XSLaren edukia

Egungo Munduaren Geografia25536

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25536

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Egungo Munduaren Geografia oinarrizko irakasgaia da eta hiru graduetako ikasleei zuzendua dago: Geografia eta Lurralde Antolakuntza, Historia eta Artearen Historia. Planteamendu orokor honen arabera, ikasleak oinarrizko ezagutza geografikoak lortzea du helburu: oinarrizko kontzeptu geografikoak ezagutu eta egungo munduan gertatzen ari diren prozesuak ulertzeko eta azaltzeko funtsak eskainiko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

CB3 - Datu garrantzitsuak batu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean bere ikasketa eremuaren barruan), gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuen inguruko hausnarketak jasotzen dituzten pentsamendu kritikoa garatzeko asmoz.

G004 - Lurraldea ezagutzea, ulertzea eta interpretatzea, eta ingurune fisikoa gizartearekin eta gizakiekin erlazioan jartzea.

G005 - Leku, eskualde eta kokalekuen aniztasuna azaltzea, eta erlazioak eta prozesu espazialak ulertzea. Gertaerak erlazioan jartzea, hainbat lurralde eskalatan.

G002 - Bai idatziz bai ahoz behar bezala komunikatzeko gaitasuna izatea.

M03CM01 - Ikasleek natur zientzien eta giza zientzien arteko interfasean garatu duten ezagutza azaltzen eta transmititzen jakin eta ulertu, alderdi horietan ikasketa geografikoek duten funtzioa ulertzeko asmoz.



Irakaskuntza emaitzak:

- Munduan dauden ingurune fisikoak eta gizarteak ezagutzea.

- Lurra osatzen duten osagai fisikoak, giza ezaugarriak eta ezaugarri ekonomikoak interpretatzen jakitea; haien arteko erlazioak, elkarrekin osatzen duten bateratasuna eta baita elkarren artean dituzten berezitasunak antzemateko eta baita azaltzeko trebetasuna erakustea.

- Gaur egun ematen ari diren prozesu eta dinamika sozio-ekologikoak ulertu eta idatziz zein ahoz azaltzen jakitea: ingurugiroan, gizartean eta ekonomian.

- Informazio geografikoa errepresentatzeko erabiltzen diren mapa mota ezberdinak, grafikoak, indizeak... behar bezala ulertu eta interpretatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: Munduaren Geografia orokorra.



2. Geografia Fisikoa: eremu natural anitzak. Erliebe unitate handiak, klima eremuak, landaretza eta lurzoruak, ur-eremuak.



3. Giza Geografia: giza testuinguru desberdinak. Demografia, hiritartzea, globalizazioa, desberdintasun kulturalak.



4. Munduko multzo sozioekonomikoak: eskualde garatuak, gorabidean diren eskualdeak, garatzeko bidean dauden eskualdeak.



5. Egungo munduaren ingurugiro, gizarte eta ekonomia erronkak.





MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan, irakasleak adierazitako edukiak azalduko ditu powerpoint baten laguntzaz. Proiektatuko den materiala bisuala izango da (mapak, grafikoak, taulak, argazkiak...) eta ikasleak azterketa prestatzeko eta praktikak burutzeko behar duen informazioa jasotzeaz arduratu beharko dira. Gainera, irakasleak ez du informazio teoriko osoa emango, parte bat ikasleak berak garatu beharko du irakasleak eskainitako ildoa jarraituz.



Ostiraletan klaseko praktikak egingo dira. Horretarako eGelan utziko diren testu sortak eta ariketak erabili beharko ditu ikasleak. Testuak irakurri eta landuko ditu, bai klasean bai klasetik kanpo ere, eta irakasleak planteatuko dituen praktika ezberdinak burutuko ditu: testuen azterketak, gai geografikoei buruzko iruzkinak, taldeko aurkezpenak, datuak jaso, konparatu eta aztertzea, estatistika analisiak... Praktika hauen inguruko zehaztasun guztiak Ikaslearen Gidan eta eGelan jasota daude.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa teoriko-praktikoa: nota finalaren %50a.

Azterketan kontzeptu geografikoen ezagutza erakutsi behar da, baita mundu mailako joera geografiko orokorrak identifikatu eta mapa, estatistika eta grafiko ezberdinak interpretatu.



Klaseko praktiketan oinarritutako iruzkinak eta aurkezpenak: notaren %50a.

Klaseko praktikak eta lanak entregatzeko edo aurkezteko, aldez aurretik data zehatzak finkatuko dira (klasean adieraziko dira eta eGelako egutegian plazaratuko dira). Data hauek betetzea ezinbestekoa da. Norberarenak ez diren lanak ez dira ebaluatuko.



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da atal biak gaindituak izatea (2,5 puntu lortu beharko dira praktiketan eta 2,5 puntu azterketan).



Bestelako jakinarazpenak:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko (notaren 100%a), ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Eskubide horretaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2017ko martxoaren 13a: 8. Artikuluaren 3. puntua)



Ikaslea azterketara aurkezten ez bada, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Ez Aurkeztua" kalifikazioa eskuratuko du.



Irakasgaiaren ebaluazioa era ez presentzialean egin beharko balitz, froga eta lanen entregak modu telematikoan egingo lirateke, ebaluazio irizpideak berdin mantenduko liratekeelarik.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasgaia gainditzeko beharrezkoak izango diren frogak, ohiko deialdian egindakoaren parekoak dira. Urtarrileko deialdian ikasgaiaren parte bakarra gaindituta izanez gero, atal horren nota ekainerako gordeko da; kasu honetan, 2. deialdian ez gainditutako atala (azterketa ala praktikak) burutu/entregatu beharko du ikasleak.



Beti ere, lehen dialdian ikasgaia gainditu ez duen ikasleak lan praktikoetan edo azterketan lortutako emaitzak gorde nahi ez baditu, 2. deialdiko azterketa data baino 30 egun lehenago idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari: ebaluaketa jarraituan lortutako kalifikazioei uko egiten diola eta irakasgaiari dagokion notaren % 100 suposatuko duen azken proba bat egin nahi duela.



Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Ez Aurkeztua" kalifikazioa eskurartuko du.



Irakasgaiaren ebaluazioa era ez presentzialean egin beharko balitz, froga eta lanen entregak modu telematikoan egingo lirateke, ebaluazio irizpideak berdin mantenduko liratekeelarik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela Plataforma birtualean utziko den artikulu sorta (klaseko praktiketarako beharrezkoa).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AZCÁRATE LUXÁN, M.V.; AZCÁRATE LUXÁN, B.; SÁNCHEZ SÁNCHEZ, J. (2017): Munduaren Eskualde Geografia. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Serbitzua UPV/EHU.



AZCÁRATE LUXÁN, M.V.; AZCÁRATE LUXÁN, B.; SÁNCHEZ SÁNCHEZ, J. (2016): Grandes regiones de la tierra. Naturaleza y sociedades. UNED, Madrid.



BARINAGARREMENTERIA, M.A., SOLA, C. eta GARIZURIETA, M. (2006): Geografia eta ingurumena: hiztegia. Erein, Donostia.



DE BLIJ, H.J., MULLER, P.O. (2013): Geography, realms, regions and concepts, John Wiley&Sons, New York.



Gehiago sakontzeko bibliografia

AZCÁRATE LUXÁN, M.V.; AZCÁRATE LUXÁN, B.; SÁNCHEZ SÁNCHEZ, J. (2006): Atlas histórico y geográfico universitario. UNED, Madrid.

AZCÁRATE LUXÁN, M.V; AZCÁRATE LUXÁN, B.; SÁNCHEZ SÁNCHEZ, J. (2009): Grandes Espacios Geográficos. El Mundo Desarrollado, UNED, Madrid.

AZCÁRATE LUXÁN, M.V; AZCÁRATE LUXÁN, B.; SÁNCHEZ SÁNCHEZ, J. (2009): Grandes Espacios Geográficos. Subdesarrollo y países emergentes, UNED, Madrid.

DE LA DEHESA, G. (2005): Comprender la Globalización. Alianza Editorial, Madrid.

DEMANGEOT, J. (1989): Los medios naturales del Globo. Masson, París.

DIAMOND, J. (2010): Colapso: por qué unas sociedades perduran y otras desaparecen. Debate, Barcelona.

DURAND, M.F. et al. (2008): Atlas de la globalización: comprender el espacio mundial contemporáneo. Traducción de Joan Romero, Universitat de València, València.

FERNÁNDEZ CUESTA, F. (2019): Atlas de Geografía Humana de España. Paraninfo, Madrid.

GARCÍA DE LA CRUZ, J.M; DURÁN, G. (Coord.) (2004): Sistema económico mundial. Thomson, Madrid.

HARVEY, D. (2018): Senderos del mundo. Akal, Madrid.

LE MONDE DIPLOMATIQUE (2009): El atlas geopolítico 2010. Cybermonde-UNED, Madrid.

LE MONDE DIPLOMATIQUE (2008): Atlas medioambiental. Cybermonde, Madrid.

LE MONDE DIPLOMATIQUE (2010): Atlas de las migraciones. Las rutas de la humanidad. UNED-Akal, Madrid.

LE MONDE DIPLOMATIQUE (2014): Atlas de las Metrópolis. Fundación Mondiplo, Madrid.

MENDEZ, R., MOLINERO, F. (1998): Espacios y sociedades, introducción a la geografía regional del mundo. Ariel, Barcelona.

SUTCLIFFE, B. (2005): Mundu desorekatu honen 100 irudi. Ikaria, Barcelona. Hegoak euskaratua. Gune honetan eskuragarri: http://biblioteca2012.hegoa.efaber.net/system/ebooks/16869/original/Mundu_desorekatu_honen_100_irudi.pdf

VVAA (2009): El mundo en cifras país a país. ICEX, Madrid.

Aldizkariak

Le Monde Diplomatiquek argitaratutako aldizkariak: "Atlas medioambiental", "El atlas geopolítico", "Atlas de las mundializaciones", "Nuevas Potencias emergente", "Atlas de China", "Atlas de las metrópolis"...
Herrialdeen datu estadistikoei buruzkoa urtekariak: "El estado del mundo. Anuario económico y geopolítico mundial". Akal, Madrid, 1984-...

Web helbideak

Google Earth http://earth.google.com/intl/es/
Mundu desorekatu honen 100 irudi http://www.hegoa.ehu.es/articles/text/100_imagenes_de_un_mundo_desigual_mundu_desorekatu_honen_100_irudi
Perry-Castañeda Library Map Collection http://www.lib.utexas.edu/maps/
Giza Garapen Indizeari buruzko txostenak. http://hdr.undp.org/es
Banku Mundiala: estatuei buruzko informazio estatistikoa. http://worldbank.org/data
Central Intelligence Agency. The World Factbook. https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/
Nazio Batuen Kartografia atala. http://www.un.org/Depts/Cartographic/english/htmain.htm
Estatistika demografiko eta sozialak. http://unstats.un.org/unsd/demographic/
Nation Master. Iturri ezberdinetatik lortutako datu bilduma http://www.nationmaster.com/index.php
Garapenaren indikadoreak. http://mdgs.un.org/unsd/mdg/Home.aspx
La documentation Française. Cartothèque. Gai ezberdinetako mapa tematikoak http://www.ladocumentationfrancaise.fr/cartotheque/
Ressources cartographiques et historiques du monde contemporain. http://www.atlas-historique.net/
The world as you´ve never seen it before http://www.worldmapper.org/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

13:00-15:00 (1)

1-15

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.12 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)

46A Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

09:00-11:00 (1)

1-15

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46A Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46B Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 201 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)