XSLaren edukia

Ingurumen Mikrobiologia26816

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26816

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2545
Mintegia510
Laborategiko p.1512.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburua mikrobioen abundantzia, nortasuna, dibertsitatea eta garrantzia ekologikoa biosferan ezagutzea da. Horretarako, laginketarako eta laginen prozesamendurako teknikak, mikroorganismoen arteko erlazioak eta komunikazioa, mikrobio-komunitateak ekosistema desberdinetan, beraien moldaera ingurugirora eta beraien betebeharrak ziklo biogeokimikoetan eta planetako bizitzan ikasiko dira.



Ingurumen Mikrobiologia egin baino lehen Mikrobiologia, Mikroorganismoen dibertsitatea eta Mikrobio Fisiologia irakasgaiak gaindituta edukitzea komenigarria da.



Irakasgai honetan lortuko diren gaitasunak oso erabilgarriak izango dira Biologiarekin erlazionaturiko ia edozein arlotan egin ahal izateko (ikerkuntza, nekazaritzarako elikagaien industria, ingurumena, hezkuntza).



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak



- Mikrobio-aniztasunaren oinarriak eta bere garrantzia biosferan ulertzea.

- Naturan mikroorganismoek buruturiko prozesuen garrantzia balioztatzea.

- Ingurumenean mikroorganismoen egoera fisiologikoa ezagutzea eta mikrobio-komunitateen dinamika ulertzea.

- Mikrobio-dibertsitatea interpretatzeko eta estimatzeko teknikak ezagutzea eta ulertzea.

- Ingurumen-mikrobiologiako laborategi batean lan egiteko gaitasunak ikastea, garatzea eta gauzatzea.



Irakasgaiaren zeharkako gaitasunak



- Analizatzeko, sintetizatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna.

- Taldean lan egitea.

- Ahozko eta idatzizko komunikazioa.

- Arrazoibide kritikoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna.

- Konpromiso etikoa eta ingurune-sentiberatasuna.



Irakasgaia ikastearen emaitzak



- Ingurumen mikrobiologian askotan erabilitako metodologiak erabiltzea ur, lur eta airean mikrobioen abundantzia eta aktibitatea kuantifikatzeko.

- Mikrobio-ekologiaren arloan arazoen ebazpenerako txosten teknikoak idaztea eta ahozko aurkezpenak egitea.

- Mikrobioen nortasuna, abundantzia, aniztasuna eta aktibitatea ekosistemen ezaugarriekin erlazionatzea.

- Mikroorganismoen artean eta beste izaki bizidunekin mikroorganismoek garatzen dituzten harremanak desberdintzea.

- Planetako bizitzarentzat mikrobioen garrantzia argudiatzea.

- Taldean lana egiteko gaitasunak garatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA



SARRERA

1. Historia-ikuspuntua eta gaur egungo ingurumen mikrobiologia



INGURUMENEAN MIKROORGANISMOAK AZTERTZEKO METODOAK

2. Ingurumen mikrobiologian ikasketa-estrategiak

3. Laginketa eta laginen prozesaketa

4. Mikroorganismoen isolamendua, detekzioa, zenbaketa, identifikazioa eta mikrobio-aktibitateen kuantifikazioa



MIKROBIOEN KOMUNITATEAK, KOMUNIKAZIOA ETA INGURUMENAREKIKO ERLAZIOA

5. Ekosistema naturaletan mikroorganismoen komunitateak

6. Mikroorganismoen komunikazioa

7. Ingurugirora mikroorganismoen moldapena



MIKROORGANISMOEN BIZILEKUAK ETA BERAIEN FUNTZIOA EKOSISTEMETAN

8. Ur-mikrobiologia

9. Lur-mikrobiologia

10. Aire-mikrobiologia

11. Ingurune antropizatua

12. Mikroorganismosak eta ziklo biogeokimikoak





EGITARAU PRAKTIKOA



Lur-mikrobiologia

1. Lur-mikroorganismoen behaketa

2. Bakterio eta onddo haritsu kultibagarrien dentsitatea

3. Lurrean deshidrogenasa aktibitatea



Ur-mikrobiologia

4. Bakterio guztien eta kultibagarrien dentsitatea

5. "Vibrio" kultibagarrien dentsitatea

6. Protozooek egindako harraparitza



Aire-mikrobiologia

7- Bakterio eta onddo kultibagarrien dentsitatea

MetodologiaToggle Navigation

- Eskoletan irakasleak egingo duen teoriaren azalpena (M)

- Laborategiko praktikak (GL)

- Taldeka kasu praktikoen ebazpena (S eta M)

- Irakasgaiarekin erlazionaturiko gai espezifiko batzuen prestaketa, aurkezpena eta eztabaidatzea (S)

- Teoriari eta praktikei buruzko idatzizko proba (Azterketa)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 62
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 18
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAKETA

Eskola magistraletan azaldutako teoria idatzizko azterketa baten bidez ebaluatuko da. Azterketa honi azken notaren %50a dagokio.



Praktikak ebaluatuko dira hiru alderdi kontutan hartuz: norbanakako lanaren segimendu jarraiatua (%20a), emaitzen aurkezpena (%40a) eta azterketa finalaren proba idatzia (%40a). Praktiken balioari azken notaren %30a dagokio.



Taldean egindako lanen ebaluaziorako (lan monografikoa, kasuak, buruketak) bai taldean lan egiteko gaitasuna, bai analizatzeko eta sintetizatzeko gaitasuna (talde-lan desberdinetan txosten idatziak eta ahozko aurkezpenak) kontuan hartuko dira. Atal honen balioari azken notaren %20a dagokio.



Etengabeko ebaluaketa honetan irakasgaia gainditzeko ikasleek gaindituta izan beharko dituzte oinarri teorikoak, praktikak eta taldeko lanak.



AZKEN EBALUAZIOA

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan bukaerako proba bakarra (idatzitako azterketa) egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren %100 balio beharko du.





Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.





DEIALDIARI UKO EGITEA

Azterketen data ofizialaren probara ez etortzeak dakar automatikoki deialdiari uko egitea eta ez aurkeztearen kalifikazioa.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdia ebaluatzeko azaldutako irizpide berak erabiltzen dira. Kasu honetan, praktikak edota talde-lanak gaindituta izatekotan, haien notak mantenduko dira eta idatzizko proba besterik ez da egingo.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.





DEIALDIARI UKO EGITEA

Azterketen data ofizialaren probara ez etortzeak dakar automatikoki deialdiari uko egitea eta ez aurkeztearen kalifikazioa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategiko mantala, txostena, errotuladore iraunkorra

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Madigan, M.T., Martinko, J.M., Parker, J. 2008. Brock: Mikrorganismoen biologia (9. arg.). UPV-EHU.

- Madigan, M.T., Martinko, J.M., Bender, K.S., Buckley, D.H., Stahl, D.A. 2015. Brock: Biología de los microorganismos (14. arg.). Prentice Hall.

- Madigan, M.T., Bender, K.S., Buckley, D.H., Sattley, W.M., Stahl, D.A. 2021. Brock: Biology of microorganisms (16. arg.). Prentice Hall.

- Pepper, I.L., Gerba, C.P., Gentry, T.J. 2015. Environmental Microbiology (3. arg.). Elsevier Academic Press.

- Pepper, I.L., Gerba, C.P. 2004. Environmental microbiology. A laboratory manual (2. arg.). Elsevier Academic Press.

- Kirchman, D.L. 2018. Processes in Microbial Ecology (2. arg.). Oxford University Press.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Schmidt, T.M., Schaechter, M. 2012. Topics in Ecological and Environmental Microbiology. Elsevier Academic Press.
- Schaechter, M. 2010. The Desk Encyclopedia of Microbiology (2. arg.). Elsevier Academic Press.
- Swanson, M., Reguera, G., Schaechter, M., Neidhardt, F. 2016. Microbe (2. arg.). ASM Press.
- Rosenberg, E. DeLong, E.F., Lory, S., Stackebrandt, E. Thompson, F. 2013. The Prokaryotic Communities and Ecophysiology. Springer.

Aldizkariak

Applied and Environmental Microbiology
Environmental Microbiology
Microbial Ecology
FEMS Microbiology Ecology

Web helbideak

American Society for Microbiology: http://www.asm.org/
Sociedad Española de Microbiologia: http://www.semicro.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZUA PEREZ, IÑIGO
  • BAÑA GARCIA, ZURIÑE
  • ORRUÑO BELTRAN, MAITE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

10:30-11:30 (1)

16-28

10:30-11:30 (2)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-30

10:30-11:30 (1)

29-30

10:30-11:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

10:30-11:30 (1)

16-28

10:30-11:30 (2)

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-30

10:30-11:30 (1)

29-30

10:30-11:30 (2)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak