Baso Ekologia26819
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Biologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- X
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26819
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Basoak izugarrizko garrantzia dute gure ongizaterako baina aldi berean egoera larrian daude. Irakasgai honetan ekosistema mota hauen oinarri ekologiakoen ezagutza eta hauekin erlazionatuta dauden arazoen kudeaketarako behar dena lantzen da: Basoen egitura eta funtzionamendua mugatzen duten ingurumen baldintzak, Ingurumenaren ezaugarri fisiko eta kimikoak eta dinamikak, Basoetako biodibertsitatea, ekoizpena eta ziklo biogeokimikoa, eta Baso ekosistema desberdinen funtzioak ikasi eta gizartearen ongizaterako emandako zerbitzuen fluxuak.
Aldaketa klimatikoa eta kudeaketa iraunkorreko irizpideak baso ekosistematan. Amaieran Basoetako ekologiaren erabilerarako aspektuak, basoak sufritzen duten aldaketak, jeneralean gizakien ekintzengatik. Aldi berean kudeaketa, kontserbaziorako eta errestauraziorako edo leheneratzerako konponbideak ikusiz.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
- Basoetako biodibertsitatea, ekoizpena eta ziklo biogeokimikoak ezagutzea.
- Basoen berezitasunak ezagututa, sistema hauetan bizi diren organismoen ezagutza eta hauen garrantzia basoen funtzionamenduan: ekoizle primarioak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak.
- Baso ekosistema desberdinen funtzioak eta gizartearen ongizaterako emandako zerbitzuen fluxuak jakitea.
- Aldaketa globala eta kudeaketa iraunkorreko irizpideak baso ekosistematan interpretatzea.
- Basoetako ekologiaren erabileraren gaitasuna kudeaketa, kontserbaziorako eta errestauraziorako edo leheneratzerako konponbideak aurkitzeko.
ZEHARKAKO KONPETENTZIAK
- Datu eta informazio biologikoa ebaluatzeko, interpretatzeko eta sintetizatzeko gaitasuna
- Behaketa eta neurketetan lortutako datuak prozesatzeko eta eredu esplikatiboen arabera interpretatzeko gaitasuna
- Txosten tekniko-zientifikoak prestatu eta idazteko gaitasuna
- Hezkuntza maila guztietako biologia-arloaren heziketa eta hedapenerako beharrezkoak diren biologiako ezaguerak modu egokian komunikatzeko gaitasuna
- Dagozkion teknika eta ekipamenduak erabiltzea
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
KLASE TEORIKOAK
1. Basoetako ekologiaren garapena eta eboluzioa
2. Basoen egitura eta funtzionamendua mugatzen duten ingurumen baldintzak
3. Basoen biodibertsitatea
4. Baso primarioak eta sekundarioak
5.Baso ekosistemen biomasa eta ekoizpena. Latitude gradienteak
6. Baso ekosistemen banaketa espaziala, kartografia erreferentzia sistemak
7. Ziklo biogeokimikak
8. Nitrogeno eta beste elementuen birziklapena
9. Karbonoaren zikloa
10. Ur zikloa
11. Lurzorua eta lurzoru fauna
12. Materia organikoa eta deskonposatzaileak
13. Ekoizpen primarioa
14. Baso intsektuak. Izurrite kudeaketa
15. Baso ekosistemen funtzioak eta zerbitzuak
16. Biodibertsitate indizeak paisaia
17. Funtzio eta zerbitzuen ebaluaziorako metodologiak
18. Aldaketa klimatiko eta baso ekosistemak
19. Kudeaketa iraunkorrerako irizpideak
20. Baso zertifikaziorako sistemak
PRAKTIKEN PROGRAMA
1. Basoen ikasketa: egitura, landare biodibertsitate indizeak, lurzoruko materia organikoa, biomasa eta ekoizpeneko kalkuluak, zerbitzuen ebaluazioa (0,5 kreditu).
2. Landaketen dinamikaren ikasketa: egitura, landare biodibertsitate indizeak, lurzoruko materia organikoa, biomasa eta ekoizpeneko kalkuluak, zerbitzuen ebaluazioa (0,5 kreditu).
3. Landa praktika: baso eta landaketa ekosistemen berezitasunen (0,5 kreditu).
4. Mintegia (0,3 kreditu): Landa praktiken eta laborategiko emaitzen.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan metodologia desberdinak erabiltzen dira:
Klaseak: hauen helburua Baso Ekologiaren eduki teorikoak transmititzea da eta irakasgaian matrikulatuta dauden ikasle guztientzako bideratuta daude. Dozentzia mota honetan irakasleak ikus-entzunezko baliabideak erabiltzen ditu.
Gelako praktikak: Hauetan klaseetan garatutako edukiak osatu, sendotu eta aplikatu egiten dira. Banaka edo talde txikitan ikasleak problemak eta Baso Ekologiako kasu aplikatuak ikusten dituzte.
Landa- eta laborategi-praktikak: praktika hauek mintegiekin koordinatuta daude. Talde txikitan garatzen dira eta helburua ikasleak ikerketa ekologiko oso bat egitea da. Bai landan bai laborategian ikasleak Baso Ekologiako oinarrizko metodologia eta tresnak erabiltzen dituzte ingurumeneko aldagaien aldaketei komunitateen erantzunak analisatzeko.
Mintegiak: Mintegiak landa eta laborategi- praktikekin lotuta daude. Baso Ekologia arloko proiektu baten garapenerako, landa eta laborategi praktikatan lortutako datuen analisirako eta emaitzen eztabaidarako.
Irteerak: Ikasleak baso kudeaketaren adibide desberdinak ikusi eta ikasten dituzte.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdia
Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute
liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu
telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko
ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta
iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan
zehazten dena aplikatuko da.
-Ebaluzio jarraiaren sistema:
Ebaluazioa azterketa idatziaren bitartez egingo da (galdera laburrak, eskemen interpretazioa eta ariketak). Honek azken emaitzaren % 60 balioko du. Praktiketako txostenak % 40ko balioa izango du. Gaia gainditzeko bai azterketa idatzia bai praktiketako txostenak gainditu behar dira. Erantzunen zuzentasuna eta zehaztasuna, eta planteamenduen koherentzia baloratuko dira. Praktiketako txostenetan, gainera, estandar zientifikoekiko egokitasuna baloratuko da.
-Azken ebaluazio sistema:
Ebaluazio jarraiaren sistemari uko egiten dioten ikasleak eta azken ebaluazio sistema hautatzen duenak, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari epe baten barruan. Epe hori bederatzi astekoa izango da ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan ebaluazioa azterketa teoriko idatziaren bidez eta azterketa praktikoaren bidez egingo da. Lehenak test motako galderak, erantzun anitzekoak, galdera laburrak, eskemen interpretazioa eta ariketak izango ditu eta azken notaren %60 balioa izango da. Bigarrenak, notaren % 40 balioa izango da, eta honetan ikaslearen ezagutza, trebesia eta konpetentzia gaiaren alde praktikoan erakutsi beharko du. Gaia gainditzeko bai azterketa idatzia bai praktikoa gainditu behar dira.
-Azterketara ez aurkeztea deialdiari egindako uko bezala ulertuko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdia
Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute
liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu
telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko
ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta
iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan
zehazten dena aplikatuko da.
-Ebaluzio jarraiaren sistema:
Uztaileko ezohiko deialdian idatzizko azterketa egin beharko da berriro; praktika-lanen kalifikazioak, ordea, gorde egingo dira. Azterketaren ezaugarriak eta ebaluazio irizpedeak ohizko deialdiako berberak izango dira.
-Azken ebaluazioa sistema:
Azterketa teoriko eta praktikoaren ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak ohiko deialdiaren berdinak izango dira.
-Azterketara ez aurkeztea deialdiari egindako uko bezala ulertuko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak emandako agiriak.
Praktiketako protokoloak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Aber DA & Melillo JM. 2001. Terrestial ecosystems. Harcourt Academic Press. New York.
Kent, M. & Coker,P. 1992. Vegetation Description and analysis. A Practical Approach. Belhaven Press.
Kimmins, J.P. 2003. Forest Ecology: foundations for sustainable management. Prentice Hall. Nueva Jersey.
Likens, G.E., Bormann, R. S., Pierce, R.S., Eaton, J.S. and N.M. Jhonson. 1977. Biogeochemistry of a Forested Ecosystem. Springer-Verlag, New york.
Reichle, D.E. (Ed.). 1981. Dynamic properties of forest ecosystems. International Biological Programme 23. Cambridge University Press.
Smith, R. Smith, T. 2002. Ecology and Field Biology: Hands-On Field Package. Kluwer Academic Publishers.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Bailey, G. 2002. Ecoregion-Based Design for Sustainability. Springer.
Costanza, R., Mageau, M., Norton, B. & Patten, B.C. 1998. What is Sustainability? Pp. 231-239. En: Rapport, D., Costanza, R., Epstein, P.R., Gaudet, C. & Levins, R. (eds). Ecosystem Health. Blackwell Science.
Dudley, N., Schlaepfer, R., Jeanrenaud, JP., Jackson, W. and Stolton, S. 2006. Forest Quality - Assessing forests at a landscape scale. Earthscan.
Gliessman, S.R. 2001. Agroecosystem Sustainability: Developing Practical Strategies. CRC Press LLC. Florida. EEUU.
Innes, JL., Hickey, G., Hoen,HF. 2005. Forestry and Environmental Change: Socioeconomic and Political Dimensions. CABI.
Lindenmayer DB., and Hobbs, R. 2007. Managing and Designing Landscapes for Conservation, Moving from Perspectives to Principles. Murdoch University.
Mansourian, S., Vallauri, D., Dudley, N. 2005. Forest Restoration in Landscapes - beyond planting trees. Springer.
Turner, Monica G., Gardner, Robert H., O'Neill, Robert V. 2001. Landscape Ecology in Theory and Practice - Pattern and Process. Springer
Aldizkariak
Forestry, Forest Ecology and Management, Annals of Forest Science, Applied Vegetation Science, Plant Ecology
Web helbideak
http://www.nysaes.cornell.edu/ent/biocontrol/
http://www.worldwildlife.org/
http://www.biologybrowser.org/
http://www.unep.org/
http://oils.gpa.unep.org/facts/facts.htm
http://www.ser.org/
http://www.iucn.org/
http://www.ipcc.ch/
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0073050822/student_view0/index.html
https://www.khanacademy.org/partner-content/crash-course1/cc-ecology
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ELOSEGI IRURTIA, ARTURO
- IRIARTE GABICAGOGEASCOA, MARIA ARANZAZU
- VILLATE GUINEA, LUIS FERNANDO
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-4 | 09:30-10:30 (1) | 09:30-10:30 (2) | |||
6-15 | 09:30-10:30 (3) | ||||
7-15 | 09:30-10:30 (4) |
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 15:00-17:00 (1) | 15:00-17:00 (2) | 15:00-17:00 (3) |
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
5-5 | 09:30-10:30 (1) | ||||
5-6 | 09:30-10:30 (2) |
01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-6 | 08:30-11:30 (1) |
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-3 | 10:30-11:30 (1) | 10:30-11:30 (2) | |||
5-15 | 10:30-11:30 (3) | ||||
6-15 | 10:30-11:30 (4) |
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 15:00-17:00 (1) | 15:00-17:00 (2) | 15:00-17:00 (3) |
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 10:30-11:30 (1) | ||||
4-5 | 10:30-11:30 (2) |
31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
5-5 | 08:30-11:30 (1) 12:00-14:00 (2) | ||||
7-7 | 08:30-11:30 (3) 12:00-14:00 (4) |