XSLaren edukia

Espainiako XIX. eta XX. Mendeetako Artearen Historia25747

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25747

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaia Garduaren 4. mailako bigarren lauhilabetean irakasten da, derrigorrezkoa delarik.

Ikasgai honetan finkatutako muga kronologikoen tarteko artegintzaz arituko da. Espainiako garaiko pintura eta arte grafikoak, eskulturgintza eta arkitekturaren garapena birpasatuko da beren proposamenik inportanteetan gelditzean. Hirigintza ere, garaiko ekarpenik interesgarrienetarikoa zelarik, eskoletara ekarriko dugu disziplina sortzaile daukagun Ildefonso Cerda-ren lana ezagutuz eta aldiko hirien zalbalguneak ere gogoratuko dira. Espainiako tarte horren baldintza bereziak, testuinguru kultural, tira-bira politiko eta sozio-ekonomiko bereziak kontutan hartuta, paisaia artistiko eta berebiziko aparteko ezaugarriak ikasiko dira.

Ikasgaiak eraginkortasunez laguntzen dio graduatua izango denaren finkatutako gaitasun eta ikastaren imaitzak lorteko prozesuari laguntzen dio, bereziki ispiritu kritikoaren garapena, garaikideko inguru kreatiboa...Artearen Historian Graduatuen profilaren ezaugarriak burutuz.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:

-Espainian XIX. eta XX. mendeetako ikus-artegintza eta arkitekturaren estilo eta agerraldi artistikoak ezagutu eta analizatu, eskuragarriak eta egokiak diren bibliografia, iturriak eta hemerotekako baliabideak jokatuz era kritiko batez(G001, G005) (CM01, CM04)

- Garaiko artelan nabarmenen lengoai plastikoak eta ezaugarri estilistiko zein ikonografiaren oinarrizko elementuak definitzea, arte garaikideko berariazko hiztegia menperatuz eskulturgintza, pinturagintza, arkitetura, hirigintza edota eremu artistiko berrien arloetan ere (G001,G002, G003) (CM01, CM02)

- Proposamen artistikoak eta beren testuinguru sozio-kulturala alderatu, inguru ez artistikoaren eragina ikus artzegintzan agerian utziz era berean arkitekturaren eremuan eta hirigintzaren jakin arlo berria sortzeko baldintza bereziak barneratuz (G004, G007) (CM03)

- XIX. eta XX. mendeetako Espainiako pentsaera artistikoa eta artearen teoriaren funtsezko ildoak menperatzea , jatorrizko testuinguruan kokatuz, eta garaiko artelanen analisirako baliabide gisa errekonozituz (G001, G004) (CM01,CM03)

- Idatzizko eta ahozko adierazpen zuzentasuna lortzea, unibertsitate gradu mailari dagokiona, banako idazlan baten defensa publiko zuzena garatuko duena eta ikerkuntzarako hastapenari aukera eskeiniko diona (G006)

Ikasgaia ikastearen emaitzak:

- Ikasleek XIX eta XX. mendeetako Espainiako artista eta artelan garrantzitsuenak, arkitektura, pintura eta eskultura, ezagutzea eta beraiekin erlazionatutako kontzeptu espezifikoak menperatzea analisi zuzen baten joz.

-Ikasleek Espainiako XIX eta XX. mendeetako Artearen Historiarekin erlazionatutako oinarrizko iturriak, hemerotekakoak eta garaiko dokumentuak, eta bibliografiaren iruzkin kritikoa egiteko menperatze nahikoa eskuratzea pinturagintza, eskulturgintza zein arkitektura arloetan.

- Ikasleek Espainiako XIX eta XX. mendeetako adierazpen artistikoak baloratze kritikoa menperatze nahikoa lortzea, hauek garaiko testuinguru artistikoa alderatuta gainontzekoan burututakoekin, Espainiaren berezitasun soziopolitiko, kulturalak zein politikoak kontutan harturik

- Ikasleek banako ikerlana burutzeko eta aurkezteko kapaza izatea, bibliografia berezia abiapuntutzat hartuta eta dokumentazio iturriak erabiliz, jende aurreko aurkezpen zuzenerako baliabideak menperatzen duela erakutsiz

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK:

0.- Sarrera. XIX. eta XX. mendeak Espainian, testuinguru soziohistorikoa eta kulturala

0.1.-Francisco de Goya eta bere eragina

1.XIX. MENDEA

1.1- XIX. XIX. mendeko arkitektura. Alde orokorrak. Lengoai neoklasikotik burdin-arkitekturara

1.2.- Pintura neoklasikoa.Tradizioa eta akademizismoa.

1.3.- Klasizismo eta erromantizismo eskulturgintzan

1.4.-Pintura Erromantikoa

1.5.- Historiaren Pintura

1.6.-Errealismoa. Pinturagintza eta eskulturgintza

1.7.-Arkitektura eta industria. Mende amaierako arkitektura. Arkitektura Modernista. Kataloniako arkitektura modernista.

1.8.- Pintura eta eskulturaren modernotasuna. 98ko belaunaldiko Puintura. Modernismoa.Katalonia: Casas eta Rusiñol. Paisaia pintura modernoa. Joaquin Sorollaren luminismoa. Modernotasuna eta abangoardia eskulturgintza

1.9. XIX.mendeko hirigintza

2. XX. MENDEA

2.1.- Tradizioa eta berrikuntza. Alde orokorrak

2.2.- XX. mendeko arkitekturaren tradizioaren iraunkortasuna eta berrikuntza

2.3.- Espainiako abangoariaren ikuspegia

2.4.- Arkitektura modernoaren garapena.Arkitektura arrazionalista. GATEPAC

2.5.- Gerla ondoko Artegintza. Madrilgo Eskola. 50ak eta nazioarteko abargoardiarekiko harremana.

2.6.- Bigarren abangoardia artistikoa eta 60 eta 70retako plastikagintza.

2.7.- Mendearen bigarren erdialdiko arkitektura

EDUKI PRAKTIKOAK: praktika ebaluagarri eta presentzialak, banako eta talde kooperatibo erarkoak

-Jatorrizko testuen analisi kritikoak

-Artelanen analisi kritikoak, kokapen kronologikoa, testuinguraketa eta atxekipen zuzena

-Artisten lanaren gaineko analisi kritikoa, kokapen kronologikoa, testuinguraketa eta atxekipen zuzena eta bibliografia eguneratzeko betekinak

- Diskurtso konplexuen garapena, eremu desberdinetan, analitiko zein kritikoak

- Dokumentu zentruak, baliabide bibliografikoak ezagutu eta erabilera zuzena hainbat testuingurutan ( jatorrizko iturriak)

PPraktika ebaluagarriak, gelatik kanpokoak, presentzilak eta ez presentzialak, banakoak eta talde kooperatibo erarkoak:

- Arabako kanpuseko Unibertsitate Liburutegia. betekin praktikoak, bibliografikoak eta testu analisiak.

- Madrilerako ikas bidaia Viaje (Museo Nacional del Prado, Centro Nacional de Arte Reina Sofía, Museo Cerralbo) XIX. eta XX. mendeetako artelan interesagarriak in situ ikas-iharduera ( arkitektura, pintura, eskultura, barne dekorazioa, grabatua...)

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-ikasketa ekintzak:

1. Saio teoriko-magistralak: irakasleak klasean azalduko ditu: irakasgaiaren oinarrizko eduki teorikoak, talde eta banako lana eta praktikak burutzeko norabide metodologikoak.

2. Derrrigorrezko saio praktikoak (ikusi indarreko araudia)

- Gelako saio praktikoak:

Ikasleek irakaslearen laguntzarekin artelanak, iturriak, bibliografia eta ikus-entzunezko materialak aztertu eta eztabaidatuko dituzte, banako edota lantaldetan burutuko dira eta konklusioak ahozko adierazpenaren bidez aurkeztuko dira. Batzuetan, irakaslearen agizduaz, lanak idatziz entregatuko dira zuzenketarako ( heteroebaluaketa, pareen arteko ebaluaketa edota ko-ebaluaketa)

- Gelatik kanpoko saio teorikoak :

Ikasgaiaren edukinen irakaskuntzarako egokiak diren era desberdinetako eraukundeen bildumak bisitaldiak antolatuko dira ( bilduma artistikoak, dokumentalak, hemerotekak).

Praktika hauek ikaslearen aldetik betebeharrak sortuko dira ( ez presenztialak), era askotakoak eta ebaluagarriak baliabide berezi eta egokienen bidez ( era zehatz batez azalduko dira ikasgaiaren programan)

* Erakundeen oineritziz antolatu behar direla kontutan hartuta, lehen bait lehen ezagutaraziko zaizkie ikasleei

3. Tutoretza

Irakaslearen arreta bakoiztua ikaslearentzat, prestakuntza-prozesuak norabidetu eta erraztatzeko helburuarekin. Bi helburu nagusi ezartzen dira:

- ikasketa-prozesua bultzatzea ekintza bakoiztuen bitartez

- ikaslearen hazkunde osoa laguntzea

Tutoretza akademiko irekiak, ordutegi finkatuetan. Irakaste-ekintza honen erabilpena gomendatzen da

4. Presentzia gabeko ekitaldiak

Ikaslearen lan pertsonala, irakaslearengana joz hala behar denean (tutoretzak).

Proposatutako lanen prestaketa, ikaslearen aldetik (bai banako bai talde tutoretzak)

Ikaslearen prestaketa azken probarako.

Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 40
    • Besteak: gelatik kanpoko praktika ebaluagarria (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gaitasunen araberako ebaluaketa prozesua eta irizpideak:

Gaitasun espezifikoek zkia. G002,G004,CM01,CM02,CM03,A01,CA02,CA03. Azken notaren ehunekoa%/70. Ebaluaketarako baliabidea: Idatzizko proba objektiboa. Ebaluaketarako irizpideak:

-Espainiako XIX eta XX. mendeetako artelan eta artista plastikoak zein arkitekto nabarmenenak identifikatzea era zuzen batez

- XIX eta XX. mendeetako artelan eta arkitektura lan garrantzitsuenei egilea ondo esleitzea.

- XIX eta XX. mendeetako artelan eta artista inportanteenei kronologia espezifiko egokia ematea.

- Analisirako proposatzen diren Espainiako garaiko artelanei ezaugarri formal eta estilistiko egokiak esleitzea.

- Kurtsoan zehar landutako erreferentzi bibliografiko eta iturriak ondo erabiltzea.

- Espainiako XIX eta XX. mendeetako adierazpen artistikoak erlazioan jartzea era apropos batez beste eremu geografikokoekin eta bere testuinguru propioarekin.

- Gramatika eta ortografia aldetik testu zuzen bat garatzea, eta idatzizko diskurtsoaren sortze egokia: koherentzia (barne egitura bat etortzea edukiekin), argitasuna, ordena espresioan eta ideien garapen antolatua.

Gaitasun espezifikoaren zkia.G002,G005,G007,CM01,CM02,CM03,CA01,CA02,CA03 Azken notaren ehunekoa %30. Ebaluaketarako baliabidea:Lan bideratuak. Proiektua. Ebaluaketarako irizpideak:

Idazlanaren barneko antolaketa eta sistematizazio zuzentasun maila, terminologia espezifikoaren erabilera zuzena

- Idaztzizko adierazpen zuzentasuna ( formal eta edukia)

- Ikasgaiaren ildo teorikoen ezarpen zuzentasuna

- Testuinguru politiko, erlijioso eta sozio-kulturalaren oinarriako ezaugarrien ezarpen zuzena azterketarako hautatua den artista eta bere artegintzarekiko balizko loturen azalpen egokia

- Bibliografia eta iturrien berri erabilera zuzena. Aztertu beharreko dokumentuen balorazioa kritikoa egitea, kontutan izanda aurreko ekarpen historiografikoak eta ikaslearen materiaren inguruko jakintza.

Gaitasun espezifikoaren zkia.: G002,G005,G007,CM01,CM02,CM03,CA01,CA02,CA03. Azken notaren ehunekoa %20. Ebaluaketarako baliabidea: Klase praktikoetara bertaratu eta parte-hartzearen ebaluaketa jarraia. Ebaluaketarako irizpideak: Klasean garatuko diren eztabaida eta ekintzetan erabakitasun, arreta eta espiritu kritikoa erakustea idei pertsonalak espresatzerakoan.

ORIENTAZIOA ETA UKO EGITEA:

Ebaluaziorako Arautegia. 12. artikulua.- Deialdiari uko egitea

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari…”

Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietako ebaluaketarako prozedurari buruz:

- Betekin praktikoak burututa eta gaindituta baleude nota “gordeko” da ( ikasurte berean. Ikasleak berriro egin nahi badu ( ebaluazioa hobetu nahian) aukera izango du.

- Edonola, ebaluaketarako frogaren izaera irakasleak berak ezarriko du eta ikasleari ezagunaraziko dio aurrez aurretik

- Ondorengoko ikasurtetako deialdi ezohikoetan, ikasleak gainditu ez dituen gaitasunak kontutan hartuta irakasleak berak erabakiko du ebaluaketarako proba mota zehatzak. Kasu honetan eta eskoletara ez etortzekotan, tutoretzaren bidez burutuko da ikaslearen jarraipena.

UKO EGITEA:

Ebaluaziorako Arautegia. 12. artikulua.- Deialdiari uko egitea

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari…”



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelan irakasleak utzitako materiala
Hurrengo atalean agertzen den Oinarrizko Bibliografia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EEBB Manual de Arte Español, Silex, Madril, 2003

ARIAS ANGLÉS, Enrique, Historia del Arte español del Neoclasicismo al impresionismo, Akal, Madril, 1999

GARCÍA MELERO, José Enrique, Arte español de la Ilustración y el siglo XIX, Encuentro, Madril, 1998

HERNANDO, Javier. Arquitectura en España (1770-1900). Cátedra,Madril, 1989

NAVASCUÉS PALACIO, Pedro. Arquitectura Española (1808-1914). Summa Artis, XXXV **, Espasa-Calpe, Madril,1993

NAVASCUÉS, Pedro eta QUESADA, María Jesús. El siglo XIX. Bajo el signo del Romanticismo. Silex, Madril,1992

PÉREZ ROJAS, Javier eta CALVO CASTELLÓN, Manuel. El siglo XX. Persistencias y rupturas. Silex, Madril,1994

PRECKLER, Ana María, Historia del Arte Universal de los siglos XIX y XX,2, Complutense Arg., Madril, 2003

REYERO, Carlos eta FREIXA, Mireia. Pintura y Escultura en España (1800-1910). Catedra,Madril, 1995

RODRIGUEZ MARTÍN, José Manuel, Historia del Arte Contemporáneo en España e Iberoamérica, Edinumen, Madril, 1998

URRUTIA, Ángel. Arquitectura española, siglo XX. Catedra,Madril, 1997

EEBB Del Neoclasicismo al Impresionismo. Akal,Madril, 1999.

EEBB Del Neoclasicismo al Modernismo. Historia del Arte Hispánico,V, Alhambra,Madrid, 1978

Gehiago sakontzeko bibliografia

BALDELLOU, Miguel Ángel eta CAPITEL, Antón. Arquitectura española del siglo XX
Summa Artis,XL, Espasa-Calpe, Madril, 2001
BOZAL, Valeriano. Pintura y escultura españolas del siglo XX (1900-1939). Summa Artis, XXXVI. Espasa-Calpe, Madril, 2000
.- El realismo plástico en España 1900-1936, Península, Madril, 1967
CABAÑAS BRAVO, Miguel (koor.), El arte español del siglo XX. Su perspectiva al final del milenio, MCyT, CSIC, 2001
.- El arte español fuera de España CSIC, Madril 2003
CRISPIN, Jon , La estética de las generaciones de 1925 Vanderbilt University, Valentzia, 2002
DIAZ SANCHEZ, Julián, La idea de arte abstracto en la España de Franco, Catedra, Madril, 2013
DÍEZ, Jose Luis, La pintura de Historia del siglo XIX en España: exposición Salas del antiguo Museo Español de Arte Contemporáneo, Madril, 1992
FLORES, Carlos. Arquitectura española contemporánea Aguilar, Madril, 1989
GÓMEZ MORENO, Maria Elena. Pintura y escultura españolas del siglo XIX. Summa Artis, XXXV, Espasa-Calpe,Madril, 1999
HERNANDO, Javier, El pensamiento romántico y el arte en España, Madril, Catedra, 1995
SALAÜN, Serge eta SERRANO, Carlos, 1900 en España Madril,Espasa Calpe, 1991
SUREDA, Joan y JUNQUERA, Juan José. El Siglo de las Luces. Ilustrados, Neoclásicos y Académicos. Historia del Arte Español,VIII, Planeta, Bartzelona, 1995
SUREDA, Joan eta VALDIVIESO, Enrique. La Época de las Revoluciones. De Goya a la Modernidad. Historia del Arte Español, IX,Planeta, Bartzelona, 1995
URRUTIA, Ángel. Gaudí y el Modernismo Catalán, Historia 16,Madril,1991

Aldizkariak

Archivo Español de Arte
Artigrama
Ars Bilduma
Boletín del Seminario de Estudios de Arte y Arqueología de Valladolid
Boletín del Museo Camón Aznar
Boletín del Museo del Prado
Cuadernos de Arte de la Universidad de Granada
Cuadernos de Arte e Iconografía
Descubrir el arte
Espacio, Tiempo y forma. Serie VII. Historia del Arte
Goya
Imafronte
Reales Sitios

Web helbideak

http://www.museoreinasofia.es/coleccion/coleccion-1/presentacion.html
http://www.museodelprado.es/
http://museosorolla.mcu.es/
http://museocerralbo.mcu.es/
http://www.realacademiabellasartessanfernando.com/es
http://www.realacademiabellasartessanfernando.com/es/goya/la-academia-y-goya/
http://www.louvre.fr/
http://www.hamburger-kunsthalle.de/
http://www.britishmuseum.org/
http://museoromanticismo.mcu.es/
http://www.metmuseum.org/
http://www.nationalgallery.org.uk/
http://www.bnf.fr/fr/acc/x.accueil.html
http://www.royalacademy.org.uk/
http://www.ipswichartgallery.qld.gov.au/collection/
http://www.smb.museum/museen-und-einrichtungen/nationalgalerie/
http://www.lesartsdecoratifs.fr/
http://www.fine-arts-museum.be/en
http://www.khm.at/
http://www.hermitagemuseum.org/
http://www.gnam.beniculturali.it/
http://www.galleriaborghese.it/
http://www.artcyclopedia.com/
www.historia-del-arte.net
http://www.abcgallery.com/
http://www.artehistoria.es/
http://www.bne.es/es/Catalogos/BibliotecaDigitalHispanica/Inicio/index.html
http://www.dia.org/
http://www.getty.edu/art/gettyguide
http://www.europeana.eu/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 106 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 106 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)