XSLaren edukia

Gizarte Erantzukizunaren Lurralde Kudeaketa28099

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28099

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4863
Mintegia39
Gelako p.812
Landa p.11.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburua enpresako esparrutik gizarte-erantzukizunaren kontzeptua lurraldearen esparrura eramatea eta moldatzea da. Translazio hau egiterakoan lurralde-garapenaren kontzeptuarekin egiten dugu topo.



Zentzu honetan irakasgai honek zentzu praktikoan sakontzen du, tokiko eta erregio garapen estrategiak nola diseinatu eta gauzatu aztertuko baita.



Sarrera teoriko labur baten bidez oinarrizko kontzeptuak argituko ditugu, horien artean: garapenaren kontzeptua, lurralde eskalak (erregioa, tokiko eskala) eta globalizazioaren testuinguruan eskala ezberdinen arteko birformulazioak eta espazio-paradigmen eraldaketak. Zentzu honetan argituko dugu zergatik fluxu ekonomikoak mundu mailan indartzen diren garaian erregio eta tokiko berezitasunek lehiakortasunerako baliabide imitaezinak bilakatzen diren eta nola enpresek zein tokiko espazioek balia daitezken horietaz eta nola sendotu ditzaketen.



Ondoren, tokiko eta erregio garapen politiketan egondako bilakaera eta formulazio ezberdinak aztertuko ditugu. Garapen endogeno eta sistemikoaren proposamenean sakonduko dugu, kasu erreal batzuetaz baliatuz.



Azkenik, enpresa eta lurralde baten posizionamendu estrategikoa hobetzeko berrikuntza prozesuak duen zentralizatzean sakonduko dugu. Berrikuntza prozesuen formulazio aurreratuenek azpimarratzen dute izaera sistemikoa eta lurralde bateko gaitasunei lotuta dagoela, eta ez enpresa barruko prozesu isolatu gisa. Norabide honetan proposamen analitiko ezberdinak ikasiko ditugu, bai enpresa barruan, bai lurralde bateko politikan berrikuntzaren bektorea nola indartu erakusteko asmoz.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK ETA HELBURUAK:



• Tokiko garapen endogenoari buruzko proposamen teoriko eta praktikoak ezagutu eta ulertu.

• Tokiko garapen endogeno eta gizartearekiko arduratsurako estrategia gauzatzeko eragile ezberdinen integrazioa eta parte-hartzea bideratuko duen prozesua identifikatu.

• Tokiko garapenerako egitasmoen identifikazio, gauzatze eta jarraipena egiteko metodologiak aplikatu.

• Berrikuntzaz, bai orokorrean bai lurraldeari dimentsioari lotuta, dauden ikuspegi teorikoak ezagutu eta ulertu.

• Tokiko ekonomietan ematen diren esku-hartze publikoen eraldakuntzak ezagutu eta ulertu, eta gobernantza sozialki inklusiboa garatzeko gizarte-berrikuntzaren ahalmenak identifikatu.





ZEHARKAKO GAITASUNAK:



• G1-2.maila: Ikasketa autonomoa: Autonomia maila handia eskuratzeko ikasketa gaitasunak garatzea, bai ikasketa berriei ekiteko bai etengabe aldatzen eta berritzen ari den esparru honetarako auto-prestakuntza eskuratzeko. Kontutan hartzekoa: ikasketa helburuak eta estrategiak egokitzen eta berriro berrantolatzea; ikasitakoa zalantzan jartzea, galdera argiak eginez; edota irakurtzeko eta informazioa biltzeko ohitura eta iniziatiba edukitzea.

• G7-3.maila: Analisi eta sintesi gaitasuna: Iturri desberdinetatik eskuratutako informazioa bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta laburtzen jakitea, eta egoera baloratzeko, iritzi arrazoituak emateko gaitasun kritikoa izatea. Kontutan hartzekoa: Informazio hutsuneak edo testuen arteko koherentzia faltak identifikatzea; kausa-ondorio harremanak zehaztea; datuak aztertzeko metodo konplexuak erabiltzea



Zeharkako gaitasunen balorazioa lan mota ezberdinen bitartez egingo da, hala nola, kasu-azterketak, eztabaidak, ariketak, iruzkin analitiko eta kritikoak eta amaierako azterketa.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: Gizarte erantzukizuna espazioaren ikuspuntutik.

a. Tokiko garapenaren kontzeptuaren bilakaera.

b. Tokiko garapena: ze motatakoa eta norentzat.

2. Garapen lokal eta erregionalaren testuingurua.

a. Globalizazioak eragindako espazio-paradigmen eraldaketak. Eskala birformulazioa.

b. Erregioen garrantzia. Erregio motak.

c. Herri eta eskualde-garapena gure ingurunean. Esperientziak.

3. Garapen lokal eta erregionalerako politikak.

a. Espazioarekiko orientazio neutroak (spatially blind) versus tokiak oinarrituriko orientazioak (placed-based).

b. Goitik beherako orientazioak (top-down) versus behetik gorako orientazioak (bottom-up).

c. Lurralde estrategia adimentsuak.

4. Tokiko garapen endogenoa.

a. Iturri teorikoa.

b. Tokiko garapen estrategiak gauzatzeko marko analitikoa.

i. Dimentsio politiko-administratiboa.

ii. Dimentsio soziokulturala.

iii. Dimentsio tekno-ekonomikoa.

c. Egitura sistemikoak: industria-distrituak; klusterrak; berrikuntza sistema erregionalak.

d. Mikro-oinarriak.

e. Kasu azterketak.

5. Berrikuntza sistema erregionalak.

a. Eraldaketa teknologikoa. Berrikuntzaren eta ezagutzaren hedapena.

b. Berrikuntza sistema erregionalak. Elementuak eta artikulazioa.

c. Berrikuntza sistemen tipologia.

d. Gizarte-berrikuntza.

e. Kasu azterketak.



MetodologiaToggle Navigation

JARDUERA PEDAGOGIKOAK:



Eskola magistralez gain, ikasturtean zehar jarduera ezberdinak egiten saiatuko gara: ikerketa lan bat, garapen agentzia bati bisita, eztabaidak, iruzkin analitiko eta kritikoak, eta ariketak.

Ikerketa-lana bizpahiru pertsonako taldetan gauzatuko da. Lan honen diseinua Urriko seminarioan egingo da eta bertaratzea derrigorrezkoa izango da. Taldeak irailaren amaierarako osotuak egon beharko dute. Azaroaren erdialdean izango dira lan horien aurkezpenak klasean. Aurkezpen hauetara etortzea ere derrigorrezkoa da.

Materialak egela zerbitzuaren bitartez banatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • REALIZACION DE PRACTICAS O TRABAJOS INDIVIDUALES O EN EQUIPO (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA:



Ebaluazioaren bitartez irakasgaiaren berezko gaitasunen eta zeharkako gaitasunen lorpena baloratuko da, gaitasun multzo bakoitzari bosna puntu egokituz.

Ondorengo taulan azaltzen da gaitasun mota bakoitzari esleitzen zaion pisua. Taula hau era orientagarritzat jo behar da, programa eta irakaskuntza-metodoak malguak direlako eta ikastaroaren zehar aldaketak gerta daitezkeelako irakasgaiaren helburu, ikasleri eta irakaslearen arteko dinamikaren arabera.



EBALUAKETA Edukia G1 G7 OROTARA

Ikerketa lana 1 1 1 3

Ariketak/eztabaidak 0 0 1 1

Iruzkinak 0 1 1 2

Azterketa 4 0 0 4

OROTARA 5 2 3 10



Irakasgaia gainditzeko ondorengo hiru baldintzak bete behar dira:

• Ikerketa lana gainditu, 1,5 puntu edo gehiago lortuz;

• Azterketan 1,5 puntu edo gehiago lortu;

• Eta lau jarduera mota hauen artean gutxienez 5 puntu lortu.

Ikerketa lana diseinatzeko eskoletan asistentzia derrigorrezkoa izango da. Emailez jakinaraziko da eskola hauen data.

Eztabaida eta iruzkinen bitartez puntuak lortzeko ezinbestekoa da asistentzia jarduera hauek egingo diren egunetan. Ariketen kasuan ordea ez, ez badira gela praktiketan egiten.



% 100 ebaluaketari dagokionez, edonork izango du eskubidea ebaluaketa jarraitua ordez aukera hau egitea erabakitzeko. Horretarako ikasleak idatziz eta sinatuta aukeraketa hori irakasleari zuzendu beharko dio Abenduaren 14a baino lehen. Azterketak derrigorrezko bi zati izango ditu eta bata bestearen atzetik izango dira egun berean. Amaierako nota bi froga hauetan lorturiko emaitzaren baturaz definituko da:

• Irakasgaiaren programari buruzko azterketa idatzia. BALIOA: 7 puntu. Azterketan eskolan landuriko edozein gai eta jarduerei buruzko galderak izango dira.

• Norbanako aurkezpena, 15 minutu inguruko iraupena izango duena. BALIOA: 3 puntu. A) Abenduaren erdialdearako egela.ehu.es plataforman bi irakurgai zintzilikatuko dira eta aurkezpena bi irakurgai horietako batena izango da. Irakasleak azterketaren unean aukeratuko du ikasleak zein irakurgaiaren inguruan garatu aurkezpena. Ondorioz biak prestaturik eraman beharko ditu ikasleak. Aurkezpenean power-point bat erabili daiteke, komenigarri jotzen den diapositiba kopuruarekin. Kontuan izan aurkezpena gutxi gora behera 15 minutukoa izan behar duela. B) Horretaz gain, irakurgai bakoitzaren laburpena (gehienez 4 orrialdeko luzera izango du bakoitzak) emailez bidali beharko zaio irakasleari azterketaren bezperako 12:00ak baino lehen.



Deialdiari uko egiteko azterketa idatzira ez etortzea aski da.

Ez-ohiko deialdiaren kasuan, ohiko deialdiaren irizpide berdinak dira. Ikerketa lanaren eta ariketen puntuaketak gorde egingo dira kurtso barruan. Kurtso batetik bestera ikerketa lanarenak soilik.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdiaren kasuan, ohiko deialdiaren irizpide berdinak dira. Ikerketa lanaren eta ariketen puntuaketak gorde egingo dira kurtso barruan. Kurtso batetik bestera ikerketa lanarenak soilik.

Deialdiari uko egiteko azterketa idatzira ez etortzea aski da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaian erabiliko diren materialak egela plataformaren bitartez izango dira eskuragarri.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Jarraian irakasgairen eduki teorikoa lantzeko erabiliak izan diren liburu batzuen zerrenda eskaintzen da.





• Aranguren, M.J.; Magro, E.; Navarro, M.; Valdaliso, J.M. (2012): Estrategias para la construcción de ventajas competitivas regionales. El caso de País Vasco. Marcial Pons. Madrid.



• Becattini, G.; Costa, M.T; Trullén, J. (2002): Desarrollo local: Teorías y estrategias. Civitas. Madrid.



• Pike, A.; Rodríguez-Pose, A.; Tomaney, J. (2006): Desarrollo local y regional. Universitat de València. Valencia.



• Olazaran Rodríguez, Mikel; Gómez Uranga, Mikel (eds.)(2001): Sistemas regionales de innovación. Universidad del País Vasco.



• Vázquez Barquero, A. (1999): Desarrollo, redes e innovación. Lecciones sobre desarrollo endógeno. Pirámide. Madrid.



• Vence, X. (2007): Crecimiento y políticas de innovación. Nuevas tendencias y experiencias comparadas. Pirámide. Madrid.



• Zelaia, Adrian (2010): Industri politika. UEU. Bilbo.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARMENDIA ALBARRACIN, JOSEBA MIKEL
  • GARMENDIA OLEAGA, ENEKO
  • ZELAIA ULIBARRI, ADRIAN

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:30-18:30 (1)

2-2

16:30-18:30 (2)

16:30-18:30 (3)

16:30-18:30 (4)

3-3

16:30-18:30 (5)

4-4

16:30-18:30 (6)

18:00-18:30 (7)

5-5

16:30-18:30 (8)

6-6

16:30-18:30 (9)

16:30-18:30 (10)

7-7

18:00-18:30 (11)

16:30-18:30 (12)

8-8

16:30-18:30 (13)

16:30-18:30 (14)

9-9

18:00-18:30 (15)

16:30-18:30 (16)

10-10

16:30-18:30 (17)

18:00-18:30 (18)

11-11

16:30-18:30 (19)

12-12

16:30-18:30 (20)

16:30-18:30 (21)

13-13

16:30-18:30 (22)

16:30-18:30 (23)

14-14

16:30-18:30 (24)

16:30-18:30 (25)

15-15

16:30-18:30 (26)

16:30-18:30 (27)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (1)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (2)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (3)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (4)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (5)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (6)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (7)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (8)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (9)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (10)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (11)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (12)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (13)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (14)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (15)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (16)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (17)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (18)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (19)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (20)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (21)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (22)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (23)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (24)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (25)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (26)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (27)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

16:30-18:00 (1)

10-10

16:30-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (1)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

16:30-18:30 (1)

5-5

16:30-18:30 (2)

7-7

16:30-18:00 (3)

9-9

16:30-18:00 (4)

11-11

17:30-18:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (1)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (2)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (3)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (4)
  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (5)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA A9 - ENPRESA IKASKETEN U.E. (1)