XSLaren edukia

Irudigintza III26884

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26884

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Aurreko ikasturteetan lortutako prestakuntzan sakontzen duen irakasgaia da Marrazketa III, eta horrez gain:

- marrazketa ideia plastikoak burura eramateko euskarri gisa erabiltzen jakitea bilatzen du, eta horretarako bereziki irudi bat konfiguratzeko prozesuan eta haren gaineko jarraipenean jartzen du arreta (G6)

- emango dizkie ikasleei marrazketan beren ideiak plastikoak gauzatzeko eta garatzeko euskarri oinarrizko bat (G1, G3)

-betiere garrantzi handia emanez sen kritikoaren garapenari hausnarketarako eta auto-ebaluaziorako tresna funtsezkoa den aldetik, bai taldean bai indibidualki. (G2, G5)



Dagoen Arte Graduaren gaitasunak planteatzen ditu:

-arte hizkuntzarekiko gerturatze bat proposatzen du marrazkiaren arlotik: bere lotura, balio, eta funtzio beste arlo, testuinguru, genero, eta autorekin. (eredu kultural eta akademikoak) (G7,G8)

-marrazkia diziplina bezala ulertura bere berezitasun, teknika eta prozedurak kontutan harturik, esanahi eta espresio aukerak handitzea proposatzen du (marrazkiaren kultura)(C4)

-ideologikoak eta kulturalak diren eredu eta testuinguruetatik eta baita ere pertsonalak diren bizipenetik hartzen ditu bere iturriak (C1, C2)

- 'Nola egin jakin'(ikuspuntu orokorrago, kulturalago bezala ulertuta)(C2, C3) eta 'nola egin erabaki' (zirkunstantziala eta aukeratuagoa, indibidualki edo taldeka eginik) (C1, C4, C5) elkarrizketan oinarrituriko lan egiteko modua planteatzen du

-erreala den aurrean metodo, ekintza, espezifikoa den hizkuntza eta erantzuna bezala aurkezten du marraztea (G2, G4, C3)

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikaskuntzaren emaitzak (ikaslea gai izango da):

- emango dizkie ikasleei marrazketan beren ideiak plastikoak gauzatzeko eta garatzeko euskarri oinarrizko bat (G1, G3)

-betiere garrantzi handia emanez sen kritikoaren garapenari hausnarketarako eta auto-ebaluaziorako tresna funtsezkoa den aldetik, bai taldean bai indibidualki. (G2, G5)



Dagoen Arte Graduaren gaitasunak planteatzen ditu:

-arte hizkuntzarekiko gerturatze bat proposatzen du marrazkiaren arlotik: bere lotura, balio, eta funtzio beste arlo, testuinguru, genero, eta autorekin. (eredu kultural eta akademikoak) (G7,G8)

-marrazkia diziplina bezala ulertura bere berezitasun, teknika eta prozedurak kontutan harturik, esanahi eta espresio aukerak handitzea proposatzen du (marrazkiaren kultura)(C4)

-ideologikoak eta kulturalak diren eredu eta testuinguruetatik eta baita ere pertsonalak diren bizipenetik hartzen ditu bere iturriak (C1, C2)

- 'Nola egin jakin'(ikuspuntu orokorrago, kulturalago bezala ul



1- Gai izango da marrazketa ideia plastikoak burura eramateko euskarri kontzeptual gisa erabili ahal izateko. (Marrazketa ideia plastikoak gauzatzeko euskarri material eta esanguratsu gisa aplikatzeko eta erabiltzeko).

2- Marrazketaren praktikaren bidez eredu ezberdinak aztertzeko gai izango da, baita haren inplikazioak ezagutzeko eta ulertzeko ere.

3- Gai izango da marrazketaren diziplina proposamen plastiko jakin batzuen gauzatzearekin lotzeko.

4- Marrazketak berezko dituen materialen esplorazioan sakonduko du haren adierazteko aukeren berri izateko.

5- Bere proposamenak gauzatzeko orduan sormen handiko baliabideak erabiltzeko gai izango da.

6- Marrazketa baliatuko du haren aplikazio esparruetan.

7- Gai izango da irudien azterketan bere kritikatzeko gaitasuna emendatzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Norberaren proiektuaren garapena marrazketaren bidez

1.1 1. fasea: Balizko ideien planteamendua.

Esparrua mugatzea, gaiaren araberako eskema, ideien garapena, zirriborroen bidezko lan originala, marrazketaren alderdi teknikoen sendotzea, marrazketa metodo-hizkuntza konfiguratzaile gisa, espekulaziotik proiektura.

1.2 2. fasea: Gauzatzea eta aurreramendua proiektuaren prozesuan.

Zirriborroen gauzatzea balizko aldaeretan, gaiaren doikuntza, irudien arteko harremana, teknikak eta euskarriak, aukeratutako ideien eraldaketa, bilakaera plastikoa prozesuan.

1.3 3. fasea: Burutzea



Azken prozedurak irudietan, emaitzen alderdi tekniko grafikoak edo plastikoak, azken irudiak, irudien arteko loturak proposamenean, erakusteko plangintza.



2. gaia. Hobekuntza tekniko eta interpretatiboa

2.1 Teknika grafikoek eskaintzen dituzten aukeren ikaskuntzan sakontzea

Trebetasun teknikoa fintzeko ariketak, era askotako teknika grafikoak, jatorri ezberdineko irudien manipulazioa, gure garaiko planteamenduei aplikatutako tresna tradizionalen aukera grafikoak, hobekuntza.

2.2. Irudiaren adierazteko aukeren garapena marrazketan.

Testuinguruan kokatzea. Egileak, garaiak, aplikazio eremuak, baliabideen azterketa obra jakinetan, osaera, pertzepzioaren doikuntza, esanahien ñabardura.

2.3 Formatuaren handitzea eta haren aukerak.

Formatu handiko marrazkiak, irudiaren alderdiak ezohiko formatuetan, arreta-puntuen portaera espazioan, ikus-pisua, orekak, ikus-eskemak.

3. gaia. Sortzeko plangintza

3.1 Estrategiak ideiak sortzeko lanean.

Berrikuntza prozesu plastikoan, konexio berriak, aldaerak, irudikapen pertsonalak, pentsamendu dibergentea, ziurtasuna, aukera eta alternatiba.

3.1 Marrazkiaren luzapenak, esku hartzeak, diziplina arteko arloa

3.2 Marrazkiaren eremu handitua, esku hartzeko proiektuak hainbat esparrutan, marrazkia marrazketak berezko ez dituen bitartekoekin, marrazketa beste diziplinekin uztartzea, aplikazioak, marrazketa era askotako ideien euskarri.





Argipenak:



Proiektuaren prozesuaren garrantzian datza irakasgai honen berezitasuna, ariketa, teoria eta praktikaren bidez gaikako edukiak elkarrekin uztartzen baitira ikasturtean zehar luzatzen den prozesu konbinatuan. Irakasgai honetan nozio teorikoak esperimentatzeko zeregin praktikoa nagusitzen den saioetan egituratzen dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak. Irakaskuntza modalitate honetan eskutik hartuta bideratzen dira teoria eta praktika. Funtsezko kontzeptuak azalpen teorikoetan ematen badira ere, lanetarako gida edo sarrera gisa, ikasleen lanak aztertzeko edo ariketetan zehar irakatsitako kontzeptu gisa, batez ere arazoak ebazteko ariketaren bidez aberasten dira kontzeptu horiek, ariketaren bidez uzten dituzte enpirikoki beren ñabardurak, ikasleen esperientzia aberastuz.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren helburuak eta gaitasunak teoria eta praktika osotasun bat bezala hartuta nahasten duen irakaskuntza metodologiaren bidez egiten ditu bere ikasleak. Metodologia horrek ikaslearen lan pertsonalaren gaineko jarraipen banan-banakoa dakar berekin batean, mintegi eta tailerren bidezko irakaskuntza modalitatean oinarriturik.

a) Tailerrak dagokion teoriaren funtsezko kontzeptuak azalduko dira modulu bakoitzaren hasieran, burura eraman beharreko zereginen berri emango da eta ikasleen zalantzak argituko dira. Proposatu beharreko ariketa edo proiektu motaren arabera, izaera zabalagoa edo zehatzagoa izango du planteamendu teorikoak, eta hala dagokionean, burura eraman beharreko ariketa bakoitzaren helburuak azalduko dira. Ikasleak bere kabuz lan egingo du, baina irakaslea laguntzaile izango du haren egitekoa proposatutako arazoari egokitzeko, ikasleak izan ditzakeen zalantzak argituz edo zailtasunak gainditzen lagunduz. Eztabaida eta debate saioak egingo dira nola taldeka hala banaka, zereginari atxikiriko arazoak eta kontuak landu ahal izateko.

b) Mintegiak Ikasle talde txikiekin lan egiten da. Irakaskuntza mota honek erraztu egiten du banan-banako prozesuan laguntzen, edukiak eta trebetasunak ikaslearen curriculum multzora gehiturik. Lanen emaitzak guztien aurrean aurkezteko, ikasturtearen dinamikan sortutako arazoak eztabaidatzeko, agindutako zereginei buruz hitz egiteko eta laneko prozesuei buruzko konklusioak finkatzeko espazio egokiak izango dira.

c) Tutoretzak: Banan-banako laguntza eta aholkularitza eskaintzen dute ikasleen zalantzak eta arazoak kontsultatu ahal izateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Klasera etortzea, aktitudea eta garapenari lotutakoak, %20a askoz jota (puntu 2) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

LORTUTAKO GAITASUNAK EBALUATZEKO SISTEMA

Ikasgelako lanaren gaineko jarraipenaren bidez eta zereginak eta proposamenak oinarri harturik, ebaluazio jarraituaren metodoak dakartza berekin batean irakaskuntzaren metodologiak, eta horiek sustatzen ditu. Ikasle bakoitzak egindako lana baloratzen da, motibazioa, proposatutako jardueren aurreko interesa eta parte hartze maila, taldean/gelan izandako interbentzioak, lankidetza lan-taldeetan eta aurrez finkatutako epean burura eramandako jarduerak eta proposamena. Hori guzti hori betiere irakasgai eta maila bakoitzari dagozkion gaitasunen lortze mailaren arabera.

- Tailer eta mintegietan irakatsiko dira oinarrizko eduki teorikoak, eta tailerretan egin beharreko praktikaren bidez garatu eta barneratuko dira haiek; ariketak eta lanak, ikasleek egindako proiektuak eta, hala behar duenean, idatzizko probak zuzenduta ebaluatuko dira eduki horiek.

- Ikasgela eta tailerreko lanen gaineko jarraipenaren bidez praktikek osatzen dute ebaluazio jarraitua. Gaitasun praktikoak ikasgela-tailerrean proiektuak eta ariketak irakaslearen zuzendaritzapean burura eramanez lortzen dira, baita ikasleek beren kabuz ikasgela-tailerrean burura eramandako lanen bidez ere.

- Ikasturtean zehar aurkeztutako lan eta ariketa praktikoen gaineko jarraipenaren bidez ebaluatuko da ikasleen aurreramendu egokia gaitasunak lortzeko prozesuan.

Zenbakizko azken kalifikazioa 0tik 10era

-Jarraipeneko ebaluazioa egiteko asistentzia 80% izan beharko da, horrek esan nahi du 20% faltekin ezinezko izango dela ebaluazio mota hori.

Azkeneko ebaluazioan garapen eta jarreraren balorazioak agertuko dira 20% batekin (2 puntu)

-gainezko 80% (8 puntu) lan eta proiektuak, garapen presentzialak eta ez presentzialak, emaitzak eta frogak osatuko dituzte.



Ebaluazio sistemari uko egitea

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Deialdiari uko egitea

Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZINBESTEKOA ETA DERRIGORREZKOA



-1go deialdiko eskola egutegia igaro ostean, 2. deialdira (ezohikoa, ekainean) aurkeztu behar den ikasle OROK irakaslearekin harremanean jarri beharko da (aurrez aurrean beti).



-1go deialdiko notak argitaratu osteko 15 egunetan, askoz jota, egin beharko du hori ikasleak.



-Aurrez aurreko elkarrizketa pertsonal horretan 2. deialdira arte landu beharrekoa zehaztuko da (baldintzak, lan plangintza...).



Deialdiari uko egitea

Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Oinarrizkoak: Ohiko material grafikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BERGER, JOHN: Sobre el dibujo. Ed Gustavo Gili,SL, Barcelona 2011. ISBN: 9788425224652

FREUD, L. y FIGURA, S.: Lucian Freud: the painter etchings.Museum of Modern Art, N.Y. 2007. ISBN-10: 087070706X

MICKLEWRIGHT, K.: Dibujo, Ed. Blume, 2006. ISBN: 9788498011098

MULLINS,CH.: Painting People, Barnes & Noble, London, 2006. ISBN-10: 1933045833

RUSKIN, J.: Técnicas de Dibujo, Ed. Laertes, Barcelona, 1999. ISBN:9788475843865

VALLE DE LERSUNDI, del, G.: En Ausencia del Dibujo, Servicio Editorial UPV-EHU, Leioa, 2001. ISBN 8483733072

VVAA: (pi) Número irracional.Dibujar. Pensar. Escribir. Proyectar. Universidad Complutense de Madrid, Facultad de

Bellas Artes. Madrid, 2004. ISBN: 84608020000

VVAA: Vitamin D. New perspectives in drawing. Phaidon Press Ltd, London,2005. ISBN: 0714845450.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BERGER, J.: Mirar. Gustavo Gili, Barcelona 2008. ISBN: 9788425218569
BOHM,D. y PEAT,D.: Ciencia, Orden y Creatividad. Kairós, Barcelona 2003. ISBN: 9788472451841
BRYSON, NORMAN: Visión y pintura. La lógica de la mirada. Madrid, Alianza Editorial S.A., 1991. ISBN: 8420671126
DUBUFFET, J.: Escritos sobre arte. Barral Editores, Barcelona, 1975. ISBN: 8421174185, 9788421174180
ECO, H.: Historia de la Belleza. Ed. Lumen, Barcelona, 2004. ISBN: 9788426416346
FOCILLON, H.: Elogio de la mano. Universidad Autónoma de Mexico, Mexico, 2006. ISBN: 9789703237678
GONZALEZ G. A.: El Resto: una historia invisible del arte contemporáneo. Museo de BBAA de Bilbao, 2000. ISBN: 9788487184574
JACOB, M.J.: The Studio Reader: on the space of artists. University of Chicago Press, 2010. ISBN: 9780226389622
JAMESON, F.: Teoría de la Postmodernidad. Ed. Trotta, 1999. ISBN: 9788481641158
PALLASMAA,J.: La mano que piensa. Sabiduría existencial y corporal en la arquitectura. Ed.Gustavo Gili, Barcelona, 2012. ISBN: 9788425224324
SCHAMA, S.: El Poder del Arte. Ed. Crítica, Barcelona 2004. ISBN:9788484328728
SENNET, R.: El artesano. Ed. Ed. Anagrama, Barcelona, 2009. ISBN: 978-84-339-6287-4



Aldizkariak

Exit-Express
Humboldt
Art News

Web helbideak

http://www.revistaclavesdearte.com/
http://www.nyartsmagazine.com/
http://www.artnet.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZPILICUETA ALBIZU, JOSE ANTONIO
  • GARCIA MEDIERO, JOSE MIGUEL
  • MANTZISIDOR URIA, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-09 11:15
  • Ekain : 2023-06-12 11:15

Ikasgela(k)

  • Gela. Artea eta Teknologia A11 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:45 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-09 11:15
  • Ekain : 2023-06-12 11:15

Ikasgela(k)

  • Gela. Artea eta Teknologia A11 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:15-12:45 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-09 11:15
  • Ekain : 2023-06-12 11:15

Ikasgela(k)

  • Gela. Artea eta Teknologia A11 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • Gela. Artea eta Teknologia A11 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 11:30
  • Ekain : 2023-06-14 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 11:30
  • Ekain : 2023-06-14 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

15:00-16:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 11:30
  • Ekain : 2023-06-14 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:15 (1)

10:00-10:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 08:30
  • Ekain : 2023-06-13 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:15-12:45 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 08:30
  • Ekain : 2023-06-13 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DIBUJO 00C2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

32 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:15-13:45 (1)

16:15-16:45 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 11:45
  • Ekain : 2023-06-15 11:45

Ikasgela(k)

  • Gela. Artea eta Teknologia A11 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

32 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:45-13:15 (1)

14:45-16:15 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 11:45
  • Ekain : 2023-06-15 11:45

Ikasgela(k)

  • Gela. Artea eta Teknologia A11 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)