XSLaren edukia

Arkitektura Diseinua eta Birgaitzea26387

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
5
Kreditu kopurua
5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26387

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Arkitektura, Diseinua eta Birgaitzea ikasgaia Ondarea, Birgaitzea eta Kontserbazioa moduloaren barne aurkitzen da, eta aurre esistentzia batean aktuatzerakoan sortzen diren galderen inguruan ariko da sakonean. Hemen jorratuko diren gaiak, Gradu Amaierako Lanean eta hirugarren zikloko Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Unibertsitate Masterrean landuko direnekin parekatzen dira hainbat kasuetan, bai arkitektura bai hirigintza mailan.

Aurre esistitzen den arkitektura bat birgaitzea, gizarterako arkitektura bat berreskuratzea suposatzen du, honek behar dituen erabilera berriei erantzungo duena, eta hainbat aldaketa izan dituen testuinguru historiko berriari egokituz. Erabilera berria birgaituko den eraikinarekin bateragarria izan behar duela bereziki azalduko zaio ikasgaian zehar ikaslegoari, oso desberdina bait da arkitektura bat berrerabiltzea edo honetaz abusaraztea. Birgaitzearen atentzioa aurre esistitzen den arkitekturari emango zaion erabileran oinarritzen denean bakarrik, hainbestetan gertatzen dena, arkitektura honek dituen balioak galtzeko arriskuan aurkituko gara, arkitekturari esanahia ematen dioten materialtasun eta egitura morfologikoan oinarritzen diren balioak. Birgaitze proiektu baten helburu nagusietako bat, balio garaikideak esistitzen den arkitekturak ekartzen dituen balioekin adostea izango da, lehenaldiarekin lotuak dauden balioekin alegia, eraikinaren memoria osatuko dutenak. (El Culto a los Monumentos, Alois Riegl)



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Arkitektoa gaitu eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

- Arkitektoa gaitu teknika egokienak zehazteko interbentzio kasu bakoitzean.

- Arkitektoa gaitu ondare eraikitako ondarea babestu, defendatu eta modernizatzeko.

- Esistitzen diren eraikinen jarrera orokorra ulertu, zehaztasunarekin aritzeko beraien gain esku hartu behar denean.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Birgaitze proiektu bat, arkitektura proiektu batetik ez da hainbeste urruntzen, hainbeste kasutan kontsideratzen den bezala. Birgaitze proiektu bat, arkitektura proiektu bat da, aurre esistentzia baten gainean aritzeak ematen dion konplexutasun graduarekin.

Birgaitze proiektu honek, gehigarriak, moldaketak, eraisketak, aldaketak eta berreraikuntzak izango ditu, moldaketa materialak, morfologikoak eta espazialak gertatuz, ondorioz arkitekturaren eraldaketak ekarriko dituelarik eta honekin batera lekuaren moldaketa suposatuko duena. Birgaitze proiektu orok, arkitektura eta lekuaren kontzeptuak batera eraman beharko ditu eta ikasgaian zehar bi kontzeptu hauek elkar loturik azalduko dira.

Birgaitzearen esku-hartzeak esistitzen den arkitekturaren ezaugarrietara egokituko dela zihurtatzeko, honen ezagutza bat beharrezkoa izango da ikerketa sakon baten bitartez, non aspektu formalak, espazialak, materialak, honen esanahiak, etab. jorratuko diren, eta bere historian zehar izan duen ibilibidea ezagutarazten lagunduko diguna.

Birgaitze ariketa berriak ez du baldintzatuko eraikinaren geroaldiko ibilbidea, honen garapen historikoan kapitulu bat gehiago izango delarik, ez besterik, denboraren joan halak eta honek ekarriko dituen eskaera berrien egokitzapen prozesua baliabidetuko duena.

Arkitektura, Diseinua eta Birgaitzea ikasgaiaren helburuak, hurrungo eduki teoriko-praktikoa izango dute:

- Aurre esistentziaren aurrean eta proposatzen den gai konkretuaren aurrean modu zuzen batean kokatzea, “berria zaharraren gainean” kokatzeak sortzen dituen aurreiritziak gaindituz.

- Esku-hartzearen objetu den aurre esistentzia birgaitze proiektuaren gida izango dela, honen datu bilketa historikoak sortuko duen datu multzoa onartuz eta berari zentzua emanez.

- Esparru formalaren barne, erreferentzien eremua aberastea klasean aztertutako arkitektura desberdinen bitartez eta hauek garatzen ari den proiektuan behar bezela aplikatzea.

MetodologiaToggle Navigation

Arkitektura proiektua, sormenaren inguruko gai desberdinen sintesi moduan lantzen da. Konplexutasun honi emaitzari begira segurtasun maila batekin erantzuteko, prozesu osoan zehar aplikatuko den metodologia bat beharrezkoa izango da.

Prozesu hau, proposatzen den gaiaren inguruko informazioa biltzen hasiko da, analisi baten zehar aztertu eta baloratuko dena eta proiektuan eduki dezaketen eraginak kalibratuz. Jarraian proiektatzearen prozesu bera etorriko da, arkitektura moduan azalduko dena. Aurretik ebatzitako datuetatik girotuko da prozesua, non eraikuntza prozesua, materialtasuna, lekuaren ezaugarriak eta aurre esistentziak sintetizatuko diren sormen fase segida baten zehar.

Prozesu honetan, oinarri sendo bat suposatuko ez den guztia baztertuko da. Helburu honekin, ikasleak arrazoitutako diskurtso bat hedatzeko bideratuko da ikasgaia, beregan hartuz azaldu diren gai desberdinak eta arkitekturaren esperientzian txertatuz. Amaierako helburua buruketa arkitektoniko formal egoki bat lortzea baldin bada ere, prozesu logiko batean garatua egotea garrantzitsua izango da, aspektu hau ere baloratuko delarik.

Guzti honen euskarri moduan, klase teoriko batzuk historian zehar gertatu diren prozesu desberdinen irudi batzuk aurkeztuko dira, gidoi batekin egituratuak, garatzen ari den proiektuarekin harreman zuzena izango dutenak hainbat kasuetan, eta zeharkakoa beste hainbatetan.

Ariketan zehar bi fase aurreikusten dira, taldekako lehenengo batean proiektuko gai desberdinak eta aztertuko diren arkitektura interbentzioak eztabaidatuko dira, ondoren, bakarkako fase batera pasatuz non ikasle bakoitzak jaso dituen ezagupenak egiaztatuko diren.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 85
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa jarraia izango da eta honela banatuko da:

- Proiektu bat proposatuko da ikasgaiaren hasieran, bi alditan garatuko dena:

a) taldekako lehenengo aldi bat, non eraikinari buruzko informazioa bilduko den eta aktuazioaren oinarriak proposatuko diren. (bukaerako kalifikazioaren %20)

b) bakarkako bigarren aldi bat, non alde batetik aurreko atalean proposatu diren oinarrien garapen bat gauzatuko den, emate desberdin batzuren zehar (%70) eta proiektu hauen azalpen publikoak (%10).

- Ariketak, frogak eta emateak ikasgaiaren klaseetan zehar gertatuko dira.



UKO EGITEA



Ikasleak deialdiaren uko egitea aurkeztu ahalko du ikasgaia irakasten duen ikasleari zuzendutako idatzi baten bidez, gutxienez, azterketa garaia hasi aurretik 10 eguneko epe tartearekin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiko klaseak eta bertan proposatzen diren ariketa/emateak modu jarraitu eta konstante batean eraman dituen ikasleentzat.

Ohiko deialdiaren berrikusketa egunean, irakasleak ikasle bakoitzari azalduko dio egin/osatu/hobetu beharko dituen lanak nolakoak beharko duten izan kasu bakoitzean, eta ezohiko deialdirako zehaztuko den egunerako aurkeztu beharko direnak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

A. Annoni. Scienza ed arte del restauro architettonico. Edizione Framar. Milano.

G. C. Argan. Progetto e destino. Il Saggiatore. Alberto Mondadori Editore.

R. Arnheim. La forma visual de la arquitectura. G.G. Barcelona.

E. G. Asplund. Escritos 1906/1940. El Croquis Editorial. Madrid.

A. Behne. La construcción funcional moderna. Serbal. Barcelona.

A. Borie, P. Micheloni, P. Pinon. Forme et deformation. E. N. de Beaux Arts.

A. Capitel. Metamorfosis de monumentos y teorías de la restauración. Alianza Editorial. Madrid.

Le Corbusier. Vers une architecture. Vincent, Freal & Cie. Paris.

F. Choay. Alegoría del patrimonio. G.G. Barcelona.

A. Choisy. Histoire de l’architecture. Bibliothèque de l’Image.

F. Chueca. La destrucción del legado urbanístico español. Espasa-Calpe S.A. Madrid

C. De Seta, J. Le Goff, (eds). La ciudad y las murallas. Cátedra.

G. Doyon et R. Hubrecht. Architecture rurale & bourgeoise en France. Dominique Vincent et Cie, Editeur.

N. Faucherre. Places fortes. Bastions du pouvoir. Rempart. Paris.

G. Giovannoni. L’urbanisme face aux villes modernes. Editions du Seuil. Paris.

F. De Gracia. Construir en lo construido. Nerea. Madrid.

G. Grassi. Arquitectura lengua muerta y otros escritos. E. del Serbal. Barcelona.

K. Gruber. Forme et caractère de la ville allemande. AAM. Editions.

E. A. Gutkind. International history of city development. The Free Press. New York.

W. Hegemann, E. Peets. Arte civil. Fundación Caja de Arquitectos. Barcelona.

A. Loos. Ornamento y delito. G.G. Barcelona.

K. Lynch. La imagen de la ciudad. Infinito. Buenos Aires.

P. Marconi. Il restauro e l’architetto. Saggi Marsilio. Venezia.

P. Marconi. Il ricupero della bellezza. Skira. Milano.

P. Marconi. Materia e significato. La questione del restauro architettonico. Editori Laterza. Bari.

C. Martí Arís. Las variaciones de la identidad. E. del Serbal. Barcelona.

L. Mies van der Rohe. Escritos, diálogos y discursos. COAAT. Murcia.

A. Monestiroli. L’Architettura della realtà. Clup. Milano.

M. Morini. Atlante di storia dell’urbanistica. Hoepli. Milano.

L. Mumford. La ciudad en la historia. Ediciones Infinito Buenos Aires.

C. Norberg Schulz. Genius loci. Electa. Milano.

A. Riegl. El culto moderno a los monumentos. Visor. Madrid.

A. Rossi. La arquitectura de la ciudad. G.G. Barcelona.

C. Rowe, F. Koetter. Ciudad-collage. G.G. Barcelona.

C. Sitte. L’art de batir les villes. L’Équerre. Paris.

J. R. Soraluce. Historia de la arquitectura restaurada. Universidade da Coruña.

M. Tafuri. Teorías e historia de la arquitectura. Laia. Barcelona.

R. Venturi. Complejidad y contradicción en arquitectura. G.G. Barcelona.

E. Viollet le Duc. Dictionnaire raisonné de l’architecture française. F. De Nobele. Paris.

E. Viollet le Duc. Entretiens sur l’architecture. Mardaga. Bruxelles.

B. Zevi. Saber ver la arquitectura. Poseidón. Buenos Aires.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARRENA ETXEBARRIA, RAMON
  • CABALLERO LOBERA, ANDRES
  • PAGOLA AIZPIRI, ANTONIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

11:30-12:30 (1)

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

13:30-14:30 (1)

14:30-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 3.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 0.6 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 0.6 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)