XSLaren edukia

Practicum I27568

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
12
Kodea
27568
Murrizketak
"Practicum I" irakasgaian matrikula egiteko, "Zainketaren Praktikarako Sarrera" irakasgaia gaindituta izan behar da

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikoak unibertsitate-ikasleek egin eta Unibertsitateak ikuskatutako prestakuntza jarduerak dira. Beren helburua ikasleei prestakuntza akademikoan eskuratutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera ematea da, erizain lanbideko jarduerak garatzeko, haien enplegagarritasuna errazteko eta haien ekintzailetza-gaitasuna bultzatzeko eskumenak eskuratzen lagunduta.



Practicum I egiteko ezinbesteko betekizuna da "Zainketa Praktikaren Hastapena" irakasgaia gainditua izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lanbide-aurreko praktikak, txandaketa kliniko independiente moduan eta gaitasunen azken ebaluazio batekin, osasun-zentroetan, ospitaleetan eta beste asistentzia-zentro batzuetan, horien bidez balio profesionalak, asistentzia-komunikazioko gaitasunak, arrazoitze klinikoa, kudeaketa klinikoa eta judizio kritikoa barneratzeko, praktika profesionalean erizaintzako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratuz, titulua osatzen duten helburu orokorretan eta gaietan deskribatutako gaitasunei lotutako printzipio eta balioetan oinarrituta.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ospitale eta zentro sozio-sanitarioetan burutuko diren praktika klinikoak.

Tutoretzak

Egin beharreko atazak:

- Osasun taldearekin harreman profesional egokia mantentzea.

- Pazienteekin/bezeroekin eta senideekin komunikazio egokia ezartzea.

- Erizaintzako erregistroak zuzen erabiltzea.

- Erizaintzako esku-hartzeak arriskuak minimizatuz egitea.

- Pazientearen/bezeroaren oinarrizko premiak baloratzea, haren ongizatea mantentzeko.

- Pertsonen intimitatea eta konfidentzialtasuna gordetzea.

- Erizaintzako Kode Deontologikoan barnebildutako balore profesionalen inguruan hausanrketa egitea.

- Aniztasun sozial, kultural eta genero aniztasuna kontuan izanda, berdintasun eta errespetuzko atentzioa sustatzen duten ekintzak proiektatzea.

MetodologiaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikootan hainbat eragilek parte hartzen dute. Lehenik eta behin, ikasleak eurak dira ikasketaren ardura dutenak, era aktiboan parte hartuz gaitasunen garapenean eta etengabeko ebaluazio prozesuan.

Gainera, ikasleen kanpoko praktikak arautzeko Euskal Herriko Unibertsitateak onartutako indarreko araudiaren arabera, beste eragile hauek ere badaude praktiketan inplikatuta:

-Instruktorea (Zentroko tutorea): Praktiketan parte hartzen duten zentro kolaboratzaileetako erizaintzako profesional bat da, Unibertsitatearekin elkarlanean, prestakuntzako jarduerak antolatzeko ardura duena.

-Unibertsitateko tutorea (Irakasleak eta ikertzaileak): Zentro kolaboratzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten ari den ikaslearen jarraipena egiteaz eta ikasleari laguntza emateaz arduratzen den irakaslea da.

Irakasgai honetan erabilitako ikaskuntza-metodologia oinarrituta dago arazoak konpontzeko metodo zientifikoaren aplikazioan eta gogoetazko praktika batean; horrek ikasleari laguntzen dio eskemak eta estrategiak progresiboki hartzen, erizaintzako profesional gogoetatsu bihurtzeko.

Praktiken planteamendua erizaintzako ikasleari eskainitako atentzio indibidualizatuan oinarritzen da. Ikasleak, instruktorearen eta unibertsitateko tutorearen laguntzarekin, dituen ikaskuntzako helburuak zehazten ditu ezarritako gaitasunak kontuan izanik.

Irakasgai honetako kredituak presentzialak dira erabat, 1837/2008 Errege Dekretuaren erregulazioari jarraikiz, bertan adierazten baita Erizaintzako Graduko ikasleek 2.300 ordu eman behar dituztela praktika asistentzialak egiten.

Practicumeko ikaskuntza-prozesuan, gutxienez, hiru tutoretza izaten dira:

-1. tutoretza: Praktika-moduluaren hasieran izaten da. Horretan, ikaskuntza-akordioa egiten da.

-2. tutoretza: Moduluaren erdian izaten da. Ikaslearen ikaskuntza-prozesua eta ezarritako gaitasunen lorpena baloratu eta sustatzen da, eta, behar izanez gero, ikaskuntza birbideratzen da.

-3. tutoretza: Praktika-moduluaren amaieran, ikaskuntza prozesua, ikaskuntzaren emaitzak eta Practicumaren hasieran zehaztutako gaitasunak ebaluatzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egiteari dagokion kalifikazioa (Gaitasunen araberako Ebaluazio Gida). Ikasle bakoitzak bere praktika klinikoen aldiari lotutako lan bat egingo du, eta horrek gauzatutako praktika klinikoari buruzko hausnarketa txiki bat ekarriko du berekin, eta Gai/Ez Gai moduan ebaluatuko da. Zeregin horrek banakako lana eta/edo talde-lana ekarriko ditu berekin. Ikasleak gai kalifikazioa lortzen ez badu, irakasgaia etenda egongo da. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa etengabeko prozesu bat da, eta, bertan, ikasleek gaitasunetan emandako aurrerapausoak egiaztatu eta argudioekin frogatu behar dituzte. Unibertsitateko tutoreak ebaluatuko ditu egindako praktikak instruktorearen eta ikaslearen txostena oinarri, betiere ezarritako ebaluazio-irizpide eta –erremintak aintzat hartuta.

Euskal Herriko Unibertsitateko graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa egiteko indarrean den araudia kontuan izanik, ikasle bakoitzak deialdi bakar bat izango du urtero irakasgai hau gainditzeko.

Praktiken Batzordeak deialdi horren data zabaltzen duen erabakitzeko gaitasuna du. Soil-soilik salbuespenezko eta behar bezala justifikatutako kasuetan erabil dezake, eta, betiere, ezarritako egutegi akademikoaren barruan. Salbuespen horrek ez du eraginik deialdi honetan egin eta gainditu gabeko praktiketan.

Irakasgaiaren konpetentzietan oinarritutako gidan web orrian dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-1maila.pdf/74a642dd-c2ae-2af0-0957-569291344f46?t=1627365792685

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez dago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

https://egela.ehu.es/
http://gestion.ehu.es/gaur
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-informazioa-erizaintzako-gradua-leioa
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-2maila-erizaintzako-gradua-leioa


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- MARTÍNEZ MARTÍN ML, CHAMORRO REBOLLO E. Historia de la Enfermería. Evolución histórica del cuidado enfermero. 2ª edición. Barcelona: Elsevier; 2011.

- DONAHUE P. Historia de la Enfermería. Barcelona: Ediciones Doyma; 1985.

- ALLIGOOD MR. Modelos y teorías en enfermería. 8ª edición. Barcelona: Elsevier España; 2015.

- KOZIER B, ERB G. Fundamentos de Enfermería. Conceptos, proceso y práctica. 7º Edición. Madrid: Interamericana; 2005.

- POTTER P. Fundamentos de Enfermería. Teoría y práctica. 5º Edición. Madrid: Ed. Mosby-Doyma; 2001.

- LEAL COSTA C, CARRASCO GUIRAO JJ (Coords.) Fundamentos de Enfermería: cuidados básicos centrados en las necesidades de la persona. Murcia: Diego Marín Librero-Editor; 2010.

- BELLIDO VALLEJO JC, LENDINEZ COBO JF. Proceso Enfermero desde el modelo de cuidados de Virginia Henderson y los lenguajes NNN. Jaén: Ilstre Colegio Oficial de Enfermería de Jaén; 2010.

- ALFARO LEFEVRE R. Pensamiento crítico y juicio clínico en Enfermería. 4ª Edición. Madrid: Elsevier- Masson; 2009.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- GONZÁLEZ JL. Historia de la enfermería. Madrid: Ediciones DAE; 2011.
- GARCÍA C, MARTÍNEZ ML. Historia de la Enfermería. Evolución Histórica del Cuidado Enfermero. Madrid: Ediciones Harcout; 2001.
- SELLÁN SOTO MC. La Profesión va por dentro. Elementos para una historia de la Enfermería Española contemporánea. 2ª Edición. Madrid: FUDEN; 2010.
- BENAVENT GARCÉS MA, FERRES FERRANDIS E, FRANCISCO DEL REY C. Colección Enfermería 21: Fundamentos de enfermería. 2ª Edición. Madrid: Difusión Avances de Enfermería (DAE); 2009.
- HENDERSON V. La naturaleza de la Enfermería. Reflexiones 25 años después. Madrid: Interamericana- Mc Graw-Hill; 1994.
- LUIS RODRIGO MT, FERNÁNDEZ FERRÍN C, NAVARRO GÓMEZ MV. De la teoría a la práctica. El pensamiento de Virginia Henderson en el siglo XXI. 2ª Edición. Barcelona: Ed. Masson; 2000.
- OREM DE. Modelo de Orem: conceptos de enfermería en la práctica. Barcelona: Editorial. Ediciones Científicas y Técnicas; 1993.

Aldizkariak

- Nursing Education in Practice
- Nursing Education Today

Web helbideak

- Nursing Education in Practice
- Nursing Education Today