XSLaren edukia

Goi Erdi Aroko Artearen Historia25754

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25754

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Goi Erdi Aroko Artearen Historia ikasgaia, Artearen Historiaren Graduko 2. mailako derrigorrezko ikasgaia da eta lehenengo lauhilabetean irakasten da.

Historiaurreko, Antzinaroko eta Erdi Aroko Artearen Historia Moduluan kokatzen da.

Ikasleak Goi Erdi Aroko Artearen Historiaren oinarrizko eta funtsezko ezagutza lortuko du. Arkitektura, eskultura, pintura, miniatura eta luxusko arteak landuko dira, Europako gune kreatzaile nagusiak aztertuz. Egile eta artelan garrantzitsuen ezinbesteko ezagutza eskeiniko da.



Kontutan eduki behar da ere, 2. mailan, Behe Erdi Aroko Artearen Historia ikasgaia lantzen dela eta Erdi Aroko Artearen Historia Espainian (2.lauhilabetean biak).



Ondare artistikoaren zati handi bat Erdi Aroko artelanaz osatzen denez, irakasgai hau oinarrizkoa da jarduera profesionalak garatzeko, bai museoetan, bai eta kultur-kudeaketaz arduratzen diren instituzio publikoetan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULUAREN GAITASUNAK:



G001 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzeko.

G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



MODULUAREN GAITASUNAK:



CM01 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen prozesu artistikoak identifikatzeko eta analizatzeko.

CM02 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen adierazpide artistikoak beren une historikoaren testuinguruan integratzeko eta kokatzeko.

CM03 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen artelan garrantzitsuenak era formal eta ikonografikoan interpretatzeko.

CM04 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen ezagutzarako idatzizko oinarrizko iturriak erabiltzeko eta erlazionatzeko.

CM05 Era egokian erabiltzea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen hiztegi artistiko espezifikoa.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK:



-(CA1) Goi Erdi Aroko arteari dagozkion prozesu artistikoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.(G001,CM01)

-(CA2) Goi Erdi Aroko Artearen manifestazio artistikoak bere une historiko eta artistikoan kokatu eta testuinguruan aztertzeko gai izatea, inguruko esparru eta lan-eremuak kontutan hartuz.(G002, G007, CM2)

-(CA3) Goi Erdi Aroko Artearen artelanik garrantzitsuenak oinarrizko maila batean formalki zein ikonografikoki interpretatzeko gai izatea, euren Ondare Artistiko-Historiko izaera kontutan hartuz eta euren kultur-hedakuntzara bideratuz.(G002, G003, CM03)

-(CA4) Goi Erdi Aroko Artearentzako oinarrizkoak diren idatzizko iturriak erabili, kritikoki aztertu eta harremanatzeko gai izatea(G004, G005, CM04)

-(CA5) Goi Erdi Aroko Artea aztertzeko orduan, zuzenki adierazteko trebetasuna izatea, idatziz zein ahoz, eta dagokion hizkuntza espezifikoa erabiltzen jakitea.(G006, CM05).



IKASKUNTZA EMAITZAK



- Ikasleak Goi Erdi Aroko artearen prozesu artistikoak interpretatu, analizatu eta aztertuko ditu.

- Ikasleak Goi Erdi Aroko artelanik adierazgarrienak ikuspuntu formal zein ikonografiko batetik interpretatuko ditu.

- Ikasleak Goi Erdi Aroko artearen ezagupenerako oinarrizkoak diren iturri idatzien erabilera eta harremanatzeko gaitasuna garatu eta menperatuko ditu.

- Ikasleak Goi Erdi Aroko artearen azterketarako beharrezkoa den berariazko hizkuntza artistikoa lortu eta erabiliko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Sarrera: Erdi Aroko Artearen Historia kontzeptua.

Arte Paleokristaua

Arte Bizantziarra: Justinianoren Aroa, Iraultza Ikonoklasta, Mazedonioen eta Konnenoen garaia, Paleologoen Garaia.

Inbasioen Europa: Herri Germaniarren Artea: Ostrogodoen Artea, Longobardoen Artea, Merovinjioen Artea eta Irlatar Artea

Arte Aurreromanikoa: Arte Karolinjioa eta Arte Otondarra.

Arte Islamikoa

MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA AKTIBITATEAK:



1. SAIO TEORIKO-MAGISTRALAK:



Irakasleak irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, hala nola taldeko eta banakako lanaren garapenerako, klaseko eta klasez kanpoko praktiketako, jarraibide metodologikoak azalduz. Irakaskuntzarako funtsezkoak dira e-gelan eskegitzen diren materialak.



2. SAIO PRAKTIKOAK:

KLASEAN GARATUTAKO SAIO PRAKTIKOAK:

Europako Goi Erdi Aroko artelanen analisi zehatza egingo da. Irakasleak lagunduta eta iradokita, ikasleek ere irakasgaiarentzako interesgarriak diren artelanak, iturri dokumentalak, bibliografia edota ikus-entzunezko materialak aztertuko eta komentatuko dituzte.

ESKOLATIK KANPOKO SAIO PRAKTIKOAK:

Irakasgaiaren garapenerako interesgarriak diren zentro eta bilduma artistiko eta dokumentalei bisitaldia egingo da. Instituzioaren gonbidapenaz antolatzen direnez, ezin izango da aldez aurretik data eta lekurik zehaztu, baina irakasgaiaren garapen eta edukiari lotuko zaizkio.



3. TUTORETZAK:



Hezkuntza eta irakaskuntza prozesuaren segimendurako funtsezkoak dira, Irakasleak zehaztuta eta ikasleak eskatuta egingo dira. Banakakoak eta Taldeka egingo dira. Ikasleei gomendatzan zaie hezkuntza aktibitate honetan parte hartze aktiboa izatea.



4. KLASETIK KANPOKO ARIKETAK:



Irakasleak proposatutako ariketen lanketa. Ikaslearen bakarkako lana (irakurketen laburpenak) eta ikasgaiaren Talde lana (arte islamikoa), irakaslearen laguntzarekin (derrigorrezko tutoretzen bidez). Ikaslearen aldetik idatzitako froga objektiboaren edo azterketaren prestaketa.



Osasun-larrialdi egoera berri batek lau hilabetean irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera egokituko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Zereginak/Proposaturiko lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Idatzizko froga objektiboa %50 eta bestelako zereginak edo proposaturiko lanak %50.



EBALUAKETAREN TRESNAK:



IDATZIZKO FROGA OBJEKTIBOA: Gaitasun zehatzak CA1, CA3, CA5.

Ebaluaziorako irizpideak: Goi Erdi Aroko artelan eta gertakizun artistiko azpimarragarrien identifikazio zuzena. Garaiko artelan garrantzitsuenen kronologiaren eta autoretzaren ezartze zuzena. Garaiko arteari dagozkion hizkuntza plastiko eta estilistikoen ezaugarrien adierazpen aproposa. Analisirako proposatutako artelanen gaineko ezaugarri estilistiko eta formalen ezarpen zuzena. Kurtsoan zehar landutako erreferentzia bibliografiko eta iturri dokumentalen gehitze aproposa. Europako Goi Erdi Aroko eta beste esparru geografikoen arteko harremanen azterketa zuzena. Ikuspegi formaletik, idatzizko adierazpen zuzena, eta kurtsoan zehar landutako terminologia zehatzaren erabilera.Idatzitako diskurtsuaren antolatze aproposa: edukiaren koherentzia, garapenaren egokitzapena, argitasuna eta ordena ideien garapenean eta adierazpenean.

Azken notaren zenbatekoa: %50.



PROPOSATURIKO LANAK: Gaitasun zehatzak CA1, CA2, CA4, CA5.

Ebaluaziorako irizpideak: Lanaren garapen zuzena.Aspektu formalak (antolakuntza irizpide aproposak, epeak betetzea, lanen aurkezpen zuzena )eta edukiaren aldetikoak ( edukiaren kalitatea, planteamenduaren zuzentasuna, ondorioen kalitatea, bibliografia eta iturrien erabilera). Idatzizko eta ahozko aurkezpen zuzena. Talde laneko elkarlana eta koordinazioa. Terminologia artistiko zehatzaren erabilera zuzena, idatziz eta ahoz.

Azken notaren zenbatekoa: %50.



OHARRAK: Atal bakoitza(Idatzizko froga objektiboa eta Proposaturiko Lanak) modu independientean gainditu beharko da, ikasgaia bere osotasunean gainditzeko.Proposaturiko Lanak edo Arlo praktikoa gainditu ez duen ikasleak, froga teorikoan berreskuratzeko aukera izango du.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan

Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa

https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Osasun-larrialdi egoera berri batek ebaluazio presentzialeko frogak garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: artelanen iruzkinak eta irakasgaian zehar proposaturiko eta garatutako lanen edo praktiken inguruko ariketak.

Hala ere, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa

https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Osasun-larrialdi egoera berri batek ebaluazio presentzialeko frogak garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasleak gai bakoitzaren inguruan prestaturiko txostenak eta materialak (e-gelan eskegiko dira).
- Ikasgaiaren apunteak eta bibliografia orokorra (eskuliburuak).
- Irakasleak programaren gai bakoitzaren inguruan emandako bibliografia zehatza eta osagarria.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Arte Hiztegiak:

FATAS, G/ BORRAS, G.: Diccionario de términos de arte y elementos de arqueología y numismática. Alianza, Madril, 1988.

LAJO, R.: Artearen Lexikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, Bilbao, 2010.

BUTIN, H.: Diccionario de conceptos de arte. Abada editoria, Madril, 2009.

Ikonografia Hiztegiak:

CARMONA, J.: Iconografía cristiana. Guía básica para estudiantes. Istmo, Madril, 1998.

Eskuliburuak:

VVAA.: Historia del Arte Espasa. Espasa-Calpe,Madril, 2004.

RAMIREZ, J.A (Dir.).: Historia del Arte. La Edad Media. 2. liburukia. Alianza, Madril, 1996.

BANGO, I./ ABAD,C: Arte Medieval I. Historia 16. Conocer el Arte Bilduma. Madril, 1996.

BANGO, I./BORRÁS, G.: Arte Bizantino y Arte del Islam. Historia 16. Conocer el Arte Bilduma. Madril, 1996



Gehiago sakontzeko bibliografia

BECKWITH, J. El arte de la Alta Edad Media. Madril, 1995.
Arte Paleocristiano y Bizantino. Madril, 1997.
CONANT, K.J.: Arquitectura carolingia y románica 800-1200. Cátedra, Madril, 1982.
CORTÉS ARRESE,M. Bizancio: el triunfo de las imágenes sagradas. Madril, 2010
DODWELL, C.R.: Artes pictóricas en occidente 800-1200. Cátedra, Madril, 1995.
DURLIAT, M. Introducción al arte medieval en Occidente. Madril, 1979.
EVANS,H.C./ WIXOM,W.D. (eds.) The glory of Byzantium: art and culture of the Middle Byzantine era: A.D. 843- 1261. Nueva York, 1997.
GRABAR, A. Las vías de la creación en la iconografía cristiana. Madril, 1985.
La Edad de Oro de Justiniano. Madril, 1966.
El primer arte cristiano. Madril, 1967
GRABAR, O.: La formación del arte islámico. Cátedra, Madril, 1979.
HUBERT,J. Y OTROS. La Europa de las Invasiones. Madril, 1968
KRAUTHEIMER, R. Arquitectura paleocristiana y bizantina. Cátedra, Madril, 1984
LASKO, P. Arte Sacro: 800-1200.Cátedra, Madril,1999.
MACKAY, A./ DITCHBURN, D. Atlas de la Europa Medieval. Madril, 1999.
MICHELL, G. La arquitectura del mundo islámico. Su historia y significado
social. Alianza, Madril, 1985.
MITRE, E. Una primera Europa. Romanos, cristianos y germanos (400-1000). Ed. Encuentro. Madril, 2009.
ROBERO,U./ RIVIÉRE,Y. (eds.) Roma e i barbari: la nascita di un nouvo mondo. Erakusketaren Katalogoa. Milán, 2008.
VVAA.: El arte paleocristiano. Visión y espacio de los orígenes a Bizancio. Lunwerg, Madril, 1998.
VVAA.: Bizancio: el esplendor del arte monumental. Lunwerg, Madril, 1999.
VVAA.: El Islam: arte y arquitectura. Kóneman,Köln, 2001
YARZA LUACES, J. y otros. Arte Medieval I: Alta Edad Media y Bizancio. En: Fuentes y Documentos para la Historia del Arte. Bartzelona, 1982.





Aldizkariak

Descubrir el Arte
El mundo medieval
Cahiers de Saint Michel de Cuixá
Gesta
Dumbarton Oaks Papers

Web helbideak

www.Artehistoria.com
www.imperiobizantino.com
www.arteguias.com
www.historia-del-arte.net
www.artcyclopedia.com

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (1)