XSLaren edukia

Zuzenbide Prozesala II26164

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26164

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zuzenbide Prozesala II ikasgaiaren bidez, ikasleak edozein pertsona fisiko zein juridikoren interes pribatuak defendatzeko oinarrizko ezagutzak jasoko ditu. Ikasgaiak ikaslea trebatuko du edozein lanbide juridikotan aritzeko, justizia administrazioan zein, oro har, funtzio publikoan aritzeko. Zuzenbide prozesala II ikasgaia Zuzenbide Graduaren 3. mailan ematen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

II MODULUKO ESKUDUNTZA OROKORRAK:



1) Egunero eman daitezkeen arazo juridikoak ebazteko Zigor Zuzenbidearen teoria orokorra eta berezia egokiro integratzea.

2) Nazioarteko erakundeak aztertzea eta ulertzea, bere iturri juridikoak erabiltzea eta konstituzio eskubide eta askatasunak identifikatzea, bakea barne, eta baita berauek bermatzeko organoak ere, eremu hauetan gatazka juridikoak neurtzeko eta ebazteko.

3) Finatziazio publikoaren eta aurrekontu Zuzenbidearen xedea ulertzea, eremu honetan eman daitezkeen gatazka juridikoak ebazteko.

4) Dagokion Herri-Administrazioaren araudia ezagutzea eta ulertzea eman daitezkeen arazoak ebazteko.

5) Epaile antolaketa, prozesua eta bere printzipio nagusiak ezagutzea eta ulertzea.

6) Arlo juridiko bakoitzari dagokion araudia aplikatzen jakitea.

7) Egoera berriei moldatzea eta planteatutako kasuari egokien suertatzen zaion konponbidea aukeratzea, espiritu eratzailearekin.

8) Oinarrizko informatikaren ezagutza, informazio tresna nagusien erabilpena eta TIK-en erabilpen egokia.

9) Kontzeptu juridikoen azterketa kritikorako, berauek harremanetan jartzeko eta integratzeko gaitasuna.

10) Oinarrizko eskubideen errespetua, gizon eta emakumeen berdintasunaren errespetua, desberdinarekiko tolerantzia eta bake-kulturaren sustapena.

11) Ama hizkuntzan ahozko eta idatzizko komunikazioa.

12) Analisi, sintesi eta aurkezpen gaitasuna.

13) Norberaren ikaskuntza prozesua kudeatzea, formazio integral bat eta balio demokratikoak errespetatzen dituena lortzeko, ondorengo espezializazio edo errezikleta ikasketei arrakastaz aurre egin ahal izateko.



IKASGAIAREN ESKUDUNTZA ZEHATZAK:



1) Analisi eta laburpen gaitasuna.

2) Arrazonamendu kritikoa.

3) Espainiar prozesu zibila integratzen duten erakundeen ezagutza.



IKASKETA XEDEAK:



1) Espainiar prozesu zibila integratzen duten erakundeen ezagutza.

2) Praktika egokia posible egiten duten tresna prozesal zibilak aplikatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

OHARRA: TOKI FALTA DELA ETA BAKARRIK LEHENENGO GAIAK JASOTZEN DIRA PUNTU GUZTIEKIN. GAINERAKOETAN GAIAREN IZENBURUA BAKARRIK ADIERAZTEN DA. ESKOLETAN BANATUKO GAI ZERRENDA OSOA. ESKOLETAN, IRAKASLE BAKOITZAK, AURRETIK IKASLEEKIN HITZ EGINDA ALDAKETAK EGIN DITZAKE.

1 gaia [Ikasgai osoan zehar ibilbidea]



I. Tutela edo babes motak. II. Adierazpenezko tutela eskaintzeko erabiltzen diren prozesuak. III. Adierazpenezko prozesu arruntak aztertu aurretik ezagutu beharreko elementuak. A) Eskuduntza/eskumena. B) Alderdiak eta bere gaitasuna. C) Legitimazioa. D) Postulazioa. E) Uzia. IV. Adierazpenezko prozesu arruntaren faseak. A) Lehenengo fasea: aurreko jarduerak. B) Bigarren fasea: demanda. C) Hirugarren fasea: demandari erantzuna. D) Laugarren fasea: judizio aurreko entzunaldia. E) Bostgarren fasea: judizio egintza. F) Adierazpenezko prozesu arruntaren bukaera. V.Beste eduki batzuk.

2. gaia [Eskuduntza zibila]



I. Ordena zibilean jurisdikzioaren hedapenak eta mugak. II. Eskuduntza zibil orokorra. III. Arazo prejudizialak. IV. Atribuzio edo egozpen irizpideak: A) Objetiboa; B) Funtzionala; D) Eskuduntza objetibo eta funtzionalaren egozpen edo atribuzio zehatza organo jurisdikzional zibil desberdinei; E) Irizpide objetiboaren eta funtzionalaren tratamendu prozesala. V. Eskuduntza edo eskumen territoriala edo lurraldeari dagokionez eskumena: A) Foru konbentzionalak edo hitzartutako foruak; B) Foru legalak edo legeak ezarritako foruak; D) Froga printzipioa; E) Tratamendu prozesala. VI. Deklinatoria. VII. Asuntuen banaketa.



3.gaia [Alderdiak, beren gaitasuna, legitimazioa eta postulazioa]



I.Alderdiaren kontzeptua. II. Hirugarren prozesalaren nozioa. III. Alderdien gaitasuna. IV. Alderdi izateko gaitasuna: A) Pertsona fisikoen gaitasuna; B) Pertsona juridikoen gaitasuna. C) Beste batzuk. V. Gaitasun prozesala: A) Pertsona fisikoen jarduera; B) Pertsona juridikoen jarduera. C) Beste batzuen ordezkapena. VI. Kasu bereziak. VII. Gaitasunaren tratamendu prozesala. VIII. Legitimazioa: A) Kontzeptua eta motak; B) Tratamendu Prozesala. XI. Alderdien aniztasuna edo pluralitatea: A) Kontzeptua; B) Sailkapena; D) Beharrezko alderdien aniztasuna: beharrezko litiskonsortzioa; E) Balizko alderdi aniztasuna (alderdi aniztasun ebentuala); a) kasik beharrezkoa den litiskonsortzioa; b) Partaidetza litiskonsortziala ; d) Partaidetza itsaskor bakuna. X. Eragindako pardaidetza kasuak. XI. Prozesu oinordetza. XII. Postulazio prozesala. XIII. Ordezkaritza prozesala. XIV. Defentsa teknikoa. XV. Abokatuaren edo Prokuradorearen partehartzea beharrezkoa ez izatea. XVI. Kontuen zina. XVII. Administrazioa alderdi bezala. XVIII. Ministeritza Fiskala prozesu zibilean.



4 gaia [Uzia eta bere elementuak]



I. Uzi prozesala adierazpenezko prozesuaren objektu gisa. II. Prozesuaren objektuaren elementu identifikatzaileak: A) Orokorrean; B) Eskaera, "petitum" edo uziaren objetua; D) Eskaeraren karia, "causa petendi" edo uziaren oinarria. III. Uzi prozesalen metaketa edo pilaketa: A) Kontzeptua eta oinarria; B) Motak; D) Hasierako metaketa edo pilaketa; E) Prozesua burutzen ari dela metaketa edo pilaketa; F) Prozesuen metaketa.



5. gaia [Aurreko egintzak edo jarduerak]



I. Prozesu aurreko egintzak edo jarduerak. II. Adiskidetze prebentiboa. III. Aurreko erreklamazio administratiboa. IV. Aurretiazko diligentziak.



6. gaia [Demanda]



I. Demanda: Kontzeptua. II. Demandaren betekizunak: A) Subjetiboak; B) Oinarritzea; D) Eskaera; E) Besteak. III. Demandarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak. IV. Aurkezpena, onarpena eta onarpen eza. V. Demandaren efektuak edo ondoreak: Litispendentzia edo auzibitartea. VI. Demanda eraldatzearen debekua. VII. Demandaren efektu edo ondore juridiko-pribatuak



7. gaia [Demandari erantzuna]



I. Demandatuaren edo auzipairatzailearen aukera posibleak. II. Errebeldia. III. Salbuespen prozesalak eta materialak. IV. Demandari erantzuna. V. Errekonbentzioa. VI. Bereziki, judizio aurreko entzunaldia. Bere funtzioak. VII. Judizioa edo epaiketa.





8. gaia [Froga]

9. gaia [Bukaera]

10. gaia [Hitzezko epaiketa]

11. gaia [Inpugnazio baliabideak]

12. gaia [Gauza epaitua eta bere inpugnazioa, prozesuaren ondore ekonomikoak eta arazo inzidentalak]

13. gaia [Betearazpen prozesua]

14.gaia [Kautela(zko) prozesua]

15. gaia [Prozesu bereziak].

MetodologiaToggle Navigation

Zuzenbide Prozesala II ikasgairako proposatzen den metodologiak eskola teorikoak eta kasu praktikoen ebazpena uztartzen ditu, Bolonia Planarekin bat.

Ikasgelan adieraziko den kronogramari jarraituz, unitate didaktiko guztietan ondorengo eskema jarraituko da:

1)Ikasleak unitate didaktikoa aztertzea.

2)Irakasleak unitate didaktikoa azaltzea eta ikasleak izan ditzaketen zalantzen argipena.

3)Ikasleek materia osotoro ulertzen eta asimilatzen dutela bermatzen duten praktikak burutzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 34
    • Test motatako proba (%): 33
    • Ahozko defentsa (%): 33

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak, Zuzenbide Prozesala I ikasgaiari dagokion kontratu-programa sinatuz gero, ondorengo bi ebaluazio sitemen artean aukera dezake: a) jarraitua eta b) azkena.



Aukeratutako ebaluazio sistemak ikaslea ikasturte osorako (ohiko deialdia eta ez-ohikoa) lotzen du. Hala ere, EHUren araudiarekin bat, ikasleak badu ebaluazio jarraitua baztertzeko eskubidea.



Kontratu-programa hau sinatzen ez duten ikasleek azken ebaluazio aukeratzen dutela ulertuko da.



Eskoletan aurretiaz esandakoarekin bat, ikasgaiaren zati teorikoa eta praktikoa gainditu beharko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aukeratutako ebaluazio sistemak ikaslea ikasturte osorako (ohiko deialdia eta ez-ohikoa) lotzen du. Hala ere, EHUren araudiarekin bat, ikasleak badu ebaluazio jarraitua baztertzeko eskubidea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zuzenbide Prozesala II ikasgaia ikasteko ondorengoen azken edizioak erabili behar dira:

1.- Epaile antolaketa (EBLO).
2.- Prozesu zibila (PZL).
3.- Bestelako legedi prozesal berezia, eskolan egokiro adieraziko dena.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

I.Eskuliburu gomendatuak: AAVV (COOR. GOMEZ COLOMER, BARONA VILAR), Proceso civil. Derecho procesal II, 1 edición, Editorial Tirant lo Blanch, Valencia 2021; ARMENTA DEU, T., Lecciones de Derecho Procesal Civil. Proceso de Declaración, Proceso de Ejecución y Procesos Especiales, Marcial Pons, Madrid (última edición); ASENCIO MELLADO, Derecho Procesal Civil. Parte Primera, Tirant lo blanch, Valencia (última edición); CORDÓN MORENO, F. (Coord.), Comentarios a la Ley de Enjuiciamiento Civil, Aranzadi, Navarra 2011; CORTES DOMÍNGUEZ/MORENO CATENA, Derecho Procesal Civil. Parte general y Parte especial, Tirant lo Blanch, Valencia (última edición); DE LA OLIVA/DIEZ-PICAZO, Derecho Procesal Civil. El proceso de declaración, Centro de Estudios Ramón Areces, Madrid (última edición); GIMENO SENDRA, V., Derecho Procesal Civil I. El proceso de declaración. Parte general, Colex, Madrid (última edición); LORCA NAVARRETE, Constitución y proceso declarativo civil, Instituto Vasco de Derecho Procesal, Donostia 2012; MONTERO/GOMEZ/MONTON/BARONA, El nuevo proceso civil. Ley 1/2000, Tirant lo Blanch, Valencia 2000; ORDEÑANA GEZURAGA/ ETXEBARRIA ESTANKONA/PÉREZ ESTRADA, Epai-babes zibil adierazlea: Prozesu zibil adierazle arruntak, EHU-UPV, Leioa 2007 (http://testubiltegia.ehu.es/); ORTELLS RAMOS, M., ET AL. Derecho Procesal Civil, Aranzadi, Pamplona (última edición); VV.AA. (Coord. GOMEZ COLOMER, J.L.) La aplicación práctica de la Ley de Enjuiciamiento Civil de 2000, Tirant lo Blanch, Valencia 2003; AAVV. (Coord. ESPARZA LEIBAR, I.) Prozedura Zibileko Lege berria, Eleria testuak 2, Donostia 2002.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aurreko puntuan aipatuak. Ikasgaiaren zabalerak eta kasuistikak ezinezko egiten dute hemen bibliografia gehiago zehaztea. Ikasleren batek bibliografia gehiago nahi badu, eska diezaiola irakasleari

Aldizkariak

Eskoletan gai desberdinetako puntu desberdinak ikasteko egokiak izan daitezkeen irakurketak eta jasotzen dituzten aldizkariak aipatuko dira.

Besteak beste:


Revista General del Derecho Procesal
Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje
La Ley Procesal
Justicia. Revista de Derecho Procesal
Iuris: actualidad y práctica del Derecho
Práctica de tribunales: revista de Derecho Procesal Civil y Mercantil
Actualidad civil

Web helbideak

Eskoletan gai desberdinetako puntu desberdinak ikasteko egokiak izan daitezkeen web helbideak aipatuko dira.

Besteak beste:

www.fiscal.es
www.justizia.net
www.poderjudicial.es
www.tribunalconstitucional.es

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

17:30-19:30 (1)

17:30-19:30 (2)

4-6

17:30-19:30 (3)

17:30-19:30 (4)

7-15

17:30-19:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (4)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (5)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

12:30-14:30 (1)

10:30-12:30 (2)

7-12

12:30-14:30 (3)

13-15

12:30-14:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-12

10:30-12:30 (1)

13-15

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)