XSLaren edukia

Gidaritzapeko Praktikak25144

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
25144
Murrizketak
Praktika gidatuak egiteko "Elikagaien Teknologia I" gaindituta izan behar da
Praktika gidatuak egiteko nahitaezko156 kreditu gaindituta izan behar dira
Praktika gidatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira
Praktika gidatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau “Gradu Amaierako Lana eta Practicum” modulukoa da eta azken kurtsoko bigarren lauhilekoan ematen da. Nahitaezko irakasgai honek 12 kreditu ECTS ditu eta lauhileko bateko iraupena du. Praktika Tutelatuak nekazaritza- eta elikagai-sektoreko enpresetan, erakunde publikoetan, ikerketa-zentro publiko zein pribatuetan, aholkularitza-enpresetan, kontsultoretza-enpresetan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiari lotutako analisi-laborategietan burutzen diren bi hilabeteko prestakuntza-aldi bat dira (270 ordu presentzial inguru).

Irakasgai honen bitartez, ikasleak etorkizunean izango duen jarduera profesionalaren errealitatearekin kontaktu zuzena hartzen du.

Praktika-aldian zehar ikasleak burutuko duen lana empresa/erakunde laguntzaile motaren araberakoa izango da eta aldez aurretik Unibertsitateko Tutorearen eta enpresa/erakunde laguntzailearen Instruktorearen artean antolatuko da. Lan hori, ikasleak aurretik jasotako irakasgaietan lortutako ezagutza eta ahalmenekin zuzenean lotuta egongo da eta Unibertsitate Graduko ikasle baten formazioari dagokiona izango da.



OHARRAK:

Praktika Tutelatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira. Horrez gain, praktikak egin ahal izateko, ikasleak gutxienez 156 derrigorrezko kreditu gainditu beharko ditu aldez aurretik, kreditu horien artean Elikagaien Teknologia I irakasgaiarenak egonik.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Jasotako prestakuntza edukiak eta lortutako gaitasunak eremu profesionalean aplikatzea.

2. Lantaldean integratzea eta agindutako lana egokitasunez garatzeko beraiekin komunikatzea.

3. Lan profesional bat burutzea bere fase guztietan: informazio-bilketa, garapen metodologikoa eta lana burutzea.

4. Ikaslearen eremu profesionalaren barruan argudioak defendatzea eta arazoak ebazteko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gai zehatza enpresa/erakunde laguntzaile motaren eta ikasleak burututako zereginaren arabera aldatuko da. Egiteko jardueretako batzuk hurrengoak izan daitezke:

- Elikagaiak prozesatzea

- Analisi mikrobiologikoa

- Analisi fisikoa-kimikoa

- Kalitatearen aseguratze sistemak

- Sukaldaritza kolektiboa

- I+G-eko jarduera ikertzailea

MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA

Enpresa/erakunde laguntzaileek ikaslearen prestakuntza-prozesuan parte-hartze zuzena dute, Instruktorearen irudiaren bidez. Beste giza baliabide eta materialez gain, bere instalazioak ere eskainiko dituzte praktikak egiteko.

Praktika Tutelatuak empresa/erakunde laguntzailearen Instruktorearen eta Fakultateko Tutorean begiradapean egingo dira. Instruktorea ikaslearen prestakuntza-praktikoaz arduratuko da eta Tutorea ikaslearen jarraipenaz eta laguntzaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 65
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO-SISTEMA

Enpresa/erakunde laguntzaileko Instruktoreak praktiken garapenari buruzko balorazio txosten bat prestatu eta igorriko dio Tutoreari. Bertan honako puntuak baloratuko ditu:

- Lan-taldearenganako ikaslearen integrazioa

- Ekimena eta lanerako almena

- Betetze formala

- Tituluaren gaitasunen lorpen maila



Halaber, ikasleak enpresa/erakundean praktika-aldian burututako jardueraren txosten labur bat prestatu eta Instruktoreari eta Tutoreari igorriko die bere ebaluaziorako. Horretarako, Instruktore eta Tutoreek, praktiken zehar egindako lana aipaturiko txostenean jasotzeko ahalmenari eta hasiera batean hitzartutako helburuen lorpenari arreta jarriko diote. eGela-n eskura izango den eredua erabiliko da(*).



Tutoreak praktikak ebaluatuko ditu, Instruktorearen txostena (%75) eta ikaslearen txostenak (%25) oinarritzat hartuta. Horretarako, amaierako ebaluazio-txostena beteko du, eskura izango duen eredua (*) erabiliz eta Ikasleen Idazkaritzan entregatuko du.



(*) Eredu hauek sortu dira Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudia jarraituz (2019ko abuztuaren 6ko EAHH, 147. zk.)



Kalifikazioa berrikusteko/erreklamazioarako prozedura:

Kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa Tutorearekin eta Kanpoko Praktiken Dekanordearekin berrikusteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko beharko da. Ikaslea ez badago ados berrikuspenarekin, kexa idatzia aurkeztu ahal izango dio Dekanoari sei egun naturaleko epean, aktak argitaratu ziren egunetik hasita.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasgai honen ezaugarri bereziak kontuan izanda, Tutore bakoitzak bibliografia adierazgarriaren berri emango dio ikasleari.