XSLaren edukia

Practicum III27570

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
12
Kodea
27570
Murrizketak
"Practicum III" irakasgaian matrikula egiteko, "Prácticum I" irakasgaia gaindituta izan behar da

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikoak prestakuntza-jarduera bat dira, ikasleek egiten dutena eta Unibertsitateak gainbegiratzen duena. Jarduera horren helburua da ikasleek beren prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatu eta osatzea, eta, horretarako, erizaintza-lanbidean jarduteko, lan-merkatuan sartzeko eta ekintzailetza-gaitasuna sustatzeko prestatzen dituzten gaitasunak eskuratzen laguntzea.

Practicumean ikasleak prestatzeak praktika klinikoan jarrerak, trebetasunak eta ezaguerak bateratzea ahalbidetzen du. Era berean, pertsonen beharrei erantzuteko eta etorkizunean erizaintzako profesional lanetan modu etikoan aritzeko beharrezkoak diren lidergo, talde-lanerako eta erabakiak hartzeko konpetentziak trebatzen ditu.

Erizaintzako Graduan, “Practicum III”a nahitaezko irakasgaia da, 12 kreditu ECTS (300 ikastordu presentzial) ditu eta hirugarren mailan ematen da, babestutako praktika aurreprofesionalen moduluaren barne.

Esparru klinikoan praktika bateratzaile (teoria eta praktika) eta txandakakoen bidez egiten da. Honek irakasgaiaren kredituen %80 dauka.

Gainerako %20 irakasgaiaren irakasleek planteaturiko jarduerek osatzen dute, ikasleek egin behar dituztenak unibertsitateko arloan zein horretatik kanpo.

Practicumeko kreditu guztiak presentzialak izango dira, azaroaren 8ko 1837/2008 ERREGE DEKRETUAREN erregulazioari estaldura eman ahal izateko, bertan Erizaintzako Graduko ikasleek asistentzia-praktiketako 2.300 ordu egin behar dituztela jasota dago.

BETEKIZUNAK: Zaintzarako Praktikarako Hastapena eta Practicum I gainditu izana.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lanbide-aurreko praktikak, txandaketa kliniko independiente moduan eta gaitasunen azken ebaluazio batekin, osasun-zentroetan, ospitaleetan eta beste asistentzia-zentro batzuetan, horien bidez balio profesionalak, asistentzia-komunikazioko gaitasunak, arrazoitze klinikoa, kudeaketa klinikoa eta judizio kritikoa barneratzeko, praktika profesionalean erizaintzako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratuz, titulua osatzen duten helburu orokorretan eta gaietan deskribatutako gaitasunei lotutako printzipio eta balioetan oinarrituta.

KONPETENTZIAK

- ESPEZIFIKOA

Praktikari berari buruz gogoeta kritikoa egitea; horretarako, pertsonaren, familiaren eta komunitatearen nahiz testuinguru soziokulturalaren ezaugarriak kontuan hartuz, etengabeko ikaskuntzarako konpromisoa erakutsiz eta garapen pertsonala eta profesionala hobetzen lagunduz, kalitatezko eta osoko zaintzak eskaintzeko.

- ZEHARKAKOA

Ekitate eta genero zentzu etikoarekin jardutea.

Ekitatearen eta justiziaren printzipio etikoak identifikatzea, ezagutzea eta aplikatzea.

IKASKUNTZA EMAITZAK

Dilema etikoak identifikatzea praktika klinikoan.

Zainketa-plan indibidualizatuetan esku-hartze seguruak aplikatzea hainbat testuingurutan, pertsonen duintasunerako eta ekitate- eta justizia-printzipioetarako eskubidea bermatuz.

Pertsonarekiko, egoerarekiko eta testuinguruarekiko errespetuzko jarrera erakustea, baita talde-lanerako trebetasunak ere.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Ospitaletan, zentro soziosanitarioetan edota Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetan praktika klinikoak egitea. Derrigorrezkoa da osorik egitea. (%80)

- Jarduera presentzial/ez presentzialak, banakakoak edota taldekoak. (20%)

MetodologiaToggle Navigation

III maila honetan Practicum I eta IIan landutako guztia bateratuko da. Horregatik, konpetentziak

eskuratzeko erabiliko diren estrategia metodologikoak jardueraren arabera aukeratuko dira, saio praktikoak, tailerrak, mintegiak eta tutoretzak erabiliko dira.

Kanpoko praktika akademikootan hainbat eragilek parte hartzen dute. Lehenik eta behin, ikasleak eurak dira ikasketaren ardura dutenak, era aktiboan parte hartuz gaitasunen garapenean eta etengabeko ebaluazio prozesuan.

Gainera, ikasleen kanpoko praktikak arautzeko Euskal Herriko Unibertsitateak onartutako indarreko araudiaren arabera, beste eragile hauek ere badaude praktiketan inplikatuta:

-Instruktorea (Zentroko tutorea): Praktiketan parte hartzen duten zentro kolaboratzaileetako erizaintzako profesional bat da, Unibertsitatearekin elkarlanean, prestakuntzako jarduerak antolatzeko ardura duena.

-Unibertsitateko tutorea (Irakasleak eta ikertzaileak): Zentro kolaboratzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten ari den ikaslearen jarraipena egiteaz eta ikasleari laguntza emateaz arduratzen den irakaslea da.

Irakasgai honetan erabilitako ikaskuntza-metodologia oinarrituta dago arazoak konpontzeko metodo zientifikoaren aplikazioan eta gogoetazko praktika batean; horrek ikasleari laguntzen dio eskemak eta estrategiak progresiboki hartzen, erizaintzako profesional gogoetatsu bihurtzeko.

Praktiken planteamendua erizaintzako ikasleari eskainitako atentzio indibidualizatuan oinarritzen da. Ikasleak, instruktorearen eta unibertsitateko tutorearen laguntzarekin, dituen ikaskuntzako helburuak zehazten ditu ezarritako gaitasunak kontuan izanik.

Irakasgai honetako kredituak presentzialak dira erabat, 1837/2008 Errege Dekretuaren erregulazioari jarraikiz, bertan adierazten baita Erizaintzako Graduko ikasleek 2.300 ordu eman behar dituztela praktika asistentzialak egiten.

Practicumeko ikaskuntza-prozesuan, gutxienez, hiru tutoretza izaten dira:

-1. tutoretza: Praktika-moduluaren hasieran izaten da. Horretan, ikaskuntza-akordioa egiten da.

-2. tutoretza: Moduluaren erdian izaten da. Ikaslearen ikaskuntza-prozesua eta ezarritako gaitasunen lorpena baloratu eta sustatzen da, eta, behar izanez gero, ikaskuntza birbideratzen da.

-3. tutoretza: Praktika-moduluaren amaieran, ikaskuntza prozesua, ikaskuntzaren emaitzak eta Practicumaren hasieran zehaztutako gaitasunak ebaluatzen dira.

Irakaskuntza-metodologia. Irakasle tutoreak eta erizain hezitzaileak ikaslea orientatzen dute zikloan zehar. Gainera, praktika-zentroan, erizaintzako taldeak bere gain hartzen du erizaintzako funtzioak in situ irakasteko eginkizuna. Ikasleak bere gain hartu behar du bere ikaskuntzaren ardura, eta lehen aipatutako Practicum tutoretza-prozesuan ezarritako autoebaluazioak egin behar ditu.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Konpetentzia espezifiko eta zeharkakoekin elkartutako jarduerak ebaluatuak izango dira errubrika objektibo eta fidagarrien bidez (%20). Praktika klinikoak Konpetentzietan Oinarritutako Ebaluazio Gidaren bitartez ebaluatuko dira. https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-3maila-Practicum-II-eta-III.pdf/7b0904ac-c116-9016-29fa-dda7936f49d9?t=1627365817750 (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktika klinikoek notaren %80 daukate esleituta eta derrigorrezkoa da osorik egitea. KOnpetenzietan Oinarritutako Ebaluazio gida da ebaluazioak egiteko tresna. Gainerako %20 eskuratzeko, beharrezkoa da eskolan proposaturiko jarduerak egitea. Presentzialak edota ez presentzialak izan daitezke, banakakoak zein taldekoak. Horiek egin ezean, notaren bi puntuak galtzen dira.

Indarrean dagoen araudiak adierazten du zein baldintza bete behar dituen ikasleak ebaluazio-sistema horretatik salbuetsita egoteko. Betekizun hauek justifikatuta egon behar dira denboraz eta ezarritako moduan.

Ebaluazioa etengabeko prozesua da, eta ikasleek konpetentzia-aurrerapena agerian uzten eta argudiatzen dute. Unibertsitateko tutoreak garatutako praktikak ebaluatuko ditu, irakaslearen eta ikasleen txostenean oinarrituta, ezarritako ebaluazio-irizpideen eta -tresnen arabera.

Euskal Herriko Unibertsitateko graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa egiteko indarrean den araudia kontuan izanik, ikasle bakoitzak deialdi bakar bat izango du urtero irakasgai hau gainditzeko.

Praktiken Batzordeak deialdi horren data zabaltzen duen erabakitzeko gaitasuna du. Soil-soilik salbuespenezko eta behar bezala justifikatutako kasuetan erabil dezake, eta, betiere, ezarritako egutegi akademikoaren barruan. Salbuespen horrek ez du eraginik deialdi honetan egin eta gainditu gabeko praktiketan.

Irakasgaiaren konpetentzietan oinarritutako gidan web orrian dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-3maila-Practicum-II-eta-III.pdf/7b0904ac-c116-9016-29fa-dda7936f49d9?t=1627365817750



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez dago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

https://egela.ehu.es/
http://gestion.ehu.es/gaur
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-informazioa-erizaintzako-gradua-leioa
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-3maila-erizaintzako-gradua-leioa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Practicumaren haseran emango dira.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Practicumaren haseran emango dira.