XSLaren edukia

Analisi Kimikoa25107

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25107

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.618
Laborategiko p.1818

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Analisi Kimikoa' irakasgaia Elikagaien Zientzia eta Teknologia Graduaren lehenengo mailaren oinarrizko irakasgaia da. 'Kimika' modulu barruan kokatzen da eta bigarren lauhilekoan ematen da. 6 kreditu ECTS nahitaezko irakasgaia da. Irakasgai honetan prozesu edo prozedura analitikoarekin erlazionatuta dauden kontzeptu basikoak garatuko dira. Arazo analitikoaren planteamendutik hasita, elikagaien laginketatik eta aurretratamendu fisiko/kimikotik pasatuz, analisi kimikoa teknika klasiko edo instrumentalak erabiltzera, datu analitikoak tratatzera eta ondorioak ateratzera heldu arte. Irakasgai honetan garatuko den lanarekin, ikasleak elikagaien analisi arazo errealak planteatzeko eta konpontzeko gaitasuna lortzea espero da.

'Analisi Kimikoa' irakasgaia gehiegizko zailtasunarekin garatu ahal izateko, Batxillergoko lehenengo mailako 'Fisika eta Kimika' irakasgaiean, Batxillergoko bigarren mailako 'Kimika' irakasgaiean eta EZT graduaren lehenengo lauhilekoko 'Kimika orokorra' irakasgaiean formulazio, estekiometria, kontzentrazio unitateak, orekak disoluzioan (azido-base, hauspeatze erreakzioak eta erredox) eta polaritateari buruzko jakite basikoak izan behar dituzte.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren konpetentzia espezifikoak:



KE01. Arazo analitikoaren arabera analisi prozezu orokorraren pausoak proposatu eta garatu. Elikagaien analisiaren arloko kasu praktikoen ebazpenetara aplikatu.

KE02. Elikagaien analisi arloan laginketa estrategia orokorrenak ezagutu.

KE03. Elikagaien analisi arloan laginaren aurretratamendu aukerarik arruntenak (fisiko eta kimikoak) ezagutu.

KE04. Elikagaien analisirako aplikatzen diren oinarrizko teknika klasikoen oinarriak ezagutu eta analisi helburu/helburuen arabera zein aukeratu behar den landu.

KE05. Elikagaien analisian aplikatzen diren oinarrizko teknika instrumentalen oinarriak ezagutu eta analisi helburu/helburuen arabera zein aukeratu behar den landu.

KE06. Elikagaien analisi arloan kalitatezko emaitzak lortzeko egin beharreko datuen tratamenduak ikasi.

KE07. Klase teorikoan eta laborategian ikasitakoa aplikatzen jakitea elikagai zehatz baten analisi klasiko edo instrumentala burutzeko.





Irakasgaiaren zeharkako konpetentziak:



ZK01. Elikagaien arloan Kimika Analitikoa eta Analisi Kimikoaren terminologia era zuzenean erabili.

ZK02. TIC erremintak (ad. Excel oinarrizko mailan) erabiltzen jakitea.

ZK03. Ideiak planteatzeko gai izatea, baita lan talde baten barruan planteatzeko gaitasuna izatea.

ZK04. Bibliografia zientifikoa bilatzen jakitea, baita lortutako informazioa interpretatzen.

ZK05. Laborategiko koderno egoki bat egiten ikastea.

ZK06. Testu zientifikoak era egokian idazten eta aurkezpenak egiten ikastea.

ZK07. Prozesu edo prozedura analitikoa osatzen duten etapa guztietan lortutako informazioa jaso eta erlazionatu informe bat prestatzeko. Informe horretan emaitzen eztabaida eta ondorioak agertu behar dira planteatu den helburu analitikoaren arabera.



Laborategi praktiketan Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza (IOI) aplikatuko da eta hurrengo konpetentziak landuko dira:

- Autonomia eta autorregulazioa

- Konpromizo soziala

- Etika eta lanbide-erantzukizuna

- Pentsamendu kritikoa

- Talde-lana







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Analisi Kimiko irakasgaia 4 multzo teoriko eta multzo praktiko baten banatzen da



PROGRAMA TEORIKOA



Multzo I. Prozesu Analitikoen Oinarrizko Operazioak

Gaia 1.- Analisi Kimikoaren sarrera (Bilaketa Bibliografikoa, Kimika Analitikoa eta Analisi Kimikoa, Prozesu Analitikoa eta Elikagaien Analisia).



Gaia 2.- Datuen tratamendua (Analisi Instrumentalaren sarrera, Kontzentrazio Unitateak, Zifra adierazgarriak, Diluzioak, Kanpo kalibraketa, Matrize efektua, Adizio Estandarrean oinarritutako kalibraketa, Barne Estandarrean oinarritutako kalibraketa).



Gaia 3.- Laginketa eta laginen aurretratamendua (Lagina eta Laginketa, Solido eta Likidoen laginketa prozedurak, Laginen garraiatze prozesua eta kontserbazioa, Aurretratamendu fisiko eta kimikoak lagin solido eta likidoentzat).



Multzo II. Metodo klasikoak

Tema 4.- Analisi bolumetrikoa (Balorazio/bolumetriaren oinarria, Patroi primarioa eta estandarizazioa, Baliokidetza puntua vs. Amaiera puntua, Amaiera puntuaren determinazioa: Adierazle motak, Balorazioetan gertatzen diren erroreak, Analisi bolumetrikoaren kalkuluak, Azido-Base eta konplexometria balorazio kurbak, Elikagaien analisira aplikatutako azido-base, konplexometria eta hauspeatze bolumetria adibideak).

Tema 5. Analisi grabimetrikoa (Oinarria, Hauspeatze erreakzioak, Hauspeakinen purutasuna, Prozedura grabimetrikoaren pausuak, Kalkuluak Analisis grabimetrikoan eta Erabiletak elikagaien analisian).



Multzo III. Metodo optikoak

Gaia 6.- Sarrera (Espektro elektromagnetikoa, Erradiakzioaren interakzioa materiarekin, Erradiakzio elektromagnetikoaren xurgapen atomikoa eta molekularra eta Beer-en legea).

Gaia 7.- Espektroskopia molekularrak: Ultramore-Ikuskorra (Espektrofotometroa eta bere atalak, erradiakzio iturriak, uhin-luzeraren hautatzaileak, lagin gelaxkak, detektoreak, espektrofotometro motak eta Erabilerak elikagaien analisian), infragorria (Oinarria, laginaren prestakuntza eta erabilerak elikagaien analisian) eta Raman (Oinarria, Intrumentazioa eta erabilerak elikagaien analisian).

Tema 8.- Espektroskopia atomikoak: X-izpien fluoreszentzia (Sarrera, Oinarriak, Instrumentazioa, Erabilerak elikagaien analisian), Sugar espektroskopia atomikoa (emisioa eta xurgapena), Plasma bidezko espektroskopia atomikoa (ICP), Erabilerak).



Multzo IV. Banaketa teknikak

Tema 9.- Erauzketa, garbiketa eta aurrekontzentrazio teknikak (Soxhlet erauzketa, erauzketa fluido superkritikoekin, konposatu bolatilen erauzketa, clean-up metodoak eta aurrekontzentrazio metodoak likido-likido erauzketa, SPE, etb. bezala).



Tema 10.- Kromatografiaren oinarriak (Banaketa kromatografikoaren oinarriak, Bereizmen kromatografikoa, Eraginkortasuna banaketan, Interakzio motak).



Tema 11.- Gasen kromatografia (Sarrera, Gas garraiatzailea, Injektoreak eta laginketa sistema, kolumna kromatografikoa, Labea, Detektorea, Metodoen garapena gasen kromatografian, Hibridazioa, Erabilerak elikagaien analisian).



Tema 12.- Likidoen kromatografia (Oinarriak, Fase mugikorra, Ponpaketa sistema, Injekzio sistema, Zutabeak, Detektorea, Metodoen garapena likidoen kromatografian, Erabilerak elikagaien analisian).



PROGRAMA PRAKTIKOA



Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza jarraituz, arazo analitiko zehatzei erantzuna emateko metodo analitikoen diseinua eta garapen grupala laborategian.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honen barruan prozesu edo prozedura analitikoaren bloke guztiak garatzeko, ikaskuntza kooperatiboa bultzatuko da. Ikasleak kasu edo arazo analitikoak taldeka ebaztuko dituzte. Horretarako 3-4 ikasleez osatutako taldeak sortuko dira.

Kasuak ebazteko talde bakoitzak entregagai idatzi bat aurkeztu beharko du. Entregagai bakoitzarekin taldekideak akta bat entregatu beharko dute. Bertan, bakoitzaren eginkizunak kasua aurrera eramateko baita bere autoebaluazioa eta kide bakoitzari egindako ebaluazioak agertu beharko dira.



Laborategi praktiketan Agenda 2030an bildutako hurrengo ODSi dagokien Kimika Analitikoaren erantzukizun soziala sartuko da:



ODS 4. Kalitatezko irakaskuntza

ODS 6. Ur garbia eta saneamendua

ODS 12. Produkzioa eta arduradun kontsumoa

ODS 13. Klima ekintza

ODS 17+1. Euskara, euskal kultura eta eleaniztun ulermena garatzea



Jasangarritasun erronka hauek Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza (IOI) erabiliz antolatuko dira. Ikaskuntza mota hau irakasle eta ikasleak uztartzen duten eszenatoki errealetan oinarritzen da.



Laborategi praktikak aurrera eramateko ikasleak taldeka antolatuko dira. Talde bakoitzak praktikak aurrera eramateko erabili beharreko disoluzio guztiak prestatzeko beharrezkoak diren kalkuluak planteatu eta garatu beharko dituzte. Bestalde, praktika batzuentzako kalibraketen diseinua egin beharko beharko dute, baita laginen prestakuntzaren kalkuluak. Horretarako, informazio iturri ezberdinetatik informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatu beharko dute.



Proposamena idatziz aurketu beharko da. Behin praktikak burututa, taldeak datuak tratatu beharko dituzte eta emaitzak/ondorioak aurkeztu kasuari erantzun bat emanez. Horretaz aparte, ikasleak banakako azterketa praktiko bat egin beharko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 55
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA



1. Laborategi praktiken ebaluazioa (%20):



Disoluzioen kalkuluak/Kalibraketen diseinua/Laginen prestakuntza (%5)

Emaitzen eta ondorioen aurkezpena (%5)

Banakako froga (%10)



Irakasgaia gainditzeko atal orokor honetan lortu behar den nota minimoa 5/10 izan behar da. Gainera banakako frogan ere 5/10 nota atera behar da.



Aurreko urteetan laborategi praktikak burutu eta gainditu zuten ikasleak ez daude derrigortuta praktikak berriz errepikatzera. Ikasle hauek praktikei buruzko banakako froga idatzira aurkeztu behar dira.



2. Arazo/kasu analitikoak ebaztuz egindako ebaluazioa (%25):



Kurtsoan zehar ikasleak arazo/kasu analitiko ezberdinak ebaztu beharko dute taldeka. Entregagai idatziak (taldeka) ebaluatuak izango dira.



4. Banakako froga bidezko ebaluazioa (55%):



Banakako froga hau ohiko deialdian egingo da. Froga honetan ez dira kontuan hartuko laborategi praktiken edukiak. Azterketan bi atal egongo dira. Alde batetik teoria/kasuak eta bestetik Datuen Tratamenduari buruzko kasu bat. Bi atal independienteetan 5.0 nota atera behar da banakako froga gainditzeko.





AZKEN EBALUAZIOA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (2016ko abenduaren 15eko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren erabakia, EHAAan 2017ko martxoaren 13an argitaratua) ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Ikasle hauek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela bakarkako amaiera proba bat edo batzuen bidez egiaztatu beharko dute non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.





DEIALDIARI UKO EGITEA



Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikulua aldatzeko, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko maiatzaren 30eko erabakiak adierazitakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1903193e.pdf): “Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.”



Irakasgai honetan, azken probaren pisua %40 baino handiagoa denez, proba honetara ez aurkezte hutsak deialdiari uko egiten zaiola suposatuko du, etengabeko-ebaluazio sisteman eta baita azken ebaluazio-sisteman ere. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “ez aurkeztua” kalifikazioa jasoko dute.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ezagutza teoriko eta praktiko guztiak barneratzen dituen proba oso bat burutu beharko du ikasleak, eta bertan, gidan aipatutako gaitasun guztiak bereganatu dituela agerian utzi beharko du.



Ohiko deialdian laborategi praktikak eta/edo datu analitikoen tratamendua eta/edo arazo analitikoaren ebazpena gainditu duten ikasleak, ez dira aurkeztu behar berriz ere atal hauekin ez-ohiko deialdira.



Proba honetara ez aurkezte hutsak deialdiari uko egiten zaiola suposatuko du, eta ikasleak “ez aurkeztua” kalifikazioa jasoko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Analisi Kimiko irakasgaiaren laborategi praktiketan mantala erabiltzea derrigorrezkoa da. Gainera, koaderno garbi bat ekarri behar da, laborategi koadernoa laborategi praktiketan prestatzeko. Horretaz aparte kalkulagailua ere ekarri behar da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Burriel, F. Lucena, S. Arribas y J. Hernandez, Química Analítica Cualitativa. Ed. Paraninfo, Madrid, 1983.

2. S. Vicente Pérez, Química de las Disoluciones. Diagramas y Cálculos Gráficos. Alhambra, Madrid, 1979.

3. D.A. Skoog, D.M. West, F.J. Holler, S.R. Crouch, Fundamentos de Química Analítica. Ed.Thomson, 2005.

4. Héctor Zumbado Fernandez, Análisis químico de los alimentos. Métodos Clásicos. Instituto de Farmacia y Alimentos. Universidad de la Habana, 2002.

5. D.C. Harris, Análisis Química Cuantitativo 3º ed. (6ª ed. Original). Ed. Reverté, Barcelona, 2007.

6. K.A. Rubinson, J.F. Rubinson, Análisis Instrumental. Ed. Prentice-Hall, 2001.

7. C. Camara, P. Fernandez, Toma y tratamiento de muestras. Ed. Síntesis, Madrid, 2002.

8. F. Bermejo, B.M.P Bermejo y A. Bermejo, Química Analítica General Cuantitativa e Instrumental. Ed. Paraninfo, Madrid, 1991.

9. D.A. Skoog, J.M. Leary, Análisis Instrumental. Ed. McGraw-Hill, Madrid, 1997.

10. G.D. Christian, Analytical Chemistry. Ed.Wiley, New York, 1993.

11. L. Hernández, C. González, Introducción al Análisis Instrumental. Ed. Ariel, Barcelona, 2002.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Validation of Analytical Methods for Food Control. A report of a Joint FAO/IAEA Expert Consultation. 2-4 Diciembre 1997. Vienna, Austria.
2. Métodos oficiales de análisis de la AOAC
http://www.aoac.org/oma_revision/toc.htm
3. Li-Chan, E. Chalmers J.M. Griffiths P. Applications of Vibrational Spectroscopy in Food Science. Volume I Instrumentation and Fundamental Applications. Ed. Willey, Washington, 2010.
4. Sorensen, H. Sorensen, S. Bjergegaard, C. Michaelsen, S, Chromatography and Capillary Electrophoresis in Food Analysis. RCS Publishing, Londres, 1999.
5. Crouch, S.R. Holler, F.J. Applications of Microsoft Excel in Analytical Chemistry. Ed. Thomson, 2004.
6. Valcarcel, M. Principios de Química Analítica. Ed. Springer-Verlag Iberica, Barcelona, 1999.
7. Mitra, S. Sample Preparation Techniques in Analytical Chemistry. Ed. Wiley Interscience, New Jersey, 2003.
8. Cela, R. Lorenzo, R.A. Casais, M.C. Técnicas de separación en Química Analítica. Ed. Sintesis, Madrid, 2002.
9. Valcarcel, M. Técnicas Analíticas de Separación. Ed. Reverté, Barcelona, 1990.

Aldizkariak

Journal of Food Composition and Analysis, Londres, Elsevier.
Journal of Agricultural and Food Chemistry, Washington, ACS Publications.
Journal of Food Composition and Analysis, Londres, Elsevier.
Journal of the Science of Food and Agricultura, Washington, Willey.
Intenational Journal of Gastronomy and Food Science, Londres, Elsevier

Web helbideak

http://www.scopus.com/;jsessionid=072AE99BC808044F006C44F66CAA5E1D.N5T5nM1aaTEF8rE6yKCR3A

http://apps.webofknowledge.com/UA_GeneralSearch_input.do?product=UA&search_mode=GeneralSearch&SID=U2Y3MUKXhCvySWCRBUe&preferencesSaved=

http://www.sciencedirect.com/

https://scifinder.cas.org/scifinder/login?TARGET%3Dhttps://scifinder.cas.org/scifinder/

http://chemwiki.ucdavis.edu/

http://chemkeys.com/es/

http://ull.chemistry.uakron.edu/analytical/index.html

http://www.chem.ualberta.ca/~inorglab/spectut/TblofCont.html

http://www.shsu.edu/~chm_tgc/sounds/sound.html

http://www.fao.org/index_es.htm

http://www.aoac.org/oma_revision/toc.htm

http://www.fda.gov/

http://www.usp.org/

http://www.picscheme.org/

http://www.chromatography-online.org

http://old.iupac.org/publications/analytical_compendium

http://www.shsu.edu/~chm_tgc/sounds/sound.html

http://www.sciencedirect.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GOICOLEA ALTUNA, MARIA ARANZAZU
  • GOMEZ CABALLERO, ALBERTO
  • MAGUREGUI HERNANDO, MAITE

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-23

16:00-17:00 (1)

19-34

16:00-17:00 (2)

20-24

16:00-17:00 (3)

25-25

17:00-18:00 (4)

25-26

14:00-15:00 (5)

26-26

17:00-18:00 (6)

32-32

16:00-17:00 (7)

32-34

16:00-17:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

17:00-18:00 (1)

28-29

17:00-18:00 (2)

31-31

16:00-17:00 (3)

33-34

16:00-17:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
32-32

09:30-13:00 (1)

09:00-13:00 (2)

33-33

09:30-13:00 (3)

09:30-13:00 (4)

09:30-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-21

15:00-16:00 (1)

19-28

15:00-16:00 (2)

20-26

15:00-16:00 (3)

22-24

18:00-19:00 (4)

25-25

15:00-16:00 (5)

27-28

15:00-16:00 (6)

27-34

15:00-16:00 (7)

32-32

15:00-16:00 (8)

18:00-19:00 (9)

33-34

15:00-16:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (9)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

14:30-15:30 (1)

29-32

15:00-16:00 (2)

31-31

15:00-16:00 (3)

33-34

15:00-16:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

09:00-13:00 (1)

09:30-13:00 (2)

09:30-13:00 (3)

09:30-13:00 (4)

09:30-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)