XSLaren edukia

Fisika25108

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25108

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.1218
Laborategiko p.913.5
Ordenagailuko p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Fisika irakasgaia oinarrizko zientzia esperimentalen alorrekoa da. Ikasleak oinarri sendoa lortu behar du alor horretan, ezinbestekoa baita hurrengo mailetako irakasgaiak ulertzeko. Gainera, ikasleak ikastegi ezberdinetatik etortzen direla eta, haien ezagutza maila orekatzea ere lortzen da.



Irakasgai honek fisikaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, magnitude eta unitate fisikoetatik hasita, mugimenduaren legeak, lana eta energia, eta eremu elektriko eta magnetikoa aztertuz.



Ikasgaia jarraitzeko 1. lauhilabeteko Matematika beharrezkoa da. Kimikan ikasitako kontzeptu batzuk (materiaren osaera) erabilgarriak izango dira. Batxilergoan fisika ikasi izana oso gomendagarria da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Zeharkako gaitasunak

Hainbat iturritatik aplikatutako gai bati buruzko informazioa erabiltzeko, behar bezala interpretatzeko, ondorio esanguratsuak ateratzeko eta jendaurrean aurkezteko gai izatea.



Gaitasun orokorrak

Zientziei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta horien emaitzak erabiltzea, gizarte-, ekonomia-, lege- eta etika-esparruekin integratuta, ingurumen-arazoak identifikatzeko.



Gaitasun espezifikoak

- Fisikan oinarrizko ezagutzak eta arazoak konpontzeko gaitasuna eskuratzea.

- Arlo zientifikoetako terminologia eta neurketa-unitateak ezagutzea eta aplikatzea.

- Laborategiko lanerako eta oinarrizko instrumentaziorako beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzea, garatzea eta lantzea.

- Matematika erabiltzea problemak ebazteko eta fenomeno naturalak matematikoki modelatzeko.



Ikaskuntza emaitzak

- Magnitudeen eta unitateen nazioarteko sistema zehaztasunez erabiltzen du.

- Fisikaren kontzeptuak aztertzen eta azaltzen ditu titulazioaren testuinguruan.

- Problemak oinarrizko alderdietara murrizten eta sinplifikatzen ditu, eta analisiaren, hipotesien, estrategien lanketaren eta emaitzen analisiaren bidez ebazten ditu.

- Fisikako laborategi bateko neurketa-tresnak erabiltzen ditu, datuak eta grafikoak zehaztasunez interpretatzen ditu eta behar bezala ebaluatzen ditu akats esperimentalak.

- Fisikaren printzipio eta lege orokorrak aplikatuz ebazten ditu praktikak, eta erabakitako ebazpen-metodoa justifikatzen du.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK:



1.- Magnitude eta unitateak. Nazioarteko Sistema. Zifra esangarriak.



2.- Mugimenduaren legeak.

Inertzia, oreka eta mugimendu aldaketa. Higidura zirkularra, zuzena eta parabolikoa. Erreferentzi sistema inertzial eta ez inertzialak. Higidura erlatiboa. Lana eta energia. Indar kontserbakorrak eta ez kontserbakorrak.



3.- Eremu grabitatorioa.

Indar-eremuak eta potentzialak. Gradientea. Indar eta eremu grabitatorioa. Energia potentzial grabitatoria, potentzial grabitatorioa.



4.- Eremu elektrikoa.

Indar eta eremu elektrikoa. Energia potentzial elektrikoa, potentzial elektikoa. Ohm-en legea. Zirkuitu elektrikoak. Potentzia elektrikoa eta Joule galera.



5.- Magnetismoa.

Magnetismoa eta imanak. Eremu magnetikoa eta Lorentz-en indarra. Korronte elektrikoei eragiten dieten indar magnetikoak. Korronte elektrikoek eragindako eremu magnetikoak. Indukzio elektromagnetikoa: Faraday-ren legea. Aplikazioak.



6.- Termodinamika.

Termodinamikaren hiru legeak. Energia osoaren kontserbazioa. Entropia. Aplikazioak.





PRAKTIKAK:



1. Kalkulu orrien oinarriak (ordenagailuan)



2. Mekanika



3. Indukzio elektromagnetikoa



4. Ohm-en legea

MetodologiaToggle Navigation

Saio presentzialetako metodologia aktiboa eta parte hartzailea izango da. Eskolak, neurri batean, galdera ezberdinei erantzuna bilatu eta elkarren arteko eztabaidan oinarrituko dira. Ikasle kritikoak sortzea eta hausnarketa piztea da irakasgaiaren helburuetako bat eta, zentzu horretan, eskoletara joatearekin ez da nahikoa, parte hartzea beharrezkoa baita. Hori dela eta, irakasgai hau Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduko i3KD Berrikuntza Proiektu baten baitan dago, Graduko irakasgai ezberdinen arteko koordinazio bat burutuz eta metodologia aktiboen bitartez Gradu osoan zehar Jasangarritasunaren helburuak lantzean datzana. Guzti horretarako, hainbat metodo edo teknika proposatu daitezke:



• Problemetan Oinarritutako Irakaskuntza: Metodo honen arabera, egoera problematiko bat aurkeztuko da eta egun batzuetan zehar honi erantzuna emateko pausuak burutuko dira.



• Puzlea: Taldeka egiten den jarduera da. Problema bat atal ezberdinetan banatzen da eta talde bakoitzeko partaide bakoitzak problemaren atal bat landu beharko du. Banaka landu ostean, aditu-taldeak osatuko dira: atal bera duten pertsonez osaturiko taldeak, eurei egokitu zaien atala denon artean lantzeko. Azkenik, jatorrizko taldean problema osoa landuko da. Teknika honen bitartez eta Fermi-ren problemak erabiliz "Planetaren jasangarritasuna oinarrizko kontsumo materialen produkziorako" ariketa landuko da, i3KD proiektuaren barnean dagoena.



• Gela irauliaren eredua: tarteka, gelan ariketa praktikoagoei tokia uzteko asmoz, etxean gaiari buruzko irakurgaiak, entzungaiak edota bideoak landu beharko dituzue.



• Gelako aurkezpenak/bideoak: Ikasturtean zehar gai ezberdinen inguruko aurkezpen edo bideo laburrak aurkeztuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Azterketa partzialak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi ebaluazio mota dago: ebaluazio jarraia eta azken ebaluazioa



Ebaluazio jarrairako, ikasturtean zehar talde lanak entregatuko dira. Hauen helburua, ikasleei pentsaraztea eta aplikazio praktikoak bilatzea da. Talde lanekin amaierako notaren %20a lor daiteke. Azterketa partzialek ebaluazioaren %20a balio dute (azterketa bakoitzak %10a). Azkenik, azterketa finalak %60ko ekarpena du, %40 teoria izango dena eta 20% ikasturtean zehar burutuko diren praktiken idatzizko azterketa izango dena. Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa da amaierako azterketa gainditzea eta praktiketako azterketan 10etik 4 bat lortzea. Irakasgaia gainditzeko guztira 10etik 5 puntu lortu beharko dira gutxienez.



Ikasleek eskubidea izango dute ebaluazio jarraiari uko egin eta azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Horretarako, irakasleari idatziz jakinarazi beharko diote kurtsoaren lehen 9 asteetan.



Azken ebaluazioa aukeratzen duen ikasleak azken idatzizko proba baino ez du egingo. Probak bi atal ditu: problemak (% 80) eta praktikak (% 20). Proba honek notaren %100 balio du. Irakasgaia gainditzeko praktiketako atalean gutxienez 10etik 4 puntu lortu behar da, eta guztira 10etik 5 puntu edo gehiago.



******

Covid-19: osasun krisiari dagokion alarma egoerak eraginda, azterketa telematikoa burutuko litzateke, azterketa presentzialaren egitura bera izango lukeena.

******





Deialdiari uko egiteko azken probara ez joatearekin nahikoa da.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK: entregaturiko ariketa edo problema guztietan, emaitzaz gain, problemen planteamendua eta ebazpenen garapena baloratuko dira, azalpen argiak eta egokiak erabiltzea, baita aurkezpena txukuna eta ondo antolatua egotea ere. Gainera, idatzizko lan eta ebaluazio-proba guztietan, ortografia eta sintaxi akatsak kopuruaren arabera zigortuko dira; horietako bakoitzak 0,1 puntu kenduko du eta, gehienez, 0,5 puntu kenduko dira.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Probak bi atal ditu: problemak (% 80) eta praktikak (% 20). Proba honek notaren % 100 balio du. Irakasgaia gainditzeko praktiketako atalean gutxienez 10tik 4 puntu lortu behar da, eta guztira 10tik 5 puntu edo gehiago.



Ezohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da; hortaz, ohiko deialdiaren azken ebaluazioan azaldu berri ditugun baldintza berberak ezarriko dira.



Deialdiari uko egiteko azken probara ez joatearekin nahikoa da.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK: probako ariketa eta problemetan, emaitzaz gain, problemen planteamendua eta ebazpenen garapena baloratuko dira, azalpen argiak eta egokiak erabiltzea, baita aurkezpena txukuna eta ondo antolatua egotea ere. Gainera, ortografia eta sintaxi akatsak kopuruaren arabera zigortuko dira; horietako bakoitzak 0,1 puntu kenduko du eta, gehienez, 0,5 puntu kenduko dira.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fisika zientzialari eta ingeniarientzat, P.M. FISHBANE, EHU, 2008.

Física para la ciencia y la tecnología, P.A. TIPLER, Reverte. 5.ª ed., 2004.







Gehiago sakontzeko bibliografia

Bases de la física medioambiental, F. JAQUE, I. AGUIRRE, Ariel, 2002.
Environmental Physics, E. BOEKER, R. VAN GRONDELLE. John Wiley & Sons, 2. arg., 1999.
Introduction to Environmental Physics, N. MASON, P. HUGHES, Taylor & Francis, 2001.
Por amor a la física, WALTER LEWIN, Debate, 2012.

Aldizkariak

Elhuyar aldizkaria.

Web helbideak

http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica/
http://lectureonline.cl.msu.edu/~mmp/applist/applets.htm
http://phet.colorado.edu/index.php

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DE COS ELICES, DAVID
  • OGANDO ARREGUI, EDUARDO
  • VILLAMOR LOMAS, ESTITXU

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

16:00-17:00 (1)

19-23

15:00-16:00 (2)

19-34

15:00-16:00 (3)

20-34

15:00-16:00 (4)

24-24

15:00-16:00 (5)

32-32

15:00-16:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

16:00-17:00 (1)

21-22

18:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

09:00-12:00 (1)

31-31

09:30-12:30 (2)

34-34

09:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

09:00-12:00 (1)

31-31

09:30-12:30 (2)

34-34

09:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

09:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

09:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-23

16:00-17:00 (1)

19-26

16:00-17:00 (2)

20-23

16:00-17:00 (3)

24-34

15:00-16:00 (4)

16:00-17:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-31

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-31

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

09:00-12:00 (1)

28-28

09:00-12:00 (2)

33-33

09:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

09:00-12:00 (1)

28-28

09:00-12:00 (2)

33-33

09:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

09:00-12:00 (1)

28-28

09:00-12:00 (2)

33-33

09:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

09:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

09:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

09:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)