XSLaren edukia

A Hizkuntzako Ahozko eta Idatzizko Adierazpena I25327

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25327

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"A Hizkuntzako Ahozko eta Idatzizko Adierazpena I" eta "A Hizkuntzako Ahozko eta Idatzizko Adierazpena II" ikasgaien helburua da lehen mailako ikaslea modu mailakatuan ahozko nahiz idatzizko testu genero akademiko eta zientifikoen erregulartasun linguistiko, testual eta diskurtsiboez ohartzea eta horien erabileran trebatzea. Arau gramatikalak menperatzeaz gain, ikasleak berebiziko arretarekin ekingo dio testu akademikoen komunikazio mailako eskariei erantzuteari, generoaren araberako hizkuntz baliabide egokiak erabiliz (erreseina, azalpen testua, ahozko aurkezpena. e.a.).

Azalpen helburua duten testuen gaineko lana egiten da bereziki ikasgai hauetan, ahozko eta idatzizko adierazpideen araberako egokitzapen eta gaitasunak landuz. Mintzairaren erabilera modu kokatuan (egoerak eskatzen dituen egoera eta helburu jakinak kontuan hartuz) lantzen da, jakintza deskontestualizatuei baino, egiten jakiteari aparteko balioa emanez.

Ikasleak oso aintzat hartu beharreko ikasgaia da unibertsitate mailan lantzen diren edukien eta hizkuntzaren arteko harremana estua baita. Ikasleak bere mintzairaren eta idazkeraren maila areagotzea garrantzitsua da graduan zehar landuko dituen edukien ulermena bermatzeko eta baita eduki horiek barneratu dituela erakuts dezan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1G. Ahozko nahiz idatzizko testu genero akademikoak ekoizteko beharrezkoak diren oinarrizko baliabide komunikatibo eta testualak ezagutu eta erabiltzea.



2G. Testu generoen (erreseina, ahozko azalpena, e.a.) araberako hizkuntz erregulartasunak identifikatzea.



3G. Testu generoak eskaintzen dituen erregulartasunak komunikazio egoera eta helburuen arabera egokitzea, bereziki egoera formaletan trebatuz.



4G. Idatzizko eta ahozko testu-genero akademikoak ekoiztea, zuzentasun gramatikalaz gain, edukien planifikazioa eta testu mailan aritzeko gaitasunak (kohesioa, koherentzia, e.a.) aintzat hartuta.



5G. Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzea hizkuntza gutxitua den aldetik, beti ere hizkuntz aniztasuna kontutan izanik.



6G. Euskara estandarra eta honen erabilera modu eta esparruak identifikatzea eta egoera komunikatiboaren arabera dagokiona erabiltzea.





Moduluko gaitasunak:

M01-CM01: Nork bere hizkuntza ahoz eta idatziz menderatzea.



Tituluko gaitasunak:

G001: Euskaraz erraztasunez, zehaztasunez eta hizkuntza-aberastasunez komunikatzea, ahoz nahiz idatziz, erregistro eta maila nagusietan.

G008: Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin lotutako mota guztietako dokumentazioa eta informazioa aurkitzea, erabiltzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea modu kritikoan.



MECeko gaitasunak:

MEC1: Ikasleek bigarren hezkuntzaren oinarri orokorreko ikasketa arlo bateko jakintzak izatea eta ulertzea erakutsi izana, eta testuliburu aurreratuak erabiltzeko maila eta ikasketa arloko abangoardiatik etorritako jakintzek inplikatzen dituzten zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana.

MEC2: Jakintzak lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argumentuak defendatuz eta ikasketa arloko arazoak ebatziz frogatzen diren gaitasunak izatea.

MEC3: Datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, ikasketa-arloaren barruan); hartara, gizarteko, zientziako edo etikako gai garrantzitsuei buruzko gogoetak barneratzen dituzten iritziak emateko.

MEC4: Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatuari edo ez-espezializatuari transmititzeko gai izatea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Euskara gaur

2. Euskararen aldaerak, euskara estandarra eta arauak

3. Idatzizko testuak: erreseina

4. Ahozko testuak: jendaurreko azalpena



MetodologiaToggle Navigation

A) Eskolaz kanpoko jarduerak



- Gaiak ikastea (CM01).

- Bibliografia irakurtzea eta lantzea (CM01).

- Alderdi gramatikalak zuzentzen laguntzeko baliabideak eskuratzea.

- Idatzizko erreseina lantzea (CM01).

- Jendaurreko ahozko azalpenak eta ahoz goraren baliabidea lantzea (CM01).



B) Eskolan bertako jarduerak



- Eskola magistraletan ikasgaian proposatzen diren edukiak lantzea (CM01, CM02 eta CM03).

- Ikasgelako praktiketan idazketa gaitasunak lantzea eta ahozko testuak lantzeko jendaurreko azalpenak ematea (CM01).





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Proba idatzia: %40 Banakako lanak:%30 Lanen, irakurketen...:aurkezpenak %30 (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ondoan ematen diren jarraibideak orokorrak dira. Ikasturtearen hasieran irakasle bakoitzak programan irizpide eta data zehatzak emango ditu programarekin batera:



- Irakasgaia modu jarraian ebaluatuko da ondorengo irizpideen arabera:



1) Lehen bi gaiei buruzko azterketa idatzia (lauhilabetekoaren erdialdean egingo da azterketa partzial hori) (4 puntu).

2) Idatzizko erreseina (3 puntu). Ariketa hau bakarka egingo da. Irakasleak zehaztutako artikuluaren gainean egin beharko da.

3) Jendaurreko ahozko azalpena (3 puntu). Taldeka egingo da (kide kopurua eskolan zehaztuko da). Ikasleek aukeran izango dute erreseinarako erabilitako testu beraren azalpena egitea edo beste irakasgai baterako prestatu beharreko gairen baten inguruko azalpena egitea.



- Ohiko deialdian irakasgaia gainditzeko baldintzak:



1)Irakasgaia gainditzeko idatzizko erreseina, ahozko azalpena eta azterketa idatzia, hirurak gainditu beharko dira.

2) Halaber, ezinbestekoa izango da:



a.Idatzizko erreseina egin ahal izateko erreseinaren zirriborroa aurkeztea eta horri lotutako koebaluazio ariketa egitea dagokion datan.

b.Ahozko aurkezpena egin ahal izateko lantaldea eta aurkezpenerako eguna hautatzea dagokien datan.

c.Idatzizko erreseina eta ahozko azalpena dagokien datan egin eta bakoitzean gutxienez 1,5na puntu lortzea.

d.Idatzizko azterketan gutxienez 2 puntu lortzea.



Oharra: baldintza hauetakoren bat ez betetzeak berekin dakar ohiko deialdiko kalifikazioa ez gainditua izatea eta, beraz, ezohiko deialdira (ekaina) joatea.





- Bestelakoak:



1) Ohiko deialdian erreseina, ahozkoa edota azterketa gainditu duenak ez ditu egingo atal horiei dagozkien ariketak ezohiko deialdian. Edonola ere, nota horiek ez dira gordeko hurrengo ikasturteetarako.

2) Ikasleak ebaluazio-ariketaren bat aurkezteak berarekin dakar ohiko deialdian ebaluatua izatea eta, beraz, uko egiten diola ohiko deialdian “ez aurkeztua” bezala agertzeari.



Ikasleak ohiko deialdian EBALUAZIO JARRAITUARI UKO egin diezaioke eta 10 puntuko azterketa egiteko aukera izan, beti ere irakasleari IDATZIZ adierazten badio uko egin nahi diola ebaluazio sistema horri dagokion lauhilabetearen LEHENENGO BEDERATZI ASTEEN BARRUAN. Azterketa hau gainditutzat emateko berau osatzen duten hiru atal nagusiak gainditu behar izango dira: atal teorikoa, erreseina eta ahozkoa.

Ohar garrantzitsua: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da pandemia dela eta egoera aldatuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren gida eguneratua eta ebaluazio sistema berria.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdia bezala ebaluatuko da. Hau da, ezohiko deialdia gainditzeko, berau osatzen duten hiru atalak gainditzea ezinbesteko baldintza da: erreseina, ahozkoa eta azterketa teorikoa.

Ohiko deialdian atalen bat gainditu duten ikasleen kasuan, gainditutako atalaren nota gordeko da ezohikorako (baina ez hurrengo ikasturteetarako). Edonola ere, ikasle horiek aukera izango dute ezohiko deialdian 10 puntuko azterketa egiteko, idatziz hala eskatzen badute.

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea.

Ohar garrantzitsua: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da pandemia dela eta egoera aldatuko balitz.Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren gida eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Oinarrizko bibliografia
-Eskolan emandako azalpenak
-eGelan edo fotokopistegian utzitako materiala
-Interneterako sarbidea eta helbide elektronikoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alberdi, Xabier & Ugarteburu, Iñaki. (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Alberdi, Xabier & Sarasola, Ibon. (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Askoren artean (2018). Euskara batuak 50 urte. Noranahiko izateko erronka. Jakin, 225.

Diaz de Gereñu, Leire (2002), “Ahoz gora irakurtzea 2Hren irakaskuntzan”, in Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

Euskaltzaindia (1993): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia

Euskaltzaindia (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). Bilbo: Euskaltzaindia. (sarean: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161)

Garcia Azkoaga, Ines (2007), “Ahozko azalpena unibertsitatean: ezagutzak ebaluatzeko tresna bat baino gehiago”, in Idiazabal, I. & Garcia, I. (arg.), (2007), Ahozko euskara. Azterketak eta irakaskuntza. Bilbo: EHU. (sare-argitalpena: HYPERLINK "http://www.testubiltegia.ehu.es" www.testubiltegia.ehu.es). 176-194. or.

Manterola, Ibon & Berasategi, Naiara (2011): Hizkuntza gutxituen erronkak. Bilbo: UEU.

Zuazo, Koldo (2008): “Euskara normaltzeko bideak”, EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra. Sareko kontsulta: http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/69832.pdf

Zubimendi, Juan Ramon (2004): Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Sareko kontsulta: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

Amorrotu, Esti et al. (2009), Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak. Bilbo: Eusko Jaurlaritza.
Askoren artean, (2004), Euskararen araugintza: arauak eta hiztegi batua. Ariketak eta ebazpenak. Donostia: Leitzako IKA.
Berria (2006), Estilo Liburua. Donostia: Berria.
Dolz, Joaquim & Schneuwly, Bernard (1998), Pour un enseignement de l'oral. Initiation aux formels à l'école. Issy-les-Moulineaux: ESF Editeur. [6. atala: “L'exposé oral”].
Etxebarria, Joxe Ramon (2011), Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Eusko Jaurlaritza (2016), VI. Inkesta soziolinguistikoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Ezeiza, Joseba (zuz.), Aldezabal, Izaskun; Elordui, Agurtzane; Elosegi, Kristina; Ugarteburu, Iñaki & Zabala, Igone (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHU: Euskara Instititutua.
HAEE/IVAP (2005), IVAPeko estilo-liburua, Gasteiz: HAEE/IVAP.
Idiazabal, Itziar & Garcia, Ines (arg.) (2007), Ahozko euskara. Azterketak eta irakaskuntza. Bilbo: EHU.
Idiazabal, Itziar & Larringan, Luis Mari (arg.) (1998), Koherentzia, kohesioa eta konexioa: testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza. Gasteiz: EHU eta Arabako Foru Aldundia.
Oñederra, Miren Lourdes; Elordui, Agurtzane; Epelde, Irantzu; Etxeberria, Pilartxo; Jauregi, Oroitz eta Salaberria, Jasone (2016), Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena (Ahoskerak axola du). Euskera, 60 (2), 499-531.
Ortega, Ane; Amorrortu, Esti; Goirigolzarri, Jone eta Urla, Jacqueline (2016). Euskal Hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak. Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
Petrirena, Patxi (2011), Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.
Soziolinguistika Klusterra (2017), Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016. Prentsa-txostena.
Zabala, Igone (2000), ''Euskararen zientzia eta teknikarako erabilerare

Aldizkariak

- Anuario del Seminario Julio Urquijo (ASJU)
- Bat Soziolinguistika Aldizkaria
- Ekaia
- Fontes Linguae Vasconum (FLV)
- Gogoa
- Ikastaria
- Lapurdum
- Senez
- Uztaro

Web helbideak

- Agiriak.net. Eguneroko harreman sozio-ekonomikoetarako eta eguneroko bizitzarako dokumentu eta inprimaki estandarrak: http://www.agiriak.net/index.php
- EHUko Euskara institutua (gramatika, corpusak, hiztegiak, etab.): https://www.ehu.eus/eu/web/eins
- EHUko Euskararen errektoreordetza (ehulku, azpidazki, ehutsi…) https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
- EIMAko estilo-liburuen bilduma (estandarizatu gabeko solasak, ortotipografia, kalko okerrak, letra larriak erabiltzeko irizpideak, onomastika, morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak): https://www.euskadi.eus/eima-estilo-liburua/web01-a3eima/eu/
- Euskaljakintza. http://euskaljakintza.com/ (arauak, ariketak, etab.)
- Euskaltzaindia (arauak, Euskara Batuaren Eskuliburua, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Jagonet, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I-VI [EGLU I-VI].…): HYPERLINK "http://www.euskaltzaindia.eus" www.euskaltzaindia.eus
- Eusko Jaurlaritza: http://www.euskadi.eus/gaiak/-/euskara/
- Hiztegia.net. http://www.hiztegia.net/
- IVAP-HAEE (2000). Euskaraz lan egiteko baliabideak. http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vizo03/eu/
- Lan Hitz (agiri ereduak, euskarazko inprimakiak, etab.): http://www.euskara.euskadi.eus/r59-14154/eu/contenidos/informacion/agiri_ereduen_bankua/eu_00212/agiri_ereduen_bankua.html

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala