Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren beka orokorrak. 2023-2024 ikasturtea. DEIALDI BERRIA!
MEC bekaren eskatzailea bazara, zure ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoelako, jakin behar duzu 2023-2024 ikasturteko bekak eskatzeko epea martxoaren 27tik maiatzaren 17ra izango dela. Eskaerak Ministerioaren webgunearen bidez egingo dira eta ez dira onartuko epez kanpo egiten direnak.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak mugikortasun-beketarako deia egiten du, ikasketak beren autonomia erkidegotik kanpora egiten dituzten ikasleentzako.
Beka horiek lortu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira, batzuk ikasketen arlokoak eta, beste batzuk, ekonomiaren arlokoak.
Bekaren osagarriak
- Matrikula
- Egoitzari lotutako munta
- Errentari lotutako munta
- Munta aldakorra
-
Errendimendu akademikoko bikaintasunari lotutako munta finkoa
Aurkezteko tokia eta epea
Beka eskatu nahi duten ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren web-orrian aurkituko dute eskaria egiteko eredua.