XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntza II: Alemana25383

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25383

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Segunda Lengua II: Lengua Alemana" irakasgaia adarreko oinarrizko irakasgai bat da, 2. mailan ematen dena Ingeles Ikasketetako Graduan, Euskal Ikasketetako Graduan, eta Filologiako Graduan. "Segunda Lengua I: Lengua Alemana" irakasgaiaren jarraipena da, eta ikasleak prestatzen ditu "Segunda Lengua III: Lengua Alemana" eta "Segunda Lengua IV: Lengua Alemana" irakasgaiak egiteko, biak ere hautazko irakasgaiak aipatutako graduen 3. mailan. Guztiek eratzen dute "Segunda Lengua: Lengua Alemana" modulua.



Gomendagarria da "Segunda Lengua I: Lengua Alemana" irakasgaia gaindituta edukitzea, "Segunda Lengua II: Lengua Alemana" irakasgaia zailtasunik gabe egin eta gainditu ahal izateko. Irakasgai hori amaitzean, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (HEEMB) A2.1 maila edukiko du, eta oinarrizko prestakuntza eskuratuko du hainbat jarduera profesionaletan aritzeko, hala nola irakaskuntzan, itzulpengintzan, nazioarteko merkataritzan eta turismoan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A. GAITASUNAK



A1. INGELES IKASKETETAKO GRADUA



Gaitasun espezifikoak

M01CM02 - Gai izatea bigarren hizkuntza bat jariotasunez hitz egiteko eta idazteko; M09CM01 - Alemana ahoz eta idatziz erabiltzea eta ahozko eta idatzizko adierazpen egokia lortzea; M09CM03 - Alemanaren gramatika egitura ezagutzea eta hura analizatzeko gai izatea, aztergai diren hizkuntzen ezaugarri kontrastiboak ulertzeko; G006 - Gai izatea testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko bigarren hizkuntza batean, eta erraz eta jariotasunez mintzatzea eta idaztea hizkuntza horretan.



Zeharkako gaitasunak

G007 - Gai izatea graduaren ezagutza espezifikoa beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko eta transmititzeko, gerora egingo diren ikasketetan aplikatzeko eta hizkuntza eta kultura aniztasunaren inguruko jarrera integratzaileak eta toleranteak bultzatzeko; G008 - Gai izatea modu autonomoan eta taldean lan egiteko, eskuratutako teknikak eta tresnak erabilita.



A2. EUSKAL IKASKETETAKO GRADUA



Gaitasun espezifikoak

M01CM02 - Gai izatea bigarren hizkuntza bat jariotasunez hitz egiteko eta idazteko; M10CM01 - Alemana ahoz eta idatziz erabiltzea eta ahozko eta idatzizko adierazpen egokia lortzea; M10CM03 - Alemanaren gramatika egitura ezagutzea eta hura analizatzeko gai izatea, aztergai diren hizkuntzen ezaugarri kontrastiboak ulertzeko; G006 - Bigarren hizkuntza bat erabiltzea hainbat testuingurutan eta hizkuntza horren literaturaren eta kulturaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.



Zeharkako gaitasunak

G007 - Bakarka eta lankidetzan aritzea diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeetan.



A3. FILOLOGIAKO GRADUA



Gaitasun espezifikoak

M01CM03 - Gai izatea testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko bigarren hizkuntza batean; M18CM01 - Alemana ahoz eta idatziz erabiltzea eta ahozko eta idatzizko adierazpen egokia lortzea; M18CM03 - Alemanaren gramatika egitura ezagutzea eta hura analizatzeko gai izatea, aztergai diren hizkuntzen ezaugarri kontrastiboak ulertzeko; G002 - Beste hizkuntza osagarri bat(zuk) ahoz eta idatziz erabiltzea eta haien kultur testuingurua ezagutzea.



Zeharkako gaitasunak

G005 - Gai izatea etengabe ikasteko eta ezagutzak eguneratzeko, eta problemak planteatu eta ebazteko, bakarka eta taldean, nork bere proiektu akademiko eta profesionala dibertsitatean eta kultur aniztasunean oinarrituta garatzeko; G008 - Filologiari buruzko gai espezifikoak erlazionatzea beste arlo eta diziplina batzuekin.



B. IKASKUNTZA EMAITZAK



Helburua da ikasleek alemaneko A2.1 maila lortzea, HEEMBren arabera, ondoren aipatzen diren ikaskuntza emaitzetan oinarrituta; horiek gradu bakoitzaren gaitasun espezifikoekin (parentesi artean adieraziak) lotuta daude.



RA1 - AHOZKOAREN ULERMENA

RA1a) Ulertzen ditu eguneroko beharrei (adibidez, oinarrizko informazio pertsonal eta familiarra, erosketak, bizilekua, helbideak, garraioa, enplegua) buruzko esaldiak/esapideak/aginduak, baldin eta diskurtsoa argi eta geldo egituratzen bada; RA1b) Funtsezko informazioa ondorioztatzen du mezu laburretatik edo grabatutako pasarte motzetatik, eguneroko gai aurresangarriei buruzkoak badira eta geldo eta argi ahoskatu badira.



RA2 - IDATZIZKOAREN ULERMENA

RA2a) Ulertzen ditu gutun/email/testu labur eta sinpleak, pertsonalak edo eguneroko gaiei edo lanari loturikoak (inprimakiak, eskaerak, berrespen gutunak, etab.), baita ohiko hiztegiarekin eta nazioarteko terminoekin loturikok ere; RA2b) Ulertzen ditu leku publikoetako (kaleak, jatetxeak, tren geltokiak eta lantokiak) seinale eta abisu sinpleak; adibidez, helbide erakusleak, instrukzioak, arrisku abisuak, segurtasun arauak...; RA2c) Identifikatu egiten du informazio espezifikoa egunero erabiltzen den material idatzian; hala nola, iragarkietan, prospektuetan, jatetxeetako menuetan, zerrendetan, ordutegietn eta egunkarietako artikulu laburretan.



RA3 - MINTZAMENA

RA3a) Gai da eguneroko gaiei buruzko solasaldietan parte hartzeko, galderak eginez eta erantzunez, baldin eta esaldiak errepikatzen badira eta berformulazioak eta zuzenketak egiten badira; RA3b) Deskribapen edo aurkezpen sinpleak egiten ditu, pertsonenak, bizitza edo lan baldintzenak nahiz eguneroko jarduerenak; RA3c) Era sinple eta egituratuan trukatzen ditu ideiak eta informazioa zaletasunei, lanari eta denbora libreari buruz, eta ados jartzen da solaskidearekin (adibidez, zinera joateko).



RA4 - IDAZMENA

RA4a) Gai da perpaus elkartuetan oharrak/emailak/testu labur eta sinpleak idazteko, inguruko eguneroko gaiei buruzkoak (pertsonak, lekuak, ikasketa edo lan esperientzia bat); RA4b) Deskribapen laburrak eta oinarrizkoak idazten ditu familiari, bizitza baldintzei, ikasketei, lanari eta gertakizunei, iraganeko jarduerei eta esperientzia pertsonalei buruz; RA4c) Biografia imajinario eta poema sinple eta laburrak idazten ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

IKASKUNTZA EMAITZAK - JARRAIPENA



RA5 – GRAMATIKA

RA5a) Gramatika egitura errazak erabiltzen ditu, oinarrizko akatsak eginez sistematikoki (adibidez, aditzaren posizioa edo sustantiboen generoa); RA5b) Ikasitako gramatika erabiltzen du ulermen eta adierazpen prozesuetan.



RA6 – HIZTEGIA

RA6a) Eguneroko bizitza eta jardueretarako behar den gutxieneko hiztegia erabiltzen du; RA6b) Ikasitako gramatika erabiltzen du ulermen eta adierazpen prozesuetan; RA6c) Eraginkortasunez erabiltzen ditu alemanezko hiztegi elebidunak.



RA7 – FONETIKA/FONOLOGIA

RA7a) Nahiko argi eta era ulergarrian ahoskatzen du, azentu atzerritar nabarmen batekin bada ere, eta solaskideek errepikatzeko eskatu behar diote noizbehinka; RA7b) Modu oinarrizko batean alderatzen ditu alemanaren sistema fonetikoak eta fonologikoak bere lehenengo atzerriko hizkuntzarekin (ingelesa) eta ama hizkuntzarekin (euskara, gaztelania).



RA8 – KULTURA ETA GIZARTEA

RA8a) Identifikatzen ditu Alemaniako historia, kultura eta zibilizazioaren elementuak eta ulermen prozesuetan aplikatzen ditu; RA8b) Jarrera positiboa eta kritikoa du alemanak inplizituki eta esplizituki transmititzen dituen alderdi soziokulturalekiko.



RA9 – TIC (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak)

Gai da erabiltzeko alemanaren ikaskuntza eta irakaskuntzari lotutako baliabide elektronikoak.



RA10 – IKASKUNTZA AUTONOMOA

Jakitun da bere ikaskuntzaz arduratzeko duen beharraz eta komenigarritasunaz, eta bere kabuz ikasteko ohitura du.



________________________________________________________________________________________________



3. EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK



HEEMBren arabera, alemanezko A1.2 eta A2.1 mailei dagozkien lau trebetasunen edukiak.



3.1. KOMUNIKAZIO EDUKIAK



Gela bilatzea, altzariak, eta partekatutako etxebizitza batean bizitzea.

Arropa, koloreak eta materialak.

Erakargarri turistikoak, helbideei buruzko argibideak, kulturarteko desberdintasunak eta artea eta pintura.

Ospakizunak eta festak, gonbidapenak, opariak, tradizioak eta jaiak.

Etxearen kokapena, etxe bat alokatzea eta altzariz hornitzea.

Kolonia: monumentuak, erakargarri turistikoak, aisia.

Atzerrian: ikasketak, esperientziak, aisia hiri batean, dialektoak.



3.2. GRAMATIKA EDUKIAK



1. PRONOMEN/DETERMINATZAILEA: Indefinitpronomen ("etwas", "nichts", "alle", "man"), Personalpronomen im Dativ, Bestimmter/unbestimmter Artikel, Negativ- und Possessivartikel im Dativ, Possessivartikel im Nominativ, Akkusativ und Dativ, Reflexivpronomen im Akkusativ und Dativ.



2. VERBEN: Perfekt (unregelmäßige, regelmäßige und gemischte Verben; Verben mit trennbaren/untrennbaren Präfixen), Imperativ (formell, informell, Vorschläge), Präsens (etorkizuna adierazteko), Verben mit Dativergänzung.



3. NOMEN: n-Deklination (im Nominativ, Akkusativ und Dativ), aus Adjektiven nach "etwas" und "nichts", aus dem Infinitiv von Verben, Zusammensetzungen.



4. ADJEKTIV: Adjektivdeklination im Nominativ, Akkusativ und Dativ (nach unbestimmtem Artikel, Negativ- und Possessivartikel / nach bestimmtem Artikel / ohne Artikel); prädikative Vergleiche (Komparativ und Superlativ); Vergleiche mit "so/genauso...wie", "nicht so... wie, als".



5. WORTSTELLUNG: Stellung von Dativ- und Akkusativergänzung.



6. PRÄPOSITIONEN: Ortsangaben mit Dativ (Wo?), mit Akkusativ (Wohin?), mit Dativ / Akkusativ, Richtungsangaben mit Dativ / Akkusativ, Wechselpräpositionen.



7. MODALPARTIKELN: "doch", "mal", "doch mal".



8. SATZ: "aduso"-Konnektoren ("aber", "denn", "und", "sondern"), "nicht/kein..., sondern", Nebensätze ("weil", "dass", "wenn", "als").



9. LEXIKOA: Testuliburuko lexikoa landuko da nagusiki, eta hiztegia egoki erabiltzen ikasiko da.



10. FONETIKA: Testuliburuko soinuak landuko dira nagusiki, eta arazo handienak sortzen dituztenak ikuspegi kontrastibo batetik.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgelan, DaF Kompakt neu (A1.2 eta A2.1) eskuliburua erabiliko da oinarrizko gida metodologiko gisa, irakaslearen azalpen eta baliabide askotarikoen bidez osatua, metodologia aktiboetan oinarrituta irakasteko; hau da, ikaslean oinarritutako irakaskuntza, ikaskuntza hartzen duena prozesu eraikitzailetzat (ez-harkorra), autozuzendua, ahalik eta testuinguru errealenean gauzatu behar dena.



Egungo osasun-egoera dela eta, aurrez aurreko formakuntza egokitua garatuko da, hots, funtsean presentziala izan arren klase telematikoekin eta saio asinkronoekin osatuko dena.



Jarduera nagusiak, aurrez aurrekoak nahiz ikasgelaz kanpokoak, honako hauek izango dira:



- Ahozko testuak entzutea/ikus-entzunezko material errazak ikustea, komunikazio egoera (pseudo)benetakoetatik eratorritakoak.

- Ereduetan oinarritutako testu erraz (pseudo)benetakoak irakurtzea.

- Komunikazio egoera errealen ereduetan oinarritutako ahozko testu errazak sortzea.

- Eredu (pseudo)benetakoetan oinarritutako testu errazak idaztea.

- Idatzizko testuak ahoz gora irakurtzea.

- Ariketak ahoz zuzentzea.

- Irakaslearen azalpen gramatikalak.

- Gramatika ariketak egitea eta hainbat motatako hiztegiak ikastea.

- A2 mailako liburu labur bat bakarka irakurtzea.

- Aplikazio informatikoak erabiltzea hiztegia ikasteko.

- Alemana hitz egiten den herrialdeetako kulturari buruzko lanak egitea: alemanezko kantei buruzko lana, herrialde aleman hiztunen kulturari buruzko eztabaidak, ekarpenak eGelaren foroetan.



Jarduerak banaka, bikoteka eta/edo taldeka egingo dira, osasun-egoerak ahalbidetzen duen neurrian. Akatsak, ikasteko funtsezko tresnatzat hartuko dira, ikasleek horiek egiteko beldurra gal dezaten.



Aurrez aurreko 60 irakaskuntza orduez gainera, 90 ordu gutxi gorabehera erabili beharko ditu ikasleak ikasgelaz kanpoko jardueretan. Hortaz, ikasleen lan autonomoa sustatuko da, nork bere gain hartzea ikastearen erantzukizuna. Irakaslea prest egongo da prozesu horretan (edo ikasgelan) sortutako edozein zalantza argitzeko, tutoretza orduetan (kontsultatu GAURen). Beraz, komeni da tutoretzetara erregulartasunez joatea.



eGela plataforma funtsezko tresna izango da ikasgelaz kanpoko jardueretarako. Irakasgaia plataforma horretan egongo da birtualki, eta horrek bultzatuko ditu ikasleak beren kabuz ikastera eta IKTak erabiltzera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Ahozko defentsa (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek aukeratuko dute bi EBALUAZIO SISTEMAREN artean:



A) ETENGABEKO EBALUAZIOA: gutxienez saioen %60ra joaten diren ikasleentzat. Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak ebaluatuko dira ondoko tresnen bidez, eta adierazitako amaierako notaren ehunekoa esleituko zaio tresna bakoitzari:



- ETENGABEKO EBALUAZIOA - %60*

Eskoletan aktiboki parte hartzea (RA3, RA7b, RA8b, RA9, RA10) eta aurrez aurreko lanak egitea/entregatzea (RA1, RA3, RA5, RA6, RA7, RA8); tarteko bi proba diagnostiko (RA1b, RA2, RA5, RA6); bi idazlan (RA4, RA5, RA6c, RA9) eta ikasgelaz kanpoko lanak egitea/entregatzea (RA2, RA4, RA5, RA6, RA7, RA8, RA9, RA10)



- AMAIERAKO PROBA IDATZIA - %25*

Testu ulermen ariketa (RA2b, RA2b, RA2c, RA6b), entzumen ariketa (RA1b, RA6b), gramatikari eta hiztegiari buruzko askotariko ariketak (RA5a, RA5b, RA6b), nahitaezko liburu baten bakarkako irakurketaren kontrol ariketa (RA8a, RA9, RA10).



- AMAIERAKO AHOZKO PROBA - %15*

Bakarrizketa jarraitua (RA3b, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a), bi hautagaien arteko elkarrizketa (RA1a, RA3a, RA3c, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a)



* Irakasgaia gainditzeko, hiru atalak gainditu beharko ditu ikasleak (ebaluazio etengabea, amaierako proba idatzia eta amaierako ahozko proba). Bestela, amaierako nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnen nota edo notetatik ondorioztatuko da soilik.



AURREZ AURREKOA EZ DEN EBALUAZIO-AUKERA: osasun-egoerak ebaluazioa aurrez aurre egitea eragotziko balu, ebaluazio-tresna bakoitzaren ehunekoak egokituko lirateke, eta pisu handiagoa emango litzaieke aurrez aurrekoak ez diren zereginei eta parte-hartzeari. Amaierako idatzizko proba telematikoki egingo litzateke, haren luzera murriztearekin batera.



ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMARI UKO EGITEA: Ikasleak idatzi bat helaraziko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari, lauhilekoa hasi (ikastegiko egutegi akademikoaren arabera) eta 9 asteko epean.



DEIALDIARI UKO EGITEA: Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, gutxienez. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



B) AMAIERAKO EBALUAZIOA: Etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleei aplikatuko zaie bakarrik. Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak ebaluatuko dira ondoko tresnen bidez, eta adierazitako amaierako notaren ehunekoa esleituko zaio tresna bakoitzari:



- AMAIERAKO PROBA IDATZIA - %80*

Testu ulermen ariketa (RA2b, RA2b, RA2c, RA6b), entzumen ariketa (RA1b, RA6b), gramatikari eta hiztegiari buruzko askotariko ariketak (RA5a, RA5b, RA6b), nahitaezko liburu baten bakarkako irakurketaren kontrol ariketa (RA8a, RA9, RA10), idazlana (RA4, RA5, RA6c, RA9)



- AMAIERAKO AHOZKO PROBA - %20*

Bakarrizketa jarraitua (RA3b, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a), bi hautagaien arteko elkarrizketa (RA1a, RA3a, RA3c, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a)



* Irakasgaia gainditzeko, bi atalak gainditu beharko ditu ikasleak (amaierako idatzizko proba eta amaierako ahozko proba). Bestela, amaierako nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnen nota edo notetatik ondorioztatuko da soilik.



AURREZ AURREKOA EZ DEN EBALUAZIO-AUKERA: osasun-egoerak ebaluazioa aurrez aurre egitea eragotziko balu, azken probak telematikoki egingo lirateke.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa AMAIERAKO EBALUAZIO SISTEMA bidez egingo da soil-soilik.

Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak ondoko tresnen bidez ebaluatuko dira, eta adierazitako amaierako notaren ehunekoa esleituko zaio tresna bakoitzari:



- AMAIERAKO PROBA IDATZIA - %80*

Testu ulermen ariketa (RA2b, RA2b, RA2c, RA6b), entzumen ariketa (RA1b, RA6b), gramatikari eta hiztegiari buruzko askotariko ariketak (RA5a, RA5b, RA6b), nahitaezko liburu baten bakarkako irakurketaren kontrol ariketa (RA8a, RA9, RA10), idazlana (RA4, RA5, RA6c, RA9)



- AMAIERAKO AHOZKO PROBA - %20*

Bakarrizketa jarraitua (RA3b, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a), bi hautagaien arteko elkarrizketa (RA1a, RA3a, RA3c, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a)



*Irakasgaia gainditzeko, bi atalak gainditu beharko ditu ikasleak (amaierako idatzizko proba eta amaierako ahozko proba). Bestela, amaierako nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnen nota edo notetatik ondorioztatuko da soilik.



AURREZ AURREKOA EZ DEN EBALUAZIO-AUKERA: osasun-egoerak ebaluazioa aurrez aurre egitea eragotziko balu, azken probak telematikoki egingo lirateke.



BI DEIALDIETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO OHARRAK:



a. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

- Formaren eta edukiaren egokitasuna lanak/probak egitean.

- A1.2 eta A2.1 (HEEMB) mailei dagokien zuzentasun maila gramatikan, hiztegian, ortografian, ahoskeran, ahozko eta idatzizko jariotasunean, eta ahozko eta idatzizko ulermenean.



b. UKO EGITEA AZKEN AMAIERAKO EBALUAZIOARI

Deialdiari uko eginez gero, ez-aurkeztua kalifikazioa emango da.

Ikaslea azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, deialdiari uko egin zaiola ulertuko da.



c. MATERIALAK ETA BALIABIDEAK ERABILTZEA

Bi probak egitean, ezin izango da erabili baliabide bibliografikorik (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak) edo ikasleak bildutako edota irakasgaiaren irakasle arduradunak emandako materialik (klaseko apunteak, fotokopiak, etab.).



d. IRUZURREZKO PRAKTIKAK

Proba batean kopiatu egin dela frogatzen bada, ez-gainditutzat kalifikatuko da iruzurra egin duen ikaslearen (edo ikasleen) azterketa, dagokion erantzukizunaren kalterik gabe. Iruzurra proba egin bitartean frogatzen bada, azterketa utzi beharko du iruzurgileak.

Gainera, ebaluazio tresna bat zuzentzean agerian gelditzen denean iruzur egin dela eta horrek eragina izan duela emaitzan (plagioa, kopiaketa, nortasun ordezpena, etab.), lana suspenditu ahal izango da, arrazoiak behar bezala azalduta.



e. KALIFIKAZIOAK BERRIKUSTEA

Amaierako kalifikazioak GAURen argitaratu ondoren, haiek berrikusteko data ofiziala finkatuko da, eta hortik kanpo ez da kalifikaziorik berrikusiko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Braun, Doubek, Fügert u.a. (2016): DaF kompakt neu A1. Deutsch als Fremdsprache für Erwachsene. Ernst Klett Verlag: Stuttgart. (7. eta 8. ikasgaiak)

Braun, Doubek, Fügert u.a. (2016): DaF kompakt neu A2. Deutsch als Fremdsprache für Erwachsene. Ernst Klett Verlag: Stuttgart. (9-12 ikasgaiak, biak barne)

Hiztegi elebiduna.

Irakasleak prestatutako materialak, kopien edo eGelaren bidez emango direnak.

Leichte Lektüre.

Material digitala (Quizlet, Kahoot eta abar).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Braun, Doubek, Fügert u.a. (2016): DaF kompakt neu A1. Deutsch als Fremdsprache für Erwachsene. Ernst Klett Verlag: Stuttgart. (7. eta 8. ikasgaiak)



Braun, Doubek, Fügert u.a. (2016): DaF kompakt neu A2. Deutsch als Fremdsprache für Erwachsene. Ernst Klett Verlag: Stuttgart. (9-12 ikasgaiak, biak barne)



Fandrych/Tallowitz (2012): Klipp und Klar. Übungsgrammatik Grundstufe Deutsch. Klett: Stuttgart.



Fandrych / Tallowitz (2002): Sage und schreibe. Übungswortschatz Grundstufe Deutsch. Klett: Stuttgart.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Billina, Anneli (2012): Hören & Sprechen A2. Ismaning: Hueber.

Braun, Doubek, Schäfer (2017): DaF kompakt neu A1 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.

Braun, Doubek, Schäfer (2017): DaF kompakt neu A2 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.

Braun, Doubek, Vitale (2011): DaF kompakt A1 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.

Braun, Doubek, Vitale (2011): DaF kompakt A2 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.

Buscha, Anne / Szita, Szilvia (2010): A Grammatik. Übungsgrammatik DaF. Sprachniveau A1-A2. Leipzig: Schubert-Verlag.

Castell, Andreu/Braucek, Brigitte (2007): Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Madril: Ed. Idiomas.

Clamer, Friedrich/Heilmann, Erhard G. (2007): Übungsgrammatik für die Grundstufe: Arbeitsheft. Regeln, Listen, Übungen. Niveau A2 - B2. Meckenheim: Liebaug-Dartmann.

Dinsel, Sabine/Geiger, Susanne (2009): Großes Übungsbuch Deutsch - Grammatik. Ismaning: Hueber.

Dreyer, Hilke/Schmitt, Richard (2009): Lehr- und Übungsbuch der deutschen Grammatik. Ismaning: Verlag für Deutsch.

Helbig, Gerhard/Buscha, Joachim (1992): Übungsgrammatik Deutsch. Berlin/München: Langenscheidt.

Hering, Axel et al. (2009): Übungsgrammatik für die Mittelstufe: Deutsch als Fremdsprache. Ismaning: Hueber.

Hohmann, Sandra (2011): Einfach sprechen! A2-B1: Deutsch als Zweit- und Fremdsprache. Übungsbuch mit Audio-CD. Klett: Stuttgart.

Lemcke, Christiane (2006): Wortschatz Intensivtrainer A1. Berlin: Langenscheidt.

Lemcke, Christiane (2008): Wortschatz Intensivtrainer A2. Berlin: Langenscheidt.

Luscher, Renate (1998): Übungsgrammatik DaF für Anfänger. Hueber: Ismaning.

Reimann, Monika (2011): Grundstufen-Grammatik für DaF. Hueber: Ismaning.

Rusch/Schmitz (2007): Einfach Grammatik - Übungsgrammatik A1 bis B1. Langenscheidt: Berlin.

Aldizkariak

-

Web helbideak

eGela:
https://egela.ehu.es/

DaF Kompakt neu: Online-Estrak
https://www.klett-sprachen.de/daf-kompakt-neu/r-1/474#reiter=titel&niveau=A1

DaF Kompakt: Online-Übungen:
http://einstufungstests.klett-sprachen.de/eks/okdaf/index.php?questname=daf&questclass=A1&questblock=1

Pons Online-Wörterbuch DaF:
http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dedx

Pons Online-Wörterbuch DE-ES:
http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dees

Canoonet - Deutsche Wörterbücher und Grammatik:
http://www.canoo.net

LearningApps:
https://learningapps.org/

Tandem:
http://www.seagull-tandem.eu/

Online-Aufgaben Schubert Verlag:
http://www.aufgaben.schubert-verlag.de/arbeitsblaetter_a1_z/a1_arbeitsblaetter_index_z.htm

Deutsch lernen, üben, testen & trainieren:
http://www.allgemeinbildung.ch/fach=deu/=deu.htm

World Wide Web Sites for German:
https://www.mtholyoke.edu/acad/germ/workshops/urls/index.html

Nachrichtenleicht:
http://www.nachrichtenleicht.de/startseite.1899.de.html

TaldeakToggle Navigation

31-71A Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (2)

31-71B Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 214 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 0.09 - LETREN FAKULTATEA (2)