Breadcrumb

Titulua-ADEko-eta-zuzenbideko-gradu-bikoitza-gipuzkoa

Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea

Aplikazio habiaratuak

Aurkezpena-ADEko-eta-zuzenbideko-gradu-bikoitza-gipuzkoa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzak prestakuntza erabatekoa eta osoa emango dizu, arlo juridikoan nahiz ekonomikoan. Jarduera juridikoak eta enpresarialak garatzeko aukerak identifikatzen eta aurreikusten ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat administratzen, antolatzen eta zuzentzen, eta zalantza egoeretan erabakiak hartzen. Gainera, zeure burua prestatuko duzu berrikuntza kudeatzeko eta zuzendaritzako trebetasunak aplikatzeko, baita arlo juridikoko jarduera profesionaletarako ere.

Gradu bikoitzaren bidez, ikuspegi kualifikatu bat eskuratuko duzu, gaitasun kritiko handiagoarekin. Titulu bikoitz honek gaitasuna emango dizu zeregin espezifikoak egiteko enpresetan eta erakundeetan, zeure burua egokituta egoera juridiko, ekonomiko, soziopolitiko eta teknologiko konplexu eta aldakorretara, estatuko nahiz nazioarteko ikuspegi batetik.

Gainera, seigarren mailan, ikasitako guztia praktikan jartzeko, nahitaezko tutoretzapeko praktikak egingo dituzu, erakunde publikoetan edo pribatuetan.

Gradu Bikoitz hau 2 Campusetan eskaintzen da:

  • Bizkaiko Campusa: Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), Bilbon.
  • Gipuzkoako Campusa: Donostian, Zuzenbide Fakultatean eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Zuzenbide Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

Iraupena

6 ikasturte

Kreditu kopurua

390 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

11,345 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

30 plaza

botoia-liburuxka-Zuzenbide-Fakultatea

Arrazoiak-ADEko-eta-zuzenbideko-gradu-bikoitza-gipuzkoa

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Prest eta prestu egongo zara zuzendaritzan, gestioan eta administrazioan jarduteko, bai enpresetan nola erakunde publiko eta pribatuetan.
  • Gai izango zara problema juridikoak ebazteko, gizarte harremanen alor ezberdinetan planteatzen diren problemak.
  • Praktikak egingo dituzu antolakunde ezberdinetan, zeure ibilbide profesionaleko lehendabiziko urratsak emanez.
  • Hezkuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, Latinoamerika, AEB, Asia eta besteko unibertsitateetan egonaldiak eginez.

Profila-ADEko-eta-zuzenbideko-gradu-bikoitza-gipuzkoa

Sarrera-profila

Enpresa mundua eta errealitate ekonomikoa, soziala eta politikoa interesatzen bazaizkizu, jakin-nahia baduzu, pertsona ekintzailea eta dinamikoa bazara, taldean aritzea atsegin baduzu, analisirako, gogoetarako, sintesirako eta kritikarako gaitasuna baduzu, eta gizarte gaiekiko sentikortasuna, argudiatzeko gaitasuna eta gatazkak konpontzen laguntzeko bokazioa, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza duzu aukerarik onena.

Irudia

Irteera profesionalak

Enpresa arloan eta arlo juridikoan, hainbat erantzukizun zereginetan:

  • Enpresetako edo erakundeetako zerbitzu juridikoak
  • Bulegoko abokatua edo estatuaren abokatua
  • Enpresa aholkularitza
  • Aholkularitza
  • Notariotza eta erregistroa
  • Estrategia zuzendaritza
  • Ekonomia-finantza kudeaketa eta kudeaketa fiskala
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Kontabilitatea eta ikuskaritza
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Analisi ekonomikoa
  • Banka eta finantza zerbitzuak

Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak izango dituzu.