XSLaren edukia

Historiaurreko Artea25719

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25719

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Historiaurreko arteko irakasgaiak, giza eboluzioari loturiko gizakien lehen ahalmen sinboliko eta grafikoak jorratu nahi ditu, bai gizarte ehiztari-biltzaile, zein lehen talde ekoizleekiko.

Hau gauzatzeko, euro-Siberiako esparru geografiko hartuko da testuinguru moduan, aldi berean kronologikoki Paleolito erdian hasi eta Holozenoko artelanekin bukatuko dugu. Bidai honen zehar, bereziko franko-kantauri eta iberiar penintsulari berebiziko arreta emango zaio.



Ikasgairen nondik-norakoak beste ikasgai, alor eta graduetan jorratutako gaiekin bat dator. Hala nola, Historiako Gradua (bereziki Historiaurreko lehenengo talde ehiztari-biltzaile edo Historiaurreko gizarte ekoizle ikasgaiekin) eta Arte Historiako Graduarekin (bereziki Euskal Herriko Historiaurre eta Artelanen material eta tekniken ikasgaiekin)



2022-2023. ikasturtetik aurrera, Historiaurreko Artea ikasgaiak I3KD “Aipuetatik baino harago: Perspektiba zientifikoa, kritikoa eta etikoa ikerketa bibliografikoan” proiektuaren parte izango da. Proiektu honek EHUagenda 2030 barruan kokatzen da eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) garatzea bilatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

Irakaslegoaren ustez “ezagutza, trebetasun eta abilezia, jarrera eta balioen uztarketak dira, beharrezkoak direnak bizitzan aurre egiteko eta ingurune edo erakunde batean lanbidean jarduteko” dira Historiaurreko Artearen bidez jorratu eta landu behar diren gaitasun nagusiak, baina ez bakarrak.

Ondoko hauek izango dira ikasleak ikasgelan landuko dituen gaitasunak:

M01CM02 – Gertaera eta gertakizun historiko nagusiak ezagutu eta ulertzeko gai izatea.

M01CM03 – Gertaera, prozesu eta manifestazio artistiko orokorrak ezagutu eta ulertzeko gai izatea.

M02CM01. Munduko, estatuko eta eskualdeko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.

M02CM02. Denboran zehar izan diren ikuspuntu eta ikuspegi historiografikoak eta horiek aro historiko bakoitzeko kulturarekin duten harremana identifikatzea.

M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

M02CM04. Gai izatea ikerketa historikoko gai edo arazo bat, gutxienez, aurkezteko, ahoz edo/eta idatziz, zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.

M06CM04 – Iturri arkeologiak irakurtzen eta hausnartzen gai izatea.



Helburuak:

Historiaurreko Artea, Arte Historiako Gradu barnean derrigorrezko ikasgaia da eta aldi berean hautazkoa Historiako Graduan. Hau dela eta amankomuneko zenbait helburu bete behar ditu, baina baita ere zehatzak diren beste zenbait.

Halan, Arte Historiako Graduak, Arte Historiako zenbait prozesu eta gertaeren oinarrizko baina zehatzak diren ezaugarriak eskeintzen ditu. Hauek haien artean erlazioan jarriz, gaur egungo ulermen errazional eta kritikoa ahalbidetuz (M01CM02 y M01CM03).

Arte Historiako eta Historiako ikasleek, ikasketa historikoen, eta gure kasuan historiaurrekoak diren oinarrizko kontzeptu, teoria eta gai ezagutuko dituzte (M02CM01). Aldi berean ikasleek ikerketa historikoko oinarrizko ikerketa metodo eta teknikak erabiltzen ikasiko dute, horrela ikasleok at utziko dute barneratutako zenbait idea, hala-nola Arte Historia ezagutza estatikoz osoturiko arloa den (M02CM02, M02CM03 y M06CM04).

Ikasgai hau gainditzean ikasleok ahoz zein idatziz era argi, zehatz, koherente eta hiztegi apropos batez aritzeko gai izango dira. Ezagutza hauekin, ikasleok bide profesionalerantz abiatzerik izango dute, erregistro historiko, artistiko eta Arte Historiako ezagutzak beharrezkoak dituzten alorretan, bai publiko zein pribatuetan.



Ikasketa emaitzak



IE1. Esparru zientifikoak Historiaurrerako egituratutako teoria historiografiko desberdinak diskriminatzen ditu, egun aipagarrienak eta adierazgarrienak identifikatuz.



IE2. Historiaurreko une desberdinetako prozesu eta gertakari nagusiak identifikatu eta desberdintzen ditu.



IE3. Historiaurrea eta bereziki garai honetan sortu eta garatutako adierazpen grafikoen inguruko hausnarketa kritikoa egiten du.



IE4. Historiaurre esparruko lengoaia eta terminologia espezifikoa erabiliz, diskurtsoa era sintetizatu eta egituratuan argudiatuz aurkezten du, ahoz edo idatziz, forma-zuzentasun egokiarekin.



IE5. Bilaketa bibliografikoa egin eta sailkatutako informazioarekin, taldeka nahiz banaka, problema edo kuestio bati erantzuna ematen dio.



I3KD proiektua:



Garapen Jasangarriko Helburu hauek garatu nahi ditu: 4 (kalitatezko irakaskuntza), 5 (genero berdintasuna) eta 18 (dibertsitate linguistiko eta kulturala).

Honako hau izanik helburu nagusia: “Ikaslegoak, kalitatezko ikerketa bibliografikoa garatzeko beharrezkoak diren abileziak, ezagutzak eta konpromisu etikoa barneratu ditzala”





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Historiaurreko Arteko ikasgaian, Paleolito eta Holozenoko gizarte ehiztari-biltzaile, zein Historiaurreko lehen talde ekoizleen artelanen ikerketa eta hausnarketa kritikoa gauzatuko da.

Ikasgaia euro-Siberiako esparrura murriztuko da, hala ere etengabe beste esparru geografiko edo garaietara aipamenak egingo dira.

Irakaskuntzak aurkezpenetan oinarrituko da hausnarketa kasu aunitz azaltzeko. Alderdi teorikoa landa irteera batekin osotuko da, berton ispiritu kritikoz testuinguru original bat bisitatu eta hausnartuko da.



I3KD proiektua:



Proeiktu honen grapena irakaskuntzako ordutegi barruan integratuko da. Hiru fasetan banaturik izango da (hasiera, garapen eta inplementazioa) hamaika astetan zehar (2 kreditu ECTS), sei aktibitate garatuz. Proiektu honen helburu orokorra izanik, "ikaslegoak garatu ditzala kalitatezko ikerketa bibliografiko batek eskatzen dituen abiliziak, ezagutzak eta konpromisu etikoa".

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza metodologia ezberdinak erabiliko dira, ikasketa prozesu esanguratsuen garapena bilatuz, egoera bakoitzari egokitutakoa. Horretarako irakaskuntzan jada frogatutako teknika ezberdinak erabiliz, hala-nola ikasketa kooperatiboa (IK) eta proiektuetan oinarritutako ikasketa (POI).

Ebaluazioa formatiboa izango da, arazoen deskripzioarekin hasiz ongi definitutako adibideen bidez, kasu bakoitzeko erresoluzioa banakako eta taldeko lanen bidez bultzatuz.

Irakaskuntza magistrala irakasle taldeak garatutako aurkezpenetan oinarrituko da, oinarrizko jakintza kontzeptualak aurkeztu eta azaltzeko. Irakaslegoak ikaslegoaren partehartzea bultzatuko du, plazaraturiko gai edo arazoen eztabaidan eta erresoluzioan. Azkenik, taldeko lanen bidez eta irakaslearen onespen eta begirada pean, ikasleok ikerketa lan bat gauzatuko dute. Ekarpen honek, Historiaurreko Artearen gaur egungo eta iraganeko errealitate eta arazoetan sakontzeko aukera eskainiz.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A-Irakaskuntza jarraitua:

Ebaluaketa mixtoa, jarraitua eta formatiboa izango da. Horretarako, klasera etortzea, ikasgelan lan eta jardueren aurrean jarrera aktiboa (materialen hausnarketa edo testu iruzkinen aurrean) izatea beharrezkoa da.



Eskatutako lanek, garaiz eta eskatutako formatuan aurkeztuko dira. Hauen aurkezpena (idatziz edo ahoz) zuzena izango da (hiztegi, tipografia eta ortografia egokia erabiliz).

Ikaslegoak ebaluaketa mailakatua jasoko dute, horretarako irakasleak etengabeko feedback igorriko du, bai ikasgelan (galderei erantzunez), tutoretza orduetan (banaka, zein taldeka) eta ariketen zuzenketaren bidez. Guzti horretarako eGela plataformaren erabilpen preferentziala egingo da, ikasle bakoitzak, ikasgai honetako ikasgelan aurkituko ditu material ezberdinak. Ondorioz, garrantzitsutzat jotzen da, ikasgelan presentzia, tutoretza orduen erabilpena, ikasgelan partehartzea (koherentzia eta neurri egokian) eta aurkeztutako lanen kalitatea.



EHU-ko araudi jarraituz, irakasleak lan praktiko edo idatzizko ebaluaketan kopia edo plagioa izan direla antzemanez gero, ariketa horren nota automatikoki 0/10 izango da.

https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a)++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf.



Lauhilekoan zehar, banakako zein taldeko lanen eta praktiken aurkezpena derrigorrezkoa da (begiratu aurreko atala) (%60). Halan ez balitz, Ikasleak ez ohizko deialdian lan praktikoak aurkeztu beharko dira. Taldeko lana ohiko deialdian ez gai bezala joko balitz, ez ohiko deialdian ikasle bakoitzak banakako ikerketa lana osotu beharko luke.

Amaierako idatzizko ebaluazioak (%40) idatzizko froga bidez osotuko da, berton aurkitu litzateke garatutako edozein gairi buruzko galderak. Froga hau derrigorrezkoa da, eta gainditu beharko da (5/10) ebaluazioa osotzeko. Kontrako kasuan, ez ohiko deialdian errepikatua izan beharko da.

Kalifikazioko irizpideak aztertuz gero (begiratu aurreko arloa) ulertu behar da idatzizko azken froga ez dela azken froga orokorra. Kalifikazioa aipatutako arlo guztien gainditzean datza.





B- Irakaskuntza ez jarraitua:

Euskal Herriko Unibertsitateko arautegiaren arabera, edozein ikasle aurrez-aurreko ebaluaketa sistemari uko egin diezaioke (lauhilekoaren bederatzigarren astea bukatu aurretik) ofizialki irakaskuntza jarraituari uko egin dezake.



Etengabeko ebaluaketa jarraitzen ez duten ikasleok, idatzizko azken froga gainditu beharko du (5/10). Froga hau aurrez-aurreko ikasleek gauzatutako azterketak baino luzeagoa izango da.



Horrez gain, bakarka garatutako ikerketa lan originala aurkeztu beharko da. Lan hanok, etengabeko ebaluaketa gauzatu duten ikasleok talde lanaren irizpide berak jarraituko ditu, gaia eta irizpideak irakasleak ezarriz.



Aldi berean, lauhilekoan zehar gauzatutako lan praktikoak osotu eta gainditu beharko dituzte, irizpideak lauhilekoan zehar eGelan argitaratuak izango dira.



Ebaluazio sistema ez jarraitua hautatzen duten ikasleok gutxienez lauhilekoan zehar hiru tutoretza (presentzial edo online) jarraitzea gomendatzen da (ordua eta eguna irakaslearekin amankomunean ezarriko da). Tutoretzetan zehar, egin beharreko lanaren gora-beherak ezarri, lanaren jarraipena egin eta gai-zerrenda inguruko galderak erantzungo dira. Horrela ikaslea ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango zaion feedback eskuratuko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleok gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte ez ohizko deialdian ikasgaia gainditzeko:



Ikasturtean zehar gauzatutako lan praktiko guztiak aurkeztu beharko dira. Ikasgaiaren alderdi praktikoa ohiko deialdian gainditua izango balitz, baina ez ikasgaia bere osotasunean, praktiken nota ez ohizko deialdira arte gordeko da.



Ohiko deialdian taldeko lana gainditu gabe edo ez balitz aurkeztu, banaka osotu eta idatziko lan bezala aurkeztu beharko da.



Idatzizko frogak atal praktiko eta teoriko ezberdinak izango ditu, hauen bidez konpetentzien (ikusi dagokion atala) bereganatzea ebaluatuko da. Idatzizko froga dekanotzak ezarritako egun eta orduan izango da.



Aipatutako ataletako baten-bat ez aurkeztea edo ez gainditzeak (5/10) ikasgaiaren gainditzea galaraziko du. Bataz-bestea, praktikak, idatziko lana eta idatzizko frogaren emaitzekin burutuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaia gainditzeko Baliabide bibliografiko eta multimedien erabilpena derrigorrezkoa ulertzen da. Baliabide hauek Elurretako Unibertsitate Liburutegian edo eraikin berean dauden informatika geletan etengabe eskuragarri daude. Bestalde, irakasleak iradokitako, eskatutako edo helarazitako materialak ikasgelara ekartzea derrigorrezkoa da.
Guzti honi, gehitu behar zaio eskuragarri izan behar den materiala (boligrafoa, papera edo ordenagailua) apunteak hartzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Bahn, P.G.; Vertut, J. (1988): Images of the Ice Age. Windward, Leicester.

2. Lorblanchet, M. (1999): La naissance de l´art. Genèse d l´art préhistorique. Éd.Errance, Paris.

3. Beltrán,A. (1968): Arte rupestre levantino. Monografías Arqueológicas nº 4, Universidad de Zaragoza. Zaragoza.

4.Fullola Pericot, J.M. et al. (2019): Introducción a la Prehistoria. Evolución de la cultura humana, Universitá Oberta de Catalunya.

5. Lorblanchet, M. (1995): Les grottes ornées de la Préhistoire. Nouveaux regards. Éd.Errance, Paris.

6. Leroi-Gourhan, A.; Delluc, B.; Delluc, G. (1995): Préhistoire de l'Art Occidental. 3ª ed. Éd. L. Mazenod et Citadelles, Paris.

7. Menéndez et al., (2019): Prehistoria Antigua de la Península Ibérica, UNED.

8. v.v.a.a. - (1998): L'art des mégalithes peints et gravés. France, Espagne, Portugal, Irlande, Grande Bretagne. Dossiers d'Archéologie nº 230, février 1998.

7. Sanchidrián, J. L. (2001): Manualde Arte Prehistórico. Ariel. Barcelona

8. Barandiarán, I.; Martí, B.; Rincón, M. A.; Maya, J. L. (2012): Prehistoria de la Península Ibérica. Ariel. Barcelona.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Bueno, P.; Balbín, R. de (1992): L,art mégalithique dans la Péninsule Ibérique. Une vue d,ensemble. L,Anthropologie 96,2.3: 499-570
2. Clottes, J.; Lewis-Williams, D. (2001): Los chamanes de la Prehistoria. Ariel Prehistoria, Barcelona.
3. Couraud, C. (1985): L'Art Azilien. Origine-survivance. XXe supplément à Gallia Préhistoire, Paris.
4. Groenen, M. (2000): Sombra y luz en el arte paleolítico. Ariel Prehistoria, Barcelona.
5. Laming-Emperaire, A. (1962): La signification de l'art paléolithique. Ed. A.Picard, Paris.
6. Shee Twohig, E. (1981): The Megalithic Art of Western Europe. Clarendon Press, Oxford.
7. v.v.a.a. (1993): L'art pariétal paléolithique. Techniques et méthodes d'étude. Comité des Travaux historiques et scientifiques; Ministère de l'Enseignement supérieur et de la Recherche, Paris.
8. v.v. a.a. (2005): El significado del Arte Paleolítico. Ministerio de Cultura/Museo de Altamira, Madrid.
9. Barandiarán, I. (2006): Imágenes y adornos en el arte portátil paleolítico. Ariel Prehistoria, Barcelona.
10. Willcox, A.R. (1984): The Rock Art of Africa. Croom Helm, London.

Aldizkariak

1. Préhistoire. Art et Sociétés. Bulletin de la Société Préhistorique de l,Ariège
2. INORA (International Newsleterrs on Rock Art)
3. L´Anthropologie
4. Ars Praehistorica
5. Rock Art Research

Web helbideak

http://www.lascaux.culture.fr/#/fr/02 00.xml
http://www.culture.gouv.fr/culture/arcnat/chauvet/fr/index.html
http://www.culture.gouv.fr/culture/arcnat/tautavel/fr/index.html

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (1)