XSLaren edukia

Ideia Filosofikoen Historia25574

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
25574

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Ideia Filosofikoen Historia" Historia, Artearen Historia eta Geografia eta Lurralde Antolakuntza graduetako bigarren mailako oinarrizko ikasgaietako bat da. "Oinarrizko prestakuntza" izeneko moduluaren barruan dago. Irakasgaiak gradu horietako ikasleei ideia filosofikoen historiaren ikuspegi panoramiko bat eskaintzea du helburu nagusia. Ikuspegi panoramiko horretan, mendebaldeko pentsamolde nagusien bilakaera zein bilakaera horrek kulturaren beste arlo batzuekin (hala nola, zientzia, erlijioa, politika eta artearekin) dituen harremanak aztertuko dira bereziki.



Gradu horietako ikasleek mendebaldeko historiaren mugarri garrantzitsuenak jadanik ezagutzen dituztela aurresuposatuko da. Filosofiaren historiaren ezagutzari dagokionez, ikasleek Batxilergoko bigarren mailako "Filosofiaren historia" ikasgaia gainditu dutela aurresuposatuko da. Era berean, ikasleek gutxiengo konplexutasuna duten testuak irakurtzeko eta ideia konplexuak zuzentasun eta zehaztasunarekin adierazteko eta egituratzeko beharrezkoak diren gaitasunak dituztela aurresuposatuko da. Edozein kasutan, gaitasun horiek lauhilekoan zehar landuko dira.



Irakasgaiak hiru gradu horietako ikasleei ideia filosofikoen historiaren gutxieneko ezagutza bat eskaini nahi die. Ezagutza horrek ideien garrantzia mendebaldeko garapen historiko-kulturalean, adierazpen artistikoetan edo lurralde antolamenduaren garapenean ulertzeko gaitasuna emango die ikasleei. Era berean, irakasgaiak abstrakziorako gaitasuna, hala nola testu konplexuak irakurtzeko eta ideia konplexuak egituratzeko eta azaltzeko gaitasuna sustatu nahi du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Moduluko gaitasunak (M01 Oinarrizko prestakuntza):

Gaitasun espezifikoa - CM05 Ideia eta korronte filosofikoak ezagutzea eta ulertzea.

Ikaskuntza emaitzak:

- Ideia filosofikoen historiaren autore eta korronte nahiz gertaera nagusiak ezagutzen ditu eta horiek historian kokatzeko gai da.

- Irakasgaian erabilitako hiztegi filosofikoa ulertzeko eta modu zuzenean azaltzeko gai da.

- Ideia filosofikoen garapenaren ardatz nagusiak ulertzen ditu eta mendebaldeko historiaren beste adierazpen kultural batzuekin erlazionatzeko gai da.

MECeko Oinarrizko gaitasunak:

MEC3, Ikasleek datu esanguratsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izan dezatela (oro har ikasketa-eremuaren barruan), eta gizarte, zientzia edota etika mailako gai garrantzitsuen inguruko hausnarketak egiteko gai izan daitezela.

Ikaskuntza emaitzak:

- Testu konplexuak irakurtzeko, eta horietan adierazitako ideiak birformulatzeko eta aldez aurretiko ezagutzekin erlazionatzeko gai da.

MEC4, Ikasleek espezializatua den zein ez den publikoari informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititzeko gaitasuna izan dezatela.

Ikaskuntza emaitzak:

- Galdera bati modu zuzenean erantzuten dioten testu koherente eta ongi egituratuak idazteko gai da.

- Irakurtzen dituen testuetan agertzen diren ideiak ahoz adierazteko eta horiei buruz irakaslearekin eta ikaskideekin eztabaidatzeko gai da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Filosofiaren sorrera

2. Sofistak eta Sokrates

3. Ideia filosofikoak Atenas klasikoan: Platon

4. Ideia filosofikoak Atenas klasikoan: Aristoteles

5. Ideia filosofikoak mundu helendarrean

6. Erdi Aroa: Filosofia Kristaua

7. Berpizkundetik Ilustraziora: arrazionalismoa eta enpirismoa

8. Filosofia Modernoa

9. XIX. mendeko filosofia

10. Gaur egungo arazo filosofikoak



MetodologiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografian agertzen den liburua jarraituta, irakaslearen klase magistralen bidez azalduko da ideia filosofikoen bilakaera historikoa. Klasera joan aurretik, ikasleak irakasleak proposatutako kapitulua irakurri eta landu beharko du. Klasean, irakasleak gaia azalduko du eta irakurritako kapituluaren pasarteak azalduko dira. Ikasleek izan ditzaketen zalantzak argituko dira ere. Gainera, irakasleak proposatuta, klasean ikusi eta landutako arazoetan sakontzea xede duten beste oinarrizko testu zientifiko-filosofikoak irakurriko dira, irakasleak e-Gelan eskuragarri jarriko dituenak.



Kurtsoan zehar klasean praktikak egingo dira. Klasean azaldutako edukien inguruko hainbat galdera proposatuko ditu irakasleak eta ikasleek talde txikietan galdera horiek landu beharko dituzte.



Irakasleak egokia ikusten badu, ikaslegoaren entzute aktiboa eta interaktiboa sustatzeko material desberdinak erabiliko dira (bideoak, ariketa orriak, testak, berehalako feedback-eko tresnak, e.a.).



Ikaslegoaren klasetik kanpoko ikasketa eta irakurketa lan autonomoa funtsezkotzat joko da ikasgaiaren oinarrizko edukiak menperatzeko. Horretarako, ikasleei tutoretzak zalantzak argitzeko edo zailtasunak konpontzeko erabiltzea gomendatzen zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • EBALUAZIO FROGAK/ARIKETAK (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honetan bi ebaluazio mota erabiliko dira: ebaluazio jarraituaren sistema eta azken ebaluazioaren sistema.



EBALUAZIO JARRAITUA ondorengo jardueren bitartez gauzatuko da:

1. Bi azterketa edo gehiago, klasean landutako gaien ingurukoak. Guztira, kurtsoan zehar egindako froga idatziek ikasgaiaren notaren %75a suposatuko dute.

2. Beste motako ebaluazio froga bat, kurtsoaren hasieran irakasleak zehaztuko duena. Ikasgaiaren notaren %25a balioko du.

3. Irakasgaia gainditzeko, ikasleek ezin izango dute ebaluazio jarduera bat baino gehiago suspenditu, batez besteko nota finala edozein dela ere. Gainera, irakasgaia gainditu ahal izateko, suspenditutako jarduera horretan ateratako nota ezingo da "4" baino baxuagoa izan (hau da, ebaluazio frogaren batean ateratako nota "4" baino baxuagoa baldin bada, irakasgaia suspendituko da, batez besteko nota finala edozein dela ere). Aurreko baldintzak kontuan hartuta, irakasgaia gainditzeko, lau ebaluazio frogen batezbesteko nota beti "5" edo nota altuagoa izan beharko da.

4. Ezohiko deialdian bakarrik ohiko deialdian suspenditutako ebaluazio jarduerak berreskuratu beharko dira. Ohiko zein ezohiko deialdian, batez besteko nota finala, kopuruz, nahikora, hots bostekora (edo handiagoa den kopuru batera) iristen bada, baina ebaluazio jarduera bat edo gehiago suspendituta "4" baino nota baxuagoarekin, orduan nota finala "3.5" izango da.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA ondorengo jardueren bitartez gauzatuko da:

1. "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan [hots, ebaluazio jarraituan] parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita." (8.3. art.).

2. Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten badio, azkenengo azterketa egin beharko du ikasgaia gainditzeko. Azkeneko azterketan azken ebaluazioak irakasgaiaren gaitasun guztiak frogatzea ahalbidetuko dituzten ariketa eta proba multzo zabal bat izango du oinarri.

3. Tresnak eta ehunekoak: garatu beharreko proba idatzia (%50) eta test motatako galderez zein labur erantzuteko galderez osatutako proba (%50). Bi zatiak gainditu behar dira ikasgaia gainditzeko, hau da, zati bakoitzean gutxienez "5" atera behar da irakasgaia gainditzeko. Ohiko deialdian gainditzen ez den zatia berreskuratu beharko da ezohiko deialdian.



DEIALDIARI UKO EGITEA

- Ebaluazio jarraituaren kasuan: "azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari." (12.2 art.).

- Azken ebaluazioaren kasuan: "azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea." (12.3 art.).



AZTERKETAN KOPIATZEA ETA PLAGIOA

"Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio." (11.3. art.).

Irakasgai hau "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa"-ren mende dago.

Ikasle bat kopiatu edo plagiatu duela egiaztatzen bada, zuzenean “suspentso” kalifikazioa izango du deialdi horretako ebaluazioan. Irakasleak plagioaren inguruko azalpenak emango ditu kurtsoan zehar.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZ-OHIKO DEIALDIA

Ohiko deialdian gainditu ez diren atalak egin beharko ditu ikasleak ez-ohiko deialdian irakasgaia gainditu ahal izateko.

Ohiko deialdian ikasgaia gainditzeko zehaztutako baldintzak ez-ohiko deialdian mantentzen dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforma birtualean ikasturtean zehar argitaratuko diren materialak (klaseko aurkezpenen diapositibak, ariketak, eskemak, testuak, e.a.), irakasleak bidalitako irakurgaiak eta apunteak hartzeko beharrezkoa den materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Arrieta, A. & Uribarri, I. (Koord.). Filosofiaren Historia. Donostia, Elkar, 2008.

- Ayllón, J.R., Díaz, C. & Izquierdo, M. Historia de la filosofía. Bartzelona, Ariel, 2017.

- Copleston, F. Historia de la filosofía (4 tomos). Bartzelona, Ariel, 2011.

- Grayling, A.C., Historia de la filosofía. Un viaje por el pensamiento universal. Bartzelona, Ariel, 2019.

- Kenny, A. Breve historia de la filosofía occidental. Bartzelona, Paidós, 1998.

- Kenny, A. A New History of Western Philosophy. In Four Parts. Oxford, Oxford University Press, 2010.

- Reale, G. eta Antiseri, D. Historia del pensamiento filosófico y científico. Bartzelona, Herder, 1987.

- Russell, B. Historia de la filosofía occidental. Bartzelona, Austral, 1946.

- Tarnas, R. La pasión de la mente occidental. Para una comprensión de las ideas que han configurado nuestra visión del mundo. Girona, Atalanta, 2008.

- VV.AA. Enciclopedia de la filosofía Garzanti. Bartzelona, Ediciones B, 1992.

- VV.AA. El libro de la filosofía. Madril, Akal, 2011.

- Warburton, N. La caverna de Platón y otras delicias de la filosofía. Bartzelona, Crítica, 2001.

- Warburton, N. Una pequeña historia de la filosofía. Bartzelona, Galaxia Gutenberg, 2011.

- Watson, P. Ideas. Historia intelectual de la humanidad. Bartzelona, Crítica, 2006.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Beebee, H. & Rush, M. Filosofía: ¿Por qué importa? Madril, Alianza, 2019.
- Bello, E. La aventura de la razón: el pensamiento ilustrado. Madril, Akal, 1997.
- Blom, P. Encyclopédie. El triunfo de la razón en tiempos irracionales. Bartzelona,
Anagrama, 2007.
- Bury, J. La idea de progreso. Madril, Alianza, 2008.
- Calvo, T. De los sofistas a Platón: política y pensamiento. Madril, Cincel, 1986.
- Calvo, T. Aristóteles y el aristotelismo. Madril, Akal, 1996.
- Colomer, E. Movimientos de renovación. Humanismo y Renacimiento. Madril, Akal,
1997.
- Dodds, E.R. Cristianos y paganos en una época de angustia. Madril, Ediciones Cristiandad, 1975.
- Ferraris, M. Nietzsche y el nihilismo. Madril, Akal, 2000.
- Garin, E. La revolución cultural del renacimiento. Bartzelona, Crítica, 1981.
- Gasparotti, R. Sócrates y Platón. Madril, Akal, 1996.
- Gigon, O. La cultura antigua y el cristianismo. Madril, Gredos, 1970.
- Gilson, E. La filosofía en la Edad Media. Desde los orígenes patrísticos hasta fines del siglo XIV. Madril, Gredos, 1989.
- Jaeger, W. Cristianismo primitivo y paideia griega. Mexiko Hiria, FCE, 1961.
- Labarrière, P.J. De la Europa carolingia a la era de Dante. Madril, Akal, 1997.
- Le Goff, J. Los intelectuales en la Edad Media. Bartzelona, Gedisa, 1990.
- Long, A.A. La filosofía helenística. Madril, Revista de Occidente, 1975.
- Pérez de Tudela, J. Historia de la filosofía moderna. De Cusa a Rousseau. Madril, Akal, 1998.
- Randall, J. La formación del pensamiento moderno. Historia intelectual de nuestra época. Buenos Aires, Nova, 1952.
- Safranski, R. Romanticismo. Una odisea del espíritu alemán. Bartzelona, Tusquets, 2009.
- Snell, B. El descubrimiento del espíritu. Bartzelona, Acantilado, 2007.
- Teichman, J. & Evans, K. Filosofía. Una guía para principiantes. Madril, Alianza, 1994.
- Vernant, J.P. Los orígenes del pensamiento griego. Bartzelona, Paidós, 1992.
- Whitehead, A. La ciencia y el mundo moderno. Buenos Aires, Losada, 1949.

Aldizkariak

British Journal for the History of Philosophy:
https://www.tandfonline.com/loi/rbjh20?open=27&year=2019&repitition=0#vol_27_2019

Epoché: A Journal for the History of Philosophy:
https://www.pdcnet.org/epoche/Epoch%C3%A9:-A-Journal-for-the-History-of-Philosophy

History of Philosophy Quarterly: https://www.jstor.org/journal/histphilquar

Journal of the History of Ideas: https://jhi.pennpress.org/home/

Journal of the History of Philosophy: http://muse.jhu.edu/journal/76

Web helbideak

Pentsamenduaren Klasikoak Corpusa: https://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/

Stanford Encyclopedia of Philosophy: http://plato.stanford.edu/

Internet Encylopedia of Philosophy: https://www.iep.utm.edu/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • RODRIGUEZ ZABALETA, HANNOT
  • TELLERIA ZUECO, JUAN
  • TORRES ALDAVE, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.09 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.09 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.09 - LETREN FAKULTATEA (1)

16 Gelako p. (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)

46A Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

15:00-17:00 (1)

1-15

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46A Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46A Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46B Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (2)

46B Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (2)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)