XSLaren edukia

Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko Artearen Historia25741

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25741

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal Herriko Antzinako eta Erdi Aroko Artearen Historia ikasgaia, Artearen Historiaren Graduko kurtso indiferenteko irakasgai hautazkoa da eta lehenengo lauhilabetean irakasten da. Historiaurreko, Antzinaroko eta Erdi Aroko Artearen Historia Moduluan kokatzen da.

Ikasleak Euskal Herriko Antzinako eta Erdi Aroko Artearen Historiaren oinarrizko eta funtsezko ezagutza lortuko du. Arkitektura, eskultura, pintura, miniatura eta luxusko arteak landuko dira. Egile eta artelan garrantzitsuen ezinbesteko ezagutza eskeiniko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULUAREN GAITASUNAK:

G001 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzeko.

G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



MODULUAREN GAITASUNAK:

CM01 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen prozesu artistikoak identifikatzeko eta analizatzeko.

CM02 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen adierazpide artistikoak beren une historikoaren testuinguruan integratzeko eta kokatzeko.

CM03 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen artelan garrantzitsuenak era formal eta ikonografikoan interpretatzeko.

CM04 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen ezagutzarako idatzizko oinarrizko iturriak erabiltzeko eta erlazionatzeko.

CM05 Era egokian erabiltzea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen hiztegi artistiko espezifikoa.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK:

-(CA1) Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko arteari dagozkion prozesu artistikoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea. (G001,CM01)

-(CA2) Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artearen manifestazio artistikoak bere une historiko eta artistikoan kokatu eta testuinguruan aztertzeko gai izatea, inguruko esparru eta lan-eremuak kontutan hartuz. (G002, G007, CM2)

-(CA3) Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artearen artelanik garrantzitsuenak oinarrizko maila batean formalki zein ikonografikoki interpretatzeko gai izatea, euren Ondare Artistiko-Historiko izaera kontutan hartuz eta euren kultur-hedakuntzara bideratuz. (G002, G003, CM03)

-(CA4) Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artearentzako oinarrizkoak diren idatzizko iturriak erabili, kritikoki aztertu eta harremanatzeko gai izatea. (G004, G005, CM04)

-(CA5) Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artea aztertzeko orduan, zuzenki adierazteko trebetasuna izatea, idatziz zein ahoz, eta dagokion hizkuntza espezifikoa erabiltzen jakitea. (G006, CM05)



IKASKUNTZA EMAITZAK

- Ikasleak Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artearen prozesu artistikoak interpretatu eta aztertuko ditu.

- Ikasleak Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artelanik adierazgarrienak ikuspuntu formal zein ikonografiko batetik interpretatu eta analizatuko ditu.

- Ikasleak Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artearen ezagupenerako oinarrizkoak diren iturri idatzien erabilera eta harremanatzeko gaitasuna garatuko du.

- Ikasleak Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artearen azterketarako beharrezkoa den berariazko hizkuntza artistikoa lortu eta erabiliko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko arteari sarrera. Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artea europar testuinguru artistikoaren barruan inguruko adierazpen bat bezala aurkezten da. Mugaketa kronologikoa, espaziala eta ebolutiboa.

Erromanizazioa Euskal Herrian eta bere adierazpen artistikoak. Euskal Herriko erromatar garaiko adierazpen artistiko esanguratsuenak aurkezten dira. Bere garapena eta bilakaera artistikoa ikuspuntu formal eta ikonografikotik aztertzen dira.

Euskal Herriko Goi Erdi Aroko artea. Euskal Herriko Goi Erdi Aroko adierazpen artistiko esanguratsuenak aurkezten dira: bere errealitatea eta balio formal eta ikonografikoak.

Euskal Herriko mundo erromanikoa. Euskal Herriko arte erromanikoko adierazpen artistiko esanguratsuenak aurkezten dira. Tipologia arkitektoniko eta adierazpen figuratibo ezberdinak aztertzen dira. Bere garapena eta bilakaera artistikoa ikuspuntu formal eta ikonografikotik aztertzen dira.

Euskal Herriko Gotikoaren mendean. Euskal Herriko arte gotikoko adierazpen artistiko esanguratsuenak aurkezten dira. Tipologia arkitektoniko eta adierazpen figuratibo ezberdinak aztertzen dira. Bere garapena eta bilakaera artistikoa ikuspuntu formal eta ikonografikotik aztertzen dira.

MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA AKTIBITATEAK:

1. SAIO TEORIKO-MAGISTRALAK:

Irakasleak irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, hala nola taldeko lanaren garapenerako, klaseko praktiketako eta klasez kanpoko praktiketako. Ikaslearen talde lanaren eta banakako lanaren jarraibide metodologikoak azalduko ditu.

2. SAIO PRAKTIKOAK:

- Klasean garatutako saio praktikoak: Irakasleak lagunduta eta iradokita, ikasleek irakasgaiarentzako interesgarriak diren artelanak, iturri dokumentalak, bibliografia edota ikus-entzunezko materiala aztertuko eta komentatuko dute.

- Artelanen analisia: Irakasleak proposatuta ikasleek banaka artelanak komentatuko dituzte.

- Iturrien edo testuen komentarioak: Irakasleak irakasgaiarekin lotuta dauden iturrien eta testuen irakurketa eta komentarioa proposatuko du. Lana banaka edo taldeka egingo da.

- Eskolatik kanpoko saio praktikoak: Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artea ezagutzeko irteera praktikoak egingo dira (kurtso hasieran ezarriko dira datak).

Kasu guztietan ikasleen parte-hartzea kontuan izango da.



Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Hainbat ariketen konbinaketa (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gaitasun espezifikoaren zenbakia: CA1, CA3, CA5.

Ebaluaketarako baliabidea: Idatzizko froga objetiboa.

Ebaluaketarako irizpideak:

- Euskal Herriko Antzinaroko eta Erdi Aroko artelan eta gertakizun artistiko azpimarragarrien identifikazio zuzena.

- Garaiko artelan garrantzitsuenen kronologiaren eta autoretzaren ezartze zuzena.

- Garaiko arteari dagozkion hizkuntza plastiko eta estilistikoen ezaugarrien adierazpen aproposa.

- Analisirako proposatutako artelanen gaineko ezaugarri estilistiko eta formalen ezarpen zuzena.

- Kurtsoan zehar landutako erreferentzia bibliografiko eta iturri dokumentalen gehitze aproposa.

- Esukal Herriko Antzinako eta Erdi Aroko eta beste esparru geografikoen arteko harremanen azterketa zuzena.

- Ikuspegi formaletik, idatzizko adierazpen zuzena, eta kurtsoan zehar landutako terminologia zehatzaren erabilera.

- Idatzitako diskurtsuaren antolatze aproposa: edukiaren koherentzia, garapenaren egokitzapena, argitasuna eta ordena ideien garapenean eta adierazpenean.

Azken notaren ehunekoa: %70



Gaitasun espezifikoaren zenbakia: CA1, CA2, CA4, CA5.

Ebaluaketarako baliabidea: Lanak.

Ebaluaketarako irizpideak:

- Lanaren garapen zuzena: aspektu formalak (antolakuntza irizpide aproposak, epeak betetzea,lanen aurkezpen zuzena) eta edukiaren aldetikoak (edukiaren kalitatea, planteamenduaren zuzentasuna, ondorioen kalitatea, bibliografia eta iturrien erabilera).

- Idatzizko eta ahozko aurkezpen zuzena.

Azken notaren ehunekoa: %25



Gaitasun espezifikoaren zenbakia: CA3, CA4, CA5.

Ebaluaketarako baliabidea: Klasean garatutako saio praktikoak.

Ebaluaketarako irizpideak:

- Terminologia artistiko zehatzaren erabilera zuzena, idatziz zein ahoz.

Azken notaren ehunekoa: %5



Irakasgaia gainditzeko arlo teorikoa eta praktikoa modu independientean gainditu behar dira.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.

Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf



Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: froga objetibo idatzia eta irakasgaian zehar garatutako praktikekn inguruko ariketak. Hala ere, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.

Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf



Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren apunteak, irakasleak emandako txostenak eta bibliografia zehatza.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ANDRÉS ORDAX, S.: Tierras de España: País Vasco. Edit. Noguer, Madrid, 1987.

- BARAÑANO, C. y otros.: Arte en el País Vasco. Cuadernos de Arte Cátedra. Madrid, 1980.

- CASTAÑER, X (Ed.).: Arte y Arquitectura en el País Vasco. El patrimonio del románico al siglo XX. Nerea, San Sebastián, 2003.

- PLAZAOLA, J.: Euskal Herria Emblemática. Historia del Arte Vasco. Etor-Ostoa, San Sebastián, 2002.

Arte hiztegiak:

FATAS, G/ BORRAS, G.: Diccionario de términos de arte y elementos de arqueología y numismática. Alianza, Madrid, 1988.

LAJO, R.: Léxico de Arte. Akal, Madrid, 1997.

BUTIN, H.: Diccionario de conceptos de arte. Abada editoria, Madrid, 2009.

Ikonografia hiztegiak:

CARMONA, J.: Iconografía cristiana. Guía básica para estudiantes. Istmo, Madrid, 1998.

Enciclopedias de Historia del Arte.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- BARRIO LOZA, J. A.: La arquitectura románica vizcaína. Sección Euskal Herria. Universidad de Deusto, Bilbao, 1979
- FILLOY, I/GIL, E.: La romanización en Álava. Diputación Foral de Álava. Vitoria, 2000.
- GÓMEZ, A.: El Arte Románico en Álava, Guipúzcoa y Vizcaya. Perspectivas históricas. Ed. Beitia, Bilbao, 1996.
- Rutas románicas en el PaÍs Vasco. Guías Encuentro Ediciones, Madrid, 1998.
- LÓPEZ DE OCÁRIZ, J.J.: Pays Basque Roman: Álava, Bizcaya, Guipúzcoa. Edit. Zodiaque, la Nuit des temps, 1977.
- LAHOZ GUTIÉRREZ, L.: Escultura Funeraria gótica en Alava. Diputación Foral de Álava, Vitoria, 1996.
Arte Gótico en Álava. Diputación Foral de Álava, Vitoria, 1999
- LÓPEZ DE OCARIZ, J. J. y MARTÍNEZ DE SALINAS, F.: "El arte prerrománico y románico en Alava". En Eusko Ikaskuntza. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales, nº 5, 1988, pp. 17-73.
- OLABARRIA, A.: El gótico en Bizkaia. Temas Vizcaínos, nº 271-2 . BBK. Bilbao, 1997.
VV.AA.: Revisión de Arte Medieval en Euskal Herria. Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales. Nº 15, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1996.

Aldizkariak

- Ondare. Artes Plásticas y Monumentales.
- Boletín de la Institución Sancho el Sabio.
- Bidebarrieta.
- Kobie.

Web helbideak

www.artehistoria.com
www.arteguias.com
www.historia-del-arte.net
www.artcyclopedia.com
http://www.aranzadi-zientziak.org

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)