XSLaren edukia

Barrokoko Artearen Historia25738

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25738

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau derrigorrezkoa da eta Artearen Historiaren Graduko 3. mailan ematen da, lehen lauhilabetean eta goizeko ordutegian. Aro Berriko Artearen Moduluaren barruan dago. Irakasgai teoriko-praktiko bat da, beraz bertan dozentziarekin batera landa-raktikak eta bestelako ariketak ere egiten ditugu.

Europako arte barrokoaren historia erakusten dugu irakasgai honetan, XVII. mendetik XVIII. mendearen 70. hamarkada bitartean ematen dena, eta arreta berezia jartzen dugu arte-gune garrantzitsuenetan. Artearen bezeroetan, artistetan eta garaiko artelan nabarmenetan erreparatuko dugu. Horregatik gomendagarria da irakasgai honetako ikasleek “Errenazimenduko Artearen Historia” ikasi izana, Graduko 2. mailan ematen dena.

Ondare artistikoaren zati handi bat artelan barrokoek osatzen dutenez, eta horrezaz gain, munduko pinakoteka garrantzitsuenen muina garai honetako artelanak direnez, irakasgai hau oinarrizkoa da jarduera profesionalak garatzeko, bai museoetan, bai eta kultur-kudeaketaz arduratzen diren instituzio publikoetan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GRADUA

(T) G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



(E) G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte- adierazpide batzuketako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte- diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoaren bitartez.



(E) G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura- historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumentu eta material batzuekin batera.



MODULUA

(Z) CM05 Diziplinara egokitutako ahozko nahiz idatzizko adierazkortasuna eskuratzea.



(E) CM01 Gai izatea Aro Berriko artearen garapena analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta gizarte- eta kultura- historia baloratzea, artelanen bitartez.



(E) CM02 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura-, eskultura- eta pintura lanak, bere garai historiko eta artistikoan, Aro Berriko artearen hizkuntza espezifikoekin.



IRAKASGAIA

(E) CA01 Gai izatea Europako Barrokoko Artearen artelan, artista eta bezeroak aztertzen eta interpretatzen, XVII eta XVIII mendeetako marko soziopolitiko eta kulturala baloratzeko ezinbesteko elementuak bezala.



(E) CA02 Gai izatea Europako Barrokoko Artearen arkitektura, eskultura eta pintura artelan ezberdinak bere hizkuntza espezifikoan formalki eta ikonografikoki klasifikatzen eta komentatzen, garai ezberdinen eboluzioa, esparru geografikoa eta artisten arteko ezberdintasunak jakiteko.





IKASKETAREN EMAITZAK:

-Europako Barrokoko arkitekturak, eskulturak eta pinturak sailkatzea eta bere osotasunean baloratzea.

-XVII. eta XVIII. mendeko esparru soziopolitiko eta kulturala baloratzeko, ezinbesteko diren artistek eta bezeroek betetzen duten eginkizuna interpretatzea.

-Barrokoaren garaiko teoria artistikoko testu, dokumentu eta bestelako materialen analisi kritikoa egitea.

-Barrokoaren garaiko prozesu historikoak aztertu eta interpretatzea, historia sozialarentzat eta kulturarentzat hain garrantzitsu diren artelanen bitartez.

-Barrokoaren garaiko artelanak aztertzeko, baloratzeko eta haiei buruzko iruzkin bat egiteko beharrezkoak diren terminologia eta ahozko eta idatzizko espresioa eskuratzea.

-Irakasgai honetako ezagutzak Artean Historiako Graduko beste alorretako ezagutzekin lotzea.









Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. Sarrera. Kontzeptuaren inguruko zehaztapenak.

1. Erretorikaren artea. Gizarte onespena eta berrikuntza ikonografikoa. Estetika barrokoa.



II. Barrokoa eta Klasizismoa. XVII-XVIII. mendeak

2. Arkitektura barrokoa Italian. Erroma eta hirigintza berria. Bernini eta Borromini. Beste zentru

eta arkitekto bartzuk. XVIII.mendeko barroko berantiarra.

3. Eskultura barrokoa Italian. Bernini, Algardi eta beste batzuk.

4. Pintura barrokoa Italian. Caravaggio eta tenebrismoa. Carraccitarrak eta Klasizismoa. Estilo

handia eta pintura ilusionista.

5. Arkitektura barroko Frantzian. Paris hiriburua. Barroko klasizista. Hotelak. Gazteluak.

Versailles. Arkitektura erlijiosoa.

6. Eskultura barrokoa Frantzian. Versailleseko eskultore ofizialak. Girardon eta Coysevox. Puget.

7. Pintura barrokoa Frantzian. George de la Tour. Poussinen klasizismoa eta Lorenaren paisaia.

Gorteko erretratua.

8. Arkitektura barrokoa Ingalaterran. Jonesen palladianismoa. Wrenen zientifismoa.

XVIII. mendeko neopalladianismoa.

9. Flandriako pintura barrokoa. Rubensen pintura handia eta erretratua. Van Dyck eta

erretratu artistokratikoa. Genero pintura.

10. Deskribatzearen artea Holandan. Rembrandt. Halsen erretratua. Vermeer eta pintore

burgesak. Espezialistak.



III. Barroko berantiarra eta Rokokoa. XVIII. mendea

11. Kronologia, espazioa eta denbora. Rokokoaren errepertorio eta tipologiak.

12. Europa Erdiko arkitektura barroko berantiarra. Austriako arte inperiala. Alemania. Erromesaldi

elizak. Jauregien arkitektura.

13. Eskultura Europa Erdian: Prusia, Austria eta Alemania.

14. Eskultura Italian eta eskultura Frantzian Louis XV.ren erregetzan.

15. Pintura Frantzian. Watteau eta gai dotoreak. Rokokoa. Boucher eta Fragonard.

16. Pintura Italian. Venezia. Tiepolo. Veduttistiak.

17. Pintura Ingalaterran. Hogarth. Erretratugile handiak: Reynolds eta Gainsborough.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakaskuntza-metodologia ezberdinak erabiltzen dira. Lehenik eta behin edukiak klaseetan erakutsiko ditugu, beti ere ikusentzunezko materialez lagunduta. Klase hauetan ikasleen partehartzea beharrezkoa da, gai batzuen inguruan sortu daitezkeen eztabaidetan, baita artelan batzuen iruzkinak egiteko orduan ere.

Azalpen teoriko-praktiko hauek ikasleek bere kasa egin beharreko irakaskuntza autonomoarekin osatuko dira. Ariketa hauek landa-praktikak, bakarkako lanak eta bideratutako irakurketak izango dira.



OHARRA:

Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtearen bukaeran idatzizko proba bat egingo da, eta bertan artelan batzuen iruzkina eta gai baten garapen teorikoa egin beharko dira.



Ebaluazio irizpideak honakoak dira:

- Idazkera formalki zuzen izatea eta ikasturtean zehar landutako arte hiztegia zuzen erabiltzea.

- Idatzitako diskurtso egokia: koherentzia eta idazkera eta edukien arteko egokitasuna, idazkera argia eta ordenatua, ideiak modu ordenatuan garatzea eta sistematizatzeko gaitasuna.

- Ikasitako garaiko artelan eta artista nagusienak identifikatu, klasifikatu, baloratu eta kronologikoki zuzen kokatu.

- Garaiko artelan eta artisten jatorria eta garapen lekua zuzen definitu.

- Artelanen eremu geografikoa zuzen zehaztu.

- Garaiko arteen hizkuntza plastikoak eta estilo- ezaugarriak zuzen adierazi.

- Proposatutako artelanetan garaiko ezaugarri estilistikoak eta formalak zuzen aplikatu.

- Artelanen ikonografia eta programa ikonografikoak ondo definitu.

- Marko politiko- erlijioso- soziokulturalaren oinarrizko ezaugarriak eta artelanarekin edo artistarekin dituzten harremanak modu egokian definitu.

- Erreferentzia bibliografikoak eta iturri dokumentalak modu egokian erantsi edo/eta erlazioak sostengatzeko modu egokian erabili.





Kurtsoan zehar ariketa teoriko-praktikoak egingo ditugu, hala nola praktikak, talde eta bakarkako lanak eta irakurketak. Lan hauen ebaluazio irizpideak honakoak dira:

-landa-praktiketan gogotsu parte hartu

-lanaren edukiak antolatu eta sistematizatzeko gaitasuna izan

-irakurketak ongi ulertu eta laburtzeko gaitasuna izan

-idazkera zuzena izan eta terminologia egokia erabili





Irakasgaia gainditzeko arlo teorikoa eta praktikoa modu independientean gainditu behar dira. Arlo praktikoa gainditu ez duen ikasleak, froga teorikoan berreskuratzeko aukera izango du.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa:



https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



OHARRA:

Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: froga idatzia eta irakasgaian zehar garatutako praktiken inguruko ariketak. Hala ere, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa:

https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



OHARRA:

Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

BÉRCHEZ, J., GÓMEZ-FERRER, M., Arte del Barroco, Madril, Historia 16, 1998.
BLASCO ESQUIVIAS, B., Introducción al arte barroco. El gran teatro del mundo, Madril, Cátedra, 2015.
RAMÍREZ, J. A. (zuz.), Historia del Arte 3. La Edad Moderna, Madril, Akal, 1997, 161-323. orr.
TOMAN, R. (ed.), El barroco. Arquitectura. Escultura. Pintura, Kolonia, Köneman, 1997.
TOMAN, R. (ed.), Barroco y Rococó, Berlin, Feierabend, 2003.

Bildumak: Historia 16. Historia del Arte, Historia 16. El arte y sus creadores.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ROSA, G., El siglo XVII, Bartzelona, Electa, 2007.

TARABRA, D., El siglo XVIII, Bartzelona, Electa, 2007.

BOTTINEAU, Y., El arte barroco. Madril, Akal, 1991.

MARCHETTI, F. C., GIORGI, R. y ZUFFI, S., El Barroco, 1600-1700: El arte europeo de Caravaggio a Tiépolo. Bartzelona, Electa, 2005.

WITTKOWER, R., Arte y arquitectura en Italia, 1600-1750, Madril, Cátedra, 1983.

BLUNT, A., Arte y arquitectura en Francia, 1500-1700, Madril, Cátedra, 1978.

LEVEY, M., Pintura y Escultura en Francia, 1700- 1789, Madril, Cátedra, 1993.

ROSENBERG, J., SLIVE, S., y TER KUILE, F. M., Arte y arquitectura en Holanda, 1600- 1800, Madril, Cátedra, 1981.

VLIEGHE, H., Arte y Arquitectura Flamenca 1585-1700, Madril, Cátedra, 1998.

HEMPEL, E., Baroque Art and Architecture in Central Europe, Harmondsworth, Penguin, 1965.

WATERHOUSE, E., Pintura en Gran Bretaña, 1530-1790, Madril, Cátedra, 1994.

PRADOS, J. M., El Rococó en Francia y Alemania. Historia del Arte, 32. Madril, Historia 16, 1989.

TRIADÓ, J. R., Las claves del arte rococó. Bartzelona, Ariel, 1986.

Gehiago sakontzeko bibliografia

NORBERG-SCHULTZ, Ch., Arquitectura Barroca, Madril, Aguilar, 1972.
NORBERG-SCHULTZ, Ch., Arquitectura Barroca tardía y rococó, Madril, Aguilar, 1973.
CHUECA GOITIA, F., Historia de la arquitectura occidental. Barroco en Europa. Madril, Dossat, 2000.
VARRIANO, J., Arquitectura italiana del Barroco al Rococó, Madril, Alianza, 1990.
BOUCHER, B., La escultura Barroca en Italia, Bartzelona, Destino. Thames & Hudson, 1999.
AA.AA., La escultura. La tradición de la escultura antigua desde el siglo XV al XVIII, Bartzelona, Skira-Carroggio, 1984, 163-236 eta 237-297. orr.
MARCHETTI, F.C., GEORGI, R., ZUFFI, S., El Barroco, 1600- 1700: el arte Europeo de Caravaggio a Tiépolo, Bartzelona, Electa, 2005.
MÂLE, E., El Barroco. Arte religioso del siglo XVII. Italia, Francia, España, Flandes, Madril, Encuentro, 1985.
TAPIE, V. L., Barroco y clasicismo, Madril, Akal, 1978.
MARAVALL, J.A., La cultura del Barroco, Bartzelona, Ariel, 1975.
HASKELL, E., Patronos y pintores. Arte y sociedad en la Italia Barroca, Madril, Cátedra, 1984.
ALPERS, S., El arte de describir. El arte holandés en el siglo XVII, Madril, Hermann Blume, 1987.
MINGUET, P., Estética del Rococó. Madril, Cátedra, 1992.
SEOANE PINILLA, J., La política moral del rococó, Madril, Visor, 2000.

Aldizkariak

- Descubrir el Arte
- FMR
- Art Bulletin
- The Burlington Magazine
- Gazette des beaux-arts
- Journal of the Warburg and Courtauld Institutes

Web helbideak

http://www.artcyclopedia.com/
http://www.wga.hu/index1.html
http://pintura.aut.org/
http://www.artehistoria.com
http://www.abcgallery.com/
http://www.arthist.umn.edu/aict/html/
http://rubens.anu.edu.au/
http://www.artandarchitecture.org.uk/
http://www.greatbuildings.com
http://www.flickr.com/

MOODLE EHU

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM 1.25 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM 1.25 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM 1.25 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 208 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (1)