XSLaren edukia

Elikagaiei buruzko Arautegiak eta Legeria25122

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25122

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Ordenagailuko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Elikagaiei buruzko Arautegiak eta Legeria irakasgaian teknologo batek zuzenbide eta justizia-administrazioaren printzipio orokorrak ezagutu behar ditu. Modu honetan indarrean dagoen legeria betetzeko gai izango da bere praktika profesionalean zehar, dagokion esparruko arau higieniko-sanitarioetatik elikagaien etiketatu eta publizitatera.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaian hainbat gaitasun orokor eta oinarrizkoak landuko dira:



1- Elikagaien industriari eta kontsumitzaileei aholkularitza ematea arlo zientifiko, tekniko eta legaletan, publizitate-, etiketatze- eta marketin-lanetan.

2- Ikasleek beren ezagutzak lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak eginez eta defendatuz eta beren ikasketa-arloaren barruan arazoak konponduz frogatu ohi diren gaitasunak izatea.

3- Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititu ahal izatea publiko espezializatu bati zein espezializatu gabeari



Horretaz gain, ikasleak moduluko hurrengo gaitasun espezifikoa eta Graduko zeharkako gaitasunak, eta horrekin loturiko ikaskuntza-emaitzak (IE) lortu behar ditu:



4- Elikagaien legeria eta normalizazioa ezagutzea, bai eta tokiko, estatuko eta nazioarteko printzipio deontologikoak ere, indarrean dagoen legeria behar bezala betetzeko eta lege-gaiak ebazteko.

IE1: Zuzenbidearen, justizia-administrazioaren eta esparru juridiko orokorraren oinarrizko printzipioak eta funtzionamendua ezagutzen ditu.

IE2: Elikagaien arloko oinarrizko legeria interpretatzen du, bai eta berariazko araudia eta elaborazio-, eraldaketa-, kontserbazio-, ontziratze-, banaketa-, garraio-, publizitate- eta kontsumo-prozeduren oinarrizko baldintzak ere.

IE3: Bere lanbidearen printzipio deontologikoak ezagutzen ditu.



5- Iturri bibliografikoetatik datorren informazioa bilatu, hautatu eta interpretatzeko gai izatea

IE4: Legeriaren datu-baseak egokiro eta modu efizientean erabiltzen ditu.

IE5: Erreferentzia eta aipamen bibliografikoetako arauak betetzen ditu, testuinguru akademikoaren arabera (APA, Vancouver, ISO).



6- Aurkezpen publikoa egiteko gai izatea, informazio eta komunikaziorako teknologiak erabilita. Eta honekin lotura estua duen EHU/UPVko zeharkako gaitasunen katalogotik ateratakoa: 2.3. Komunikazioa eta Eleaniztasuna.

IE6: Informazioa modu argian eta profesionalean transmititzen du, tresna eta baliabide digital edota analogiko egokiak erabiliz.

IE7: Idatzizko adierazpen egokia erabiltzen du, publikoari doitua, akats ortografiko eta gramatikalik gabekoa eta formatu aldetik ezarritako arauei jarraiki.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Zuzenbidea. Zuzenbidearen definizioa eta helburua. Arau juridikoaren definizioa, egitura eta elementuak. Ordenamendu juridikoaren definizioa eta antolamendua Espainan eta Europar Batasunean, zuzenbide iturriak, hierarkia juridikoa.

2.- Administrazioa eta Administrazio-zuzenbidea. Elikadura arloko administrazio-antolaketa. Espainiako administrazio publikoa: kontzeptu, antolaketa eta eskumenak.

3. – Europako Elikadura Zuzenbidea. Nazioarteko mugimendu kodetzailea. Codex alimentarius. Europar Batasuna. Elikadura Lege Orokorra. Arriskuen ebaluazioa, kudeaketa eta informazioa.

4.- Espainiar Elikadura kodea. Oinarrizko printzipioak eta definizioak. Arau osagarriak.

5.- Kontsumitzaileari bideratutako informazioa. Etiketak ontziratutako elikagaietan. Derrigorrezko eta hautazko informazioa. Xehekari saltoki eta Jatetxeetako elikagaien informazioa. Nutrizio- eta osasun-adierazpenak.

6.- Elikadura iruzurrak. Definizioak. Europar iruzurren aurkako sarea. Elikagaien Kalitatearen defentsarako legea. Kontrol-planak.

7. – Beste araudi horizontala. Elikagai-osagarriak, elikagai berriak, genetikoki eraldatutako elikagaiak, ekologikoak.

8.- Kalitate labelak. Kalitate erregimenak. Berme-markak. Ekoizpen ekologikoa eta integratua.

9.- Deontologia. Teknologoen funtzioak. Kode Deontologikoa.



PRAKTIKEN EDUKI OROKORRA

1. SAIOA- Informazio-iturri juridiko fidagarriak

2. SAIOA - Dokumentu legalen aipamenak

3. SAIOA - Arazo praktikoen ebazpena

4. SAIOA - Talde lanarekin lotura daukaten arazoen ebazpena

5. SAIOA - Epaiketa.Egoera erreala ebazten rol jokoaren bidez

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak, ordenagailu-praktikak, arau juridiko ezberdinen azterketa, autoebaluaketarako galdetegiak, ariketa praktikoak gelan metodologia ezberdinen bidez eta idatzizko talde-lana.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 8
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 17
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa hurrengo jardueraz osatua dago:

- Autoebaluaketarako galdetegiak (hautazkoa eta kalifikaziorik gabekoa)

- Idatzizko talde-lana (%15), non idatzizko lanak %10,5 balio duen eta lanaren aurkezpenak %4,5.

- Europako arau juridiko baten azterketa (%15), bi partetan banatuta: i) binaka egiten den galdetegia (%7,5) eta banaka egiten den idazlana (%7,5).

- Egungo gaiei buruzko problemen ebazpena eta eztabaida (hautazkoa eta kalifikaziorik gabekoa)

- Ordenagailu-praktikak (%10).

- Idatzizko azterketa (%60), erantzun anitzeko galderekin eta galdera irekiekin.



Jardueren nota minimoa 5 izango da. Jarduera baten bat egiten ez bada, deialdiaren uko-egite bezala kontsideratuko da.



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da probara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.



EHUko arautegia jarraituz, ikasle batek ebaluazio jarraituari uko egin nahi izatekotan, eta ordez amaierako proba bakar bat egin izango balu, formalki komunikatu beharko dio irakasle arduradunari aplikaziozko arautegian ezarritako epeen barnean. Amaierako azterketak eduki teoriko-praktikoak izango ditu, eta hurrengo atalak izango ditu: proba idatzia, erantzun anitzeko galderekin eta galdera irekiekin (%60), ordenagailu-gelan kasu praktiko baten ebazpena (%20) eta idatzizko lan bat (%20), irakaslearekin adostuko dena ebaluazio proba baino hilabete lehenago.



Azken ebaluazioaren kasuan, probara ez aurkezteak automatikoki "aurkezteke" kalifikazioa suposatuko du.



UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa jarraiki, ikaslegoari azken proba idatzian kalkulagailua soilik erabil daitekeela jakinarazten zaio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdirako irizpide berdinak mantenduko dira, hurrengoa kontuan hartuz:

1. Etengabeko ebaluazio aukeratuz gero, azterketa teorikoan 5 ateratzen ez bada, beste jardueren emaitzak ikasturte batez gordeko dira.

2. Etengabeko ebaluazioa aukeratuz gero, azterketa ez den beste edozein jardueratan 5 baino gutxiago lortzen bada, atal horren ebaluazioa bakarrik egingo da ez-ohiko deialdian.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EUROPAR ERKIDEGOAREN ARAUDIAK: Erregelamenduak, Zuzentarauak, etab., elikagaien esparruari dagozkionak.



ESPAINIAKO ARAUDIA: Errege Dekretua, Ministerio-Agindua etab., elikagaien esparruari dagozkionak.



Código alimentario español y disposiciones complementarias. Séptima edición. Madrid, 2006.



Legislación alimentaria. Código alimentario español y disposiciones complementarias. Paloma Deleuzes. Tecnos Editoriala(Grupo Anaya).

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alimentación y Derecho. Aspectos legales y nutricionales de la alimentación (2010). Javier Aranceta y Nuria Amarilla. Editorial Médica Panamericana.

Alimentación y derecho : aspectos legales y nutricionales de la alimentación.Aranceta, Javier (2011). Editorial Médica Panamericana.

Seguridad Alimentaria y Nuevos Alimentos (2006). Miguel Ángel Recuerda Girela. THOMSON Aranzadi.

Aldizkariak

SOCDERCON. Sociología y Derecho del Consumo y de la Alimentación
Revista CESCO de Derecho de Consumo.

Web helbideak

BOE: Boletín Oficial del Estado, www.boe.es

EHAA: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria / Boletín Oficial del País Vasco, www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_00?c

Codex Alimentarius: www.codexalimentarius.net

Organización Mundial de la Salud: www.who.int/OMS

AESAN, Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición. http://aesan.msssi.gob.es/

Comisión Europea, Portal de información de la Comunidad Europea, Unión Europea. http://ec.europa.eu/food/index_en.htm.

EFSA, Agencia Europea de Seguridad Alimentaria, Unión Europea http://www.efsa.europa.eu/.

Noticias Jurídicas: http://noticias.juridicas.com/

Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa (ELIKA): http://www.elika.net/eu/

Codex alimentarius: http://www.codexalimentarius.net

Organización de las Naciones Unidas para la Agricultura y la Alimentación (FAO):
http://www.fao.org

MAPA: https://www.mapa.gob.es/es/

Revista alimentaria. http://www.revistaalimentaria.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTINEZ GONZALEZ, OLALLA
  • PORTILLO BAQUEDANO, MARIA PUY
  • RODRIGUEZ RIVERA, VICTOR MANUEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-17:00 (1)

16:00-17:00 (2)

2-3

16:00-17:00 (3)

2-8

16:00-17:00 (4)

2-13

16:00-17:00 (5)

4-5

16:00-17:00 (6)

6-6

16:00-17:00 (7)

16:00-17:00 (8)

6-16

16:00-17:00 (9)

10-13

16:00-17:00 (10)

15-16

16:00-17:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

09:00-13:00 (1)

09:00-13:00 (2)

09:00-13:00 (3)

09:00-13:00 (4)

09:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

2-3

17:00-18:00 (3)

2-5

17:00-18:00 (4)

2-8

17:00-18:00 (5)

4-5

17:00-18:00 (6)

6-6

17:00-18:00 (7)

17:00-18:00 (8)

6-13

17:00-18:00 (9)

6-16

17:00-18:00 (10)

10-13

17:00-18:00 (11)

15-16

17:00-18:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

09:00-13:00 (1)

09:00-13:00 (2)

09:30-13:30 (3)

09:30-13:30 (4)

09:30-13:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)