XSLaren edukia

Laborategia B26887

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26887

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

DESKRIBAPENA

Sail ezberdinen arteko ikasgai praktiko-teorikoa, ikaslearen ekimenean oinarritua, honen lan proposamenak garatu asmoz, eta bakoitzaren joerak kontutan hartuz, disziplinazkoak edota trans-disziplinazkoak diren arabera. Ikasgaiaren norabidea, ikasleak bere sortze prozesuaren behaketa egiten ikastera bideratua dago, denboran zehar emango dena, eta gauzatze zehatzen bitartez norbere sortze artistikoaren eremu eraginkor bat agerraraziko duena, beste ikasleekin batera elkarrizketan eta egiaztapenean. Aldi berean, bakarka nahiz taldeka, hausnarketa bat egingo da edonolako prozesu artistikoetan amankomunean diren oinarrizko gaiak eta funtsezko nozioak aztertuz, arte eremu bakoitzean aurkitzen dutelarik agerpen propio bat, artisten arte-lanen eta testuen bidez, eta Artearen Teoria medio.

Ikasgai hau, Hirugarren Kurtsoko Beharrezkoa da. Beste Laborategi guztiekin harremandua. Laugarren Kurtsoko ikasketa bukaerako Projekturuntz abiatua, mailakako sekuentzian. Aurreko Laborategietan ikasleak izandako esperientzia sakontzen eta areagotzen du, iharduera artistiko pertsonalerako tresneriaren erabilpenean komenigarria den jarraitasuna ahalbidetuz. Arte Ederretako egresatuaren profil profesionalak, metodologien, estrategien, lengoaiaen eta tekniken ezagutza on bat eskatzen du, projektu/ekoizpen artistiko ugari bideratzea posible egingo duen lan prozesu bat garatuz.



KONPETENTZIAK

1. Sortze prozesu pertsonalak, ekite artistikoaren gorputz bertan antzematea. Gertakizun artistikoa, "diskurtsoa" baino haratago (edo honantzago) ezartzea: Lengoaiari ihes egiten dioena, arte-lanaren barne eraketak sinbolizatzen du, hots, bere Inmanentziak. Inmanentzia estatutu hau, edonolako agerpen artistikoan bilatzea: kanpoaldeko fenomenu oro, arte-lanak ber-egokitu egingo du, Forma gisa pregnantea bilakatuz.

2. Disziplina artistiko bakoitzean den funtsa, bere aniztasunean eta elkar-eraginean maneiatzen eta artikulatzen ikastea. Aldi berean, arteaz kanpoko bestelako jakintza ezberdinak osoki erabiltzeko gaitasuna eskuratzea, sortze prozesu pertsonalean landu eta garatuko direnak.

3. Artearen jakintza dioguna, jakintza tekniko gisa ulertzea. Jakintza tekniko hau, aurkikuntza pertsonal/erabakitasun material gisa onartzea, soluzio edo erantzun objektiboen multzo izaki, eta hauen erabilpena, egiteko moduen eta agerpen artistikoen pluraltasunean gauzatuz.

4. Arte lanak, ekintza adierazle gisa baietsiko dira, beraien poiesisean sinbolikotasuna ukituko dutelarik. Praxi artistikoan, aurkako mutur dialektikoak gainditzeko gaitasuna eskuratuko da: pentsatu/sentitu (intuizioa), egia/faltsua (fikzioa), erreala/birtuala (egiantza)¿ Aurrez iada ezarririko kategorien dekonstrukzioa sustatuko da, lengoaiaren eta filosofiaren sistemetatik engainuagarriak liratekeenak artearentzat: Identitate autoritario ororen dekonstrukzioak sor ditzazkeen ondorioak aztertuko dira (norabide bakarreko zentzuak deuseztuz), Arteak Errealitatearengan dislokazioak eragiteko ahalmena dela eta.

5. Materialitatea-Egitura-Errepresentazioa: agerpen artistiko orotan, Zentzua lortaraziko duen Egituraren funtzioa balioan jartzea (Osotasun bat antolatzea, bere kabuz eutsiko dena). Sinbolora bidean, Errepresentazioa, gainditu beharreko estadio gisa lantzea: arte-lanak, Errepresentazioak mugatzen duena baino zerbait gehiago errepresentatzen du. Agerpen artistiko ororen Materialitatea, Dispositibo gisa onestea (eratzaile, irudikatzaile, adierazle¿) Subjektua eta Teknika deituak diren puntu berean.

6. Jarrerarekiko konpromezu serio baten garapenean aurrera egitea (sentsibilitate estetikorako portaera): kuriositatea, behaketa, atentzioa, irekidura, kritika, erizpidea, eraginkortasuna¿



HELBURUAK

1. Ikaslea, duen artearekiko borondatea medio, bizitzan eratu gabe aurkitzen duenari zentzua eta forma emateko prestatuko da. Hezkuntzaren esperientrziak, igorpen kultural baten magalean, eboluzio eta eraldaketa pertsonal bat sortu behar dizkio.

2. Sortze prozesuan ematen den tentsio didaktikoa barneratu eta bizitzeko gai izango da ikaslea: agertuko diren gora-beherekin eta krisialdiekin elkar-eragina onartuz, hauek lagunduko bait diote hazten, sinesten eta sortzen. Azken emaitzak bezain garrantzitsuak dira norbere grina eta arriskua, esperientziaren ibilbidean jokuan jarriak.

3. Ikaslearen gaitasuna, artistikotasun eta sormen haundiko egoerak landu eta konpondu asmoz subjektuak izango duen autonomian islatuko da, estereotipo bakunak saihetsiz (aldez aurretik gogorturiko ideien, irudien, objektuen eta zentzuen gain bereizketa bat egiteko gaitasuna) eta originaltasuna etengabe berreraikiz (Errealitatearenganako begirada bereiztu gisa).

4. Ikaslea, intelektualki ere burujabetzeko gai izango da, honela, artearen inguruko ideario edo imaginario bat garatu ahal izateko, bakoitzaren praxia egokitzen den genealogia historiko eta artistikoarekiko kontziente izan dadin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

LABORATEGIEN ispiritua, ikasle bakoitzaren proposamena jasotzen joatea denez, kontraesan pedagogiko bat litzateke Gai Ataletan, beharturiko Ariketetan, sortze prozesua eman aurreko denbora-Kronogrametan eta, orohar, mekanikoki aurreikiusirik egon litezkeen edonolako jarduera moduetan oinarrituriko eskema metodologiko bat aurrez ezartzea. Honela, Edukiak ez dira amiltzen lauki batzuen zurruntasunera, ezta ere irakaslegoak ezarririko ikerketa lerro jakin batzuetara, are gutxiago lehenik kokaturiko balizko jakintza batera: aldiz, gelan egunero izango den eginkizunean sortuko dute Edukiek bere efektu multzoa. Beraz, Gai-Zerrenda baten ordez, kurtso osoan zehar JOKAERA ARDATZ batzu egongo dira present. Honela deitu diegu ikasle bakoitzaren proposamenak izango duen gestioa inguratuko duten tresna metodologiko haueri: gelako dinamika honekin, ikasle bakoitzaren beharrak eta eskariak direnak direla ere, guztiak jasoak eta begiratuak izatea espero da.



JOKAERA ARDATZAK:

1. ERREPRESENTAEZINA: denboran zehar, Artea, ez-fenomenikoak diren kategorien zerrenda luze bat sinbolikoki adierazten saiatu izan da (heriotza, denbora, mina...). Mezuz, irudiz eta semantikaz josirik dagoen emaniko Imaginario kultural batetik abiatuz, pentsamendu, sentimendu eta kezka guzti hauek jasoko diren eraikin sinboliko haundi bat altxatzen joan dira artistak¿ giza adimenaren ekoizpen abstraktuak eta munduaren behaketak sorturiko emaitzak izaki (hiltzen ikusten dugu baina ez heriotza bera, denboraren ondorioak behatu ditzekegu baina hark ez du aurpegirik, mina oso zehatza eta barnekoa da baina berez figura gabea¿). Emaitza hauek, ez dute, izan, errealitatearekiko errepresentazio zuzenik, eta hortaz, Arteak Sinbolo maila batera pasatzen ditu (honek dakartzan galera eta irabaziekin).



Bere baitan errepresentaezina denetik, estatus sinboliko baterainoko eraldaketen prozesu honetan, ikasle bakoitzaren Imaginario kulturalean diren figurak (hots, bere adierazleak edo "signifikanteak"), Forma baten erraietan joango dira presentzia sentsible bat hartzen, eta aldi berean, iada ekite artistikoaren barnean, Forma honek Figura berriak haragitzea bilatuko du, Errepresentazioa bera ere gaindituz, Sinboloruntz.



2. PULTSIODUNA: errepresentaezinaren kontra, ba dira artistak (edo artista bakoitzean uneak) ez direnak abiatzen ezaguturiko estatutoetatik ezta ere garatu beharreko diskurtsoetatik, aldiz, behar zuzen, inkonziente eta pultsiodun batek bultzaturik, aurkitzen, isolatzen eta bereak egiten dituzten gauza fenomenikoen eraldaketa prozesu bat martxan jartzen dutenak baizik. Pultsiodun ardatz honen inguruko kodeetan mugituko lirateke, gairik gabe, argudiorik gabe, ideiarik gabe, mezurik gabe, informaziorik gabe, baina arrazoi edo motibo erreal batekin funtzionatzen duten ikasleak: ikasle hauek, bizipenezko errealitatean diren gauzen izaera materialak erakartzen ditu, aurrez inolako hipotesirik abiapuntutzat hartu gabe (nahiz eta, hori bai, gero, sortze prozesuan, guzti hori Figurak eta Esanahiak hartzen joan daiteke).

Honela sorturiko lanek, Forman aurkituko dute Edukin oro, eta Forma horretatik ager daitezke (ala ez) Figura berriak, Irudi berriak, Semantika berriak. Lehen eta bigarren ardatzak, abiapuntu gisa aurkakoak izanik, biek izango dute Egiturarekin topo egin beharra, honetan berdinduak daude, Esperientziaren parte hartze eta benetako eragite bat irekiko duena (alegia, subjektu-artistaren formakuntza).



3. TESTUINGURUKOA: errepresentaezinaren nahiz pultsiodunaren egoerapean sorturiko lanak, intentzio artistikodun objektu gisa ekoiztu ote diren eztabaidatuko duen inguru batean aurkituko dira, eta baita ere objektuok, aurkituko duten inguru hori eztabaidan jarriko dute. Testuinguruko ardatz hau, Artea, egiaztatze sistema den barne hortako arte-lanen gertakizunaz eta hausnarketaz arduratuko da: nola aurkezten da (erakusketa baldintzak), non begira-arazten du (ikustera ematen duena), nori eskaintzen zaio (Bestearen begirada)¿ Testuinguruak: eremu artistikoak, gizartearen espazioa, kritikaren erantzuna, zabalkunde bitartekariak¿



Esan dugunez, ez da existitzen Gai Zerrenda bat bere hortan, ezta ere beharrezko Ariketarik, eta beraz, Edukiek, ikasle bakoitzaren sortze prozesuak direnak direla ere, proposamen/erabaki guztiak bere gain hartu eta denetan presente egotea bermatu beharko dute, egite artistikoaren funtsak garatzea ahalbidetuz. Honetarako, bost EDUKI ARLO prestatu ditugu, unibertsalak eta amankomunak edonolako berezitasunen aurrean (egiturazkoak, ez koiunturazkoak), artearen izaeran organikoak, beti daudelako lantzear eta gori-gorian sortze prozesuaren ikasketa ematen den Artearen Irakaskuntza barneko praxian (somatu, projektatu, egin, analizatu¿).



EDUKI ARLOAK:

1. ZERGATIA: irakaslearen nahiz ikaslearen partetik proposamenik egonen ba da ala ez, gaikako lanketa (gaiak erabiltzea) aitzakia besterik ez da: gai baten gainetik zergatia da garrantzitsu (nondik hasten den subjektua bere adierazleekin, eta sortze pro

MetodologiaToggle Navigation

Lehenagoko kurtsoetan LABORATEGIEN izaera definitzen joan den einean, denbora eta intentsitate ezberdindun sei iharduera dituen ikasketa metodologia bat eskaintzen dugu:

¿Lantegi Praktikak: banakako edo taldekako lanekin.

¿Landa Lanak: artsiten estudioak bisitatuz, akademiaz kanpoko ekitaldiak, etab.

¿Klase Teorikoak: ikasgaiek behar dutenaren arabera, eta irakasleen erabakipean banatuak.

¿Seminarioak: testuen, irudien eta bestelako lekuko didaktikoen azalpenak eta hausnarketa.

¿Aurkezpenak eta Amankomuneko Azalpenak: kasuen analisia eta ikerketa (lanak in situ).

¿Idatzizko Lanak: teorikoki jasotakoaren Dossier, Portafolio edo Kuaderno modukoak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aurrez esan behar da, emaitzak ebaluatzea ez dela helburu bat, Edukiak eta Meodologia jarraian hobetzen lagunduko digun bitartekari didaktiko bat baizik: ikaslearen ikasketa egoera ikusgai bilakatzeaz gain, hezkuntza estrategien multzoa etengabean berreraikitzen lagundu behar digu.



Ebaluaketa, jarraia eta kualitatiboa izango da lanen hasieratik, sortze prozesuko pausoak, azken emaitzak bezain garrantzitsu izaki. Ikasgai esperimentala izaki, beharrezkoa da, ekimenarekiko konpromezuz, ikasleak klase guztietara etortzea lanak egitera. Sortze prozesuan errealki parte hartu ez duen nolanahiko beste elementu bitartekarik ezingo du ordezkatu emaitza sentsiblea.



Lanen aurkezpen egoera oso kontutan hartuko da, objektua nahiz honek izango duen agerpen espazioa zainduz. Trebeziak ("birtuoso" ageri beharrak) ez du izanen bere baitan garrantzirik (apaingarri faltsua bihur daiteke, egiturazko lanari gailenduz). Ez da egonen tresneriaren sofistikaziorik, baina erremintak egoki eta zuzen erabiltzea exigituko da.



Ikasle bakoitzak taldeari zer ematen dion ere baloratuko da, bakoitzaren lana uneoro zuzenki besteengandik aztertua izan daitekeelarik. Garapen ebolutibo pertsonala behatuko dugu. Lanak, praktikoak zein teorikoak, jarririko epeen barruan aurkeztuko dira, eta honela ez ba da, egin gabeko lantzat hartuko dira, amaierako noten puntuaketa gutxituz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago beharrezko materialik, egoera didaktiko trans-disziplinarrean gaudenez; azpiegitura aldakorra litzateke uneoro, ikasle bakoitzaren beharreri erantzuteko dispositibo multzo zabal bat erabiliko delarik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Barthes, Roland. LO OBVIO Y LO OBTUSO. Ediciones Paidós, 1986.

2. Bozal, Valeriano. MÍMESIS: LAS IMÁGENES Y LAS COSAS. La balsa de la Medusa, Visor, 1987.

3. De Paz, Alfredo. LA CRÍTICA SOCIAL DEL ARTE. Gustavo Gili, 1976.

4. Deleuze, Gilles ¿ Guattari, Félix. ¿QUÉ ES FILOSOFÍA? Anagrama1997.

5. Derrida, Jaques. LA DECONSTRUCCIÓN EN LAS FRONTERAS DE LA FILOSOFÍA. Ediciones Paidós, 2001.

1. Dorfles, Gillo. EL INTERVALO PERDIDO. Lumen, 1984.

6. Enaudeau, Corinne. LA PARADOJA DE LA REPRESENTACIÓN. Paidós, 1999.

2. Focillon, Henri. LA VIDA DE LAS FORMAS Y ELOGIO DE LA MANO. Xarait Ediciones, 1983.

3. Gádamer, Hans-Georg. LA ACTUALIDAD DE LO BELLO. Paidós.

7. Jiménez, José. IMAGENES DEL HOMBRE. FUNDAMENTOS DE ESTETICA. Tecnos, 1986.

4. Krauss, Rosalind E. LA ORIGINALIDAD DE LA VANGUARDIA. Alianza, 1996.

8. Kristeva, Julia. EL LENGUAJE, ESE DESCONOCIDO. Fundamentos, 1999.

5. Levi-Srtauss, Claude. EL PENSAMIENTO SALVAJE. Fondo de Cultura Económica, 1994.

9. Lyotard, Jean-François. El imaginario posmoderno y la cuestión del otro en el pensamiento y la arquitectura. PENSAR-COMPONER/CONSTRUIR-HABITAR. Arteleku, 1993.

6. Ortega y Gasset, José. La Desumanización del Arte y otros Ensayos de Estética. REVISTA DE OCCIDENTE, Alianza Editorial, 1998.

7. Oteiza, Jorge. LEY DE LOS CAMBIOS. Ediciones Tristan-Deche Arte Contemporaneo.

10. Pardo, José Luis. SOBRE LOS ESPACIOS. PINTAR, ESCRIBIR, PENSAR. Ediciones del Serbal, 1991.

11. Paris, Diana. JULIA KRISTEVA Y LA GRAMÁTICA DE LA SUBJETIVIDAD. Editorial Campo de Ideas, 2003.

8. Pessoa, Fernando. SOBRE LITERATURA Y ARTE. Alianza Editorial 1987.

9. Pirson, J. François. LA ESTRUCTURA Y EL OBJETO. Promociones y Publicaciones Universitarias, 1988.

12. Rosset, Clément. LO REAL. Pre-Textos, 2004.

13. Rubert de Ventós, Xavier. TEORÍA DE LA SENSIBILIDAD. Península, 1988.

14. Virilio, Paul. LA MÁQUINA DE VISIÓN. Cátedra, 1989.



Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Barthes, Roland. LO OBVIO Y LO OBTUSO. Ediciones Paidós, 1986.
2. Bozal, Valeriano. MÍMESIS: LAS IMÁGENES Y LAS COSAS. La balsa de la Medusa, Visor, 1987.
3. De Paz, Alfredo. LA CRÍTICA SOCIAL DEL ARTE. Gustavo Gili, 1976.
4. Deleuze, Gilles ¿ Guattari, Félix. ¿QUÉ ES FILOSOFÍA? Anagrama1997.
5. Derrida, Jaques. LA DECONSTRUCCIÓN EN LAS FRONTERAS DE LA FILOSOFÍA. Ediciones Paidós, 2001.
6. Enaudeau, Corinne. LA PARADOJA DE LA REPRESENTACIÓN. Paidós, 1999.
7. Jiménez, José. IMAGENES DEL HOMBRE. FUNDAMENTOS DE ESTETICA. Tecnos, 1986.
8. Kristeva, Julia. EL LENGUAJE, ESE DESCONOCIDO. Fundamentos, 1999.
9. Lyotard, Jean-François. El imaginario posmoderno y la cuestión del otro en el pensamiento y la arquitectura. PENSAR-COMPONER/CONSTRUIR-HABITAR. Arteleku, 1993.
10. Pardo, José Luis. SOBRE LOS ESPACIOS. PINTAR, ESCRIBIR, PENSAR. Ediciones del Serbal, 1991.
11. Paris, Diana. JULIA KRISTEVA Y LA GRAMÁTICA DE LA SUBJETIVIDAD. Editorial Campo de Ideas, 2003.
12. Rosset, Clément. LO REAL. Pre-Textos, 2004.
13. Rubert de Ventós, Xavier. TEORÍA DE LA SENSIBILIDAD. Península, 1988.
14. Virilio, Paul. LA MÁQUINA DE VISIÓN. Cátedra, 1989.

Web helbideak

http://a.desk.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGIRRE EGIBAR, JULEN
  • ARRAZOLA-OÑATE TOJAL, MARIA ROSARIO
  • RODRIGUEZ BORNAETXEA, ARTURO

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:45-13:45 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

08:30-10:00 (1)

11:15-12:45 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 11:30
  • Ekain : 2023-06-12 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 11:30
  • Ekain : 2023-06-12 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:30-13:00 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 11:30
  • Ekain : 2023-06-12 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 15:00
  • Ekain : 2023-06-13 15:00

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

14:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 15:00
  • Ekain : 2023-06-13 15:00

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

32 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 14:00
  • Ekain : 2023-06-14 14:00

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

32 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

14:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 14:00
  • Ekain : 2023-06-14 14:00

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)