XSLaren edukia

Pintura Metodologia eta Prozesuak26892

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26892

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Honako irakasgai hau egitearen ekintzan bertan edo pintura lanaren egite beran zentratzen da. Bi oinarrizko gaitan biltzen diren alde ezberdinetan erreparatzen dugu:

1. Lan beraren eraikuntza materiala. Horretarako, karakter, nahi bada izaera batetik ondorioztatua izango den ala aintzakotzat hartzen den prozesu baten sistemaztizaziotik datorren metodoren bat jarraitu beharko da.

2. Esandako lana zertzerakoan, alde kontzeptualei eta erabakiei dagokienez kontuan hartu behar dena. Honek bizipen gisako esperientziaren bitartez eta garapenaren bidez kontu zehatzagoak ekarriko ditu, esterako: aukeren azterketa, erabakiak, lanaren bilakaeraren memoria, edukiari , teknikari eta formari buruzko irizpideak finkatu lanaren zatiak osotasun batean antolatzeko, aurkikuntza pertsonalak, aukeratutako mezua/lengoaiaren indartzea, bukatzen jakin eta bukatutakoa balioztatzen jakin.

Horren guztiaren bidez ikasleak pintura baten lantze prozesuaren zenbait aldetan sakontzea bilatzen da, pintura eraketa zehatz batera iristeko oinarrizko baliabide gisa. Bilatzen da ere lan diziplina batekin eta lanerako zorroztasunarekin adiskidetzea , ondorioz pinturagintzan zentzuz aritu ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

C3.C1. Norbere helburuen aitortzea eta norbere lan metodologien zehaztea.

C3.C2. Praktikaren bitartez, edonolako esperimentaketa artistikoaren lagun den eta esperimentaketa hori artelan bihurtzeko oinarrizkoa den sinbolizazio eragiketan gaitzea.

C3.C3. Gertaera artistikoak eta berauek gertatzen diren gizarte testuinguruen arteko harremanak modu kritikoan ulertzea.

C3.C4. Teknika bakoitzari beharrezkoak zaizkion prozedura baliabideak erabiltzea: prozesuak, prozedurak eta artearen materialak pintura arloan.

C3.C5. Diziplinarrak nahiz diziplinartekoak diren egitasmo artistikoak planteatzeko eta garatzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gai osagaien aukeratzea eta berauen egitura ezaugarrien hautatzea poetika zehatzen hobetezearen mesederako.

2. Errealitatearen irudikapenean sakontzea osagai plastikoak, gaiak eta tekniken maneiuaren bitartez.

3. Oso zabala den sorta metodologikoan prozesu esanguratsuen hautaketa: jolas-aldaerak, keinuzkoak, tragikoak, kontenplaziozkoak, akademikoak, kritikoak, ironikoak, fantastikoak, arrazionalak, mistoak, garbizaleak, zatikakoak, dokumentalak, funtzionalak eta utopikoak.

4. Sorkuntza legeen ondorioz batasuna duen lengoai gisa ulertzea pintura.

MetodologiaToggle Navigation

Mintegiak: (asteko 0,5 ordu x 15 aste): ikasle talde txiki batekin lan egingo da. Irakaskuntza mota hau lagungarria da ikasle bakoitzak bizi behar dituen eduki eta trebetasunen barneratze prozesu partikularrak errazteko. Lanen emaitzak amankomunean ipintzeko, ikasturteko dinamikan sortutako arazoen inguruan eztabaidatzeko, agindutako atazaei buruz talde txikietan hitzegiteko eta lan prozesuetaz ondorioak ezartzeko espazio egokiak izango dira.

Tailerrak: (2,5 ordu asteko x 15 aste): Modulo bakoitzaren hasieran hurrenez hurren egokiak diren oinarrizko kontzeptu teorikoak azalduko dira, egin beharreko atazak sailkatuko dira eta ikasleen zalantzak argituko dira. Behin lan modua aurkezturik, taldeko ikasle bakoitzak modu pertsonalean lan egingo du irakaslearen aurrean. Honek orientabideak emango dizkio proposatutako arazoarekiko ikaslearen lanaren egokitasunari buruz eta honen zalantza edo zailtasun indibidualentzat konponbidea aurkitzen lagunduko du.

Ikaslegoak tailerretan egiten duen lanka segidako saioetan irauten du. Proposamen bakoitza egin bitartean, kabailetearen ondoan edo eta lanak bukatutakoan, lanei buruz hitzegiteko eta eztabaidatzeko denbora ematen da, banaka nahiz taldeka.

Tutoretzak: (6 0rdu asteko x 30 aste): laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen diote ikasleei, denbora ez-presentzialerako bidalitako atazen emaitzak kontsultatu eta alderatzeko. Ikasketa, informazio bilketak eta dossierren nahiz egitasmoen egoeraren berrikuspena tutoretzatan egiten da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Datorren urteari begira, Covid-19 izeneko pandemiak gure irakaskuntzaberriro balditza lezake. Hala izan balitz, itzulzteko planak agindutako arautegiak irakaskuntza baldintzatuko du. Ikasgaiari dagokionez, hau zeharo presentziala izanik, bere helburu eta planteamentuak betetzeko, ikasleen partez praktika ona bermatzeko asmoz, indarrean egongo den segurtasun protokoloa erabiliko da. Egoeraren beharrez ez presentzialtasuna ezinbestekoa balitz, etxean egiteko moduko ikasgaiaren programarekin bat datozen ariketa eta proiektuak proposatuko ditugu. Ez presentzialtasuna gertatuz gero, ebaluatzeko materiala fakultatean egindakoa nahiz etxean egindakoa izango da.

Ohiko deialdian ebaluazio ez-presentziala edo urrutikoa egin behar bada, egutegi ofizialean aurreikusitako datak jarraituko dira. Irakasleak ikasleekin harremanetan egongo dira, eta proposatutako ariketen dosierra entregatuko dute e-mail bidez, pdf formatuan (gehienez 10 mega) eta/edo eGelaren bidez (gehienez 20 mega).

Kurtsoa erabat hezigarria den ebaluaketa jarraian oinarritzen da. Ikasgaian planteatuko diren zereginak formatiboak izango dira.

Ikasturtean zehar, ariketak egin eta gero, bere ikasketa prozesuaren bilakaera jakinaraziko zaio ikaslegoari eta bere emaitzen hobekuntzari buruzko informazioa eta orientazioak emango zaizkio. Ohiko deialdian agertuko dena ebaluaketa jarraiaren kalifikazioa da.

Ikasgaiaren gaitasun bakoitzeko, hala nola burututako banakako nahiz taldeko jarduera eta ataza guztien garapenean, ebaluaketa irizpideak honako hauek izango dira: emandako erantzunen zuzentasuna eta egokitasuna; garapen kontzeptualaren argitasuna; arrazoitze egokia eta argudiatze eta interpretatze zuzenak; baita egindako lanaren originaltasuna, kreatibotasuna eta bitarteko expresiboen aberastasuna eta kontrola ere; sentikortasun estetikoa. Horiek guztiak, gaikako bloke bakoitzean lortutako formakuntza helburuen (kontzeptualak nahiz esperimentalak) barneratze mailaren ebaluaketa kritiko eta partehartzailea erdiestekotan.



Ebaluaketa jarraiari uko egiten dioten ikasleek azken azterketara aurkeztu ahal izango dira behean azaltzen den prozedura jarraituz. Proba honek zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango ditu, eta biak gainditu beharko dira bien arteko batezbestekoa atera ahal izateko, alde teorikoak gutxi gorabehera %20koa eta alde praktikoak %80ko balioa izango dutelarik eta esleitutako irakasle bakoitzak neurtuko dituelarik. Azken proba honetara ikasleak praktika ezberdinen osagarria aurkeztu beharko du, ikasgaiaren izaera eta edukia direla eta, dagokion ikasgai-taldean garatutako eta emandako egitarauaren bere ulerpen maila eta ikasgaiaren gainditzea egiaztatzeko balioko dutenak.



Ebaluaketa jarraia sistemari uko egiteari dagokionez:

Ikaslegoak eskubidea du azken ebaluaketa sistemaren bidez ebaluatua izateko. Horretarako bere taldeko irakasleari ebaluaketa jarraia sistemari uko egitea idatziz aurkeztu beharko dio; hori egiteko 9 asteko epea izango du lauhilekoko ikasgaien kasuan eta 18 astekoa urte osokoetan, beti ere lauhilekoaren hasieran edo ikasturteko hasieran zenbatzen hasita hurrenez hurren (II. kap., 3. Art.)



Deialdiari uko egitea:

Ikasleek ebaluaketa jarraiari uko egin ahal diezaiokete irakaskuntz epea bukatu baino lehen gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin idazki bat aurkezten ba diote ikasgaiaren irakasle arduradunari, “ez aurkeztua” kalifikazioa edukiko dutelarik ohiko deialdian. Azken ebaluaketa sistemetan ikaslearen ez aurkezte hutsak deialdiari uko egitea eta “ez aurkeztua” kalifikazioa ekarriko du (12. art)



Deialdi honen azken ebaluaketa, proba bat egite aizango da. Azken ebalukatea hau, irakasleak ala tribunalak ponderatuko duen proba izango da . Proba zuzeneko ariketa izango da eta sailak ipiniutako irakasleak ala tribunalak pondertauko du. Ikasgaiaren izaeragatik nahiz edukiengatik ikasleak, azken proba honetan, praktika ezberdinen osagarria aurkeztu beharko du ere. Osagarri hau, honetan datza: ikasgaian zein taldearen irakaskuntz-aldian, emandako eta garatutako programaren arabera egindako ariketen zein praktiken ulermena badagoen eta emandako eta garatutako programaren arabera egindako ariketen zein praktiken helburuen gainditzen diren “egiaztagiria” da.



Ebaluaketa sistemaren ukoa egiteari dagokionez:

Ikaslea proba honetara aurkezteak de facto “ez aurkeztua” kalifikazioa ekarriko du, hau da beste gehiagoegin gabe deialdiari uko egingo dio (12. art)



Deialdiari uko egiteko:

Horretarako, azterketaren data ofiziala baino hilabete bat lehenago, bere taldeko irakasleari deialdiari uko egingo duela idatziz aurkeztu beharko dio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ebaluazio ez-presentziala edo urrutikoa egin behar bada, egutegi ofizialean aurreikusitako datak jarraituko dira. Ikasleek proposatutako ariketen dossierra entregatuko dute e-mail bidez pdf formatuan (gehienez 10 mega) eta/edo eGelaren bidez (gehienez 20 mega).

Deialdi honen azken ebaluaketarako proba bat egin beharko da. Proba honek zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango ditu, eta biak gainditu beharko dira bien arteko batezbestekoa atera ahal izateko, alde teorikoak gutxi gorabehera %20koa eta alde praktikoak %80ko balioa izango dutelarik eta esleitutako irakasle bakoitzak edo epaimahaiak neurtuko dituelarik. Azken proba honetara ikasleak praktika ezberdinen osagarria aurkeztu beharko du, ikasgaiaren izaera eta edukia direla eta, dagokion ikasgai-taldean garatutako eta emandako egitarauaren bere ulerpen maila eta ikasgaiaren gainditzea egiaztatzeko balioko dutenak.

Ebaluaketa sistemari uko egiteari dagokionean:

Nahikoa izango da ikaslea proba horretara ez aurkeztea “ez aurkeztu” gisa ebaluatua izateko eta uko egitea automatikoa izateko (12. art).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Pintura prozedurak orokorrean, tradiziozko baliabideak lehenesten direlarik: olioa eta akrilikoak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARHEIM, R. Arte y percepción visual. Alianza Ed., Madrid,1979.

BERGER, R. El conocimiento de la pintura, 3 vols. Noguer, Barcelona,1979.

MAIER, M. Procesos elementales de proyección y configuración. G. Gili Barcelona,

TOLOSA, J.L. Mirar haciendo, hacer creando. Blume, Madrid, 2005.

WÖLFFLIN, Heinrich. Conceptos fundamentales en la Historia del Arte. Espasa. Madrid

1985







Gehiago sakontzeko bibliografia

Apollinaire, Guillaume. "Meditaciones estéticas. Sobre los pintores cubistas". LA balsa de la Medusa, Visor. Madrid. 1994.
Arnheim, Rudolf. “El Poder del centro”. Alianza Forma. Madrid 1984
Arnheim, Rudolf. “Hacia una psicología del Arte”. Alianza Forma.
Bataille, Georges. Manet. Ed. IVAM Documentos 9. Valencia, 2003.
Berger, John. Algunos pasos hacia una pequeña teoría de lo visible. Árdora Ediciones. Madrid. 1997.
Deleuze, Gilles. Pintura. El concepto de Diagrama. Ed. Cactus. Buenos Aires, 2007.
Francastel, Galienne y Pierre. “El retrato”. Cuadernos de Arte Cátedra. Madrid 1978.
Gombrich, E.H., “La máscara y la cara”, “Arte, Percepción y Realidad”, Paidós, Comunicación, Buenos Aires, Barcelona, 1983.
Kandinsky, Wasily. De lo espiritual en el arte. Ed. Barral-Labor. Barcelona
Kandinsky, Wasily. Punto y línea sobre el plano. Ed Paidós. Madrid
Kandinsky, Wasily. Elementu piktorikoei ekarpena: izpiritualtasunaz artean. Puntua eta lerroa planoan. Gaiak. Donostia.
Klee, Paul. Teoría del arte moderno. Ed Cactus.
Kristeva, Julia. El Porvenir de una Revuelta. Ed.Seix Barral,S.A. Barcelona, 2000.
Matisse,Henri . Escritos y consideraciones sobre el arte. Ed. Paidós
Ortega y Gasset, José. Velázquez. Ed Aguilar. Madrid, 1987.
Oteiza, Jorge. Quousque Tandem...! ensayo de interpretación estética del alma vasca. 6ª edición. Editorial Pamiela, Pamplona-Iruñea.
Sylvester, David. Entrevistas con Francis Bacon. DEBOLSILLO
Sylvester, David. La brutalidad de los hechos: entrevistas con Francis Bacon. Ed Polígrafa
VV.AA.: Sobre Cézanne. Conversaciones y testimonios. Ed Gustavo Gili. Barcelona, 1980.
VV.AA.: Vitamin P. New perspectives in painting; Phaidon (2002)

Aldizkariak

ARTE E INDIVIDUO Y SOCIEDAD, ARTE Y PARTE, LAPIZ, ZEHAR, EREMUAK, Art in America, ArtForum, Art Papers, ArtReview , Flash Art.

Web helbideak

http://www.victordelrio.es/blog_docente/wp-content/uploads/2013/04/EL-DESEO-DEL-ARTISTA.pdf
http://www.eremuak.net/es
https://www.tabakalera.eu/es
https://www.azkunazentroa.eus/az/ingl/home
http://bilbaoarte.org/
http://bulegoa.org/
http://www.okela.org
http://www.azala.es/es/
http://www.ubu.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LAZCOZ SAEZ, ABIGAIL
  • LINAZA VIVANCO, GENOVEVA
  • MELENDEZ ARRANZ, JESUS

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 15:00
  • Ekain : 2023-06-13 15:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 15:00
  • Ekain : 2023-06-13 15:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

15:00-16:30 (1)

11:30-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 15:00
  • Ekain : 2023-06-13 15:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 08:30
  • Ekain : 2023-06-13 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 08:30
  • Ekain : 2023-06-13 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 08:30
  • Ekain : 2023-06-13 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)