XSLaren edukia

Landareen Ekofisiologia26821

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26821

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia69
Gelako p.34.5
Laborategiko p.1319.5
Landa p.23

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Landareen ekofisiologia landare eta ingurunearen arteko elkarrekintzak aztertzen dituen zientzia da. Zehazki, Landareen ekofisiologiak inguruneak duen eragina, ingurune-baldintza desberdinen kontrako erantzun fisiologikoak eta ingurunearekiko moldapen fisiologiak ikasten ditu. Batzuetan Landareen ekofisiologia estresaren fisiologia bezala definitzen da, faktore abiotiko edo biotikoei erantzunez pizten duen mekanismo molekularrak analizatzen dituelako.



Genotipo desberdinek, ekotipoek, populazioek eta barietateek dituzten ahalmenak baloratzen laguntzen digu eta horren ondorioz, laborantzen errendimendua areagotzea eta gizakiak degradatutako ingurune naturalak berreskuratzea posible egiten du.



Landareen ekofisiologia UPV/EHU-aren Biologia Graduko Ingurune-Biologia ibilbidean aukerako funtsezko irakasgaia da. Espezialitate hau, alde batetik, bizidun desberdinek bere ingurunearekin eta beste organismo batzuekin dituzten interakzioak ikastera orientatuta dago, eta beste aldetik, ekosistemen funtzionamendua ezagutzera eta jarduera natural edo antropikoekiko erantzunak aztertzera.



Oso aplikatua den zientzia honek Animalien Ingurumen Fisiologia, Ingurumen Mikrobiologia eta Ekologiarekin batera garrantzi handia dauka, bereziki lurraldearen antolamendu, kontserbazio eta kontrolaren sektorean eta baliabide naturaletako eta hondarretako kudeaketaren sektorean. Baina horrez gain, gakoa da ekosistemetako osasuna diagnostikatzeko eta inpaktu-ebaluazioak egiteko.



Beste aldetik, beste irakasgai batzuk ulertzen laguntzen du, Baso Ekologia besteak beste, eta Biologiako graduan eskainitako beste diziplina batzuetarako oinarri ona da, adibidez Landare Baskularren Dibertsitatea, Geobotanika edo Onddoen eta Algen Dibertsitatea.



Hirugarren edo laugarren ikasturtean egin daiteke, baina ikasleak laugarren mailan aukeratzea gomendagarria da, hirugarren mailan ematen diren Landareen Fisiologiaren Oinarriak eta Landareen Fisiologia Aurreratua egin ondoren. Honek heldutasun zientifiko handiagoa emango dio ikasleari eta Landareen Ekofisiologia irakasgaiari etekin handiagoa ateratzen lagunduko dio.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak



1. Landareak habitat desberdinetara aklimatatzea eta moldatzea ahalbidetzen duten mekanismo morfologikoak eta fisiologikoak ulertzea.

2. Organismoen funtzio eta aktibitateen erregulazio eta integrazioaren, eta ingurunearekiko moldaeren oinarriak identifikatzea esperimentuen diseinuen eta emaitzen interpretazioan aurrera egiteko.

3. Jatorri antropikoko kutsatzaileen aurrean landareen erantzun fisiologikoak ezagutzea.

4. Ingurumen arazoen konponketarako eta baliabide naturalen kudeaketarako fitoteknologien aplikazioak ezagutzea.

5. Ingurune baldintza desberdinetan landareen egoera fisiologikoaren ebaluazioa ahalbidetzen duten bioindikatzaileak ezagutzea.

6. Landareen ekofisiologian ohikoak diren gai eta teknika instrumentalen ezagumenaren erabilera (in vivo teknikak eta teknika suntsitzaileak).



Zeharkako gaitasunak



1. Behaketatik eta neurketatik eratorritako datuak prozesatzea eta interpretatzea eredu esplikagarriak erabiliz.

2. Diziplina honetako irakaskuntzarako eta difusiorako beharrezkoak diren biologia-ezaguerak egokitasunez komunikatzea heziketa-gradu guztietan.

3. Analisi biologikoentzako oinarrizko tresneria erabiltzea.

4. Era autonomoan ikasitako ezaguerak kreatiboki osatzea, metodo zientifikoaren erabilpenaren bidez arazo biologikoei erantzuna ematea posible eginez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera. Landareen ekofisiologia. Landare-garapenaren faktore mugatzaileak. Estres kontzeptua. Landareen erantzuna estresaren aurrean.

2. Estres oxidatzailea: Oxigenoaren especie erreaktiboak (ROS). ROS-en eraketa. Babes-mekanismoak; entzimatikoak eta ez-entzimatikoak.

3. Ur-defizita. Ur-estresaren eragin fisiologikoak. Lehortearekiko tolerantzia-mekanismoak eta moldaketak. Ur-egoeraren parametro adierazgarriak.

4. Ingurune gaziak. Gazitasun-estresaren osagaiak: osmotikoa eta ionikoa. Landare halofito eta glikofitoen tolerantzia eta jarkikortasun mekanismoak.

5. Landareen erantzunak istilduraren aurrean. Lurzoruaren egitura eta anaerobiosia. Hipoxia eta anoxia. Eragin fisiologikoak. Moldapen fisiologikoak eta anatomikoak istilduraren aurrean.

6. Hozte-estresa. Biziraupenerako muga-tenperaturak. Hotzaren eraginak. Tolerantzia-mekanismoak eta moldaerak tenperatura baxuen aurrean.

7. Izozte-estresa. Izozte prozesua. Desoreka metabolikoa eta fisiologikoa. Izoztearekiko egokitzapena, toleratzia eta jarkikortasuna. Superhoztea.

8. Tenperatura altuak. Bero-kolpeak. Eragin fisiologikoak. Landareen erantzunak.

9. Eguzki argia. Eguzki-erradiazioa lurrean. Erradiazio-estresa. Argiaren eskasia. Argi-landareak eta itzal-landareak. Gehiegizko argia: Fotoinhibizioa. Fotobabes-mekanismoak.

10. Estres antropogenikoa. Klima-aldaketa. Negutegi efektua. CO2 emendioaren eragina landareetan. Ozonoa. euri azidoa. Metal astunak.

11. Estres biotikoa. Gaixotasun-motak. Gaixotasunaren garapenean eragina duten faktoreak. Landareen erantzunak eta babes-mekanismoak gaixotasunen aurrean.



MINTEGIAK

1. Agrosistemak: baso-ekofisiologia, bioongarriak.

2. Sistema naturalak eta kontserbazioa.

3. Estres antropiko eta klimaáldaketa.

4. Landare-ekofisiologia aplikatua. Bioteknologia.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK

1. Toxikotasun- edo estres-entseiua (gazitasuna, ur-defizita, tenperaturak). Entseiuaren ezarpena eta bioindikatzaileak.

2. Karbonoaren asimilazio-parametroak eta pigmentu fotosintetizatzaileak.

3. Parametro ekofisiologikoak: Ur-eduki erlatiboa (CHR), fluoreszentzia, konduktibitate elektrikoa eta sistemaantioxidatzaileak.

4. Hazkundea eta parametro biometrikoak.



MetodologiaToggle Navigation

Bost irakaskuntza-moten arteko konbinazio bat izango da: magistrala, gelako praktikak, mintegiak, laborategiko praktikak eta landa-praktikak.

Magistrala oinarrizko eduki teorikoak irakasteko erabiliko da.



Gelako praktiken kasuan, klase magistraletan ikusitako ezagerak erabiliz, argitaratutako artikulu desberdinei buruzko ariketa praktikoak egiten dira. Ikerketa-materiala ematen da ikasleari (eGela, DropBox) eta entregagai bat aurkeztu ondoren, eztabaida publikoa egiten da.



Mintegien bidez, ikaslea gaitzen da bibliografia bilatzen, bere espiritu kritikoa garatzen du eta ikaskuntza kooperatiboa sakontzen du. Gainera, mintegietan lanak aurkeztu egin behar dira eta horrek beste zenbait zeharkako gaitasun garatzera bultzatzen du. Taldeka egiten dira. Lanaren azkeneko aurkezpena (12-15 min) ikasle-taldeak egiten du ororen gainetik. Aurkezpena bukatzerakoan eztabaidarako eta galderetako txanda bat (10-12 min-etako) ezartzen da.

Laborategiko praktiken bidez, jasotako eduki teorikoan oinarrituta ikasleak entseiuak egingo ditu eta ikerketa-laborategi batean erabiltzen diren azpiegitura ezberdinekin trebatuko da. Ingurune-faktore estresagarri batek duen eragin fisiologikoa aztertzen da. Parametro morfologikoak, fisiologikoak eta biokimikoak neurtzen dira. Emaitzak landu ondoren, txosten bat aurkezten du ikasle-taldeak. Txostenak artikuku zientifiko baten egitura eduki behar du (sarrera, hipotesia, helburuak, emaitzak, eztabaida, ondorioak eta bibliografia).



Azkenik Landa-praktiken kasuan, irteerak egiten dira, non clase teorikoetan eta praktiketan ikusitako kontzeptuak in situ ikusten diren.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Test motatako proba (%): 35
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioari buruzko argibideak:



Ohiko deialdiaren ebaluazioa:

A. Ebaluazioaren gehiengoa idatzitako frogetean oinarrituko da (70%). Frogak test motako galderak eta garatu beharreko galderak edukiko ditu. Erantzunaren izaera egokia, terminologia zientifikoaren erabilera, adierazpena eta arrazoibideak baloratuko dira.

B. Gelako ariketak (%5)

C.Praktika-txostena (%15). Praktiketan buruturiko lanaren egokitasuna, datuen interpretazioa, adierazpen egokia eta sintesi eta analisi ahalmenak baloratuko dira.



D. Mintegien aurkezpena eta ahozko defentsa (%10). Informazioaren antolaketa eta egituraketa, aurkezpenaren argitasuna, adierazpen egokia eta komunikaziorako jarrera baloratuko dira.



Laborategiko praktikak burutzea, edo dagozkien ezagutzak proba baten bitartez egiaztatzea, ezinbesteko baldintza da ikasleria gainerako aktibitateetan ebaluatua izan dadin.



Edukien idatzizko azterketak berebiziko garrantzia izango du, hortaz, beharrezkoa izango da azterketan gutxienez 10etik 4ko nota eskuratzea gainerako kalifikazioak azken ebaluazioan gehituak izan daitezen



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Horretarako Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiarekin bat etorri behar du (BOPV no. 50, 13 de marzo de 2017), deialdiari uko egiteko erabakia hartzen duten kasuan bezala. Ikasleriak idatziz aurkeztu beharko dio Irakasle Taldeari irakasgaiaren ebaluaketa jarraituari uko egiteko nahia, lauhilekoa hasi eta hurrengo 9 asteen baitan.



Azken frogara ez aurkezteak ebaluazio deialdiari uko egitea erakarriko du eta Ez Aurkeztua bezala agertuko da.





Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Idatzitako froga (%70). Froga test-motako galderez eta galdera laburrez osatuta egongo da.



- Praktika eta mintegiei buruzko froga teoriko-praktikoa (%30).



Azken frogara ez aurkezteak ebaluazio deialdiari uko egitea erakarriko du eta Ez Aurkeztua bezala agertuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Euskarriko plataforma birtualak

Irakasgaiaren eGela, non ikasleek material didaktikoak eta ikasturtean zehar emango den informazio gehigarria eskuragarri edukiko duten.

Dropbox, bere tamainagatik eGela edo EHUko Konsignaren bidez pasatzeko korapilatsua den informazioa ikasleei emateko euskarri bezala interes handiko tresna da.

Materialak
Laborategi-amantala klase praktikoak egiteko.
Irakasle-taldeak egindako praktika-protokoloak
Kolore-arkatzak, kalkulagailua eta erregela ikasgelako eta laborategiko klase praktikoetarako eta azterketa teoriko-praktikoa egiteko.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ahmad P, Wani MR. Physiological Mechanism and Adaptacions Strategies in Plants Under Changing Environments. Vol. 1. Springer. 2014.

Amils R, Ellis-Evans C, Hinghofer-Szalkay. Life in Extreme Environments. Springer. 2007.

Azcón-Bieto J, Talón M. Fundamentos de Fisiología Vegetal. McGraw-Hill/Interamericana. Madrid. 2008.

Basra, AS, Basra RK. Mechanisms of Environmental Stress Resistance in Plants. Harwood Academic Publishers. 1997.

Buchanan BB, Gruissem W, Jones RL. Biochemistry and Molecular Biology of Plants. American Society of Plant Physiologists. Rockville, Maryland. 2000

Fitter AH, Hay RKM. Environmental Physiology of Plants. 3rd Ed. Academic Press. 2002.

Chawla HS. Introduction to Plant Biotechnology. 3rd Ed. Oxford & IBH Publishing Company Pvt. Limited. 2009.

De la Barrera E, Smith WK. Perspectives in Biophysical Plant Ecophysiology. A tribute to Park S. Nobel. Universidad Autónoma de Mexico. 2009.

Dennis DT, Turpin DH, Lefebvre DD, Layzell DB. Plant Metabolism. Prentice Hall College Div; 2nd Ed. 1997.

Hall DO, Scurlock JMO, Bolhâr-Nordenkampf, Leegood RC, Long SP. Photosynthesis and production in a changing environment. Field and Laboratory Manual. Champman and Hall.1993,

Hirt H. Plant Stress Biology. From Genomics to systems biology. Wiley-Blackwell. 2009.

Jenks MA, Hasegawa PM. Plant Abiotic Stress. Blackwell Publishing. 2005.

Lambers H, Colmer TD.Root Physiology: from Gene to Function: From Gene to Function. Springer. 2005.

Lambers H, Chapin III FS, Pons TL. Plant Physiological Ecology. 2nd. Ed. Springer. 2008.

Larcher, W. Physiological Plant Ecology. 4th Edition. Springer-Verlag. 2003.

Leclerc JC. Plant Ecophysiology. Science Publishers, Inc. Enfield (NH) Plymouth, UK. 2003.

Lüttge U. Physiological Ecology of Tropical Plants. Springer-Verlag. 2008.

McKersie BD, Lesheim Y. Stress and Stress Coping in Cultivated Plants. Springer, 1994

Nobel PS. Physicochemical and Environmental Plant Physiology (4th ed). Elsevier Academic Press. 2009

Prasad MNV. Plant Ecophysiology. John Wiley and Sons. 1997.

Press MC, Scholes JD, Barker MG. Physiological Plant Ecology: 39th Symposium of the British Ecological Society. Blackwell Science. 1999.

Pugnaire FI, Valladares F. Handbook of Functional Plant Ecology. 2nd Ed. CRC Press. 2007

Pugnaire F I, Valladares F. Functional Plant Ecology. Marcel Dekker Inc. New York. 1999.

Reigosa, MJ, Pedrol N, Sánchez A. La Ecofisiología Vegetal: una ciencia de síntesis. Thomson. 2004

Reigosa Roger MJ. Handbook of Plant Ecophysiology Techniques. Kluwer Academic Publishers. 2001.

Rojas-Garcidueñas M. Fisiología Vegetal Aplicada. 4ª Ed. Interamericana-McGrawHill. 1993.

Salisbury FB, Ross C. Fisiología de las Plantas. 1. Células: agua, soluciones y superficies. Paraninfo-Thomson Learning. 2000.

Salisbury, FB, Ross, C. Fisiología de las Plantas. 2. Bioquímica vegetal. Paraninfo-Thomson Learning. 2000.

Salisbury FB, Ross C. Fisiología de las Plantas. 3. Desarrollo de las plantas y fisiología ambiental. Paraninfo-Thomson Learning. 2000.

Schulze ED, Beck E, Müller-Hohenstein K. Plant Ecology. Springer-Verlag. 2002.

Taiz L, Zeiger E. Plant Physiology (5th ed). Sinauer Associates, Inc. 2010.

Taiz L, Zeiger E. Landare-Fisiologia. UOV/EHUko Euskara Zerbitzua 2014.

Tuteja N, Gill SS. Plant Acclimatations to Environmental Stress. Springer. 2013.

Vicente Córdoba C, Legaz González ME. Fisiología Vegetal Ambiental. Ed. Síntesis. 2000.

Wilkinson, RE. Plant-Environment Interactions. 2nd Marcel Dekker, Inc. 2000.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Baker NR. Photosynthesis and the Environment. Kluwer Academic Publishers. Dordrecht. 1996.
Blankenship RE. Molecular mechanisms of photosynthesis. Blackwell Publishing. 2002
De Bruijin FJ. Molecular Microbial Ecology of the Rhizosphere. Vol. 2. Wiley Blackwell. 2013
Iason GR, Dicke M, Hartley SE. The Ecology of Plant Secondary Metabolites. From Genes to Global Processes. British Ecological Society. Cambridge University Press. 2012.
Koch GW, HA Mooney. Carbon Dioxide and Terrestrial Ecosystems. A volume in Physiological Ecology Academic Press. 1996.
Kramer PJ, Boyer JS. Water Relations of Plants and Soils. Academic Press. San Diego. 1995.
Korner C, Bazzaz FA. Carbon Dioxide, Populations, and Communities. Academic Press. 1996.
Kirkham MB. Elevated Carbon Dioxide. Impacts on soils and wáter relations. CRC Press. 2011.
Körner C. Alpine Plant Life. Functional Plant Ecology of High Mountain Ecosystems Second Edition, Springer. 2003.
Grigore MN, Ivanescu L, Toma C. Halophytes: An integrative Anatomical Study. Springer. 2014
Schumann Gl, Dárcy CJ. Essential Plant Pathology. 2nd. Ed. APS Press. USA. 2010
Sherameti I, Varma A. Soil Heavy Metals. Soil Biology Vol. 19. Springer-Verlag, 2010.
Smith SE, Read DJ. Mycorrhizal Symbiosis. 3rd Ed. Academic Press Elsevier. 2008.
Pessarakli, M. Handbook of Plant and Crop Stress. 3rd Edition. 2011.
Wink M. Functions of Plant Secondary Metabolism. Annual Plant Reviews. Wiley Blackwell. 2010
Wink M. Functions of Plant Secondary Metabolism. Metabolites and their explotation in Biotechnology. Annual Reviews, Vol. 3. 1999.

Aldizkariak

AOB Plants
BMC Plant Biology
Current Opinion in Plant Biology
Current Plant Biology
Frontiers in Plant Science
Functional Plant Biology
International Journal of Plant Biology and Research
International Journal of Plant Science
Journal of Experimental Botany
Journal of Plant Nutrition
Journal of Plant Growth Regulation
Journal Of Plant Biology
Journal of Plant Biology & Soil Health
Journal of Plant Physiology
New Phytologist
Photosynthetica
Photosynthesis Research
Physiologia Plantarum
Phytochemistry
Photochemistry and Photobiology
Plant and Cell Physiology
Plant Molecular Biology
Plant Cell Reports
Plant and Soil
Plant Physiology
Plant Physiology and Biochemistry
Plant Science
Planta
Plants
Trends in Plant Science

Web helbideak

http://4e.plantphys.net/categories.php?t=t
http://link.springer.com/book/10.1007%2F978-0-387-78341-3. Plant Physiological Ecology. Hans Lambers F. Stuart Chapin III, Thijs L. Pons.
http://photoscience.la.asu.edu:16080/photosyn/photoweb/
http://prodvegetal.files.wordpress.com/2012/06/schulze-et-al-2005-plant-ecology.pdf. Plant Ecology. By Schulze 2002. Springer Verlag
https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=295&topic=0
http://www.anthos.es
http://www.plantstress.com

Sociedades científicas

Sociedad Española de Fisiología Vegetal. http://www.sefv.net/
Sociedad Española de Malherbología. http://www.semh.net/
American Society of Plant Biologist. http://my.aspb.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BECERRIL SOTO, JOSE MARIA
  • ESTAVILLO AURRE, JOSE MARIA
  • MUÑOZ RUEDA, ALBERTO
  • ESTAVILLO AURRE, JOSE MARIA
  • MENA PETITE, MIREN AMAIA
  • PEREZ LOPEZ, USUE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

10:30-11:30 (1)

1-12

10:30-11:30 (2)

1-13

10:30-11:30 (3)

7-8

10:30-11:30 (4)

10-11

10:30-11:30 (5)

13-13

10:30-11:30 (6)

15-15

10:30-11:30 (7)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-14

10:30-11:30 (1)

14-15

10:30-11:30 (2)

10:30-11:30 (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-12

10:30-11:30 (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

17:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-18:00 (4)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

17:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-18:00 (4)

Irakasleak

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-17:00 (1)

01 Landa p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-17:00 (1)