XSLaren edukia

Limnologia26817

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26817

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Laborategiko p.1827
Landa p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Limnologia ur kontinentalen ikerketa da, bere baitan aitzirak, errekak, ibaiak, estuarioak eta hezeguneak hartzen baititu. Limnologiaren historia ekologiarenaren pare doa. Egungo limnologoek beren zientziaren aurrerapena bilatzeaz gain, berau ur-ekosistemen kontserbazio eta hobekuntzara aplikatzen dute. Limnologiako egitarauak ur-masen fisika, kimika eta biologia aurkezten ditu lehenik, gero ekosistemen egitura eta funtzioari buruzko atalak lantzen ditu, eta azkenik, ingurumen-arazoen eragile eta konponketa potentzialak aurkezten ditu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:

Ingurune fisikoa ezagutu, ekosistemen egitura eta funtzionamendua interpretatu ahal izateko, eta ur kontinentaletako populazio zein ekosistemak aztertu, planifikatu, kudeatu, kontserbatu eta leheneratzeko.

Limnologian informazioa biltzea, esperimentuak diseinatzea eta emaitzak interpretatzea ahalbidetzen duten ezagumendu instrumentalak erabiltzea.





Zeharkako gaitasunak:

Zerbitzuak eman eta proiektuak zuzendu, idatzi eta burutu, gaitasun profesionalen baitan, eta komunitate zientifikoari zein gizarteari komunikatu.

Erabakiak hartzea ahalbidetzen duen analisi-, sintesi-, antolaketa- eta plangintza-gaitasuna garatu.

Ikasketa autonomo eta jarrairako, eta ekimena, berrikuntza, kalitatearekiko motibazioa eta ingurumen-gaiekiko sentikortasuna bultzatzeko tresnak garatu.

Pertsonen arteko harremanetan abileziak garatu, talde-lana eta arrazonamendu kritikoa erraztuko dutenak.





Itxarotako emaitzak:

Limnologian itxarotako emaitzak:

Gaiko kontzeptuak eta terminologia erabiltzea

Hitzez zein idatziz modu egokian komunikatzea

Dagozkion teknika eta ekipamenduak erabiltzea

Informazio zientifikoa bilatzeko eta hautatzeko ohiturak garatzea

Ikerketan gaur egun munduan dauden aukera eta joerak ezagutzea

Arazoak gainditzeko txostenak idaztea

Itxaro daitezkeen bestelako emaitzak:

Xehetasuna, zuzentasuna, jakinmina eta bilaketa- zein analisi-jarrera garatzea, horrela etorkizun profesionala duen biologo baten heziketan lagunduko dutenak





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eskola teorikoen egitaraua



1. Sarrera

2. Ur-ingurunea

3. Ur kontinentalen kimikarako sarrera

4. Mantenugaiak

5. Ekoizleak eta ekoizpen primarioa

6. Kontsumitzaileak

7. Materia organikoa eta deskonposatzaileak

8. Ibaiak

9. Aintzirak

10. Urtegiak

11. Hezeguneak eta bestelako ur-ekosistema kontinentalak

12. Ingurumen-arazoak eta limnologia aplikatua





Eskola praktikoen egiraraua



1. Ibaien azterketa: Morfometria. Garraioa eta atxekimendu-gaitasuna. Materia organiko aloktonoaren deskonposizioa, eta hari lotutako bizidunak.

2. Urtegien ikerketa: Tenperatura, pH, konduktibitate eta oxigenoaren soslaiak. Mantenugai disolbatuen analisia. Pigmentuen eta materia esekiaren analisia. Hidrodinamismo eta egoera trofikoaren interpretazioa.

3. Landa-irteera: ur-ekosistema kontinentalak.





MetodologiaToggle Navigation

1. Eskola magistralak (36 ordu)

2. Landa- eta laborategi-praktika konbinatuak Prácticas (18 ordu)

3. Landa-irteera (6 ordu)

5. Tutoriak

6. Ebaluazio-probak. Dozentzia magistralari buruzko azterketa (emaitza totalaren %80rarte). Landa- eta laborategi-praktiken inguruan eginiko txostenak (%20rarte). Praktikak egitea ezinbestekoa da, edozein izanik ere beren emaitza.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Ebaluzio jarraiaren sistema:

Lauhilekoaren amaieran, urtarrileko deialdiarekin batera azterketa partziala egingo da. Liberatzeko 5 puntu lortu beharko dira azterketa honetan.



Ebaluazioa azterketa idatziaren bitartez egingo da (test motako galderak, erantzun anitzekoak, galdera laburrak, eskemen interpretazioa eta ariketak). Honek azken emaitzaren % 70 balioko du. Praktiketako txostenek % 30ko balioa izango dute. Gaia gainditzeko bai azterketa idatzia bai praktiketako txostenak gainditu behar dira. Erantzunen zuzentasuna eta zehaztasuna, eta planteamenduen koherentzia baloratuko dira. Praktiketako txostenetan, gainera, estandar zientifikoekiko egokitasuna baloratuko da.





-Azken ebaluazio sistema:

Ebaluazio jarraiaren sistemari uko egiten dioten ikasleak eta azken ebaluazio sistema hautatzen duenak, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari epe baten barruan. Epe hori 9 astekoa izango da irakasgaia hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan ebaluazioa azterketa teoriko idatziaren bidez eta azterketa praktikoaren bidez egingo da. Lehenak test motako galderak, erantzun anitzekoak, galdera laburrak, eskemen interpretazioa eta ariketak izango ditu eta azken notaren %70 balioa izango da. Bigarrenak, notaren % 30 balioa izango da, eta honetan ikaslearen ezagutza, trebesia eta konpetentzia gaiaren alde praktikoan erakutsi beharko du. Gaia gainditzeko bai azterketa idatzia bai praktikoa gainditu behar dira.





Azkeneko zein etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea*]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Ebaluzio jarraiaren sistema:

Uztaileko ezohiko deialdirako gaindituta dagoen parte, badago, gordeko da, eta errepikatuko da/dira ez gaindituta dagoena/daudenak. Azterketaren ezaugarriak eta ebaluazio irizpedeak ohizko deialdiako berberak izango dira.



Para la evaluación extraordinaria de julio se guardará la parte aprobada, de haberla, y se repetirá/n la/s no aprobada/s



-Azken ebaluazioa sistema:

Azterketa teoriko eta praktikoaren ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak ohiko deialdiaren berdinak izango dira.





Azkeneko zein etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea*]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eskola magistraletan emandako materiala
Praktiketako protokoloak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

DODDS, W.K., 2002. Freshwater ecology. Concepts and environmental applications. Academic Press, San Diego.

ELOSEGI, A. & SABATER, S. (Eds.), 2009. Conceptos y técnicas en ecología fluvial. Fundación BBVA, Bilbao.

HORNE, A.J. & GOLDMAN, C.R., 1994. Limnology (2nd. ed.). McGraw-Hill, New York.

JEFFRIES, M. & MILLS, D. 1990. Freshwater ecology: Principles and applications. Belhaven Press, New York.

LAMPERT, W. & SOMMER, U. 1997. Limnoecology: The ecology of lakes and streams. Oxford University Press, New York.

MARGALEF, R., 1983. Limnología. Omega, Barcelona.

MOSS, B., 2001. Ecology of fresh waters: Man and medium (3rd. ed.). Blackwell, London.

WETZEL, R.G., 2001. Limnology (3rd. ed.). Academic Press. New York.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALLAN, J.D. & CASTILLO, M.M., 2007. Stream Ecology: Structure and function of running waters. 2nd. Ed. Springer, Dordrecht.
BRÖNMARK, C. & HANSSON, L.A., 2005. The Biology of Lakes and Ponds. Oxford University Press.
COOKE, G.D., WELCH, E.B., PETERSON, S.A. & NEWORTH P.R., 2005. Restoration and management of Lakes and Reservoirs. Lewis Publishers.
DARBY, S. & SEAR, D (Eds.), 2008. River Restoration. Jonh Wiley & Sons.
DOBSON, C. & BECK, G.G., 1999. Watersheds. A practical handbook for healthy water. Firefly, Willowdale, Ontario.
DOWNES, B.J., BARMUTA, L.A., FAIRWEATHER, P.G., FAITH, D.P., KEOUGH, M.J., LAKE, P.S., MAPSTONE, B.D. & QUINN, G.P., 2002. Monitoring ecological impacts. Concepts and practice in flowing waters. Cambridge, Cambridge.
FRANCE, R.L., 2009. Aquatic Responses to Watershed Clearcutting. CRC Press.
HAKANSON, L., 2005. Lakes: Form and Function. Blackburn Press.
MITSCH, W.J., GOSSELINK, J.G. & ZHANG, L., 2009. Wetland Ecosystems. John Wiley & Sons.
NAIMAN, R.J., DECAMPS, H. & McCLAIN, M.E., 2005. Riparia. Ecology, Conservation, and Mangement of Streamside Communities. Elsevier, Ámsterdam.
SABATER, S. & ELOSEGI, A. (Eds.), 2013. River conservation. Fundación BBVA, Bilbao.

Aldizkariak

Limnology & Oceanography
Hydrobiologia
Freshwater Biology
Journal of the North American Benthological Society
Limnetica

Web helbideak

www.aelimno.org
www.aslo.org
www.limnology.org
www.uragentzia.euskadi.net
www.magrama.gob.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ELOSEGI IRURTIA, ARTURO
  • IRIARTE GABICAGOGEASCOA, MARIA ARANZAZU
  • VILLATE GUINEA, LUIS FERNANDO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

10:30-11:30 (2)

22-24

10:30-11:30 (3)

26-27

10:30-11:30 (4)

30-30

10:30-11:30 (5)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

15:00-18:00 (1)

22-27

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

27-27

15:00-18:00 (4)

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

09:30-11:30 (1)

12:00-17:00 (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

10:30-11:30 (2)

22-24

10:30-11:30 (3)

26-27

10:30-11:30 (4)

30-30

10:30-11:30 (5)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

26-26

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

15:00-18:00 (6)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

09:30-11:30 (1)

12:00-17:00 (2)