XSLaren edukia

Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak26397

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
5
Kreditu kopurua
5
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26397

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak ikasgaia, Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren 5. ikasturtean ematen da eta Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea Aipamena osatzen duten sei ikasgaietako bat da. Aipamenak, ikasleari lanbidearen ikuspegi urbanistikoenean sakontzeko aukera ematen dio, hiri-plangintzako proiektuak ezagutu eta garatzeko tresna gehiago emanez. Horrekin batera, paisaia-proiektuetara lehen hurbilketa bat eta hirigintza ekologiara eta hiri-ekosistemen kontzeptuetara sarrera egiten da. Testuinguru horretan, hiri ekipamenduen eta espazio publikoaren inguruko hiri-proiekturako ikasketan sakonduko du ikasleak ikasgai honetan. Horretarako, ekipamendu sarea eta honi lotutako espazio publikoaren ulermena landuko da, gizarteak berarekin egunerokotasunean duen harremanean oinarrituta. Uneoro, ikasleak erronka sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei erantzun nahi die, etorkizun iraunkorragoa lortzeko.



Irakasgai honetan toki bakoitzeko eraldaketaren praxiari ekarpena egin nahi zaio, gizarte-akademia ikaskuntza bateratuaren bidez. Ikertzen ari den auzo bakoitzean bizi diren eragile eta jendearekin elkarlanean jardutera bideratzen da ikaslea. Gaur egungo errealitateari lotutako konplexutasunari erantzuteko eta horri aurre egiteko, harreman dialogikoetan oinarritutako metodologia aktiboak erabiltzen dira, bai akademiaren barruan —irakasleen eta ikastaroan parte hartu duten pertsonen artean—, bai ikerketa-kasu bakoitzean ikerketan parte hartu duten tokiko eragileen artean, eta eragile guztiek jasotzen dute onura prozesuan. Alde batera uzten dira hierarkia akademikoa eta botere-harremanak, parekoen arteko elkarrizketa sortuz, proposatzen duen komunikazio-teorian oinarrituz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak ikasgaia, Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasketa planeko “M08_ Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea” moduluaren parte da. Modulu honen arabera, ikasgaiarekin erlazionatutako gaitasun espezifiko nagusiak honakoak dira:



G003 - Plangintza-prozesuan aplikatutako hirigintza eta teknikak ezagutzea.

G007 - Pertsonen eta eraikinen arteko eta haien eta ingurunearen arteko harremanak ulertzea, bai eta eraikinak eta haien arteko espazioak giza beharren eta eskalaren arabera lotzeko beharra ere.



Era berean, gaitasun espezifiko hauek ere lantzen dira ikasgaian:



M08CM09 - Hiri-bizitza dinamizatzeko prozesuak eta horiek hirigintza-plangintzarekin duten lotura ezagutzea.

M08CM10 - Hiriko esku-hartze estrategikoaren eta hiri-diagnostiko integralaren ezagutza aurreratua.

M08CM04 - Hirigintzan edozein eskalatan aplika daitezkeen ingurumen-teoriak eta eko-hirigintza eta hiri-ekosistema kontzeptuak ezagutzea.



Ikasgaia gainditu ondoren, ikasleak honako ikasketa emaitzak lortuko ditu:

 Orokorrak:



- Hiriko eta hiri inguruko espazio irekietan lan egiteko gaitasuna.

- Hiri ekipamenduen izaeraren ulermena.

- Espazio publiko eta ekipamendu publikoek osatzen dituzten sareen egituren ulermena.



 Prozedurazkoak eta instrumentalak:



- Hiri espazioen antolaketa eta diseinurako gaitasun sakona.

- Eskala ezberdinetako hiri planak egiteko gaitasun sakona.



 Jarrerazkoak:



- Herritarren parte hartzea eta dauden hiri egiturak baloratzea.

- Hiri paisaia eta hiriak kuantifikatzea eta kualifikatzea.

- Hiriaren diseinuan lan egiteko nor beraren jarreraren garrantzia onartzea.

- Etorkizun iraunkor baterako beharrezkoa den aldaketarako jarrera kritikoa onartzea.

- Jasangarritasunaren egungo erronkak onartzea (ingurumena, ekonomia, gizartea, kultura…)





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ondoren, ikasturtean zehar landuko diren gaiak zerrendatuko dira:



- Pentsamendu sinpletik pentsamendu konplexura.

- Hiriaren forma, egitura eta erabiltzaileak.

- Giza taldeak hiri-sarean.

- Globalizazioak eremu publikoan dituen ondorioak.

- Hirigintza generoaren ikuspegitik.

- Espazio irekiak eta berdeguneak: espazio publikoaren sarea.

- Herritarrek eremu publikoa sortzen eta mantentzen parte hartzea.

- Hiriko espazio publikoa birsortzea.

- Espazio publiko berriak sortzea.

- Plazak, kaleak eta parkeak.

- Ikuspegi ekosistemikoa

- Mugikortasun-hierarkiak aldatzea.

- Hiri-proiektuaren eskalak

- Hirigintza taktikoa

- Auzo sorkuntza eta hiri-diseinuan parte hartzea



Ikasgaian praktika ezberdinak garatuko dira: praktika nagusia, hirigintza taktikoari buruzkoa eta ariketa osagarriak.



Praktika nagusian, auzo bateko espazio publiko eta ekipamendu sarearekin erlazionatutako hiri-eraldaketa proiektu bat burutuko da. Prozesu honetan auzoko eragileekin elkarlanean jardungo dira ikasleak eta egindako diagnosia eta eraldaketarako proposamenak eragileekin kontrastatu eta euren iritzia aintzat hartuta osatuko dituzte.



Helburua da, gizarte-harremanaren bidez, ikasleen eta tokiko eragileen ahalduntzea sustatzea, eta praktika akademikoak analisi eta proposamen eremuen etorkizuneko eraldaketan parte hartzea.

Hirigintza taktikoaren ezaugarri eta egiteko moduak barneratzeko, praktika osagarri bat garatuko da. Ariketa honetan, hiri-eremu bateko behar zehatz bati erantzuna emateko hirigintza taktiko ekimen bat garatu beharko dute ikasleek.



Azkenik, banaka garatu beharreko beste ariketa osagarri batzuk planteatuko dira ikasturtean zehar. Ariketa hauek askotarikoak eta aldakorrak izango dira baina guztietan ikasgaiaren alde teorikoaren sakontzea eta barneratzea izango da helburua eta, oro har, praktika orokorrarekin izango dute harremana.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia eskola magistralak, erreferentziazko testuen irakurketak (artikulu zientifikoak edo bestelako argitalpenak, ikerketak…) eta praktikak konbinatuz garatzen da. Lehenengoak, proiekzioen bidez, arbelean marraztutako eskemen bidez edo ikasleen parte-hartzea eta hausnarketara sustatzen duten mahai-inguruak baliatuz osatuko dira. Erabilitako ikasmateriala kurtsoan aurrera goazela eskuragarri jarriko da https://egela.ehu.es plataforman.



Ikasgelan egiten diren ariketak erlazio estua izango dute lantzen ari garen teoriarekin. Banaka lan batzuk eta 2-3 laguneko taldeetan garatuko dira besteak eta ikasteko metodologia aktiboak erabiliko dira ahal den neurrian, lankidetza eta ikasleen autosufizientzia sustatzeko. Era berean, etengabeko jarraipena egingo da, planteamendu orokorren aurkezpen kolektibo laburrak eta talde eta bakarkako proiektuen zuzenketa jarraituak konbinatuz. Jarduera bakoitzaren zuzenketak eta kalifikazioak arrazoizko epe batean egingo dira, https://egela.ehu.es plataformaren eta gelako talde-zuzenketen bidez.



Eskola orduetatik kanpo egiten diren praktikak luzeagoak izango dira, 2-3 ikasleko taldeetan egingo dira eta lanen jarraipena tailer orduetan egingo da. Era berean, praktika hauetan sortzen diren beharren araberako teoria eskainiko da.



Irakasgaiak berariaz aurreikusten du ETSAko laborategiak gutxienez irakaskuntza-edukien zati bat garatzeko erabiltzea, eta ikasleen lana, neurri batean behintzat, ikasgaiko irakasleek gainbegiratuko dute. Irakasgaia garatzeko, ikasleari eskatzen zaizkion proiektuak garatzeko material egokia ematen zaie.

Lanak egiteko beharrezkoa da laborategiko teknikarien laguntza.





IRAKASKUNTZA EZ PRESENTZIALA





Aurrez aurreko irakaskuntza etengo balitz, osasun arloko larrialdi-egoeragatik adibidez, ohiko metodologia modu birtualera egokituko da. Horretarako, EHUk eskuragai jarritako baliabideak erabiliko dira, nola Blackboard Collaborate, hala eGela, adibidez. Ikasleei egokitzapen hauen berri emango zaie, ohiko bitarteko den eGela plataformaren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
    • BAKARKAKO AZKEN GOGOETA (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikaslearen ebaluazio jarraia egingo da, batetik ariketa praktikoak baloratuko dira(aurreko zuzenketatik eta kurtsoan izan duen garapena ebaluatuz), eta bestetik lanen garapenean ikaslearen ibilbidea baloratuko da, dagozkion konpetentziak nola jasotzen dituen ikusiz (aurkezpenen garapena, etapa ezberdinetan ikasleak izan duen parte hartzea bai talde lanean zein eztabaidetan).

Ebaluaketa modu honek azken emaitza zein ibilbidea eta prozesuan izandako garapena baloratuko ditu eta ikaslearen presentzia eta parte hartze ahalik eta handiena kontutan izango du.



Ohiko deialdian ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da atal guztiak egin eta gainditzea. Hiru lan horiek ikastaroaren ebaluazio jarraituaren parte dira.



Justifikatutako arrazoi batengatik ebaluaketa jarraitua izaterik ez duen ikasleak azken ebaluaketa batetarako eskubidea izango du, non kurtsoan zehar eskatu diren lanak aurkezteaz gain, azken froga idatzi bat egingo duen. Horrelako egoerak kurtsoko lehenengo 9 asteetan zehar jakinarazi beharko zaizkie irakasleei idatziz.



EBALUAZIO EZ PRESENTZIALA



Aurrez aurreko irakaskuntza etengo balitz, osasun arloko larrialdi-egoeragatik adibidez, ebaluazioa ere modu birtualera egokituko da ahal den neurrian ohiko ebaluazio bideak erabiliz. Horretarako, EHUk eskuragai jarritako baliabideak erabiliko dira, nola Blackboard Collaborate, hala eGela, adibidez.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kurtsoz ez gainditzekotan, ikasleak ezohiko deialdira aurkezteko eskubidea izango du, bertan kurtsoan zehar egindako lanen osaketa edota lan berri baten garapena egin beharko duelarik.



Ohiko deialdiko planteamenduari eutsiko zaio zati ezberdinen balioari dagokionez.



EBALUAZIO EZ PRESENTZIALA



Aurrez aurreko irakaskuntza etengo balitz, osasun arloko larrialdi-egoeragatik adibidez, ebaluazioa ere modu birtualera egokituko da ahal den neurrian ohiko ebaluazio bideak erabiliz. Horretarako, EHUk eskuragai jarritako baliabideak erabiliko dira, nola Blackboard Collaborate, hala eGela, adibidez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ascher, François, Los nuevos principios del urbanismo. Alianza ensayo, 2004 [2001].

Gehl, Jan: La humanización del espacio urbano: la vida social entre los edificios. Barcelona, Reverté, 2006

Hiria Kolektiboa (2010). Manual de análisis urbano. Género y vida cotidiana. Manual metodológico. Dpto. de Vivienda, Obras Públicas y Transporte del Gob. Vasco. https://www.juntadeandalucia.es/haciendayadministracionpublica/planif_presup/genero/documentacion/Analisis_urbano.pdf

Ikasgaiaren Web orria: https://sites.google.com/view/espaziopublikoa/

Tonucci, Francesco. La ciudad de los niños. Grao, 2015 [1996].

Valdivia, Blanca. "Del urbanismo androcéntrico a la ciudad cuidadora." Hábitat y sociedad 11 (2018).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Augé, Marc. Los no lugares. Espacios del anonimato. Antropología de la Sobremodernidad. 1993

BORJA, Jordi; MUXÍ, Zaida. El espacio público: ciudad y ciudadanía. 2003.

Chinchilla, Izaskun. La ciudad de los cuidados. Los libros de la Catarata, 2020.

Habermas, Jürgen. (1987) Teoría de la acción comunicativa. Vol. 2. Madrid: Taurus,

Jacobs, Jane. Muerte y vida de las grandes ciudades. Capitán Swing Libros, 2020.

Morín, Edgar (2011 (1990)). Introducción al pensamiento complejo. Gedisa.

Muñoz, Francesc. Urbanalización. Paisajes comunes, lugares globales. GG. 2008

Perec, Georges. Especies de espacios. Editorial Montesinos, 2003.

Punt6. Espacios para la vida cotidiana. Auditoría de Calidad Urbana con perspectiva de Género . 2014

Rodríguez-Villasante, Tomás, Montañés, Manuel y Martí, Joel. (2002). La investigación social participativa: Construyendo Ciudadanía. El Viejo Topo.

Sennett, Richard. Construir y habitar: ética para la ciudad. Vol. 527. Anagrama, 2019.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Augé, Marc. Los no lugares. Espacios del anonimato. Antropología de la Sobremodernidad. 1993
BORJA, Jordi; MUXÍ, Zaida. El espacio público: ciudad y ciudadanía. 2003.
Chinchilla, Izaskun. La ciudad de los cuidados. Los libros de la Catarata, 2020.
Habermas, Jürgen. (1987) Teoría de la acción comunicativa. Vol. 2. Madrid: Taurus,
Jacobs, Jane. Muerte y vida de las grandes ciudades. Capitán Swing Libros, 2020.
Morín, Edgar (2011 (1990)). Introducción al pensamiento complejo. Gedisa.
Muñoz, Francesc. Urbanalización. Paisajes comunes, lugares globales. GG. 2008
Perec, Georges. Especies de espacios. Editorial Montesinos, 2003.
Punt6. Espacios para la vida cotidiana. Auditoría de Calidad Urbana con perspectiva de Género . 2014
Rodríguez-Villasante, Tomás, Montañés, Manuel y Martí, Joel. (2002). La investigación social participativa: Construyendo Ciudadanía. El Viejo Topo.
Sennett, Richard. Construir y habitar: ética para la ciudad. Vol. 527. Anagrama, 2019.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ASEGUINOLAZA BRAGA, IZASKUN
  • OTAMENDI IRIZAR, IRATI
  • TELLERIA ANDUEZA, KOLDOBIKA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

10:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 3.10 - . (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 3.10 - . (1)