XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27027

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Ekonomiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27027
Murrizketak
(3)Para poder matricular el TFG, será necesario tener superados al menos 180 créditos de la titulación.
(4)Para poder matricular el TFG, será necesario tener superado el módulo de materias básicas del grado.
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanaren (GRAL) matrikulatu ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat bururatu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratzearen pean. Lan horretan integratu eta garatuko dira Graduko ikaskuntza prozesuaren bitartean jasoriko prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebeziak.



Gradu Amaierako Lanak ebaluagarria izan beharko du eta gradua lortzeko aurkeztu denak erakutsi egin beharko du badituela gutxieneko funtsezko gakoak etorkizunean profesional moduan garatzeko. Gradu Amaierako Lanak ikerketa akademikoprofesional bat izan behar du, eta lan horretan, ikasle bakoitzak bere ezagutzak,sormen-dohainak eta originaltasuna erabili behar ditu; hortaz, benetako heldutasunproba bat da, lanean hasi aurretik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Modulu honetan lortutako gaitasunak Ekonomiako gradurako:



- Gai izatea ulertzeko eragile ekonomikoen eginkizunak eta erakundeek jardun ekonomikoan eta sozialean daukaten rola maila guztietan (tokiko erakundeetatik hasi eta nazioarteko erakundeetara arte), eta prozesu ekonomikoak baldintzatzen dituzten faktore historiko, sozial eta instituzionalak antzeman eta aztertzeko.

- Gai izatea eskuratutako jakintza teoriko eta praktikoak erabiliz arazoak diagnostikatu eta konpontzeko, erabakiak hartzean tresna analitiko egokiez baliatuz.

- Gai izatea informazio teknologiak eraginkortasunez erabiltzeko eta arlorako egokiak diren tresna informatikoak erabiltzeko.

- Ikasleek jakingo dute iturri desberdinetan informazioa bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta laburtzen, kritikarako, autokritikarako eta autonomiaz ikasteko gaitasunaz, ekonomia, gizarte eta zientziarekin zerikusia duten gai garrantzitsuez arrazoitutako iritziak emateko.

- Gai izatea arlo anitzeko lantaldeetan parte hartzeko, eta egoera bakoitzak eskatzen dituen trebetasunak erabiltzeko: talde lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzeko ahalmena.

- Gai izatea txostenak egin eta ideiak adierazteko, argiro eta koherentziaz, ekonomiako edozein gairi buruz entzule espezializatu nahiz ez espezializatuei, kasu bakoitzerako behar den hizkuntza-maila erabiliz.

- Etengabeko aldaketa eta berrikuntzari loturiko jakintzaren kalitatea eta hobekuntza eten barik bilatzeko gaitasuna, lanarekiko, gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpromiso etiko bat bere eginda.

- Analisi ekonomikoaren printzipioak ulertzea, alderdi mikroekonomikoaren eta makroekonomikoaren aldetik, bitartekoen esleipen eraginkorrik lortuko bada.

- Errealitate ekonomikoaren oinarrizko alderdiak modu abstraktuan adierazteko gai izatea, eredu matematikoan baliatuta eta ereduon diseinuan alderdi esanguratsuak identifikatuz.

- Ekonomi datuen interpretatzen, teknika kuantitatiboak erabili eta ulertu ahal izatea, ekonomiaren ikasi eta aztertze lanean, analisi hitzezko, grafiko, matematiko eta ekonometrikoaren arteko harremanak.

- Problema ekonomikoak analizatu eta ebaztea, dedukzio logika nola indukzioa aplikatuz eta testuinguruz testuinguruko marko teoriko egokia erabiliz.

- Identifikatzea esku-hartze publikorako tresna nagusiak eta politika-gomendioak ekonomia positiboaren eta arauzko ekonomiaren arteko gatazkarekin erlazionatzea.

- Analisi ekonomikoaren printzipioak aplikatzea politika ekonomikoaren diseinu eta balioespenean, eta politika hauen eraginkortasun eta mugak balioztatzea.

- Berenganatutako jakintza eta teknikak erabiltzea, besteak beste, globalizazioak, berrikuntza teknologiakoak eta ingurumen problemek eragindako etengabeko aldaketan ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoan erabakiak hartu ahal izateko.

- Gai izatea ingelesez, frantsesez edo alemanez komunikatzeko.



Modulu honi lotutako ikaskuntzaren emaitzak hauek dira:



- Dokumentazioaren bilaketa eta antolaketa.

- Erabilitako dokumentazioaren funtsezko ideien sintetizazio eta abstrakzioa.

- Teoria eta arrazonamendu ekonomikoa arlo zehatz batean aplikatzea.

- Txosten bat idaztea, lanaren planteamendu, garapen eta ondorio nagusiak jasota.

- Lana modu egokian aurkeztea audientziari.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasleak proiektu bat garatuko du eta proiektu horretan erakutsiko ditu izandako lorpenak ikasketetan eta ezagutzen bereganatzean, arazoen eta lanen ebazpenean eta graduari lotutako gaitasunen menperatzean; gainera, bere ikaskuntza-prozesuaren arduraduna izango da.



Tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da Gradu Amaierako Lana, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia eman dezan, eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen. Gradu Amaierako Lana enpirikoa, teorikoa edo praktikoa (profesionala) izan daiteke.

MetodologiaToggle Navigation

Modulu honen metodologia irakasle-tutorearen gidaritzapean eginiko ikaslearen lan autonomoan oinarritzen da. Ikasleak parte hartu beharko du Gradu Amaierako Lana egiteari buruzko orientazio-mintegi batean. Irakasle-tutorea arduratuko da ikaslearen ikaskuntza-prozesurako laguntza emateaz, lana egiteko, idazteko eta ahoz aurkezteko gidaritza emanez, prestakuntza-jardueren edo tutoretzen bidez. Laburbilduz, metodologiaren ardatza ikaslea izango da, prestakuntza-sistemaren elementu gako gisa, eta irakasle-tutoreak dinamizatzaile eta ikaskuntza-prozesuaren bideratzaile gisa parte hartuko du.



Nolanahi ere, Gradu Amaierako Lana egiteak honako hau eskatzen dio ikasleari: a) gai garrantzitsuak eta interesgarriak identifikatzea, Graduaren arlo espezifiko baten ezagutzan aurrera egiteko; b) planteatzen dituen galderei erantzuteko aurkeztu behar duen Gradu Amaierako Lan motari buruzko erabakiak hartzea; c) informazioa biltzea, aztertzea eta interpretatzea modu kritikoan; d) txostena idaztea zorroztasun akademikoarekin, eta e) ahoz defendatzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • Banakako lanak (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion batzordeak lana ebaluatuko du idatzitako txostenaren, tutorearen aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta defentsa publikoaren arabera. Honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: kalitate zientifikoa, azalpenaren zehaztasuna (idatzizkoa eta ahozkoa) eta argudiatzegaitasuna.



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion batzordeak lana ebaluatuko du idatzitako txostenaren, tutorearen aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta defentsa publikoaren arabera. Honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: kalitate zientifikoa, azalpenaren zehaztasuna (idatzizkoa eta ahozkoa) eta argudiatzegaitasuna.



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fakultateko web orrian Gradu Amaierako Lanari buruz argitaratuta dagoen dokumentazioa