XSLaren edukia

Ekonomiarako Sarrera I: Mikroekonomiaren Oinarriak26408

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26408

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiak gaur egungo arazo ekonomikoetan barneratzen ditu ikasleak, agente ekonomikoek erabakiak nola hartzen dituzten ulertzeko gakoak eskainiaz. Ekonomia ikasteko erabiltzen diren oinarrizko ideiak eta metodologiak erakusten dira, merkatuetan emandako elkartrukeen protagonistak ezagutuz: eskaria eta eskaintza. Kontsumitzailearen eta ekoizlearen portaeraren ereduak azaltzen dira. Eta honekin lotuta, prezioen sistema eta baliabideen esleipena. Doikuntza prozesuan prezioen efizientzia aurkezten da, eta merkatuek huts egiten dutenean alor publikoaren esku-hartzearen beharra.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

- Kontsumitzailearen eta enpresa lehiakorraren jokabidea karakterizatzea, kontsumitzaile zein enpresentzat optimizazio printzipioa oinarritzat duten ereduen bitartez.

- Baliagarritasunaren eta mozkinaren maximizaziotik abiatuz, eskari- eta eskaintza-funtzioak lortzea.

- Emaitza horiek formalizatzea eta termino ekonomikoetan interpretatzea.

- Estatika konparatiboko analisia egitea, aldagai ekonomiko esanguratsuetan izan daitezkeen aldaketak emaitza horien gain eragiten dituzten efektuak aztertzeko.



IKASTEAREN EMAITZAK



- Mikroekonomiaren ikuspuntutik kontsumitzailearen jokabidearekin lotutako kontzeptuak ulertzea.

- Mikroekonomiaren ikuspuntutik ekoizleen jokabidearekin lotutako kontzeptuak ulertzea.

- Adibide praktikoetan eskari- eta eskaintza-funtzioak kalkulatzea.

- Eredu ekonomikoak planteatzea eta interpretatzea.

- Aldagai ekonomiko esanguratsuek sortzen dituzten aldaketetan sakontzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Kontzeptua eta Metodoa Ekonomian. Ekonomiaren baliotasuna zientzia sozial eta enpiriko gisa. Eredu ekonomikoak. Oinarrizko arazo ekonomikoak.



2. gaia. Merkatua: eskaria, eskaintza eta oreka. Prezio-sistema eta baliabideen esleipena



3. gaia. Elastikotasunen analisia. Estatuaren esku-hartzearen ondorioak. Zergak, subentzioak eta prezioen kontrolak.



4. gaia. Kontsumitzailearen portaera. Lehentasunak eta baliagarritasuna. Aurrekontu-murrizketa. Baliagarritasunaren maximizazioa eta aukera optimoa. Eskaria, ordezkapen-efektua eta errenta-efektua. Kontsumitzailearen soberakina.



5. gaia. Enpresa, faktoreak eta produktuak. Faktore finko eta aldagarriak. Enpresaren jokamoldea epe laburrean: produkzioa eta kostuak.



6. gaia. Produkzio eta kostuei buruzko epe luzeko erabakiak. Eskalako errendimenduak. Kostuen minimizazioa. Efizientzia teknikoa eta efizientzia ekonomikoa. Eskalako ekonomiak eta desekonomiak.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaian astero bi klase magistral izango dira, bakoitza ordu eta erdikoa, eta hauek osatzeko praktika ordu gehigarri bat, gehien bat ariketa praktikoak ebaztera bideratuko dena.



COVID eszenatokia: osasun egoerak horrela eskatzen badu, martxan jarriko da eGelara kasu horietarako igoko den Ikaslearen Gida.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • IDATZIZKO FROGA PRESENTZIALA (%): 90

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio-sistema jarraitua izango da. Ikasleak aukera edukiko du kurtsoan zehar irakasgaia ateratzeko ikasturtean zehar egingo diren praktikak eta idatzizko froga presentzialak gaindituz.



Bestalde, ikasleek aukera dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu.





EBALUAZIO JARRAITUA



-Ikasturtean zehar egingo diren gelako praktikak (ariketak, kasuak eta buruketak): azken notaren %10.

-Praktikak ebaluatzeko eskubidea izateko gutxienez klase praktikoen %80ra joan behar da.

-Ikasturtean zehar egingo diren idatzizko froga presentzialak: azken notaren %90

-Idatzizko frogetan gutxienez 10etik 4,25 puntu atera beharko dira gelako-praktiketan lortutako puntu-kopurua gehitzeko.

-Kronograma, frogen datekin eta beste zehaztasunekin, eGelan argitaratuko da.



EBALUAZIO EZ-JARRAITUA EDO AZKEN EBALUAZIOA



Ohiko Deialdiko idatzizko froga: azken kalifikazioaren %100.



UKO EGITEA



* Deialdiari uko egon dioten ikasleek "EZ AURKEZTUA" kalifikazioa jasoko du.

* Ebaluazio Jarraituaren kasuan, nahikoa izango da dagokion idatzizko probetara ez aurkeztea azken kalifikazioa "EZ AURKEZTUA" izan dadin.

* Ebaluazio Ez-jarraituan kasuan, deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ohiko deialdiko idatzizko froga presentzialera ez aurkeztea eta "EZ AURKEZTUA" jarriko zaio.





COVID eszenatokia: osasun egoerak horrela eskatzen badu, martxan jarriko da eGelara kasu horietarako igoko den Ikaslearen Gida. Era berean, talde lanak banakako lanetan bihur daitezke.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia Ohiko Deialdian, ebaluaketa sistema jarraia edo ez jarraia jarraituz, gainditzen ez dutenek Ezohiko Deialdiko probetara aurkezteko eskubidea edukiko dute idatzizko froga %100era eginez.



UKO EGITEA



Ezohiko Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ofizialki zehaztutako azterketara ez aurkeztea eta "EZ AURKEZTUA" jarriko zaio.





COVID eszenatokia: osasun egoerak horrela eskatzen badu eta ezin bada azken froga hori era presentzialean egin, martxan jarriko da eGelan kasu horietarako igoko den Ikaslearen Gida.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egela plataforman eskuragarri izango diren apunte, irakurgai eta ariketak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• MOCHON, F.: "Economía: Teoría y Política". McGraw-Hill, Madrid, 2010.

• FREIRE RUBIO, Mª T.: Prácticas y conceptos básicos de Microeconomía". ESIC. Madrid. 2014.

• IBAÑEZ, F.; MATILLA, M eta OSUNA, R.: "Introducción al análisis Microeconómico". McGraw-Hill. Madrid, 2013.

• KRUGMAN, P, Wells, R eta Graddy, K: "Fundamentos de economía", Ed. Reverté, Barcelona, 2013.

• SAMUELSON, P.A. eta NORDHAUS, W. (2006): "Economía" 18ª ed., McGraw-Hill, Madrid, 2006.

• SANTOLAYA, M.: "Ejercicios prácticos de economía". Tirant lo Blanch. Valencia. 2013.

• ZURBANO, Mikel: “Mikroekonomia “, Udako Euskal Unibertsitatea, 1993. www.ueu.eus/download/liburua/Mikroekonomia.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

• MANKIW, M.G. eta TAYLOR, M.P..: "Economía", Ediciones Paraninfo, Madrid, 2017.
• PINDICK, R. S. eta RUBINFELD, D.: "Mikroekonomia". Deusto Ed. Zazpigarren argitalpena. Bilbo, 2010.

Aldizkariak

Boletín Estadístico. Banco de España
- Cuadernos de Información Económica.
- Ekonomiaz
- Diario El País. Negocios
- Diario Expansión
- Diario Cinco Días

Web helbideak

Banco de España: http://www.bde.es/
- Banco Central europeo: http://ecb.int/
- Cuadernos de Información Económica: http://www.revistasice.com/
- Ekonomiaz. Revista vasca de Economía: http://www1.euskadi.net/ekonomiaz/


Beste batzuk:

Bibliografiari buruz:
- http://www.mcgraw-hill.es/mochon/
- http://www.mhe.es/universidad/economia/samuelson/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

14:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.1A - . (1)
  • AULA 1.1A - . (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.1A - . (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

08:30-09:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.4 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.1A - . (1)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

08:30-09:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.4 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00 (1)

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.3 - . (1)
  • Aula 1.3 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.3 - . (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.3 - . (1)