XSLaren edukia

Practicum IV27810

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
30
Kodea
27810
Murrizketak
"Practicum IV" irakasgaian matrikula egiteko, "Prácticum II" irakasgaia gaindituta izan behar da
"Practicum IV" irakasgaian matrikula egiteko, "Prácticum III" irakasgaia gaindituta izan behar da
Para matricularse del Practicum IV es necesario superar las asignaturas: Patología:cuidados básicos, Farmacología, Enfermería clínica I, Enfermería clínica II, Enfermería clínica III, Enfermería clínica IV, Enfermería del ciclo vital I, Enfermería del ciclo vital II, Bases teóricas de la enfermería, Bases metodológicas de la enfermería, Relación y comunicación para el cuidado y Enfermería comunitaria.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikoak unibertsitate-ikasleek egin eta Unibertsitateak ikuskatutako prestakuntza jarduerak dira. Beren helburua ikasleei prestakuntza akademikoan eskuratutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera ematea da, erizain lanbideko jarduerak garatzeko, haien enplegagarritasuna errazteko eta haien ekintzailetza-gaitasuna bultzatzeko eskumenak eskuratzen lagunduta.

Practicum IVa egin ahal izateko, Zaintzarako Praktiken Hastapena eta Practicum I-III gainditu beharra dago aurretik. Honetaz gain, honako irakasgaiak ere gaindituta egon behar dira: Patologia eta Oinarrizko Zainketak, Farmakologia, Erizaintza Klinikoa I, Erizaintza Klinikoa II, Erizaintza Klinikoa III, Erizaintza Klinikoa IV, Bizi zikloaren erizaintza I, Bizi zikloaren erizaintza II, Erizaintzaren Oinarri Teorikoak, Erizaintzaren Oinarri Metodologikoak, Zaintzarako Erlazioa eta Komunikazioa eta Komunitate Erizaintza.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lanbide-aurreko praktikak, txandaketa kliniko independiente moduan eta gaitasunen azken ebaluazio batekin, osasun-zentroetan, ospitaleetan eta beste asistentzia-zentro batzuetan, horien bidez balio profesionalak, asistentzia-komunikazioko gaitasunak, arrazoitze klinikoa, kudeaketa klinikoa eta judizio kritikoa barneratzeko, praktika profesionalean erizaintzako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratuz, titulua osatzen duten helburu orokorretan eta gaietan deskribatutako gaitasunei lotutako printzipio eta balioetan oinarrituta. Honetaz gain, ikaslegoak urriaren 23ko 954/2015 errege dekretuak aurreikusten dituen giza erabilerako botika eta produktu sanitarioak agindu, erabili eta dispentsatzeko baimena eman ahal izateko beharrezko gaitasunak dituela egiaztatu beharko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Praktika Klinikoa Erizaintzako ikasleen prestakuntzaren funtsezko ardatzetako bat da. Bere jarduera profesionala garatuko duen leku berean izaten, egoten eta egiten jakiteko aukera ematen dio ikasleari. Jarduera honen helburu nagusia ikasleari bikaintasuneko praktika profesionala garatzeko behar duen gaitasuna ematea da.

Edukiak:

-Osasun- eta gaixotasun-prozesuak baloratzea, arazoak lehenestea, erizaintzako diagnostikoak igortzea, zainketa integraletako planak diseinatzea eta aplikatzea.

-Diziplina anitzeko taldearen funtzioak eta erlazioak.

-Pazienteekiko eta senideekiko harreman terapeutikoa.

-Ebidentzia zientifikoan oinarritutako erizaintzako esku-hartzeak.

-Etika eta Berdintasuna

-Erizainek gizakientzako sendagaiak eta osasun-produktuak eman ditzaten adierazi, erabili eta baimentzea.

Practicum IV irakasgaiak espezialitate kliniko desberdinetako zerbitzu berezietan sartuko du ikaslea: medikuntza eta Kirurgia, Zainketa kritikoak, Larrialdiak, Kirofanoa. Bertan, ikasitako ezagutzak integratu eta pertsona ardatz duten Erizaintzako zaintzak eman ahal izango ditu, erabakiak hartu eta jarrera profesionalak hartu eta gaitasun profesionalak garatu ahal izango ditu.



MetodologiaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikootan hainbat eragilek parte hartzen dute. Lehenik eta behin, ikasleak eurak dira ikasketaren ardura dutenak, era aktiboan parte hartuz gaitasunen garapenean eta etengabeko ebaluazio prozesuan.



Gainera, ikasleen kanpoko praktikak arautzeko Euskal Herriko Unibertsitateak onartutako indarreko araudiaren arabera, beste eragile hauek ere badaude praktiketan inplikatuta:



Instruktorea (Zentroko tutorea)

Praktiketan parte hartzen duten zentro kolaboratzaileetako erizaintzako profesional bat da, Unibertsitatearekin elkarlanean, prestakuntzako jarduerak antolatzeko ardura duena.



Unibertsitateko tutorea (Irakasleak eta ikertzaileak)

Zentro kolaboratzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten ari den ikaslearen jarraipena egiteaz eta ikasleari laguntza emateaz arduratzen den irakaslea da.



Irakasgai honetan erabilitako ikaskuntza-metodologia oinarrituta dago arazoak konpontzeko metodo zientifikoaren aplikazioan eta gogoetazko praktika batean; horrek ikasleari laguntzen dio eskemak eta estrategiak progresiboki hartzen, erizaintzako profesional gogoetatsu bihurtzeko.



Praktiken planteamendua erizaintzako ikasleari eskainitako atentzio indibidualizatuan oinarritzen da. Ikasleak, instruktorearen eta unibertsitateko tutorearen laguntzarekin, dituen ikaskuntzako helburuak zehazten ditu ezarritako gaitasunak kontuan izanik.



Irakasgai honetako kredituak presentzialak dira erabat, 1837/2008 Errege

Dekretuaren erregulazioari jarraikiz, bertan adierazten baita Erizaintzako Graduko ikasleek 2.300 ordu eman behar dituztela praktika asistentzialak egiten.



Practicumeko ikaskuntza-prozesuan, gutxienez, hiru tutoretza izaten dira:

1. tutoretza: Praktika-moduluaren hasieran izaten da. Horretan, ikaskuntza-akordioa egiten da.

2. tutoretza: Moduluaren erdian izaten da. Ikaslearen ikaskuntza-prozesua eta ezarritako gaitasunen lorpena baloratu eta sustatzen da, eta, behar izanez gero, ikaskuntza birbideratzen da.

3. tutoretza: Praktika-moduluaren amaieran, ikaskuntza prozesua, ikaskuntzaren emaitzak eta Practicumaren hasieran zehaztutako gaitasunak ebaluatzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktiketako ebaluazioa (Konpetentzietan Oinarritutako Ebaluazio Gida) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa etengabeko prozesu bat da, eta, bertan, ikasleek gaitasunetan emandako aurrerapausoak egiaztatu eta argudioekin frogatu behar dituzte. Unibertsitateko tutoreak ebaluatuko ditu egindako praktikak instruktorearen eta ikaslearen txostena oinarri, betiere ezarritako ebaluazio-irizpide eta –erremintak aintzat hartuta.

Euskal Herriko Unibertsitateko graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa egiteko indarrean den araudia kontuan izanik, ikasle bakoitzak deialdi bakar bat izango du urtero irakasgai hau gainditzeko.

Praktiken Batzordeak deialdi horren data zabaltzen duen erabakitzeko gaitasuna du. Soil-soilik salbuespenezko eta behar bezala justifikatutako kasuetan erabil dezake, eta, betiere, ezarritako egutegi akademikoaren barruan. Salbuespen horrek ez du eraginik deialdi honetan egin eta gainditu gabeko praktiketan.

Irakasgaiaren konpetentzietan oinarritutako gidan web orrian dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-4maila-Practicum-IV-eta-V.pdf/1e912f5b-5598-fe88-e575-d52409ad533f?t=1627366034999

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez da aurreikusi.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

https://egela.ehu.es/
http://gestion.ehu.es/gaur
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-informazioa-erizaintzako-gradua-leioa
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-4maila-erizaintzako-gradua-leioa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Pilar Antón Ed.MASSON Ética y legislación en enfermería, 1997

Comelles, J.M. Martinez Hernaez,A. Enfermedad Cultura y Sociedad. Ed.EUDEMA, S.S.1993

Javier Sánchez Caro Enfermería y paciente, Granada 2007

Diego Gracia. Ed. Eudema Fundamentos de bioética, Madrid 1989

Carmen Delia Medina. Enfermería 21 Ética y legislación, 2ª edición 2008

AA.: Bioética Práctica. Legislación y Jurisprudencia. Madrid, Ed. Colex, 2000.

Aurelio Villa y Manuel Poblete Aprendizaje Basado en Competencias. Vicerrectorado de Innovación y Calidad con la colaboración de ICE de Deusto. 2.010

Real Decreto Legislativo 1/2015, de 24 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de garantías y uso racional de los medicamentos y productos sanitarios. BOE nº. 177; 25/07/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 62935 – 63030. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-8343

Real Decreto 1718/2010, de 17 de diciembre, sobre receta médica y órdenes de dispensación. BOE Nº 17; 20/01/2011 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 6306 – 6329. Disponible en: https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2011-1013

Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 306; 23/12/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 121483 - 121498. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-14028

Real Decreto 1302/2018, de 22 de octubre, por el que se modifica el Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 256; 23/10/2018 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 102636 - 102643. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2018-14474



Gehiago sakontzeko bibliografia

ABEL, F., Bioética, Mapfre, Madrid, 2001.
ASOCIACIÓN DE BIOÉTICA FUNDAMENTAL Y CLINICA.: Comités de Ética asistencial. Madrid 2000.
BATIZ, J., (Ed.), Mi vida al final de su vida, Hospital San Juan de Dios, Santurce, 2003.
BEAUCHAMP,T.L. ¿ CHILDRESS. J. F., Principios de ética biomédica, Masson, Madrid 1999.
BERMEJO, J.C., Para salir de la noche. Por una enfermería humanizada, San Pablo, Madrid 2002.
BERMEJO, J. C., Humanizar el encuentro con el sufrimiento, Desclée de Brouvver, Bilbao 1999.
BLAZQUEZ CARMONA, F. ET ALT.: Diccionario de términos éticos. Estella, e. Verbo Divino,1999.
BONETE, E., Éticas en esbozo. Desclée de Brouwer, Bilbao 2003.
COUCEIRO, A., (Ed), Ética en cuidados paliativos, Triacastela, Madrid 2004.
GRACIA GUILLÉN, D.: Como arqueros al blanco. Madrid, Tricastaela, 2004.
GOMEZ RUBÍ, J. A., Ética en medicina crítica, Triacastela, Madrid 2002.
MASIA, J., (Ed.), Pruebas genéticas. Desclée de Brouwer, Bilbao 2004.
TREVIJANO ETCHEVERRIA, M.: ¿Qué es la bioética?. Salamanca. E. Sígueme 1998.
TARDIO CORDÓN, C.: Legislación profesional de enfermería. Badajoz, Ed. C.T.C.. 1999.
GAFO, J. Ética y Legislación en enfermería, Universitas, Madrid, 1994

Web helbideak

Consejo Superior de Enfermería www.ocenf.org
Universidad de Barcelona (Bioética) www.ub.es/fildt/bioetica.htm
Universidad de Navarra www.unav.es/bioetica/
Revista Nursing Ethics www.arnoldpublishers.com/Journals/Journpages/09697330.htm
Base de datos Insaweb www.insaweb.com
Portal de bioética www.bioetica.org
Osakidetza-SVS http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ghhome00/es/