XSLaren edukia

Practicum II27569

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
8
Kodea
27569
Murrizketak
"Practicum II" irakasgaian matrikula egiteko, "Prácticum I" irakasgaia gaindituta izan behar da

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Practicum II irakasgaia erizaintza graduko hirugarren mailan egiten den ikasgaia da, "Praktika Tutelatuen" moduluaren barne dagoena. Erizaintzako ikasleak ikasi egiten du, talde baten barruan eta paziente osasun zein gaixo batekin harremanetan egonda, antolatzen, prestatzen eta ebaluatzen paziente edo bezeroarentzako zainketa integralak, kontuan izanda honek jasotako heziketa eta aptitudeak. Formakuntza bai ospitale zein beste osasun zentruetan eskeini egiten da, erizain irakasle baten ardurapena eta asistentzia ematen duten beste erizain kualifikatu batzuekin.

Practicum IIan matrikulatzeko, Zaintzaren Praktiketako Hastapena eta Practicum I gaindituta egon behar dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun orokorra:

Lanbide-aurreko praktikak, txandaketa kliniko independente moduan eta gaitasunen azken ebaluazio batekin, osasun-zentroetan, ospitaleetan eta beste asistentzia-zentro batzuetan, horien bidez balio profesionalak, asistentzia-komunikazioko gaitasunak, arrazoitze klinikoa, kudeaketa klinikoa eta judizio kritikoa barneratzeko, praktika profesionalean erizaintzako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratuz, titulua osatzen duten helburu orokorretan eta gaietan deskribatutako gaitasunei lotutako printzipio eta balioetan oinarrituta. Honetaz gain, ikaslegoak urriaren 23ko 954/2015 errege dekretuak aurreikusten dituen giza erabilerako botika eta produktu sanitarioak agindu, erabili eta dispentsatzeko baimena eman ahal izateko beharrezko gaitasunak dituela egiaztatu beharko du.

Gaitasun espezifikoak:

1. Pertsonen, familiaren edo taldeen osasun-premiei egokitutako erizaintzako esku-hartzeetarako planak diseinatzea, gauzatzea eta ebaluatzea, arrazonamendu klinikoa erabilita; horretarako, eskuratutako gaitasunak integratzea, osoko arreta segurua eta kalitatezkoa emateko, ebidentzia zientifikoetan eta aplika daitezkeen arau etiko eta legaletan oinarrituta.

2. Talde bateko kide gisa modu kooperatiboan parte hartzea, komunikazio eraginkorraren bidez; hori guztia diziplina-eginkizunak identifikatuz eta zaintzan lidergoa bere gain hartuz, kudeaketa-tresnen, arreta mailen arteko komunikazioaren eta baliabideen optimizazioaren bidez, zaintzak kalitatezko irizpideekin emateko.

3. Erabiltzailearekiko, familiarekiko eta komunitatearekiko errespetuzko jarrera erakustea, pertsonaren egoeraren arabera; halaber, kode deontologikoko balioez eta jarrera profesionalez baliatzea, erabakiak hartzean parte-hartzearen, informazioaren, autonomiaren eta baimen informatuaren eskubidea sustatuz, osasun-gaixotasunaren prozesuaren testuingurua kontuan hartuta.

4. Praktikari berari buruz gogoeta kritikoa egitea; horretarako, pertsonaren, familiaren eta komunitatearen nahiz testuinguru soziokulturalaren ezaugarriak kontuan hartzea, etengabeko ikaskuntzarako konpromisoa erakutsiz eta garapen pertsonala eta profesionala hobetzen lagunduz, kalitatezko osoko zaintzak eskaintzeko.

Tutoretzapeko Praktiken moduluaren garapen kronologikoak eta mailakatuak bide emango du ezarritako gaitasunak pixkanaka eta hainbat laguntza arlotan eskuratzeko, lau mailetan barrena.

Zeharkako gaitasunak:

1. Idatzizko gaitasuna

2. Pentsamendu kritikoa eta hausnarketa

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Practicum II irakasgaia bai ospitale zein beste Lehen Mailako Arretako osasun zentroetan egiten da. Tutoretzak.

MetodologiaToggle Navigation

Metodología:

-Kanpo prkatikak

-Zeregin akademikoak.

Kanpoko praktika akademikootan hainbat eragilek parte hartzen dute. Lehenik eta behin, ikasleak eurak dira ikasketaren ardura dutenak, era aktiboan parte hartuz gaitasunen garapenean eta etengabeko ebaluazio prozesuan.

Gainera, ikasleen kanpoko praktikak arautzeko Euskal Herriko Unibertsitateak onartutako indarreko araudiaren arabera, beste eragile hauek ere badaude praktiketan inplikatuta:

-Instruktorea (Zentroko tutorea): Praktiketan parte hartzen duten zentro kolaboratzaileetako erizaintzako profesional bat da, Unibertsitatearekin elkarlanean, prestakuntzako jarduerak antolatzeko ardura duena.

-Unibertsitateko tutorea (Irakasleak eta ikertzaileak): Zentro kolaboratzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten ari den ikaslearen jarraipena egiteaz eta ikasleari laguntza emateaz arduratzen den irakaslea da.

Irakasgai honetan erabilitako ikaskuntza-metodologia oinarrituta dago arazoak konpontzeko metodo zientifikoaren aplikazioan eta gogoetazko praktika batean; horrek ikasleari laguntzen dio eskemak eta estrategiak progresiboki hartzen, erizaintzako profesional gogoetatsu bihurtzeko.

Praktiken planteamendua erizaintzako ikasleari eskainitako atentzio indibidualizatuan oinarritzen da. Ikasleak, instruktorearen eta unibertsitateko tutorearen laguntzarekin, dituen ikaskuntzako helburuak zehazten ditu ezarritako gaitasunak kontuan izanik.

Irakasgai honetako kredituak presentzialak dira erabat, 1837/2008 Errege Dekretuaren erregulazioari jarraikiz, bertan adierazten baita Erizaintzako Graduko ikasleek 2.300 ordu eman behar dituztela praktika asistentzialak egiten.

Practicumeko ikaskuntza-prozesuan, gutxienez, hiru tutoretza izaten dira:

-1. tutoretza: Praktika-moduluaren hasieran izaten da. Horretan, ikaskuntza-akordioa egiten da.

-2. tutoretza: Moduluaren erdian izaten da. Ikaslearen ikaskuntza-prozesua eta ezarritako gaitasunen lorpena baloratu eta sustatzen da, eta, behar izanez gero, ikaskuntza birbideratzen da.

-3. tutoretza: Praktika-moduluaren amaieran, ikaskuntza prozesua, ikaskuntzaren emaitzak eta Practicumaren hasieran zehaztutako gaitasunak ebaluatzen dira.

Irakaskuntza metodologia.

- Irakasle tutoreak eta erizain instruktoreak ikaslea bideratzen dute zikloan zehar. Gainera, praktika-zentroan, erizaintzako taldeak erizaintzako funtzioak in situ irakasteko eginkizuna hartzen du bere gain.

- Ikasleak bere gain hartu behar du bere ikaskuntzaren ardura, eta lehen aipatutako Practicum tutoretza-prozesuan ezarritako autoebaluazioak egin behar ditu.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Osasun-zerbitzuen esparruan burutuko diren praktika klinikoak. Konpetentzietan oinarritutako ebaluazio gidaren arabera. (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Practicum II irakasgaia bai ospitale zein beste osasun zentroetan eskaini egiten da, erizain irakasle baten ardurapena eta asistentzia ematen duten beste erizain kualifikatu batzuekin. Tutoretzak unibertsitate esparruan burutuko dira.

1. Praktika klinikoak burutzea. (Nota finalaren %80). Derrigorrezkoa izango da praktika guztietara joatea. Ebaluazioa gaitasun espezifikoak ebaluatzeko koadernoaren bidez egingo da. Praktiketako ikaslearen tutore arduradunak beteko du. Irakasgaiko gaitasunen ebaluazio gida Eskolako web-gunean aurkitzen da.

2. Zeregin akademikoak egitea (azken notaren % 20). Aukerakoa da tutore akademikoak eskatutako zereginak egitea, zeharkako gaitasunak ebaluatzeko: gaitasun idatzia eta pentsamendu kritiko eta gogoetatsua.

Zeharkako gaitasunaren adierazleak: idatzizko gaitasuna

- Idazketa laburra, argia eta egokia da

- Ez dago akats ortografiko edo gramatikalik

Zeharkako gaitasunaren adierazleak: pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua

- Arrazoiak eta irtenbide posibleak oinarritzea eta argudiatzea

Amaierako kalifikazioen sistema zenbakien bidez adieraziko da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak (irailaren 18ko BOE) adierazitakoaren arabera. Dekretu horrek Europar Kreditu Sistema eta Kalifikazio Sistema ezartzen du izaera ofiziala duten unibertsitate-tituluetan, eta balioa ematen dio estatuko lurralde osorako. Kalifikazio globala ebaluazio-sistemako alderdien eta jardueren puntuazio haztatua izango da.

Hala ere, ikasleek zeregin akademikoak ez egitea erabakitzen badute (azken notaren % 20 horri dagozkionak), praktika klinikoei dagokien notak % 80 baino ez du izango.

Ikasgaiaren gaitasunen araberako ebaluazio-gida web-orri honetan dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-3maila-Practicum-II-eta-III.pdf/7b0904ac-c116-9016-29fa-dda7936f49d9?t=1627365817750



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez dago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

https://egela.ehu.es/
http://gestion.ehu.es/gaur
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-informazioa-erizaintzako-gradua-leioa
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-3maila-erizaintzako-gradua-leioa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Smeltzer, S. C., Brunner, L. S., Brunner, L. S., Bare, B. G., Suddarth, D. S., Bare, B. G., Suddarth, D. S., & Smeltzer, S. C. (2002). Brunner y suddarth tratado de enfermería medico-quirúrgica (9a ed. [en inglés], Vol. V. 2 /). McGraw-Hill.

-KOZIER B, ERB G. Fundamentos de Enfermería. Conceptos, proceso y práctica. 7º Edición. Madrid: Interamericana; 2005.

-POTTER P. Fundamentos de Enfermería. Teoría y práctica. 5º Edición. Madrid: Ed. Mosby-Doyma; 2001.

-LEAL COSTA C, CARRASCO GUIRAO JJ (Coords.) Fundamentos de Enfermería: cuidados básicos centrados en las necesidades de la persona. Murcia: Diego Marín Librero-Editor; 2010.

-ALFARO LEFEVRE R. Pensamiento crítico y juicio clínico en Enfermería. 4ª Edición. Madrid: Elsevier- Masson; 2009. Erizaintzako Kode Deontologikoa.

Real Decreto Legislativo 1/2015, de 24 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de garantías y uso racional de los medicamentos y productos sanitarios. BOE nº. 177; 25/07/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 62935 – 63030. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-8343

Real Decreto 1718/2010, de 17 de diciembre, sobre receta médica y órdenes de dispensación. BOE Nº 17; 20/01/2011 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 6306 – 6329. Disponible en: https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2011-1013

Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 306; 23/12/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 121483 - 121498. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-14028

Real Decreto 1302/2018, de 22 de octubre, por el que se modifica el Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 256; 23/10/2018 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 102636 - 102643. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2018-14474