XSLaren edukia

Administrazio Zuzenbidea II26155

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26155

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA II



1. Irakasgaia bere baitan barne hartzen duen oinarrizko gaia: Administrazio Zuzenbidea

2. Sail arduraduna: Administrazio eta Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia

3. UNESCOren sailkapen-kodea: 5605.01

4. Hizkuntza: gaztelania eta euskara





Zuzenbide Graduko 2. mailan eta Enpresaren Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbide Gradu bikoitzeko 3. mailan, bietan lehen Lauhilekoan, Administrazio Zuzenbidea II irakasgaiak, administrazio-jardunaren hainbat eremu sakonago aztertuko ditu: administrazio-ahal mota jakinak (zehatzailea eta desjabetzailea), administrazio-jardun horretatik eratorritako kontratuz kanpoko erantzukizuna, administrazioaren kontratazioa eta administrazioaren zerbitzuan diharduen pertsonala.



Horretarako, Zuzenbide Graduko 1. mailan edo Gradu Bikoitzeko 2. mailan eskaintzen den Administrazio Zuzenbidea I irakasgaiari loturiko ezagutza eta konpetentziak eskuratuak izatea gomendatzen da.



Administrazio Zuzenbidea I irakasgaian administrazio-prozeduraren gaineko araudi erkidea eta administrazio egintzaren teoria orokorra ikasi ondoren, Administrazio Zuzenbidea II irakasgaiaren xedea da herritarren egoera juridikoei eragiten dieten prozedura-mota ezberdinak aztertzea. Alde batetik, administrazio-zigorrek norbanakoaren eskubideak murriztu edo kendu egiten dituzte, arau-haustetzat jo daitezkeen jokabideak burutu izanagatik. Administrazioak, bestalde, herritarrei eskubideak kentzen dizkienean, prozedura berezi bati ekin behar dio, jarduketa hori interes publikoaren aldekoa dela eta horrek gizarte interesa duela egiaztatzeko. Eskubideak gabetzeak diru-konponketa ere badakar, eta Administrazioak dagokion kalte-ordaina eman beharko dio kaltedunari. Horixe da desjabetzeko prozedura eta landuko dugun gaia, desjabetzeko ahala.



Norbanako pribatu eta Administrazioen arteko gatazkez gain, Administrazioak zerbitzuak eman eta jarduerak burutzeko, norbanako horien laguntza bilatu beharra daukala aipatu behar da. Horretarako, Administrazioak haiekin kontratuak eratzen ditu. Irakasgaiaren helburua da kontratu horiek sinatu eta betearazi ahal izateko ezinbesteko arauak zeintzuk diren azaltzea.



Irakasgai honek Administrazio Zuzenbide I irakasgaian emandako oinarrizko gaiak sakontzen ditu. Honek eskatzen du administrazio-egintzaren kontzeptua eta funtsezko arauak ezagutzea eta, horrez gain, administrazio-prozedura eta haren erregimen juridikoaren printzipioak ezagutzea ere bai.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. GAITASUN TRANSBERSALAK/GENERIKOAK:



T1. Kultura juridikoa.

T2. Legezko testuak erabiltzeko gaitasuna.

T3. Metodologia juridikoa.

T4. Dogmatika juridikoaren oinarrizko ezagupenak.

T5. Hausnarketa kritikoa.

T6. Ahozko eta idatzizko adierazpena.



2. GAITASUN ESPEZIFIKO KOGNITIBOAK (jakitea):



E1. Administrazioaren erantzukizuna sortzeko ezinbesteko elementuak identifikatu eta hura exijitzeko bideak aztertu.

E2. Administrazioaren zehapenaren ezaugarriak identifikatu eta zehapenei aplikagarriak diren printzipioak aztertu.

E3. Desjabetze-ahalaren elementuak ezagutu eta haren aurreko bermeak garatu.

E4. Sektore publikoko kontratuen elementuak identifikatu eta haien berezitasunak errekonozitu.

E5. Administrazio publikoren zerbitzura dagoen pertsonal ezberdinari zein erregimen juridiko aplikatzen zaion identifikatu eta aplikatu.



3. IKASGAIAREN IKASKUNTZA-HELBURUAK



IH1. Administrazioaren funtzionamenduaren aurrean erantzukizuna noiz eska daitekeen identifikatu.

IH2. Erantzukizunaren aurrean kaltetuak dituen bide ezberdinak ezagutu.

IH3. Administrazioaren zigor-ahala baliatzeko ze nolako aurrebaldintzak eman behar diren identifikatu.

IH4. Administrazioaren zigor-ahalaren aurrean nolako bideak aurreikusten dituen ordenamendu juridikoak aztertu.

IH5. Administrazioaren desjabetze-ahala baliatzeko egoerak identifikatu eta prozedura aztertu.

IH6. Administrazioaren desjabetze ahalaren aurrean berme ezberdinak baliatzen jakin.

IH7. Kontratu pribatu eta kontratu administratiboen arteko ezberdintasunak aztertu.

IH8. Sektore publikoko kontratuen egiturazko elementuak eta ezaugarriak adierazi.

IH9. Administrazio publikoaren zerbitzura dagoen pertsonalaren eskubide eta betebeharrekin zerikusia duten arazo juridiko jakinei soluzio bideak eman.



4. PROZEDURAZKO GAITASUN ESPEZIFIKOAK (egiten jakitea):



E6. Administrazio Zuzenbidearen iturriak aplikatu.

E7. Administrazio Zuzenbidearen kontzeptuak baliatu.

E8. Irakasgaiaren arloetan administrazioarekin zerikusia duten gatazkak aztertu eta ebatzi.



5. PRAKTIKETAN GARATUKO DIREN IKASKUNTZA-EMAITZAK



IE1. Administrazio-zuzenbideko iturri ezberdinen arteko erlazioak garatu.

IE2. Arazo juridikoak identifikatu.

IE3. Planteatzen diren kasuetan kontzeptu teorikoak aplikatu.

IE4. Hipotesi ezberdinen alde argudio juridikoak erabili.

IE5. Erabakiak hartzeko irizpideak ezarri.

IE6. Kasuaren ebazpenaren norainokoa ebaluatu.



6. JARRERAZKO GAITASUNAK (izatea):



E9. Talde-lana.

E10.Gaitasun kritikoa.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ADMINISTRAZIO-ZUZENBIDEA II



Erantzukizuna. Zehapenak. Desjabetzea. Kontratazioa. Administrazio publikoaren zerbitzura dagoen pertsonala.



1. IKASGAIA: Administrazioaren ondare-erantzukizuna.



I. Indarrean dagoen araudia eta ezaugarri orokorrak. II. Erantzukizunaren eskakizunak. 1. Lesio medeagarria. 2. Kaltearen egozpena. 3. Kausalitate-harremana. III. Kaltea ordaintzeko beharraren edukia. IV. Erantzukizuna exijitzeko bide formalak. V. Legegintza-egintzengatiko erantzukizuna. VI. Estatuak Justizia Administrazioaren funtzionamenduagatik duen erantzukizuna.



2. IKASGAIA: Administrazio-zehapenak.



I. Administrazioaren zehapen-jardunaren kontzeptua, jatorria eta bilakaera. II. Administrazio-zehapenen oinarria eta Konstituzioak aurreikusitako mugak. III. Administrazio-zehapenen motak. IV. Administrazio-zehapenen printzipio orokorrak (substantiboak eta prozedurazkoak). V. Zehapen-prozedura. VI. Zehapenak azkentzeko erak.



3. IKASGAIA: Desjabetzea.



I. Desjabetze-ahalaren izaera eta justifikazioa. II. Desjabetzearen elementuak: 1. Desjabetzearen subjektuak. 2. Desjabetzearen objektua. 3. Causa expropiandia. III. Desjabetzeko prozedura. IV. Presaz desjabetzea. V. Desjabetzearen aurrean eraturiko berme-sistema. VI. Desjabetutako ondasun edo eskubidea lehengoratzea.



4. IKASGAIA: Sektore publikoko kontratuak.



I. Sektore publikoko kontratuen aplikazio-eremu subjektiboa. II. Administrazio publikoen kontratazioaren gaineko erregimena: administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. III. Sektore publikoko kontratuen elementu nagusi eta berezitasunak.



5. IKASGAIA: Administrazio publikoaren zerbitzura dagoen pertsonala



I. Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutua: objektua eta sailkapena. II. Administrazio publikoaren zerbitzuko pertsonal-motak. III. Eskubide eta betebeharrak. IV. Zerbitzu harremanaren hasiera eta amaiera. V. Administrazio egoerak. VI. Diziplina erantzukizuna.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikaskuntza ikasgelan bertan eginiko aurrez aurreko hainbat lanen eta handik kanpoko lan ez-presentzialen bidez gauzatuko da. Horrela burutuko dira irakasgaiaren kredituei dagozkien orduak.



Honako hauek izango dira unitate guztietarako jarduera erkideak:



A)Ikasgelako edo bulegoko eginkizun presentzialak

A1. Eskola magistralaren jarraipen aktiboa.

A2. Agiriak (eskuliburuak, doktrina-artikuluak, arau-xedapenak, jurisprudentzia) aztertu, iruzkin idatziak egin eta ondorioak elkarrekin partekatzea.

A3. Ikaskuntza bideratu eta jarraitzeko, tutoretzetara joatea.

A4. Prozesu dokumentuak idaztea.

A5. Kasu praktikoak aztertu eta horietan planteaturiko arazoei juridikoki arrazoituriko eta prozesalki zuzena den ebazpena ematea.

A6. Kasu praktikoen ebazpenak edo testu juridikoak (arau-xedapenak, epaiak) ahoz azaltzea.

A7. Legedi eta jurisprudentziako datu-baseak erabiltzen ikasteko ordenagailu bidezko ikasgela-praktikak gauzatzea.



B) Ikasgelaz edo bulegoz kanpoko jarduera ez-presentzialak

B1. Irakasleak ikasgai bakoitzerako eman edo gomendaturiko irakaskuntza-materiala ikastea.

B2. Ikas-materialak, aurkezpenak eta kasuen ebazpenak prestatzea, liburutegi edo datu-baseetan bilaketak eginez.



Jarduera horietan, aurrez aurrekoak izan ala ez, aurrez aipaturiko berariazko eta zeharkako gaitasunak landuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • - Ebaluazio mistoaren sisteman, azken kalifikazioaren %70 azterketa idatzi batek emango du, eta gainerako %30, berriz, praktikak, irakurketak edo lanen aurkezpenak emango dute. - Azken ebaluazioaren sisteman, azterketa teoriko praktikoa izango da irakasgaiaren kalifikazioaren %100 emango duena. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aurreko atalean esan bezala, ebaluazio mistoaren sistemak azken azterketa eta ebaluazio jarraitua batuko ditu. Ebaluazio jarraitua eskolan eginiko lan, praktika eta mintegien emaitzek osatuko dute.



1) Azken emaitza bi kontzeptutan oinarritzen da (ebaluazio jarraitua eta azken azterketa). Alde batetik, azterketaren emaitzak azken kalifikazioaren %70 balio du; ebaluazio jarraitutik ateratako emaitzak, bestalde, azken kalifikazioaren %30 balio du.

2) Azterketak kurtsoan zehar emango diren ezagupen teoriko eta praktikoak ebaluatuko ditu.

3) Ebaluazio jarraituari dagokion kalifikazioa praktika eta ariketa guztien bataz bestekoak ematen du. Praktikei dagozkien kalifikazioak e-gela plataforman argitaratuko dira, azterketa egin baino astebete lehenago, gutxienez.

4) Ebaluazio jarraitutik ateratako nota ez da kontuan hartuko ikasleak azken azterketan ez badu 10etik 5 puntuko emaitzarik lortzen (edo 3.5 7tik), zati teorikoa eta praktikoa kontuan hartuz, betiere. Horrek ez du esan nahi ebaluazio jarraitutik lorturiko emaitzak ez duenik ezertarako balio. Izan ere, ebaluazio jarraituaren emaitzak ezohiko deialdian ere zenbatu ahal izango baitira, hurrengo atalean agertuko den moduan.

5) Ikasleek ebaluazio jarraituari dagokien praktikak egiteari uko egin diezaiokete. Aukera hori hartzen badute, azken azterketak emandako emaitza behin betiko kalifikazioaren %100 izango da. Ikasleak lauhileko lehenengo bederatzi asteetan uko egin dezake, esan bezala, eta irakasleari horren berri epean eman.

6) Ebaluazio jarraituari dagozkion lan guztiak zuzenduko dira eta esango zeintzuk diren gaizki egindako edo hobetu beharreko alderdiak, baita erantzun zuzenak edo irtenbiderik egokienak, irakaskuntza era progresiboan hobetu dadin.

7) Aurkeztu gabeko lanak 0 balioko dute bataz besteko aritmetikoa kalkulatzerakoan. Aurrez aurreko jarduera denean, bertaratzea berariaz balioetsiko da, eskolan planteaturiko jardunaren eginkizunak benetan egin badira.

8) Ebaluazio jarraitua eraman eta dagozkion praktikak egin arren, azterketara ez aurkeztea erabakitzen duen ikaslea "ez aurkeztu"-tzat hartuko da eta ez du kalifikaziorik izango. Horrez gain, hurrengo atalean adierazi moduan, irakasleari praktikei dagozkien emaitzak gordetzeko eskatu ahal izango dio.



Azken ebaluazioaren sisteman, aldiz, azken ariketa teoriko-praktikoak emango du irakasgaiaren emaitzaren %100.



EBALUAZIOAREN EGOKITZAPENA, AURREZ AURRE EGITERIK EZ DAGOEN KASURAKO



- EBALUAZIO-SISTEMA MISTOA:

Ebaluazio mistoko sisteman, azken kalifikazioaren % 30, gutxienez, proba edo jarduera desberdinen baloraziotik lortuko da: test moduko probak, ariketa praktikoak egitea, banakako lanak, talde-lanak... Azken kalifikazioaren % 70 amaierako proba batetik lortuko da. Proba horren diseinua honako hau izan daiteke: test motako proba, kasu praktikoen ebazpena, galdera laburrak, lanak egitea, edo ahozko proba bat.



Talde bakoitzeko irakasle arduradunak aukera izango du ebaluazio jarraituaren ehunekoa % 100era igotzeko.



- AMAIERAKO EBALUAZIO-SISTEMA

Amaierako ebaluazio-sisteman, kalifikazioaren % 100 amaierako proba teoriko-praktiko bat egitetik etorriko da.



Aurrez aurrekoa ez den azken ebaluazio-proba hori diseinatzeko, taldeko irakasle arduradunak honako aukera hauek erabaki ditzake, besteak beste: kasu praktikoak ebaztea, test moduko azterketa bat, galdera laburrak, ahozko proba bat, edo aurrekoen konbinazioa.



Nolanahi ere, talde bakoitzeko irakasle arduradunak, ikasturtea hasi baino lehen, ikasgaia gainditzeko egin beharreko jarduerak eta probak zehaztu beharko ditu eGelan, bai ebaluazio mistoko sisteman, bai amaierako ebaluazio-sisteman.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiari dagokionean, hona hemen ebaluaziorako irizpide eta zuzentarauak:

1) Ebaluaketa jarraituari lotutako praktikak egin eta kalifikatuak izan diren ikasleek irakasleari jakinarazi ahal diote praktiketan eskuratutako kalifikazioa gordetzea nahi dutela. Jakinarazpen hori azterketa-egunera arte egin ahal izango dute, beti ere azterketa egin aurretik. Halakoetan, azterketaren emaitzak kalifikazioaren %70 balioko du.

2) Ebaluaketa jarraituari lotutako praktikak egin eta kalifikatuak izan diren ikasleek erabaki ahal izango dute, hala ere, kalifikazio horiei uko egitea. Horretarako, irakasleari jakinarazi ahal diote, azterketa-egunera arte (azterketa egin aurretik, beti ere), azken azterketak kalikazioaren %100 ematea nahi dutela. Praktiken emaitzari uko egiten zaiola espreski ez bada adierazten, praktikak azken kalifikazioan kontuan hartuko dira.

3) Ezohiko deialdian edozein ikaslek erabaki dezake azterketaren puntuaketak azkeneko emaitzaren %100 balio izatea.



EBALUAZIOAREN EGOKITZAPENA, AURREZ AURRE EGITERIK EZ DAGOEN KASURAKO



AMAIERAKO EBALUAZIO-SISTEMA

Amaierako ebaluazio-sisteman, kalifikazioaren % 100 amaierako proba teoriko-praktiko bat egitetik etorriko da.



Aurrez aurrekoa ez den azken ebaluazio-proba hori diseinatzeko, taldeko irakasle arduradunak honako aukera hauek erabaki ditzake, besteak beste: kasu praktikoak ebaztea, test moduko azterketa bat, galdera laburrak, ahozko proba bat, edo aurrekoen konbinazioa.



Nolanahi ere, talde bakoitzeko irakasle arduradunak, ikasturtea hasi baino lehen, ikasgaia gainditzeko egin beharreko jarduerak eta probak zehaztu beharko ditu eGelan, bai ebaluazio mistoko sisteman, bai amaierako ebaluazio-sisteman.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1) e-Gela plataforman argitaratutako dokumentuak. Horien artean irakasgaiaren ikaskuntzan beharrezkoak izan daitezkeen testuak, araudia, estrategiak, apunteak eta bestelako dokumentuak aurkitu ahal izango dira.

2) Ordenagailuak eta online lanean aritzeko bestelako tresnak, beharrezkoa denean.

3) Bibliografia orokorra eta berezia hainbat gaitan:

-SANCHEZ MORON, M. Derecho administrativo. Parte General. Tecnos (gaurkotutako ediz.)

-MARTÍN REBOLLO, L. Leyes administrativas. Aranzadi (eguneratzeak: www.aranzadi.es).

-Legegintza-informazio zehatza: www.laley.net ("Noticias de Legislación" atala).

-Código administrativo. La Ley. (eguneratzeak: www.laley.net).

-GARCÍA URETA, A. Temas de Derecho Administrativo. Gomylex.

-Gainerakoan, www.boe.es orrialdean ere eskura daiteke Administrazio Zuzenbidearen Kodea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ARZOZ SANTISTEBAN, X. Administrazio Zuzenbidearen hastapenak. UPV/EHU.

-COSCULLUELA MONTANER, L. Manual de Derecho Administrativo. Thomson-Civitas.

-ESTEVE PARDO, J. Lecciones de Derecho Administrativo. Marcial Pons.

-GAMERO CASADO E. y FERNÁNDEZ RAMOS, S. Manual básico de Derecho Administrativo. Tecnos.

-GARCÍA DE ENTERRIA, E. - FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, T.R. Curso de Derecho Administrativo. Civitas.

-GARCÍA URETA, A. Temas de Derecho Administrativo. Tomo II. Marcial POns.

-PARADA VÁZQUEZ, J. R. Derecho Administrativo. Ed. Marcial Pons.

-PAREJO ALFONSO, L. Lecciones de Derecho Administrativo. Tirant lo Blanch.

-SANCHEZ MORON, Derecho Administrativo. Parte General. Tecnos.

-SANCHEZ MORON, M. Derecho de la función pública. Tecnos.

-SANTAMARÍA PASTOR, J. A. Principios de Derecho Administrativo. Iustel.

-URRUTIA LIBARONA, I. Administrazio Zuzenbideko ikasgaiak II. HAEE/IVAP.

-VV. AA. Materiales para el estudio del Derecho. www.iustel.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

Oinarrizko bibliografian arlo bakoitzean aipatutako argitalpenak begiratu.

Aldizkariak

- Contratación Administrativa Práctica, La Ley.

- Eleria, Euskal Legelarien Aldizkaria, Eusko Ikaskuntza.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria - Revista Vasca de Administración Pública (HAEA-RVAP), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - Instituto Vasco de Administración Pública (HAEE-IVAP).

- Noticias de la Unión Europea (ex Noticias CEE), CISS

- Revista de Administración Pública (RAP), Centro de Estudios Políticos y Constitucionales.

- Revista de Derecho Comunitario Europeo, Centro de Estudios Políticos y Constitucionales.

- Revista Española de Derecho Administrativo (REDA), Civitas.

- Revista Española de Derecho Europeo, Civitas.

- Revista General de Derecho Administrativo, Iustel.

Web helbideak

-Diputatuen Kongresua (www.congreso.es)

-Senatua (www.senado.es)

-Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (www.poderjudicial.es)

-Konstituzio-Auzitegia (www.tribunalconstitucional.es)

-Estatuko Gobernua (www.la-moncloa.es)

-Estatuko Administrazio Orokorra (administracion.gob.es)

-BOE (www.boe.es)

-Estatu-Kontseilua (www.consejo-estado.es)

-Eusko Jaurlaritza (www.ejgv.euskadi.eus)

-Eusko Legebiltzarra (www.legebiltzarra.eus)

-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (www.euskadi.eus/bopv)

-Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoa (www.comisionjuridica.euskadi.eus)

-Indarrean dagoen araudi europarraren bilduma (eur-lex.europa.eu)

-Batasun Europarraren Aldizkari Ofiziala (eur-lex.europa.eu/oj/direct-access.html)

-Erkidego Europarren Justizia Auzitegia (curia.europa.eu)

-Giza Eskubideen Auzitegi Europarra (www.echr.coe.int)

-Auzitegi Gorenaren Jurisprudentzia (www.poderjudicial.es)

-Arabako Foru Aldundia (www.araba.eus)

-Gipuzkoako Foru Aldundia (www.gipuzkoa.eus)

-Bizkaiko Foru Aldundia (www.bizkaia.eus)


Ondoko webguneotan dokumentazio juridiko ugari aurki dezakezue:
-www.iustel.com
-www.aranzadi.es
-www.laley.net
-noticias.juridicas.com

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

7-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

10:30-12:30 (2)

7-15

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)