XSLaren edukia

Zelulen Biologia Molekularra26823

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26823

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia46
Gelako p.69
Laborategiko p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zelula eukariotikoaren eta bere konpartimenduen funtzionamenduaren ezagupen sakon eta zabala eskeini nahi da. Zelularen kontzeptu dinamiko, molekular eta hiru dimentsiotakoa ulertu behar da eta Biologia Zelularrak gaur eguneko garrantsiaz jabetu behar da ikaslea eta baita dituen irtenbide profesionalak ere. Biologia Zelularra eta Ehunen Biologia irakasgaiak aldez aurretik eman izana gomendatzen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK



- Ezagutu zelula eukariotikoaren egitura, zeregina zein osaketa molekularra zeintzuk diren, eta hiru kontzeptu hauek zelularen testuinguru kontzeptual bakar eta dinamiko batetan uztartzen jakiteko gaitasuna eskuratzea.

- Ezagutu metazooen garapena eraentzen dituzten oinarrizko mekanismoak, zelulen hazkuntza prozesuetan hasiz eta zahartzapen zein zelularen heriotza prozesuetan bukatuz.

-Ezagutu zelulen desberdintzapena zelulen espezializaziora daramala.

- Identifikatu zelula eukariotikoaren ikerketa estruktural zein molekularra ahalbidetzen dituzten teknikak.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



- Biologiako datu eta informazio ezberdina ebaluatu, interpretatu eta laburtu.

- Biologiaren irakaskuntzarako eta beronen hedapenerako beharrezko diren ezagutzak era egokian komunikatu hezkuntzako maila guztietan.

- Ama-hizkuntzaren idatzizko zein ahozko adierazpenean aurrera egitea eta era berean, komunikazio zientifikorako ingelesaren erabilera suspertzea.

- Informatikaren esparruko ezagutzak hobetzea, modu honetan datu zientifikoen kudeaketa egokia eta informazio iturrien erabilera egokia ahalbidetzeko.

- Hezkuntza sisteman biologiaren inguruko edukiak irakasteko beharrezko eta oinarrizko kontzeptuak era egokian komunikatzea.

- Produktu kimiko zein biologikoak era seguruan manipulatu eta ingurune-eraginak ekidin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA

1. SARRERA. Zelularen kontzeptuaren eboluzioa. Zelulen Biologiaren testuingurua. Gaur egungo teknikak Zelulen Biologian.

2. ZELULEN EBOLUZIOA. Bizidunen eta lehen zelulen sorrera. Eboluzio prebiotikoa. Zelula prokariotikoen eboluzioa. Lehen zelula eukariotikoa. Zelulaniztasunaren eboluzioa. Genomaren eboluzioa. Genoma, gene eta transkripzio-unitatearen kontzeptua. DNA kodetzailea eta ez-kodetzailea. Genomaren eboluzioaren mekanismoak.

3. ZELULEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA. Sarrera: zelulen arteko komunikazioari buruzko orokortasunak. Zelulen seinaleztapen mekanismoak. Zelula barneko hartzaile bidezko seinaleztapena. Seinale-transdukzioa. Zelularen gainazaleko hartzaileen bidezko seinaleztapena: G proteinei gardainaturiko hartzaileak eta bigarren mezulariak; ioi-kanalak; hartzaile katalitikoak. Bestelako seinaleztapen-sistemak. Seinaleztapen-sistemen arteko elkarrekintzak: zelula neuorepitelialak.

4. ZELULEN ATXIKIDURA ETA MUGIMENDUA. Zelulen atxikiduraren mekanismo molekularra: immunoglobulinen superfamilia, kaderinak, integrinak, selektinak, proteoglikanoak. Zelulen atxikiduraren garrantzia garapen enbrionarioan, hanturan, odolbatuaren eraketan eta minbizian. Zelulen mugimenduaren mekanismoak: aktinazko kortikaren tentsioa eta substratuarekiko atxikidura, ziklo endozitikoa. Polaritatearen sorrera zelula mugikorretan. Mikropiru eta mikrotubuluen garrantzi erlatiboa zelulen mugimenduan. Kimiotaxia.

5. ORGANULUEN BIOGENESIA. Organuluetaranzko proteinen sarrera-mekanismo orokorrak. Seinale sekuentziak eta proteinen patua. Proteinen tolespena eta mihiztapena. Proteinen birziklatzea: ubikuitinaren seinalea eta degradazio proteolitikoa proteasoman. Nukleo, mitokondria/kloroplasto eta peroxisomen biogenesia.

6. BESIKULEN BIDEZKO GARRAIOA. Garraio-besikulen eraketa, konpartimentu-identitatearen mantentzea, besikularen garraioa, mintzen fusioa. Garraio-besikulen bideratze mekanismoak. Garraio-besikula motak: klatrinaz, koatomeroz, kabeolinaz gaineztatuak. Garraioaren norabidea: Rab, SNAREs eta NSF. Zitoskeletoaren zeregina.

7. ZELULEN ZIKLOAREN ERAENKETA. Berriztapen zelularraren kontzeptua. Zelulen hazkuntzaren faseak. Eraenketa: une kritikoak. Zelulen zikloaren proteina eraentzaileak: ziklinak eta ziklinen menpeko kinasak. Hazkuntza faktoreak.

8. ZELULEN DESBERDINTZAPENA. Zelulen determinazio eta desberdintzapena. Genomaren konstantzia. Gene-espresio diferentziala. Indukzio eta konpetentzia. Oroimen nuklearra. Inpronta genetikoa eta DNAren metilazioa, X kromosomaren inaktibazioa. Oroimen zitoplasmatikoa. Oroimen autokrinoa. Des-desberdintzapena eta trans-desberdintzapena.

9. MORFOGENESIA. GORPUTZAREN EREDUAREN ERAKETA. Zelulen espazioa eta desberdintzapena. Gorputzaren ereduaren eraketa. Posizioa edo kokapenaren informazioa: gene homeotikoak. Ozpineko euliaren ereduaren eraketarako geneak: arrautzaren polaritatearen geneak, lakainketa geneak, homeogeneak. Sekuentzia homeotikoak. Ereduaren eraketarako geneen kontserbazioa eboluzioan.

10. EHUNEN BERRIZTAPEN ETA MANTENUA. Zelulen egoera desberdintzatuaren mantenua. Zelulen berriztapena. Bikoizpen bidezko berriztapena. Hozi-zelulen bidezko berriztapena.

11. MINBIZIA ZELULEN BIOLOGIA. Definizioak: Tumore onbera eta gaiztoaren, metastasia, eta minbiziaren definizioa. Minbizi-zelulen fenotipoa eta ezaugarriak. Minbiziaren aurreratzea: hasiera, sustapena. Agente kantzerigenoak: agente kimikoak, agente fisikoak, birusak. Erretrobirusak. Proto-onkogene eta onkogeneak. Gene tumore-ezabatzaileak. Akatsak DNAren konponketan.

12. ZELULEN ZAHARTZAPENA. Definizioa; Hayflick muga. Mekanismoak. Teoria estokastikoak edo akatsaren teoriak: oxigenozko erradikal askeak. Teoria deterministak: gerontogeneak, zelulen zikloaren eraenpena, telomeroen luzeraren murrizpena.

13. ZELULEN KALTETZEA ETA HERIOTZA. Zelulen kaltetzea. Nekrosia. Apoptosia: Zelulen barneko eta kanpoko seinaleak. Kaltzioaren garrantzia. Kaspasak Mitokondrioak eta apoptosia (C zitokromoa eta AIF). Apoptosia enbrioiaren garapenean eta organismo helduetan.

14. MINBIZIAREN ZELULEN BIOLOGIA. Definizioak: Tumore onbera eta gaiztoaren, metastasia, eta minbiziaren definizioa. Minbizi-zelulen fenotipoa eta ezaugarriak. Minbiziaren aurreratzea: hasiera, sustapena. Agente kantzerigenoak: agente kimikoak, agente fisikoak, birusak. Erretrobirusak. Proto-onkogene eta onkogeneak. Gene tumore-ezabatzaileak. Akatsak DNAren konponketan.



PRAKTIKEN EGITARAUA



GELAKO PRAKTIKAK

1. bilaketa bibliografikoak PubMed-en

2. Gene eukariotikoaren antolaketa.

3. Minbizia.

4. Biogenesia eta proteinen kokapen-seinaleei loturiko mutazioek eragindako gaixotasunak

LABORATEGIKO PRAKTIKAK

5. Zelulen atxikidura eta mugimendua.

6. Zelulen zikloaren eraenpena eta zitoskeletoa zelulen zatiketan.

7. Morfogenesia: gorputz-ereduaren eraketa.

8. Minbizia.



MINTEGIAK

9. Zelulen Biologiaren esparruko argitalpen zientifiko eta berrikustapen batetan oinarritutako lana et aurkezpen orala.

MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA

TEORIA SAIOAK. Ikasleek eGela plataforman izango dituzte aurkezpenak. Era berean, eGela platofoman interesgarriak diren hainbat bideo eta esteka jarriko zaizkie ikasleei, gaiaren edukietan sakontzeko aukera izan dezaten.

LABORATEGI PRAKTIKA SAIOAK. Biologia Zelularraren oinarrizko tekniken bidez (mikroskopia eta zelulen kulturak) Zelula Biologia Molekularrak izan ditzakeen aplikazio ezberdinak aztertuko dira.

IKASGELAko PRAKTIKA SAIOAK. Biofinformatika tresnak erabiltzeko ikuspegi desberdinak egingo dira Zelula Biologia Molekularrean.

MINTEGI SAIOAK. Taldekako aurkezpen baten biatartez Zelulen Biologia Molekularraren gaur egungo ikerketan sakonduz jarduera mota desberdinak egiten dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 55
    • Test motatako proba (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHIKO DEIALDIAREN EBALUAZIOA: Azken kalifikazioa hurrengo portzentajeak aplikatuz kalkulatuko da, Atal bakoitzean lortutako kalifikazioa (azken proba idatzia eta praktika) 5 edo handiagoa denean soilik.



- Test gisako eGelako galdetegiak (%15). 15 eta 25 test-motako galderetako lau galdetegi egingo dira multzo tematiko bakoitza bukatutakoan.



- Azterketa idatzia (%55): Azken ebaluaketaren kasuan, proba idatzia gaiaren edukia guztiak aztertzeko izango da. Galdera eta ariketa mota desberdinak izan ditzake, besteak beste, garatzeko galdera motzak, taula konparatiboak edo marrazki eskematikoak, definizioak, probak eta abar. Ebaluazio irizpideakerantzunaren izaera egokia, terminologia zientifikoaren erabilera, adierazpena eta arrazoibideak.



- Mintegien ebaluazioa (%15) -aurkezpena eta ahozko defentsa- ( %15)Zelula Biologia Molekularrarekin erlazionatutako gutxienez bi ikerketa-artikulu (berrikuspen bat eta esperimentala) hautatzea eta sakontzea. Idatzizko lana eta aurkezpena gelan entregatzea. Ebaluazio irizpideak. Informazioa antolatzea eta egituratzea, terminologia zientifikoa erabiltzea, analisi eta sintesi ahalmena, erakusketaren argitasuna, adierazpen egokia eta komunikazio jarrera, baliabide egokien erabilera Nahitaezko jarduera.



- Praktiken ebaluazioa (%15): eGela plataformaren tresnen bidez hainbat lan eta galdetegi entregatzea. Ebaluazio irizpideak. Erantzunaren garrantzia, terminologia zientifikoa, adierazpena eta argumentazioa erabiltzea Derrigorrezko jarduera.



UKO EGITEA: ebaluazio jarraitua zein etengabea izan arren, nahikoa izango da irakasgaiaren azken kalifikazioa <> izan dadin.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA. Etengabeko ebaluazio sistemari uko egin nahi dioten eta azken ebaluaziorako hautua egin nahi duten ikasleek, idatziz adierazi beharko dute azken proba idatzian horretarako emandako tokian.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZ OHIKO DEIALDIAREN EBALUAZIOA: Teoria %70a eta praktikak %30a (azterketa idatzia %70 eta gelako praktikei buruzko eta mintegiei buruzko galderak %30a).



UKO EGITEA: Azkeneko zein etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klasean jarraitu beharreko oinarrizko materiala e-gelan egongo da.
Bata eta protokoloen kuadernos laborategiko praktiketarako

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERTS B, D BRAY, K HOPKIN, A JOHNSON, J LEWIS, M RAFF, K ROBERTS & P WALTER. 2015. Essential cell biology. 4th edit, Garland Science, New York & London.

ALBERTS B, JOHNSON A, LEWIS J, RAFF M, ROBERTS K & P WALTER. 2015. Molecular biology of the cell 6th edit., Garland Science, New York.

GILBERT SF. 2003. Developmental biology. 7th edit, Sinauer Associates Inc. Publishers, Sunderland, Massachusetts. Spanish edition: Biología del Desarrollo. 7th edit, 2005, Editorial Médica Panamericana, Buenos Aires.

KARP G. 2011. Biología cellular y molecular: conceptos y experimentos. 6th edit. McGraw Hill.

LODISH H, A BERK, CA KAISER, M KRIEGER, A BRETSCHER, A AMON, MP SCOTT. 2016. Biología Celular y Molecular. 7th edit. Editorial Médica Panamericana, Buenos Aires.

MARIGÓMEZ I & MP CAJARAVILLE. 1999. Zelula. Zelula eukariotikoaren azalpenerako testuliburua. I zatia. Udako Eu kal Unibertsitatea, Bilbao.

POLLARD TD & WC EARNSHAW. 2004. Cell Biology. Elsevier Saunders.



Gehiago sakontzeko bibliografia

BECKER WM, LJ KLEINSMITH & J HARDIN. 2007. El Mundo de la Célula. 6th edit. Pearson Educación S.A.
BROWN TA. 2007. Genomes 3. 3rd edit. Garland Science, New York.
JUNQUEIRA LC; CARNEIRO J. 2005. Histología Básica. Texto y Atlas. 6th edit, Masson SA, Barcelona.
PANIAGUA R, NISTAL M, SESMA P, ÁLVAREZ-URÍA M, FRAILE B, ANADÓN R, SÁEZ FJ. 2007. Biología Celular. Vol.I. 4th edit, McGraw-Hill-Interamericana, Madrid.
STEVENS A, LOWE J. 1998. Histología humana. Harcourt Brace.
WOLPERT L, TM JESSELL, P LAWRENCE, E MEYEROWITZ, E ROBERTSON & J SMITH. 2010. Principio del desarrollo. 3rd edit. Editorial Médica Panamericana.

Aldizkariak

Annual Review of Cell and Developmental Biology
Cell
Cell and Tissue Research
Current Opinion in Cell Biology
Experimental Cell Research
European Journal of Cell Biology
Histochemistry and Cell Biology
International Review of Cytology
Journal of Cell Biology
Journal of Cell Science

Web helbideak

http://people.ucalgary.ca/~browder/virtualembryo/learning.html
http://www.cellsalive.com/
http://blogs.nature.com/blog/category/cell-and-molecular-biology/
https://blog.rsb.org.uk/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CANCIO URIARTE, IBON
  • DIAZ DE CERIO ARRUABARRENA, OIHANE
  • ZALDIBAR ARAMBURU, BEÑAT

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-11

13:00-14:00 (1)

1-15

13:00-14:00 (2)

13:00-14:00 (3)

12-12

13:00-14:00 (4)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-15

13:00-14:00 (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-17:00 (1)

5-5

15:00-17:00 (2)

9-9

15:00-17:00 (3)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-17:00 (1)

5-5

15:00-19:00 (2)

11-11

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

17:00-19:00 (1)

9-9

17:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

13:00-14:00 (1)

1-15

13:00-14:00 (2)

13:00-14:00 (3)

5-5

13:00-14:00 (4)

13-13

13:00-14:00 (5)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-12

13:00-14:00 (1)

14-15

13:00-14:00 (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-12

13:00-14:00 (1)

14-15

13:00-14:00 (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

16:00-17:00 (1)

16:00-17:00 (2)

5-5

17:00-19:00 (3)

17:00-19:00 (4)

11-12

15:00-17:00 (5)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-5

15:00-16:00 (1)

5-5

16:00-17:00 (2)

11-11

17:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-11

13:00-14:00 (1)

1-15

13:00-14:00 (2)

13:00-14:00 (3)

12-12

13:00-14:00 (4)

61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-15

13:00-14:00 (1)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-17:00 (1)

5-5

15:00-17:00 (2)

10-10

15:00-17:00 (3)

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

17:00-19:00 (1)

10-10

17:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)