-soziologia, teoria, ekonomia eta historia.

HELBURUAK

− Orubearen eta bere inguruaren morfologia eta topografia ulertzea. Arkitektura-proiektua egiteko eta garatzeko ereduak adieraziko dituzten ondorioak eta jarraibide/gakoak lortu.

− Orubearen natura-elementu esanguratsuak (landaretza, ibaiak, itsasoarekiko gertutasuna, mendiak, etab.) eta beraien eragina eta proiektuan izango diren baldintzak ezagutu.

− Eguzkitzapena arretaz hartu eta ahal den heinean proiektuaren baitan erabili.

− Proiektuaren kokapenean eragina izango duten orientazio edo bistak ezagutu.

− Orubea eta bere inguruaren erabilpena ezagutu (fluxu aipagarriak, igarobideak, egoteko espazioak, ibilgailu eta/edo oinezko-zirkulazioa, elementu zaratatsuak, etab.).

− Hiri-espazio eta inguruko eraikinen ezaugarriak ezagutu (arkitektura-estiloak, garaierak, erabilpenak, materialak, etab.) eta proiektuan izango duten eragina ulertu eta zehaztu.

− Orubeko eraikinen ezaugarriak ezagutu eta hauen zati baten edo osotasunaren jarraipena baloratu eta erabaki. Elementu jakin bat mantendu ezkero, bere geometria, sistema eta materialen informazio planimetrikoa lortu, ahal den zehatzena, elementu honen berritze/birgaitze proiektua garatzen ahalmentzen duelarik.

− Eraikin publiko baten programa aztertzeko gaitasuna, bere aukerak aurkitu eta arkitektura proiektuaren garapenerako jarraibide/gakoak lortu.

− Proiektu baten aurrean kokatzeko ezagutza egokiak hartzea, proposatzen dituen arazoak antzematea eta zer izan behar den kontutan.

Jarduera oinarrien bilaketa izango da helburua:

• Arazoak ezagutzeko.

• Bere garrantzia eta interesa balorean jarri daitezen.

• Lehentasunak ezarri daitezen eta honekin batera hauekiko arreta maila.

− Eraikiko den lekuan dauden aurreizatetan (natural nahiz eraikitakoetan) baitan dagoen irakaskuntza ulertu ahal izateko ahalmena hartzea.

Lekuaren historiaren eraikuntza eta bere garapenaren oinarriak ezagutzea izango da helburua, lekuan era egokian jarduteko behar den datua.

− Gelan aztertutako arkitekturatik abiatuta, arkitektura-proiektuari segurtasunez aurre egiteko errekurtso nahikoak izatea.

Aztertutako proiektuen egoera ezberdinen egokitzean ikasleak denboraz kanpoko eta egin beharko dituen proiektu berrientzako baliogarria izango den ikasketa bat ezagutzea da helburua.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Arkitektura-proiektuak IX ikasgaian garatzeko proiektu-gaiek bertiente bikoitza izango dute, alde batetik ondarearen inguruko esku-hartze, berritze eta/edo birgaitze proiektuarena (arkitektura eta urbanoa) eta bestetik paisaian esku-hartze proiektuarena. Honekin bat, proiektu hauek kokatuko diren leku zehatzek bi alderdi beteko dituzte, hiriaren historiazentruan kokatuko dira eta era berean neurri batean edo bestean natura-elementuaren agertzea izango dute.

Jasandako historia-gora behera ezberdinek irekitako arazoak oraindik aurkezten dituzten leku zehatzetan proposatuko dira proiektuak, hiriaren izaerari egokia den irtenbidea aurkitu ez dutenak eta ondorioz hobetu daitezkenak. “Lekuaren berreraikitze” proiektuak izendatu ditzakegu eta arkitektura ezberdinak beharko dituzte erabilpen publiko nahiz pribatukoa.

Arkitektura-proiektuak IX ikasgaian, Arkitekturaren Oinarrietako Graduko azkena, proposatutako ezaugarridun hirilekuetan lana egiteak karreran zehar ikasleak hartutako ezagutzei egokia den konplexutasun maila aurkezten duela ulertzen da. Gizarte baten bizitza kolektiboa momentu bakoitzean gizarte horrek eskatzen duen arkitektura eta espazio publiko multzoen bitartez gauzatzen den esparrua da hiria. Arkitektura eta espazio publiko horien, eta natura-elementua, topografia, klimatologia, argia, etab. bezalako berezko zaien beste faktoreekin batera, denboran zehar emandako estratifikaziotik lortzen du bere izaera hiriak.

Atmosfera bereizgarri berezi hori bezalako izaera bezala ulertu dena, “âme de la cite” deitu dena. Denboran zehar mantentzen den izaera eta proiektu berriak bereganatu behar duena sortzen den baldintza berrietatik berrinterpretatuz. Hau da, hain zuzen ere, hiriak eratzen duten arkitekturen gainean duen irakaspena. Ikasturtean garatu beharreko proiektuetan zehaztuko da irakaspena aurretik dauden arkitekturek eskeinitako honelako datu multzoetan arreta izanik: formalak, konpositiboak, tipologikoak, materialak, etab., aipatutako datuen bitartez aurkitu ditzakegunak, lekuan agertu daitezkeen azpi-esanahiak ahaztu gabe.



KLASE TEORIKOAK

− Gaiari eta ikasturteko proiektuaren lekuari sarrera.

− Lekuaren eraikuntza, espazio publikoa.

− Lekua eta arkitekturaren izaera.

− Lekuaren irakaspena proiektuan. Aurreizateen zeregina.

− Lekuaren berreraikuntza.

− Espazio publikoa eta arkitektura.

− Bakarkakoa eta kolektiboa.

− Arkitektura-hizkuntza eta hiri historikoa.

− Arkitektura-materialtasuna eta hiri historikoa.

− Abstrakzioa eta figuratasuna arkitekturan.

− Erabilpenaren eztabaida arkitekturan.

− Elementu naturala eta arkitektura. Kultura lekua eta paisaia.

MetodologiaToggle Navigation

Beraien arteko heterogeneotasun handiko material ezberdinen sortze- eta interesdun-sintesi bezala garatzen da arkitektura-proiektua. Konplexutasun hau arretaz hartzeko eta baliodun emaitza bat bermatzeko prozesuaren zehar ezarriko den metodologia egoki bat beharko da.

Ikasleak proiektuan murgildu eta argitasunez material ezberdinak ulertu eta erabiltzeko metodologi- eta arrazoitzeahalmenak garatu ditzan izango da Arkitektura-proiektuak IX ikasgaiaren helburu nagusietako bat.

Proiektuaren prozesua proposatzen dituen arazoekin erlazioan dagoen informazioaren bilketa, lantze eta antolaketa kreatiboarekin hasiko da, aukeren azterketa eta baloratze jarraiko lan multzo baten bitartez, proiektuan izan dezaketen eragina eta erabakiak hartzeko unean duten interesa kontutan harturik, hau da, proiektuaren elementuak zehazteko unean. Azterketa zati honen ondoren, nahiz eta honekin oso lotuta egon, proiektuaren prozesua, sintesia eta formakristalizazioaren unea, arkitektura bezala zehazten den unea, datoz. Diziplina beraren material zehatzen arteko elkarrekintzak emandako baldintzek sortutako giroan lortzen da batez ere sintesia, alde batetik proiektuaren hastapeneko datuetatik (lekua eta programa) eta bestetik proiektuaren prozesuan beran, material- eta eraikuntza-tipoen hautaketatik, aldizkatzen diren sortze- eta kritika-zati segidatan.

Metodologia honetara atxikitzeak taldekako zein bakarkako lan zatietan ikasleek garatutako proiektuak zenbatesteko neurria osatuko du. Era berean, ariketa praktikoarekin zerikusia izango duten historian zehar egindako arkitekturen inguruko analisi-teoria klase segida batekin osatuko da proiektuaren ariketa. Taldeka egingo diren eztabaida gaiak proposatzea eta bakarka egingo diren mahaigaineratutako galdekizunen ulermena eta ikasle bakoitzak hartutako ezaguera maila egiaztatzen laguntzen duten idatzizko ariketen bitartez egiaztatzea dira klase hauen helburuak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 85
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikaslearen lanaren ebaluaketa hartutako eta frogatutako arkitektura-ezagutzaren araberakoa izango da eta ez duen “sormenaren” araberakoa. Ebaluaketa honetarako proiektu zehatzaren inguruko mahaiko zuzenketen araberako erreferentzia bat edukitzea garrantzitsua izango da. Mahaian egindako ebaluaketa honen jatorria, zuzenketa nahiko batzuen ondoren ikaslearen lanarekiko eta zuzenketetan hitzegindakoarekin aurrera egiteko eta osatzeko borondate jarreraren inguruko ideia argi bat izan daiteken sinismenean oinarritzen da. Ikasteko gogoa eta ez ikasgaia gainditzea soilik.

Ebaluaketa jarraia izango da eta ikasturteko eskola-saioetan zehar egingo diren ariketa, froga eta emateetan oinarritua. Ikasturtean zehar eta taldeka nahiz bakarka egindako proiektuaren garapenaren alde batetik eta kontzeptuzkoheldutasuna ezagutaraztera daramaten proposatutako idatzizko ariketen ebaluaketen bitartez, bere lanaren kalitatea nola balioztatu den ziurtasuna izango du ikasleak.

Ariketa nagusi bat landuko da, bakarka. Lan honen kalifikazioa izango da ikasgaiaren nota. Ariketan zehar tarte emateak zehaztu eta eskatuko dira, data jakinetan, eta A/B/C/D maila batean kalifikatuak izango dira, A izanik mailarik gorena. Emateak derrigorrezkoak izango dira, eta ikaslearen orientazio gisa balioko dute, eta irakaslearentzat ikaslearen garapen prozesuaren adierazle izango dira.

Tartean beste bigarren ariketa labur bat egiteko aukera aurreikusten da. Taldekakoa izango litzateke eta kalifikazioaren %15eko balioa izango luke.

Ikasgaiaren balorazioarako, azken emaitzaz gain, kontutan hartuko dira ikasleak klasean egingo dituen zuzenketak, parte-hartzea, eta azaltzen zaizkion kritika eta arazoak gainditzeko azaltzen duen gaitasuna.





UKO EGITEA:

Ebaluaketa deialdiari uko egitea ikasgaia ematen duen irakasleari zuzendutako idatzi baten bitartez azalduko dio ikasleak gutxienez azterketa garai ofizialaren hasiera data baino hamar eguneko epean.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohizko deialdian irakasleak adieraziko dio ikasleari ezohizko deialdiaren datan eman, osatu edo hobetuak izan beharko duten ariketak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

− Annoni. Scienza ed arte del restauro architettonico. Edizione Framar. Milano. 1946

− G. C. Argan. Progetto e destino. Il Saggiatore. Alberto Mondadori Editore. 1968

− R. Arnheim. La forma visual de la arquitectura. G.G. Barcelona. 1978

− E. G. Asplund. Escritos 1906/1940. El Croquis Editorial. Madrid. 2002

− A. Behne. La construcción funcional moderna. Serbal. Barcelona. 1994

− A. Borie, P. Micheloni, P. Pinon. Forme et deformation. E. N. de Beaux Arts. 1986

− F. Borsi. (Ed.). Le Piazze. Istituto Geografico de Agostini. Novara. 1975

− P. L. Cervellati. L’arte di curare la città. Il Mulino. Bologna.2000

− G. Cullen. El paisaje urbano. Editorial Blume. 1974

− F. Choay. Alegoría del patrimonio. G.G. Barcelona. 2007

− A. Choisy. Histoire de l’architecture. Bibliothèque de l’Image. 1996

− F. De Gracia. Construir en lo construido. Nerea. Madrid. 1992

− F. De Gracia. Entre el paisaje y la arquitectura. Nerea. San Sebastián. 2009

− C. De Seta, J. Le Goff, (eds). La ciudad y las murallas. Cátedra. 1991

− G. Doyon et R. Hubrecht. Architecture rurale & bourgeoise en France. Dominique Vincent et Cie, Editeur. 1979

− G. Giovannoni. L’urbanisme face aux villes modernes. Editions du Seuil. Paris. 1998

− G. Grassi. Arquitectura lengua muerta y otros escritos. E. del Serbal. Barcelona. 2003

− K. Gruber. Forme et caractère de la ville allemande. AAM. Editions. 1985

− E. A. Gutkind. International history of city development. The Free Press. New York. 1965

− W. Hegemann, E. Peets. Arte civil. Fundación Caja de Arquitectos. Barcelona. 1992

− Le Corbusier. Vers une architecture. Vincent, Freal & Cie. Paris. 1966

− A. Loos. Ornamento y delito. G.G. Barcelona. 1972

− K. Lynch. La imagen de la ciudad. Infinito. Buenos Aires. 1970

− A. Maniglio. Architettura del paesaggio, evoluzione storica. Calderini. Bologna. 1982

− P. Marconi. Il restauro e l’architetto. Saggi Marsilio. Venezia. 2002

− A. Marson. Archetipi di territorio. Alinea Editrice. Firenze.2008

− C. Martí Arís. Las variaciones de la identidad. E. del Serbal. Barcelona. 1993

− L. Mies van der Rohe. Escritos, diálogos y discursos. COAAT. Murcia. 1981

− A. Monestiroli. L’Architettura della realtà. Clup. Milano. 1985

− M. Morini. Atlante di storia dell’urbanistica. Hoepli. Milano. 1963

− L. Mumford. La ciudad en la historia. Ediciones Infinito Buenos Aires. 1966

− C. Norberg Schulz. Genius loci. Electa. Milano. 1979

− M. Romano. L’estetica della città europea. Forme e immagini. Einaudi. Torino. 2005

− A. Rossi. La arquitectura de la ciudad. G.G. Barcelona. 1973

− C. Rowe, F. Koetter. Ciudad-collage. G.G. Barcelona. 1981

− C. Sitte. L’art de batir les villes. L’Équerre. Paris. 1980

− M. Tafuri. Teorías e historia de la arquitectura. Laia. Barcelona. 1972

− R. Venturi. Complejidad y contradicción en arquitectura. G.G. Barcelona. 1972

− E. Viollet le Duc. Dictionnaire raisonné de l’architecture française. F. De Nobele. Paris. 1967

− E. Viollet le Duc. Entretiens sur l’architecture. Mardaga. Bruxelles. 1977B. Zevi. Saber ver la arquitectura. Poseidón. Buenos Aires. 1963

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BEGIRISTAIN MITXELENA, IÑAKI
  • PULDAIN HUARTE, JAVIER
  • VIAR FRAILE, IÑIGO

TaldeakToggle Navigation

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

09:30-12:30 (1)

11:30-14:30 (2)

7-7

09:30-12:30 (3)

11:30-14:30 (4)

8-15

09:30-12:30 (5)

11:30-14:30 (6)

Irakasleak

01 Tailerra-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

09:30-12:30 (1)

11:30-14:30 (2)

7-7

09:30-12:30 (3)

11:30-14:30 (4)

8-15

09:30-12:30 (5)

11:30-14:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 0.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 0.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 0.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 0.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 0.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)
  • A 0.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (6)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-12:30 (1)

11:30-14:30 (2)

Irakasleak

31 Tailerra-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-12:30 (1)

11:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 0.6 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 0.6 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)

61 Tailerra-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

09:30-12:30 (1)

08:30-11:30 (2)

7-7

09:30-12:30 (3)

08:30-11:30 (4)

8-15

09:30-12:30 (5)

08:30-11:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 3.10 - . (1)
  • Aula 3.10 - . (2)
  • Aula 3.10 - . (3)
  • Aula 3.10 - . (4)
  • Aula 3.10 - . (5)
  • Aula 3.10 - . (6)