XSLaren edukia

Ilustrazioko eta XIX. Mendeko Artearen Historia25740

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25740

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Alde formalak:

Ilustrazioko eta XIX. mendeko Artearen Historia, Artearen Historiako Graduaren 3. Mailako 1. Lauhilabeteko derrigorrezko ikasgai bat da, Garaikideko Artearen Historiaren modulokidea izanik. Irakasgai honek irakaskuntza 6 kreditu dauzka; Alde praktiko eta teorikoa dauka.Talde-lan kooperatibioa daukagu oinarrizko elementu bezala.

Edikunak eta abiapuntuari buruz:

Ikasgai honetan, XVIII. eta XIX. arteko artearen alderik aipagarrienak sakonki aztertzen ditu, Ilustrazioaren testuinguru kulturaletik artegintzaren eremuan sortutako abangoardiak sortu arte.

Aikuspegi historiko batetik, arteak inguru soziologiko, historiko zein kulturalaren aparteko osagai dira, garaia ezagutzeko dokumentu ezin hobea izanik. Metodologikoki, eskola saio magistralak ikasgaiaren oinarrizko ildoak aurkezteko baliabideak izango dira, eskola praktikoek, bere aldetik, irakasleak proposatutako edukinetan sakontzeko aukera ezin hobeak izango dira, ikaslearen ikaskuntza autonomoa eta heldutasuna landuz.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Artea Garaikidearen Hitoriaren Moduluko Gaitasunak:

M01. Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzea.

M02. Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko arkitekturako, pinturako eta Aro Garaikideko beste arte batzuetako lanak, kontuan izanik artelanaren material espezifikoa eta diziplina artistiko bakoitzaren hizkuntza bereizgarria.

M03.Gai izatea artelana analizatzeko eta interpretatzeko Aro Garaikideko historia sozio-kulturalaren dokumentu modura, berezkoak dituen beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera, eta aro honetako adierazpen artistikoen izaera globala ulertzea.

M04. Gai izatea Aro Garaikideko testuen, dokumentuen eta material nahiz euskarri berrien analisi kritikoak egiteko, artelana hobeto ulertzeko.

Irakasgaiko gaitasunak:

I01.Gai izatea Ilustraziotik eta XIX. mendean zehar sortutako estiloak eta arte‐adierazpideak analizatzeko eta interpretatzeko, oinarrizko iturrien azterlanean eta bibliografia nabarmenean sakonduz.

I02.Gai izatea karakterizatzeko eta azaltzeko garaiko hizkuntza plastiko nagusiak eta funtsezko lanak, garaiko artearen hiztegi bereizgarria egokiro erabiliz, irakasgaiari eta irakasmailari dagokion ahozko eta idatzizko adierazpen egokiarekin.

I03Gai izatea baloratzeko era kritikoan proposamen artistiko eta testuinguru sozio‐kulturalaren arteko harremanak, nabarmenduz inguru historikoaren eragina garaiko artean.

Irakasgaia ikastearen emaitzak:

- Ilustrazio eta XIX. mendeko artearen ezaugarri formalen behar adinako eta oinarrizko ezagutza lortzea.

- Lortzea behar adinako ezagutza, Ilustrazio eta XIX. mendeko artelanak, arte‐adierazpide nabarmenenak eta artista garrantzitsuenak identifikatzeko.

- Ilustrazio eta XIX. mendeko artearen interpretazio eta analisi‐tresnak eta kontzeptuak erabiltzea.

- Ilustrazio eta XIX. mendeko oinarrizko iturri idatzien erabileran eta ezagutzan habiatzea.

- Ilustrazio eta XIX. mendeko hiztegi espezifikoa eskuratzea eta egokiro erabiltzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoak:

I. Klasizismoa eta Erromantizismoaren arteko agerpen artistikoak (XVIII eta XIX)

XVIII. mendea. Garaikideko artearen sorrera

Arkitektura neoklasikoa

Eskultura neoklasikoa. Antzinatea eta giza gorputza edertasunaren eredu gisa

Pintura neoklasikoa

II.Erromantizismoa

Alde orokorrak

Erromantizismoa alemaniarra eta nazarenoak

Erromantizismoa frantziarra. Théodore Géricault eta Eugéne Delacroix

Erromantizismo ingelesa

III.Hiri-kulturaren sorrera

Hirigintza modernoaren abiapuntua

Hirigintza utopikoa

Hiri-aldaketa eta legegintzaren berrikuntza

Arkitektura eta industria-hiri modernoa

IV.Errealismoa

Burgesia eta errealitatea Europa garaikidearen inguru kulturalean. Artista modernoa

Errealismoa frantziako tradizio akademikoaren aurrean

1.Pinturaren konpromezua: Courbet, Daumier eta Millet

2.Manet

3.Corot eta Barbizongo eskola

Ingalaterra viktoriarraren pinturagintza. Talde prerrafaelita

V.XIX. eta XX. mendeen arteko artegintza

Mende amaierako panorama aniztasuna

Inpresionismoa

Neoinpresionimoa

Ekletizismoaren garaia

Modernismoa

Sinbolismoa

VI. Abangoardietarako bidea: Postipresionismoa eta eskultura garaikidearen jatorria



Eduki praktikoak:

- Irudien iruzkin kritikoak

- Jatorrizko testuen analisi kritikoa

- Lan talde koperatiboa

MetodologiaToggle Navigation

Ikas-irakaskuntza motak:

Irakaskuntza‐ikaste ekitaldiak:

1. Saio teorikoak: irakasleak azalduko ditu irakasgaiaren oinarrizko eduki teorikoak.

2. Derrigorrezko saio praktikoak:

Ikasgelako saio praktikoak: ikasleek irakaslearen laguntzarekin aztertuko dituzte artelanak, iturriak, edota ikus‐entzunezko materialak.

‐ Artelanen iruzkinak: indibidualki burutuko dira, ikasgelan iruzkinduz, irakasleak proposatutako irudiak.

‐ Testu edota iturrien iruzkinak: irakasleak proposatuko du irakasgaiarekin zerikusia daukaten testu eta iturrien irakurketa eta iruzkina. Zeregin hau bakarkakoa izango da.

‐ Ikus‐entzunezko materialak: irakasleak ikus‐entzunezko materiala proposatuko du, ikasgelan ikustarazi eta iruzkintzeko.

Ebualuatuko da kasu guztietan, proposatutako ariketetan parte‐hartzea.

Ikasgelaz kanpoko saio praktikoak: ikustaldiak arte‐zentru, dokumentazio‐zentru edo kulturtegietara. Ikasleak, irakasgaiarekin zerikusia daukaten bi artelan aukeratu eta iruzkinduko ditu. Ariketa hau idatziz aurkeztuko da, irakasleak zuzentzeko eta ebaluatzeko. (Irakasleak gelatik kanpoko saio praktiko hau finkatu eta berehala ikasleak jakinean jarriko ditu)

3.Tutoretzak:

Irakaslearen arreta bakoiztua ikaslearentzat, prestakuntza‐prozesuak norabidetu eta erreztatzeko

helburuarekin. Bi helburu nagusi ezartzen ditugu:

‐ ikasketa‐prozesua bultzatzea ekintza bakoiztuen bitartez

‐ ikaslearen hazkunde osoa laguntzea

Irakaste‐ekintza honen erabilpena gomendatzen da

4. Presentzia gabeko ekitaldiak

Ikaslearen lan pertsonala, irakaslearengana joz hala behar denean (tutoretzak).

Proposatutako lanen prestaketa, ikaslearen aldetik.

Ikaslearen prestaketa azken probarako



Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 40
    • Otros: banako betekin ebaluagarriak, talde koperatiboko betekin ebaluagarriak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

PHIKO DEIALDIA:ORIENTAZIOAK

Ebaluaketarako baliabidea: Idatzizko proba objektiboa.Azken notaren ehunekoa: %70 Ebaluaketarako irizpideak:

‐ Idatzizko adierazpen egokia eta gaiaren terminologia bereziaren erabilpen zuzena.

‐ Idatzizko adierazpenaren gauzatze egokia: koherentzia, egokitzapena, argitasuna eta ordenamendua.

‐ Garaiko artelan eta artista nabarmenen identifikazioa.

‐ Garaiko artelan etan artista nabarmenen kronologia espezifikoaren erabilpen egokia.

‐ Garaiko artelan eta artisten jatorria eta lotura geografikoen erabilpen zuzena.

‐ Garaiko artearen hizkuntza plastiko eta ezaugarri estilistikoen adierazpen zuzena.

‐ Garaiko ezaugarri estilistiko eta formalen erabilpen zuzena, artelanen azterketan aplikatzerakoan

‐ Bibliografía eta iturrien aipamenak, ikasturtean zehar ikasitakoen bereganatze egokia.

‐ Garaiko inguru politico/erlijioso/soziokulturalaren definizio egokia eta honen harremana artelan edota artistarekin.

- Ikasturtean zehar landutako bibliografia eta dokumentu‐iturrien aipamenak

Ebaluaketarako baliabidea: Bakarkako lanak/ lantalde koperatiboa ( lanen, irakurketen...aurkezpenak) Azken notaren ehunekoa: %30 Ebaluaketarako irizpideak:

‐ Lana antolatzeko eta sistematizatzeko gaitasuna.

‐ Idatzizko adierazpen egokia eta terminología bereziaren erabilpena.

‐ Aukeratutako lanean agertzen diren artista eta artelanen identifikazioa.

‐ Era egokian aplikatzea hartutako ezagutza aukeratutako lanetan eta iruzkinetan.

‐ Garaiko inguru politico/erlijioso/soziokulturala era egokian definitzea eta honen harremana lanerako aukeratu den artelan edota artistarekin.

‐Lanerako erabili diren aipamen bibliografikoen erabilpen zuzena.

Ebaluaketarako baliabidea: Presentziazko saio praktikoak. Azken notaren ehunekoa: %10 Ebaluaketarako irizpideak:

‐ Proposatutako ariketa/ekintzetan parte hartzea: artelanen iruzkinak, iturriak, bibliografia edo ikus‐entzunezko materiala.

‐ Ahozko adierazpen egokia eta terminologia espezifikoaren erabilpen zuzena.

‐ Argitasuna, ordena eta koherentzia



ORIENTAZIOA ETA UKO EGITEA:

Ebaluaziorako Arautegiko 12. artikulua.- Deialdiari uko egitea

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietako ebaluaketarako prozedurari buruz:

- Betekin praktikoak burututa eta gaindituta baleude nota “gordeko” da ( ikasurte berean. Ikasleak berriro egin nahi badu ( ebaluazioa hobetu nahian) aukera izango du.

- Edonola, ebaluaketarako frogaren izaera irakasleak berak ezarriko du eta ikasleari ezagunaraziko dio aurrez aurretik

- Ondorengoko ikasurtetako deialdi ezohikoetan, ikasleak gainditu ez dituen gaitasunak kontutan hartuta irakasleak berak erabakiko du ebaluaketarako proba mota zehatzak. Kasu honetan eta eskoletara ez etortzekotan, tutoretzaren bidez burutuko da ikaslearen jarraipena.



Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelan irakasleak utzitako materiala
Arte hiztegiak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARGAN, Giulio Carlo. El arte moderno. Del Iluminismo a los movimientos contemporáneos. Madrid, 1991.

HONOUR, Hugh. Neoclasicismo. Madrid, Xarait, 1982.

HONOUR, Hugh. El Romanticismo, Madrid, Alianza, 1986.

NOVOTNY, Fritz. Pintura y escultura en Europa (1780-1880). Madrid, Cátedra, 1981.

RAMÍREZ, Juan Antonio: Historia del Arte, 4. El Mundo Contemporáneo. Madrid, Alianza, 1997.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BUENDÍA, J.R. eta GÁLLEGO, J. Arte europeo y norteamericano del siglo XIX, Summa Artis, vol. XXXIV, Madrid, Espasa-Calpe, 2000
HAMILTON, G.H. Pintura y escultura en Europa (1880-1940), Madrid, Cátedra, 1997
LEVEY,M. Pintura y escultura en Francia (1700-1789), Madrid, Cátedra, 1994
MARCHÁN, S. Fin de siglo y los primeros ismos del XX (1890-1917), Summa Artis,XXXVIII, Madrid, Espasa-Calpe, 2000
REWALD,J. El postimpresionismo. De van Gogh a Gauguin, Madrid, Alianza, 1982
REWALD, J. Historia del impresionismo, Barcelona, Seix Barral, 1981
RODRÍGUEZ, D. Del Neoclasicismo al Realismo, Madrid, Historia 16, 1996
ROSENBLUM, R. eta JANSON, H.W. El arte del siglo XIX, Madrid, Akal, 1992

Aldizkariak

Archivo Español de Arte
Artigrama
Ars Bilduma
Boletín del Seminario de Estudios de Arte y Arqueología de Valladolid
Boletín del Museo Camón Aznar
Boletín del Museo del Prado
Cuadernos de Arte de la Universidad de Granada
Cuadernos de Arte e iconografía
Descubrir el arte
Espacio, Tiempo y forma. Serie VII. Historia del Arte
Goya
Imafronte
Reales Sitios

Web helbideak

www. artcyclopedia.com
www. abcgallery.com
www. wga.hu/index1.html
www.artehistoria.com
www.arteguias.com
www.historia-del-arte.net
Museo eta Dokumentu zentruen web orri ofizialak:
http://www.realacademiabellasartessanfernando.com/es
https://www.museodelprado.es/
http://www.bne.es/es/Catalogos/BibliotecaDigitalHispanica/Inicio/index.html
http://www.louvre.fr/
http://www.musee-orsay.fr/
http://www.hamburger-kunsthalle.de/
http://www.britishmuseum.org/
http://museoromanticismo.mcu.es/
http://www.metmuseum.org/
http://www.nationalgallery.org.uk/
http://www.bnf.fr/fr/acc/x.accueil.html
http://www.royalacademy.org.uk/
http://www.ipswichartgallery.qld.gov.au/collection/
http://www.smb.museum/museen-und-einrichtungen/nationalgalerie/
http://www.smb.museum/museen-und-einrichtungen/nationalgalerie/
http://www.lesartsdecoratifs.fr/
http://www.fine-arts-museum.be/en
http://www.khm.at/
http://www.hermitagemuseum.org/
http://www.gnam.beniculturali.it/
http://www.galleriaborghese.it/
http://www.dia.org/
http://www.getty.edu/art/gettyguide
http://www.europeana.eu/
http://www.adevaherranz.es/ARTE/UNIVERSAL/EDAD%20MODERNA/Paises/Italia/ITALIA%20ROCOCO%20Y%20NEOCLASICO%201/
http://www.fondazionezeri.unibo.it/catalogo/scheda.jsp
http://www.realacademiabellasartessanfernando.com/es/goya/la-academia-y-goya/
http://www.artcyclopedia.com

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)