XSLaren edukia

Ekonometria25846

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25846

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekonometria Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea Gradu bikoitzeko 4. Kurtsoko lehen lauhilekoan irakasten den nahitaezko irakasgaia da.



Irakasgai honek, erregresio linealeko eredua erabiltzea ahalbidetzen die ikasleei, dauzkaten datuekin aldagai ekonomikoen portaera aztertzeko. Adibidez, enpresa baten salmentak aztertu daitezke zenbait faktoreen funtzioan: publizitate gastua, interneteko ataria izatea, kokapena, sektorea, etab. Analisiaren ondoren, zenbait galderei erantzuteko moduan izango dira: Zein faktorek eragiten du salmentetan eta zeinek ez? Publizitate gastua kantitate batean handitzen bada, zenbat espero da salmentak handitzea? Zenbateko salmenta izango du ezaugarri konkretu batzuk dituen empresa batek? Horrelako informazioa lortu eta ulertzea oso lagungarria da enpresa bateko gestiorako eta erabakiak hartzeko.



Izaera instrumentala duen irakasgai honek, enpresaren plangintzan erabakiak hartzeko prestatzen du ikaslea, adibidez, ekoizpen mailan, producto baten etorkizuneko salmentan, salmenta-prezioan, langileen soldata mailan, ekoizpen-faktoretako gastu onargarrietan, ingurumenaren hobekuntzarako politiketan edota politika teknologikoetan.



Ekonometria egoki garatzeko, beharrezkoak dira estatistika deskriptiboa, probabilitate teoría eta inferentzia estatistikoaren ezagutzak, jada Enpresari Aplikatutako Estatistika eta Datuen Analisia eta Estatistika irakasgaietan ikasiak izanik. Era berean, aljebra lineala eta matrizialaren oinarria izan behar da, hauek Batxilergoan edota graduko lehen mailako Matematika I eta Matematika II irakasgaietan ikasiak.



Erregresio linealeko eredua erabakiak hartzeko eredu ekonomikoak aztertu behar dituzten irakasgaietan erabilgarria eta ezinbestekoa da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak



Gaitasun Espezifikoak:

G1. Erregresio linealeko ereduaren oinarrizko elementuak era kritikoan aztertu, eredu ekonometrikoen logika ulertzeko eta aldagai ekonomiken arteko erlazio kausalak zehaztatzeko helburuekin.

G2. Ekonometriaren oinarrizko metodologia aplikatu erlazio ekonomikoak estimatu eta balioztatzeko, aldagaien informazio estatistikoa kontuan izanik eta tresna informatiko egokiak erabiliz.

G3. Eredu ekonometrikoa estimatu eta balioztatzean lortutako emaitzak arrazoiki interpretatu, txosten ekonomikoak osatzeko helburuarekin.

G4. Aplikazio enpirikoan lortutako konklusioak era argi eta laburrean aurkeztu, ahoz edota idatziz.



Kurtsoan zehar moduluko Zeharkako Gaitasun hauek lantzen dira:

ZG1. Lortutako emaitzak kontuan izanik , arrazoitutako iritziak igortzeko ahalmena (M03CM02)*.

ZG2. Autonomi-gradu altua lortzeko ikasketa trebetasunak garatu, ondorengo ikasketei edota autoheziketari begira (M03CM05).

ZG3. Jariakortasunarekin, idatzizko eta ahozko komunikazioaren ahalmena (M03CM09).

ZG4. Pentsamendu analitikoaren eta gogoeta kritikoaren ahalmena (M03CM11).



* Graduko memorian Enpresen Administrazioaren eta Zuzendaritzaren Aurrerapena moduluko zeharkako gaitasunen kodeak dira (www.ehu.eus).



UPV/EHU-ko Katalogoko Zeharkako Konpetentziak: Konpromiso Soziala (gizarte eta ingurumen-arazo globalen ulermen kritikoa)



Ikasketa emaitzak



- Erregresio linealeko ereduaren zehaztapena ulertu, bereziki oinarrizko hipotesien esanahaia eta eraginak (G1).

- Aldagai kualitatibo eta kuantitatiboak ereduan barneratzen jakin (G1).

- Erregresio linealeko koefizienteak interpretatu, baita aldagaietan linealak ez diren zehaztapenekoak (G1, G3).

- Garrantzitsua den informazio estatistikoa antolatu eta sistematizatu (G3, G4).

- Datu ekonomikoak analizatu Gretl software ekonometrikoa erabiliz eta emaitzak interpretatu (G2, G3).

- Eredua estimatu Karratu Txikienen Arrunten bitartez (G2).

- Erlazio ekonomikoaren hipotesien kontrasteak (G3).

- Interesgarriak diren hipotesien aurresanak lortu eredu ekonometriko batekin (G3).

- Erregresio ereduko oinarrizko balizkoen baliotasuna konprobatu eta betetzen ez diren kasuetan, analisia aldatu (G3).

- Zehaztapen ezberdinen artean aukeratu, estimatzaileen propietateen arabera (G3).

- Eredu ekonometrikoaren estimazio emaitzak era egokian interpretatu (G3, G4).

- Gizarte, ekonomia eta ingurumen-arloko gai garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak ematea,datuen interpretaziotik abiatuta eta eredu ekonometriko egokiak erabilita (G3, G4).



Irakasgai hau irakasten duten irakasleek, etika akademikoaren betetzea sustatzen du, Praktika Egokien erabilpena bultzatuz, bai gela barruan duten jarrera, bai eta kurtsoan zehar egindako azterketak, lanak, praktikak, banaka eta taldeko lanetan.



UPV/EHUk onartutako IKD ereduaren eta EHUagenda 2030aren ildotik, ikasgai honen helburua da prestakuntza integrala, malgua eta ikasleen gizartearen beharretara egokitua sakontzea. Horretarako, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen (2015) esparrua sartzen du benetako arazo ekonomikoen analisi kuantitatiboan, ikerketan oinarritutako ikaskuntza-ikuspegi baten bidez. Horrela, ikasgelako irakaskuntzaren, GIHen eta horien analisiaren, eta irakasgaiko irakasleek irakasgai honetan egiten duten ikerketaren eta lanbide-orientazioaren artearen harremana estutu nahi da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAIAK



1. Ekonometriarako Sarrera.

Zer da ekonometria? Ereduaren kontzeptua: Eredu Ekonomikoa eta Eredu Ekonometrikoa. Datu ekonomiko motak. Eredu ekonometrikoaren garapen mailak.



2. Erregresio Linealeko Eredua (I). Zehaztapena.

Ereduaren zehaztapena: oinarrizko hipotesiak. Populazio-erregresio funtzioa. Koefizienteen interpretazioa. Aldagai azaltzaile koalitatiboak.



3. Erregresio Linealeko Eredua (II). Estimazioa.

Karratu Txikienen Arrunten Estimatzailea (KTA). Lagin-erregresio funtzioa: koefizienteen interpretazioa. Doikuntzaren ontasunaren neurriak: mugatze koefizientea. Hondarren analisia. Neurri unitateen aldaketa. Murrizketei baldintzatutako estimazioa.



4. Erregresio Linealeko Eredua (III). Inferentzia eta aurresana.

KTA estimatzailearen banaketa eta propietateak. KTA estimatzailearen bariantza eta kobariantzaren matrizearen estimatzailea. Tartezko estimazioa. Hipotesien kontrasteak: banakako eta baterako esanguratasuna eta beste murrizketa linealak. Kolinealitatea. Puntuzko eta tartezko aurresana.



5. Zehaztapen arazoak.

Erregresoreen hautaketa. Forma funtzionala eta heterozedastizitatearen ondorioak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntzaren metodologia bi irakaskuntza-modalitetan oinarritzen da: klase magistralak eta klase praktikoak. Irakasgai honen ikasketarako beharrezko materiala eta saio desberdinen banaketa (kronograma) eGela irakaskuntzarako laguntzako plataforman sortutako irakasgaiko ikasgela birtualean daude.



Klase magistralek programaren gai desberdinak garatzen dituzte batez ere. Hauetan, kontzeptu teorikoak azaltzen dira eta hobeto ulertu ahal izateko, zenbait adibide azaltzen dira. Gainera, problemak, ariketak eta galdeketak eskeintzen dira, ikaslegoak banaka edota taldeka egin ditzan eta horrela, teoriaren erabilpena kasu desberdinetan ulertu dezan.



Klase praktikoen antolaketa orokorrean berdintsua da. Lehenik, ikaslegoari eGelan lanaren adierazburua emango zaio, ez presentzialak diren orduetan landu dezan eta klase praktikoetara ekarri beharko du prestatuta. Bigarren, lana ikasgelan landuko da bakarka edo taldeka. Normalean, lan bakoitzarekin ikasleak irakasleari ikasgelan egindakoaren ebidentzia edo emaitza emango dio (ahozko aurkezpena edota idatzia). Gainera, lan hauetan planteatutakoaren irakaskuntzaren jarraipena ondorengo klase magistraletan izan daiteke, burututako lanari eta aurkeztutako ebidentzien feed-back eskainiz. Horrela, ikasleak bere ikaskuntzaren berri izango du eta beharrezkoa baderitzo, ikasketa taktikak bideratuko ditu emaitzak hobetzeko. Metodologia honen lehen zatia era autonomoan ezaguerak prestatu eta finkatzean datza, bigarrenak sortutako zalantzak azaltzeko aukera eskeintzen du eta hirugarrenak, lortutako aurrerapenaren osagarria litzateke.



Klase magistral, praktika eta mintegietan Gretl software-ekin lan egiten da. Programa honen erabilera aholkatzen da kode irekian dagoelako eta erabilera doakoa delako. Saio hauen helburua ikaslegoak programa honen oinarrizko trebetasun-gradua lortzea eta lanak egiteko erabiltzea da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasle guztientzat, ohiko deialdiaren derrigorrezko ebaluazio-sistema, ebaluazio jarraia da. Bere egitura honakoa da:



Irakasgaiaren kalifikazioaren %30a klaseetan proposatutako zereginetatik jasotako ebidentzien bidez lortuko da.



Irakasgaiaren kalifikazioaren %70a banakako idatzizko proban lortuko da, azterketen egutegi ofizialean ezarritako datan, non galdera teorikoei erantzungo den eta irakasgaiaren eduki teoriko zein praktikoekin erlazionatutako problemak ebatziko diren.



Azken kalifikazioa, ebaluazio jarraiako kalifikazioaren eta banakako azken probaren kalifikazioaren batezbesteko ponderatua izango da. Batezbesteko hau egiteko, banakako idatzizko azken proban 10 puntuko kalifikaziotik gutxienez 4 puntu izatea ezinbestekoa da. Bestela, esleituko den kalifikazioa, banakako idatzizko azken proban lortutakoa izango da, ebaluazio jarraiako kalifikazioarekin batezbestekoa egin gabe.



Irakasgai honetako proba eta azterketetan kalkulagailua erabil daiteke, eta, beharrezkoa denean, UPV/EHUko informatika-aretoetako ordenagailuak. Ezin daitezke telefono edo Tablet bezalako gailu elektronikorik erabili, ezta kalkulagailu bezala ere. Salbuespen gisa arau hau lasaitu ahal izango da azterketa zehatzetan, aldez aurretik abisatuko delarik.



Irakasgai honetako ikasleak, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan, jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloari lotuta daude akademikoaren eta ebaluazio-probetako praktika lizun edo iruzurrezkoen aurkako prebentzioaren gainean eta UPV/EHU-ako lan akademikoetan. Fitxategia hurrengo estekan eskuragarri dago: https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf/9305b6c7-919a-97d4-aa66-8564fb728502



UPV/EHU-aren Graduko titulu Ofizialetako ikasleen Ebaluazio-Erregulatzaile Araudiko II kapituluko 8 artikuluan adierazitakoaren arabera, azkeneko ebaluazio-sistemaren bitartez ebaluatu nahi duten ikasleek, taldearen arduraduna den irakasleari idatziz eskatu beharko dio, lehen 9 klase-asteak bukatu baino lehen. Ebaluazio jarraiari uko egiteko zentruko web orrialdean aurkitu daitekeen eskaera-orria bete beharko du eta ikasgelan irakasleari eman, behar bezala sinatuta. Talde bakoitzaren arduraduna den irakasleak, ebaluazio jarraiari uko egin dioten ikasleen zerrenda eGela plataforman argitaratuko du 3 egunetako epean.



Ohiko deialdian ebaluazio jarraiari uko egiteko eskatu duten ikasleen ebaluazioa, idatzizko banakako proba izango da (kalifikazioaren %100), non irakasgaiaren ikasketa emaitza guztiak baloratuko diren. Proba hau, azterketen egutegi ofizialean ezarritako datan izango da ikastegiko informatika-ordenagailu gelan.



UPV/EHU-aren Graduko titulu Ofizialetako ikasleen Ebaluazio-Erregulatzaile Araudiko II kapituluko 12 artikuluan adierazitakoaren arabera, , ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azterketen egutegi ofizialean ezarritako datan izango den banakako idatzizko azken probara ez aurkeztea, ebaluazio emaitzaren %70a izango litzateke ebaluazio-sistema jarraian eta %100a azkeneko ebaluazio-sisteman. Aktetan EZ AURKEZTUA agertuko da.



Irakasgaiaren irakaslegoak ebaluaketa sistemaren aldaketa egiteko eskubidea izango du, bere eskutik kanpo gertatutako egoera baten aurrean. eGela plataforman iragarriko da epe eta modu argian.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdiko ebaluazioa banakako proba bat izango da (kalifikazioaren %100a izango da) non irakasgaiaren ikasketa emaitza guztiak baloratuko diren. Proba hau, azterketen egutegi ofizialean ezarritako datan izango da ikastegiko informatika-ordenagailu gelan.

Ez ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da banakako probara ez aurkeztea. Aktetan EZ AURKEZTUA agertuko da.



Irakasgaiaren irakaslegoak ebaluaketa sistemaren aldaketa egiteko eskubidea izango du, bere eskutik kanpo gertatutako egoera baten aurrean. eGela plataforman iragarriko da epe eta modu argian.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela irakaskuntza plataforma
Gretl software ekonometrikoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gomendatutako bibliografia testu liburuetan eta online materialan oinarritzen da. Bibliografian sartutako titulu guztiek ikastaroaren eduki osoa bete ez arren, oinarrizko bibliografian aurkeztutako guztiak materia prestatzeko nahikoa da.



Oinarrizko erreferentzia bibliografikoa



1. Stock, James H. eta Mark Watson (2011). Introducción a la Econometría, 3. edizioa, Madrid, Pearson



2. Wooldridge, Jeffrey M. (2001). Introducción a la econometría: Un enfoque moderno, 2. edizioa, Thomson-Paraninfo.



Online materiala



1. Esteban, M.Victoria, Paz Moral, Susan Orbe, Marta Régulez, Ainhoa Zárraga eta Marian Zubia (2009). Oinarrizko Ekonometria Gretl erabiliz. Sarriko-On 09/09. Facultad Ciencias Económicas y Empresariales. UPV-EHU.

2. Fernández, Javier eta González, Pilar (2009). Introducción a la Econometría, EHU OpenCourseWare, Creative Commons, (hyperlink: ocw.ehu.es, [2009/03][Cas]).

4. Orbe, Susan eta González, Pilar (2014). Ekonometria aplikatua Gretl erabiliz, EHU OpenCourseWare, Creative Commons, (hyperlink: ocw.ehu.es, [2014/01][Eus]).



Praktikak eta ariketak:



1. Fernández, Ana, González, Pilar, Regúlez, Marta, Moral, Paz eta Esteban, M. Victoria (2005). Ejercicios de Econometría, 2. edizioa, McGraw-Hill.



2. González, Pilar eta Orbe, Susan (2013). Ekonometriaren ikasketarako Praktikak. Servicio Editorial de la UPV/EHU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Sakontzeko erreferentzia bibliografikoa

1. Alonso, Aurora, Fernández, Javier eta Gallastegui, Inmaculada (2010). Ekonometria, UPV/EHU.
2. Gujarati, Damodar (2003). Basic Econometrics, 4. edizioa, McGraw-Hill.
3. Hill, R. Carter, William E. Griffiths eta George G. Judge (2003). Undergraduate Econometrics, 4. edizioa, McGraw-Hill.
4. Hill, R. Carter, William E. Griffiths eta eta Guay C. Lim (2003). Principles of Econometrics, 4. edizioa, Wiley.
5. Ramanathan, Ramu (2002). Introductory Econometrics with Applications, 5. edizioa, Ohio, SouthWestern.

Aldizkariak

Econometric Reviews
Empirical Economics Journal
International Journal of Forecasting
Journal of Applied Econometrics
Journal of Business and Economic Statistics
Journal of Econometrics
Journal of Economic Dynamics and Control
Journal of Forecasting
Oxford Bulletin of Economics and Statistics
Review of Economics and Statistics
Review of Economic Studies
SERIEs, Journal of the Spanish Economic Association
Revista de Economía Aplicada
Revista de Estudios Regionales
Investigaciones Económicas
Ekonomiaz

UPV/EHUko liburutegian aldizkari elektronikoen sarbideari buruzko informazio gehiago hurrengo estekan dago:
https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/aldizkari-elektronikoak

Web helbideak

Erakunde eta datu-baseak:

1. EUSTAT http://www.eustat.es
2. INE http://www.ine.es
3. Banco de España http://www.bde.es
4. EUROSTAT http://ec.europa.eu/eurostat
5. OECD http://www.oecd.org
6. International Monetary Fund http://www.imf.org
7. World Bank http://www.worldbank.org
8. Madrid Stock Market http://www.bolsamadrid.es
9. National Bureau of Economic Research http://www.nber.org/data_index.html
10. Journal of Applied Econometrics data archive http://econ.queensu.ca/jae/
11. Panel Study of Income Dynamics http://www.psidonline.isr.umich.edu/data/
12. US Census Bureau http://www.census.gov/
13. World Bank https://datatopics.worldbank.org/world-development-indicators/
14. WHO The global health observatory https://www.who.int/data/gho
15. World Values Survey https://www.worldvaluessurvey.org/wvs.jsp
16. ATLAS of Sustainable Development Goals https://datatopics.worldbank.org/sdgatlas/
17. United Nations SDG indicators https://unstats.un.org/sdgs/indicators/database/
18. Sustainable Development Goals index and dashboards https://www.sdgindex.org/
19. World Happiness report https://worldhappiness.report/ed/2020/#appendices-and-data
20. Econstats http://www.econstats.com/
21. Our World in data https://ourworldindata.org/
22. The Global Economy https://www.theglobaleconomy.com/download-data.php
23. Worlddometer https://www.worldometers.info/

UPV/EHUko liburutegiko baliabideak erabiliz datu-baseak eta baliabide elektronikoei buruzko informazio gehiago hurrengo estekan dago:
https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/datu-baseak-eta-e-baliabideak

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

09:00-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.4 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.4 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:30 (1)

13:00-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.10 - . (1)
  • Aula 2.10 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.10 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.10 - . (1)