XSLaren edukia

Pintura Metodologia eta Proiektua26893

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26893

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Pintura Metodologia eta Proiektua ikasgaiaren testuingurua, ikaslea sortzeko ekintzari modu autonomo eta pertsonalagoan hurbiltzen hasten denean gertatzen da. Ikasgaiaren garapena ez da hainbeste aurrez jarritako ariketetan oinarritzen, baizik eta, ikaslearengandik datozen pintura proposamenek dakarten esperimentaziotik. Pintura proposamen hauek pertsonalizatuak izango dira eta osotasunetik egingo zaie aurre.

Sorrerako ideiatik, haren garapenaren prozesua landuko da. Esperimentazioa aldarrikatuaz eta pinturaren plastikotasunaren kontzientzia hartuaz, baita bere baitan dauden kontraesanenak ere. Irudia analizatzeko gaitasuna garatuko da, proiektuaren garapenaren arabera, modu desberdinean eta berariazko jarraibideekin.

Erreferentzia ikonografikoen erabilera aztertzen da, barneratutako eredu piktorikoak eta euren eraldatzea, baita dagokien egokitzapen tekniko eta plastikoa ere.



Hautazko ikasgai izanik, PINTURA III-ko testuinguruan kokatzen da. Pintura Metodologia eta Proiektua, pinturara gerturatzeko modu eta problematika anitzak jasotzen dituzten ikasgai multzoaren barnean sartzen da. Esperimentazioa eta sormenetik hasi eta ekintza piktorikoaren analisia eta kontzeptualizazioa landuaz.



Oinarrizko bi gai desberdinetan sailkatutako hainbat ezaugarri landuko ditugu:

1. Pintura lanaren egituraketa materiala. Horretarako beharrezkoa izango da metodo bat jarraitzea. Metodoa, prozedura baten ondorioztatzetik edota sistematizaziotik eratorriko da.

2. Lan piktorikoa eraikitzeko beharrezkoak diren erabakiak eta maila kontzeptualari dagozkion alderdiak. Esperientziaren bitartez nahastu egingo dira, bizipen pertsonala eta garapenaren ondorioz hainbat auzi: posibilitateen azterketa, aukeratutako mezu/hizkuntzaren sustatzea, amaitutakoa bukatzen eta balioan jartzen jakitea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

C3.C1.- Helburu pertsonalen errekonozimendua eta bakoitzarenak diren lan metodologiak mugatzea. Banakako pintura praktikan, sorkuntzarako baliabideak erabiltzea. Kolorea, forma, ehundura eta abarrekoen moduko baliabide plastikoak.

C3.C2.- Edozein arte esperimentaziok dakarren zentzuaz jabetzea, sinbolizazioaren oinarrizko eragiketa praktikan jarriaz. Pintura lana, artelan bilakatu ahal izateko beharrezkoa den neurrian. Pinturaren analisirako metodoaren erabilera ezagutzea, eta baita praktikara eramaten jakitea ere.

C3.C3. Modu kritikoan ulertu araztea, gertaera artistikoen eta hauek sortzen diren testuinguru sozialen arteko harremanak.

C3.C4. Teknika bakoitzari dagozkion prozedurek eskatzen dituzten baliabideak erabiltzea: pinturaren alorreko prozesuak, prozedurak eta materialak.

C3.C.5.- Metodologia egokiarekin pintura proiektua nola sortzen den eta praktikara eramaten den egiaztatzea. Arte proiektuaren inguruan, ikusizko arteak berea duen informazioa edota beste alorretatik eratorritako iruditegia biltzen, ordenatzen eta interpretatzen jakitea. Gai izatea diziplina barruko edota diziplina arteko arte proiektuak proposatu eta garatzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Lehenengo gai multzoa:

Informazioaren bilketa dokumentatua. Ikusizkoa (papera / digitala) eta teorikoa (block).

Notak, zirriborroak, collageak eta probez osatutako norberaren koadernoa elaboratzea.

Pinturako erreferentziazko modelo garaikideen analisia.



- Erdiko gai multzoa:

Proiektu piktorikoaren bilakaera, prozesu sortzailean zehar.

Aurkitutako materiala sailkatu eta hautatzea. Erabilgarriak ez diren materialak baztertzea.

Hautatutako materialaren analisia. Analisiaren bitartez ibilbide propioa osatzea ohar koadernoan. (konposizioa eginez...).

Muntaketa zuzenduak osatzea (helburuari/ konposizioari jarraituz).

Eduki, helburu, zein sorkuntza metodologiei dagokion ildo esperimentala formulatzea.



- Azkeneko gai multzoa:

Sorkuntza prozesuen metodologiak: materiaren, lengoaia piktorikoaren esploratzea.

Erdiko fasean lortutako behin behineko eskema oihalera igarotzea.

Proiektu artistikoen aurkezpena, transmisioa eta erakusketa.

Pinturaren erabilera eta luzapenak: pintura objektuak, pintura eta espazioa, etab.

Emaitza sortzaileen analisia.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai esperimentala.

Ordutegi presentziala betetzea derrigorrezkoa da. Gutxienez ikasgaiaren ordutegiaren %80an etortzea derrigorrezkoa da.

Ikasgaia modu esperimentalean garatzeak, arazoetan oinarritutako ikasi-metodologia dakar. Arazoak ariketen bidez aurkeztuak izango dira eta irakasleak ikasgaiak baliatuko ditu behar bezala azaltzeko. Argibide, erreferentziazko adibide eta azalpen gehiago emateko, saio osagarriak egongo dira. Ikasgaiaren presentziazko ordutegian, lantegietan eta tutoretzetan, ikaslearen lanaren jarraipen banakako eta zehatza egingo da.



- Mintegiak: Ikasle kopuru murritzarekin lan egiten da.

Irakaskuntza mota honek, bakarkako prozesuetan edukiak txertatzea eta trebetasunak lantzea errazten du. Lanen emaitzak, guztien aurrean aurkezteko tokia izango da. Ikasturtean zehar izandako arazoak eztabaidatzeko tokia ere bai. Baita, emandako lanen gainean talde txikietan eztabaidatzeko gunea ere eta lan prozesuen inguruan ondorioak ateratzeko gunea.

- Lantegiak: Modulu bakoitzaren hasieran, kasu bakoitzari dagozkion oinarrizko kontzeptu teorikoen azalpenak emango dira. Egin beharreko lanak agertuko dira eta ikasleen zalantzak argituko dira. Lan modulua azaldu eta gero, ikasle bakoitzak bakarka lan egingo du, irakasleak planteatutako arazoaren aurrean gidatzen duela, zalantzak argituko dizkio eta bakarka sortzen diren zailtasunak gainditzen lagunduko. Ikasleak lantegiko ordutegian egiten dituen lanak lan saio jarraietan luzatuka dira. Proposamen bakoitzaren garapenean edota lanak amaitzean, lanaren inguruko eztabaidaguneak proposatuko dira. Bakarka edota taldeka.

- Tutoretzak: (6 ordu astean): Sostengua eta modu pertsonalean emandako aholkularitza eskaintzen du. Ikasleak zuzenean aurkeztu behar ez duen lanaren inguruko aholkuak jaso ahalko ditu eta emaitzen inguruan jardun irakaslearekin. Eskatzen zaion txostena/dosierra aztertu, informazioa jaso edota bere egoeraz hitz egiteko tokia izango da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 80
    • Portfolio (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Pintura saileko ikasgaia denez, egitekoa haren inguruan kokatuko da.

Bestalde, hautazko ikasgaiak denez, ikaslea ez dago behartua eskola ordutara etortzera, beraz

ikasleak hartzen duen erabakia dena dela ere, eguneroko pintura lanaren garapena hartuko da kontutan.



Ebaluatzeko bi modu erabiliko dira:

- Ebaluazio jarraitua: Sistema honek, erregulartasuna eta ikasgaiaren jarraipena, zein parte hartze aktiboa eskatuko du, eta praktikan honela gauzatuko da:

1. Proposatutako lan guztiak ematea eta lanak epe barruan ematea.

2. Lanak, ikasgaiaren testuinguruan kokatzea (ikasturtean zehar azalduko diren

ezagutza, helburu, prozedura eta prozesuen erabilera).

3. Lanak, egoki eta behar bezala burutzea. Kontutan hartuko da: lanaren eraginkortasuna, originaltasuna eta kaudimena.

4. Lanak erakusten duen konpromisoa, bai norberaren praktikaren jarraikortasunarekin eta baita ikasgaiarekin ere. (Ikasgai praktiko zein esperimentalean kokatzen garenez, horrek ikasgelako lana eskatzen du. Beste modu batean hau ulertezina izango litzateke).

5. Baita ikasgelan norberaren eta gelakideen lanen aurkezpenetan parte hartzeko jarrera ona izatea.

6. Norberaren lanean nabarmen atzeman daitekeen garapena.

- Azterketa.

Azterketa, ikasgaiaren helburuak laburbilduko dituen proba izanik, edukiak menperatzen

direla erakutsi beharko da. Proba bikoitza izan daiteke: teorikoa eta praktikoa.

Azterketa egin aurretik eta proba egin ahal izateko, ikasleak, ikasgaian planteatutako lan guztiak aurkeztu beharko ditu.



AZTERKETA KASU HAUETAN EGIN BEHARKO DA:



- Ikasleak, azterketaren aukera hautatu duelako.

- Ikasgaian zehar, behar bezalako jarraipena egonda, lanak gutxienezko edukietara iristen ez direlako.

- Aurkeztutako lanak ikasgaiaren eremutik kanpo daudelako.

- Lanak egin ez direlako edo irakasleari ez zaizkiolako behar bezala aurkeztu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi honen azken ebaluazioan proba bat egin beharko da. Probak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu. Bi zatiak gainditu beharko ditu ikasleak, bien arteko batezbestekoa egin ahal izateko. Azken emaitzan, %20ko balioa emango zaio alde teorikoari eta %80ko balioa berriz alde praktikoari, betiere portzentaia hauek irakasle edota ezarritako tribunalak egokitua ahal izango dituelarik. Ikasgaiaren izaera eta edukia kontutan hartuta, ikasleak, ikasgaia gainditzeko eskatu zaizkion ezagutza eta maila egiaztatzen dituzten lan praktikoen parekideak aurkeztu beharko ditu azken probara. Ikasgaian zehar garatu den programan oinarritzen dena eta ikasgaia jaso duen taldeak garatu duena.



Ebaluazioaren sistemari uko egitearen inguruan:

Nahikoa izango da ikaslea proba horretara ez aurkeztea, ez aurkeztu moduan ebaluatua izateko. Jarrera hori zuzenean uko egite moduan ulertuko da (12 art).



Deialdiari uko egitea:

Deialdiari uko egiteko ikasleak ikasgaiari uko egiten diola idatziz aurkeztu beharko dio ikasgaiaren irakasle arduradunari, ikasgaiaren azterketaren data ofiziala baino hilabete lehenago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1- Paper gainean marrazteko, proiektatzeko eta pintatzekoak: koadernoak eta tresnak (arkatza, plumillak, ikatza, tinta txina, akuarelak, gouache, artaziak, kola, papera)...
2- Irudien biltegia (paperean, digitala). Paperekoa gordetzeko karpetak, koadernoa, fitxeroa... Eramangarria izan beharko du eta erabilti erraza.
3- Pintatzeko tresnak, pintzelak, espatulak, brotxak, paleta, diluitzailearentzako potea, nahasketak eta koloreak gordetzeko, zapiak.
4- Tresnak
5- Ikaslearen profilari dagozkion pintura egokiak, olioak edo akrilikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BERGER, John. “Modos de ver”

BERGER, John. “Mirar”

BERGER, John. “Algunos pasos hacia una pequeña teoría de lo visible”

DUBUFFET, Jean. “Escritos sobre arte”

ERNST, Max. “Escrituras”

GAYFORD, Martin “David Hockney. El gran mensaje. Conversaciones con Marin Gayford”

GRIS, Juan. “De las posibilidades de la pintura y otros escritos”

HOCKNEY, David. “Así lo veo yo”

TAMAYO, Daniel. “Imaginarias”

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGAMBEN, Giorgio. “El hombre sin contenido”
BOZAL, Valeriano. “Historia de las ideas estéticas y de las teorías artísticas contemporáneas”
DUFRENNE, Mikel. “Fenomenología de la experiencia estética”
GOMBRICH, H. “Arte e ilusión”
KLEE, Paul. “Teoría del Arte Moderno”
LHOTE, André. “Tratados del paisaje y de la figuración”
MARCHÁN FIZ, Simón. “La estética en la cultura moderna”

Aldizkariak

ARTFORUM, ARTNEWS, ARTE E INDIVIDUO Y SOCIEDAD, ARTE Y PARTE, BEAUS ARTS, EXIT EXPRESS, FLASH ART, LÁPIZ, ART JOURNAL, L`ART MEME, ART IN AMERICA, ART PRESSE, ART REVIEW, ZEHAR.

Web helbideak

http://procesosdecreacion.com
http://oralmemories.com
http://cgi.eigen-art.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARALUCE HERNANDO, JULEN
  • OÑEDERRA ARAMENDI, ISIBENE
  • SAGASTI RUIZ, JANIRE

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

15:00-16:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 11:30
  • Ekain : 2023-06-15 11:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 11:30
  • Ekain : 2023-06-15 11:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:30-14:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 11:30
  • Ekain : 2023-06-15 11:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

14:30-15:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 11:30
  • Ekain : 2023-06-15 11:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:30-14:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 11:30
  • Ekain : 2023-06-15 11:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00B10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)