XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana25852

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
25852
Murrizketak
(3)Para poder matricular el TFG, será necesario tener superados al menos 180 créditos de la titulación.
(4)Para poder matricular el TFG, será necesario tener superado el módulo de materias básicas del grado.
Gradu-amaierako lanaren (GRAL) matrikulatu ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu.
Gradu-amaierako lanaren (GrAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat burutu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzarekin. Lan horretan integratu eta garatuko dira Graduko ikaskuntza prozesuaren bitartean jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebeziak.



Gradu Amaierako Lanak ebaluagarria izan beharko du eta erakutsi egin beharko du hura aurkezten duenak badituela gutxieneko funtsezko gakoak etorkizunean profesional moduan garatzeko. Gradu Amaierako Lanak ikerketa akademiko-profesional bat izan behar du, eta lan horretan, ikasle bakoitzak bere ezagutzak, sormen-dohainak eta originaltasuna erabili behar ditu; hortaz, benetako heldutasun proba bat da, lanean hasi aurretik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Modulu honetan landuko diren Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko gaitasunak:



- Lortutako jakintzak enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusirik duen edozein lan arlotan aplikatzea.



- Gai izatea lortutako datuetan oinarrituta iritzi arrazoituak emateko.



- Iturri desberdinak dituen informazioa bilatzea, identifikatzea, aztertzea eta laburtzea; enpresaren egoera eta hark izan dezakeen bilakaera baloratzeko gaitasun kritikoa izatea; arrazoitutako iritziak ematea eta ekonomia, enpresa, gizartea eta etikarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzea.



- Adituari zein aditua ez denari erabakiak behar bezala hartzea erraztuko dizkioten txosten argiak eta koherenteak prestatzea, emititzea eta aurkeztea, bai enpresa barruko gai eta egoerei buruz zein beste enpresen eta merkatuen egoera jakinei buruz.



- Autonomia maila handia lortu ahal izateko ikasteko gaitasunak garatzea, bai ondorengo ikasketei ekin ahal izateko, bai etengabeko aldaketa eta berrikuntzen menpean dagoen arlo batean autoikaskuntzarako ahalmena izateko.



- Enpresa edo erakunde bat zuzentzea eta antolatzea, haren kokapen lehiakorra eta erakunde kokapena ulertuz eta haren sendotasunak eta ahultasunak identifikatuz.



- Enpresa edo erakunde baten edozein funtzio/arloetan integratzen jakitea eta enpresa barruan ematen zaion edozein gestio erraztasunez egitea, ingurune desberdinetan eta kultura anitzeko erakundeetan lan egiteko gaitasunak izanda.



- Eskura dauden baliabideak eraginkortasunez esleitzea, informazio eta komunikazio teknologiak ikasketetan eta inguru profesionalean erabiliz.



- Gai izatea idatziz nahiz ahoz erraztasunez komunikatzeko.



- Gai izatea talde lanean aritzeko, arduraz eta errespetuz, iniziatiba eta lidergoa erakutsiz.



- Gaitasuna izatea pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako.



- Gai izatea sormena, berrikuntza eta jarrera ekintzailea garatzeko.



- Gai izatea atzerriko hizkuntza batean, batez ere ingelesez, frantsesez edo alemanez komunikatzeko.



Modulu honi lotutako ikaskuntzaren emaitzak hauek dira:



- Dokumentazioaren bilaketa eta antolaketa.



- Erabilitako dokumentazioaren funtsezko ideien sintetizazio eta abstrakzioa.



- Teoria eta arrazonamendu ekonomikoa arlo zehatz batean aplikatzea.



- Txosten bat idaztea, lanaren planteamendu, garapen eta ondorio nagusiak jasota.



- Lana modu egokian aurkeztea entzulegoari.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasleak proiektu bat garatuko du eta proiektu horretan erakutsiko ditu ikasketetan eta ezagutzen bereganatzean, arazoen eta lanen ebazpenean eta graduari lotutako gaitasunen menperatzean izandako lorpenak; gainera, bere ikaskuntza-prozesuaren arduraduna izango da.



Tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da Gradu Amaierako Lana, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia eman dezan, eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen. Gradu Amaierako Lana enpirikoa, teorikoa edo praktikoa (profesionala) izan daiteke.

MetodologiaToggle Navigation

Modulu honen metodologia ikasleak, zuzendariaren gidaritzapean, eginiko lan autonomoan oinarritzen da. Ikasleak parte hartu beharko du Gradu Amaierako Lana egiteari buruzko orientazio-mintegi batean. Irakasle-zuzendaria arduratuko da ikaslearen ikaskuntza-prozesurako laguntza emateaz, lana egiteko, idazteko eta ahoz aurkezteko gidaritza emanez, prestakuntza-jardueren edo tutoretzen bidez. Laburbilduz, metodologiaren ardatza ikaslea bera izango da, prestakuntza-sistemaren elementu gako gisa, eta irakasle-zuzendariak dinamizatzaile eta ikaskuntza-prozesuaren bideratzaile gisa parte hartuko du.



Nolanahi ere, Gradu Amaierako Lana egiteak honako hau eskatzen dio ikasleari: a) gai garrantzitsuak eta interesgarriak identifikatzea, Graduaren arlo espezifiko baten ezagutzan aurrera egiteko; b) planteatzen dituen galderei erantzuteko aurkeztu behar duen Gradu Amaierako Lan motari buruzko erabakiak hartzea; c) informazioa biltzea, aztertzea eta interpretatzea modu kritikoan; d) txostena idaztea zorroztasun akademikoarekin, eta e) ahoz defendatzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • Banakako lanak (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion epaimahaiak lana ebaluatuko du idatzitako txostenaren, zuzendariaren aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta defentsa publikoaren arabera.



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion epaimahaiak lana ebaluatuko du idatzitako txostenaren, zuzendariaren aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta defentsa publikoaren arabera.



Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Zuzendariarekin adoztu beharrekoa.