XSLaren edukia

Landareen Fisiologia Aurreratua26837

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26837

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Mintegia57.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan landareen funtzioak ikasten dira organismo osoko mailan. Arreta berezia jarriko zaio alde batetik, landareen ur erlazio eta elikadura mineralari eta bestetik landarearen bizi zikloan zehar ematen diren garapen prozesuei. Prozesu guzti hauek inguruneko baldintzekin eta aplikazioekin erlazionatuko dira. Irakasgai hau, Landareen Fisiologiaren Oinarriak irakasgaiarekin batera, oinarria da Biologiako Graduko laugarren mailan ematen diren Landareen Ekofisiologia eta Landareen Ehunen Hazkuntza hautazko irakasgaientzako.

Ikuspuntu profesionaletik, landareen fisiologiak ikaslea gaitzen du ikerketa burutu dezan farmazia edo elikagai industrian. Nekazaritza alorrari dagokiola zuzenean lan egin dezake, laboreen optimizazioa lortuz, hauen hazkuntza eta elikadurarako baldintza egokiak bilatuz, elikagaien segurtasuna eta ingurumenaren kontserbazioan lagunduz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:



1.- Urak eta nutrienteek landareetan dituzten funtzioak ulertu, nola lortzen dituzten ingurunetik eta bere eragina landare-espezieen egokitzapenean eta banaketan.



2.- Karbohidratoen garraioa, pareta zelularraren eta metabolito sekundarioen sintesia ulertu eta bere eragina landare-espezieen hazkuntzan eta egokitzapenean.



3.- Landareek bere ziklo ontogenikoan zehar izaten dituzten antolaketa- eta garapen-prozesuetan inplikatutako oinarrizko alderdiak aztertu eta ulertu, ernetzetik hasi, hazkuntza begetatibotik iragan eta ugalketa-prozesuraino.



4.- Kanpoko eragile nagusienek, bai izaera biotiko eta bai abiotikokoak, landareen prozesu fisiologikoetan dituzten efektuak baloratu, landareek ingurumen-egoera aldakorren aurrean egokitzeko dituzten mekanismoetan sakonduz, bioadierazle gisa eta ingurumen-arazoak konpontzeko tresna gisa erabiltzeko oinarritzat.



5.- Landareen konposatu desberdinen eta funtzionamendu-alderdi nabarmenenen erregulazio eta integraziorako oinarriak identifikatu, ezagutza hauek alderdi profesional ezberdinentan aplikatu ahal izateko.



Zeharkako gaitasunak:



1.- Autonomoki landareen Fisiologiari buruzko informazioa bilatzeko eta kritikoki analizatzeko gaitasuna, iturri desberdinetatik eta garrantziaren arabera, eta gaur egun Landareen Fisiologiaren arloan dauden aukerak eta joerak ezagutu.



2.- Beharrezko trebetasuna eskuratu Landareen Fisiologiak berezko dituen material eta teknikak maneiatzeko. Materia instrumentalei buruzko oinarrizko ezagutzak erabili informazioa eskuratzeko eta esperimentuak diseinatzeko Nekazaritzan.



3.- Hipotesiak eraiki, esperimentuak diseinatu, lortutako emaitzak interpretatu, diagnostikoak jaulki eta irtenbideak proposatu, modu koordinatuan, talde-lanari lagunduko dioten pertsonarteko trebetasunak garatuz.



4.- Landareen Fisiologiako terminologia erabili ahoz eta idatziz egoki adierazteko (zehatz-mehatz eta zorroztasunez) landareen funtzionamenduaren kontzeptu desberdinei buruz.



5.- Jarrera positiboa izan ikaskuntza autonomo jarraiturako tresnak lortzeko eta analisi, sintesi, antolaketa eta planifikaziorako gaitasuna garatzeko; hauek guztiek erabakiak hartzeko eta Landareen Fisiologia alorrarekin zerikusia duen informazioa sortzeko eta transmititzeko gaituko dute.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TEORIAKO EGITARAUA



I. BLOKEA. Sarrera

0. gaia. Sarrera

1.gaia. Pareta zelularra



II. BLOKEA. Ur erlazioak eta elikadura minerala

2.gaia. Ura landare eta lurzoruan. Ur-potentziala, potentzial osmotikoa eta partea-potentziala

3. gaia. Uraren xurgapen eta garraioa xileman

4. gaia. Estomen fisiologia eta transpirazioa

5. gaia. Ioien xurgapen eta garraioa landarean. Zeluletako ioi-garraioa

6. gaia. Nutrizio minerala. Mantenugai mineral esentzialak eta eskuragarritasuna medioan

7. gaia. Floeman zeharreko garraioa



III. BLOKEA: Hazkuntza eta garapena.

8. gaia. Landarearen hazkuntza eta garapena. Argia hazkuntzaren erregulatzaile modura

9. gaia. Enbriogenesia eta haziaren garapena.

10. gaia. Hozidura. Ugalketa begetatiboa. Begien garapena

11. gaia. Meristemo primario eta sekundarioa. Organogenesia eta gorputz begetatiboaren garapena. Barne- eta ingurune-faktoreen eragina

12. gaia. Loratzea. Oinarri molekularrak eta barne- eta ingurune-faktoreen eragina

13. gaia. Fruituaren garapena: hazkuntza eta heltzea. Hormonen eragina.

14. gaia. Seneszentzia eta abszisioa. Etileno eta azido abszisikoaren eragina

15. gaia. Landareen mugimenduak: tropismoak eta nastiak



IV. BLOKEA. Landareen fisiologiaren inguru eta aplikazioen aspektuak.

16. gaia. Metabolismo sekundarioa. Funtzio orokorrak.

17. gaia. Metabolito sekundarioak. Terpenoak, fenolak eta konposatu nitrogenatuak (alkaloideak eta besteak).

18. gaia. Landareen ingurune fisiologia.

19. gaia. Landareen fisiologia aplikatua.





LABORATEGIKO PRAKTIKEN EGITARAUA

1. Landareetan ur erlazioen neurketa.

2. Landareen metabolitoen determinazioa.

3. Landarearen fisiologian hazkuntza erregulatzaileek duten efektua.

4. Landareen fisiologian ingurugiro estresek duten efektua.



MetodologiaToggle Navigation

Jarraituko den irakaskuntza-mota, hiru irakaskuntza-moten arteko konbinazio bat izango da: magistrala, mintegiak eta laborategiko-praktikak.



Magistrala batez ere, oinarrizko eduki teorikoak irakasteko erabiliko da ikasleak talde handi batean daudenean.



Mintegien bidez, irakasle eta ikasle talde txikien arteko harremana errazten da. Ikasleek arazoak konpontzeko eta gai teoriko errazak jorratzeko erabiliko da.



Azkenik, laborategiko praktiken bitartez, ikasleak entseguak egingo ditu eta ikerketa laborategi batean erabiltzen diren azpiegitura ezberdinekin trebatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Alderdi metodologiko ezberdinak modu haztatu baten bidez ebaluatuko dira. Ikasleak irakasgaia gainditu dezan, ebaluatutako alderdi bakoitzean 10etik, 5 puntutako ebaluazio minimo bat lortuko beharko du.



-Lortutako ezagutza teorikoaren balorazioa (Klase magistralak, mintegiak), azterketa teorikoaren bidez (%65)

-Lortutako trebetasunen balorazioa. Praktikak, praktika-txosten baten bidez ebaluatuko dira. Taldeko kide ezberdinen artean emandako elkarrekintzak eta ekimena ere baloratuko dira. Halaber, leku hartu ahal izango du azterketa teoriko-praktiko batek laborategian. (%20)

-Lortutako kritika eta analisi gaitasuna, mintegien prestaketa eta aurkezpenen bidez (%15)



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Ikasleek badute aukera ebaluazio jarraituko prozedurei uko egiteko eta azken-ebaluazioko modalitatea aukeratzeko, nahiz eta lauhilabetekoan zehar ebaluazio jarraitua segi. Horretarako, idazki bat entregatu beharko dute non zehazki adierazten den ebaluazioa jarraituari uko egiten diotela. Idazki hori 9 asteko epean aurkeztu beharko da, lauhilabetekoaren hasieratik zenbatuta. Edonola ere, ebaluazio-irizpideak eta uko egitea beti doituko dira Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegira (EHAA, 50.zk., 2017ko martxoaren 13a).



Etengabeko ebaluazioaren zein azken ebaluazioaren sistema jarraitzen duten ikasleentzako, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea ikasgaiaren azken kalifikazioa ez aurkeztua izan dadin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktika eta mintegietako notari dagokiola, ohiko deialdian lortutakoa gordeko da.



-Lortutako ezagutza teorikoaren balorazioa (Klase magistralak, mintegiak), azterketa teorikoaren bidez (%65)

-Lortutako trebetasunen balorazioa. Praktikak, praktika-txosten baten bidez ebaluatuko dira. Taldeko kide ezberdinen artean emandako elkarrekintzak eta ekimena ere baloratuko dira. Halaber, leku hartu ahal izango du azterketa teoriko-praktiko batek laborategian. (%20)

-Lortutako kritika eta analisi gaitasuna, mintegien prestaketa eta aurkezpenen bidez (%15)



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Etengabeko ebaluazioaren zein azken ebaluazioaren sistema jarraitzen duten ikasleentzako, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea ikasgaiaren azken kalifikazioa ez aurkeztua izan dadin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Materiari buruzko grafikak, taulak, marrazkiak, eskemak eta irudiak dituzten material didaktikoen erabilera. Praktiken protokoloa. Material hau irakasleak egingo du, eta ikasleek eskuragarri izango dute.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Azcón-Bieto J & Talon M. Fundamentos de fisiología vegetal. 2008. Interamericana. MacGraw-Hill & UBe



Beyl CA. Trigiano RN. Plant propagation. Concepts and laboratory exercises. 2008. CRC Press



Buchanan BB, Gruissem W, Jones RL. Biochemistry and molecular biology of plants. American Society of Plant. 2nd. Edition Physiologists. 2015. Wiley.



Chawla HS. Introduction to plant biotecnology. ·3rd Edition. 2009. Science Publishers



Lamberts H. Chapin III FS, Pons TL. Plant Physiological Ecology. 2nd Edition. 2018. Springer.



Okpodu CM. Investigating plant physiology. Laboratory Manual. 2001. Morton Publishing Company. Colorado (USA)



Oxlade E. Plant Physiology. The structure of plants explained. 2007. In-Focus. Studymates Ltd. United Kigdom



Schulze ED, Beck E, Müller-Hohenstein K. Plant Ecology. 2002. Springer-Verlag.



Taiz L, Zeiger E, Møller IM, Murphy M. Plant physiology and development. 6th Ed. 2015. Sinauer Associates, Inc., Publishers.



Thomas B, Murohy Dj., Murray BG. Encyclopedia of applied plant sciences, 2nd Edition. 2017. Elsevier







Gehiago sakontzeko bibliografia

Atkinson JA, Rasmussen A, Traini R, Voß U, Sturrock C, Mooney SJ, Wells DM, Bennett MJ. 2014. Branching out in roots: Uncovering form, function, and regulation. Plant Physiology 166: 538–550.

Bowman JL, Eshed Y, Baum SF. 2002. Establishment of polarity in angiosperm lateral organs. Trends in Genetics 18: 134-141

Brukhin V, Morozova N. 2011. Plant Growth and Development. Basic Knowledge and Current Views. Mathemathical Modelling and Natural Phenomena 6: 1-53

Christie JM, Blackwood L, Petersen J, Sullivan S. 2015. Plant Flavoprotein Photoreceptors. Plant and Cell Physioligy 56: 401–413

Conklin PA, Strable J, Li S, Scanlon MJ. 2019. On the mechanisms of development in monocot and eudicot leaves. New Phytologist 221: 706–724

Du F, Guan C, Jiao Y. 2018. Molecular mechanisms of leaf morphogenesis. Molecular Plant 11: 1117-1134

Fukushima K, Hasebe M. 2014. Adaxial–Abaxial polarity: the developmental basis of leaf shape diversity. Genesis 52:1-18

Gonzalez N, Vanhaeren H, Inze D. Leaf size control: complex coordination of cell division and expansión. 2012. Trends in Plant Science 17: 332-340

Li FW, Mathews S. 2016. Evolutionary aspects of plant photoreceptors. Journal of Plant Research 129: 115-122

Nelissen H, Gonzalez N, Inze D. 2016. Leaf growth in dicots and monocots: so different yet so alike. Current Opinion in Plant Biology 33:72–76

Steffens B, Rasmussen A. 2016. The physiology of adventitious roots. Plant Physiology 170:603-617.

Wang B, Smith SM, Li J. 2018. Genetic regulation of shoot architecture. Annual Review of Plant Biology. 69:437-68

Aldizkariak

Annual Review of Plant Biology
Plant Cell
Current Opinion in Plant Biology
Trends in Plant Science
Plant Physiology
New Phytologist
Plant Cell and Environment
Critical Reviews in Plant Sciences
Journal of Experimental Botany
Journal of Plant Physiology
Physiologia Plantarum
Plant and Soil
Environmental and Experimental Botany
Plant Science
Planta

Web helbideak

https://www.sciencedirect.com/referencework/9780123948083/encyclopedia-of-applied-plant-sciences Thomas B, Murohy Dj., Murray BG. Encyclopedia of applied plant sciences, 2nd Edition. 2017. Elsevier

https://plantcellbiology.masters.grkraj.org/html/Plant_Growth_And_Development13-Physiology_Of_Plant_Movements.htm

http://www.plantcell.org/content/teaching-tools-plant-biology

http://ocw.uniovi.es/course/view.php?id=124§ion=4

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BECERRIL SOTO, JOSE MARIA
  • ESTAVILLO AURRE, JOSE MARIA
  • MUÑOZ RUEDA, ALBERTO
  • ESTAVILLO AURRE, JOSE MARIA
  • MENA PETITE, MIREN AMAIA
  • PEREZ LOPEZ, USUE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

10:30-11:30 (1)

16-26

10:30-11:30 (2)

16-30

09:30-10:30 (3)

17-17

12:00-13:00 (4)

24-30

10:30-11:30 (5)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

12:00-13:00 (1)

27-29

10:30-11:30 (2)

28-28

12:00-13:00 (3)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

13:00-14:00 (1)

27-29

12:00-13:00 (2)

28-28

10:30-11:30 (3)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-18:00 (1)

19-19

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-18:00 (1)

21-21

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

15:00-18:00 (1)

28-28

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

09:30-10:30 (1)

16-28

09:30-10:30 (2)

16-30

09:30-10:30 (3)

17-17

12:00-13:00 (4)

24-28

09:30-10:30 (5)

30-30

09:30-10:30 (6)

09:30-10:30 (7)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

15:00-16:00 (1)

27-27

15:00-16:00 (2)

29-29

09:30-10:30 (3)

30-30

15:00-17:00 (4)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

16:00-17:00 (1)

27-30

15:00-16:00 (2)

29-29

09:30-10:30 (3)

30-30

16:00-17:00 (4)

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

15:00-16:00 (1)

27-30

15:00-16:00 (2)

29-29

09:30-10:30 (3)

30-30

16:00-17:00 (4)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)