XSLaren edukia

Euskal Filologiarako Sarrera25663

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25663

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Euskal Filologiaren Hastapenak" edo "Euskal Filologiarako Sarrera" izeneko ikasgaia Euskal Ikasketetako Graduko 2. mailako nahitaezko ikasgaia da eta "Euskal Literaturaren eta Filologiaren Oinarriak" (M03) moduluaren barruan dago, Euskal Literatura I eta II eta Euskal Testuak I eta II ikasgaiekin batera.



Ikasgai honek ez du aurrebaldintzarik.



Bere modulukoekin ez ezik, ikasgai honetan ikasitakoak lotura handia du 3. mailako "Euskal Filologiako eta Hizkuntza Ideien Historiako Gaiak" hautazkoarekin eta 4. mailako, "Euskararen Historia I" eta "Euskararen Historia II" nahitaezko ikasgaiekin, batez ere euskal testuen arazo filologikoei eta euskal gramatika eta hiztegietan azaldutako hizkuntza ideiei dagokienez.



Ikasgaiaren heziketa-helburuak hauek dira:



- Filologiaren jarduna zertan den ulertzea

- Euskal filologoentzako baliabide bibliografiko eta elektroniko nagusiak ezagutzea eta erabiltzen jakitea

- Liburuaren eta idaztearen historia gaingiroki ezagutzea

- Testu eskuizkribatu eta inprimatu zahar eta berrien ezaugarrien oinarrizko ezagutza

- Testuen edizioaren metodologia eta arazoak ezagutzea eta euskal testuei aplikatzea

- Euskal testuen transmisioaren arazo nagusiak ezagutzea eta aztertzea

- Euskalaritzaren historiako garai, autore eta obra nagusiak ezagutzea eta aztertzea

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Moduluko gaitasun espezifikoak (Modulua: M03 – Euskal Literaturaren eta Filologiaren Oinarriak):



M03CM01: Euskarazko hainbat aro, egile eta lan deskribatzea eta aztertzea.

M03CM03: Euskal testu-tradizioa ikuspuntu filologikotik deskribatzea eta aztertzea.

M03CM04: Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea, publiko espezializatuari zein publiko ez-espezializatuari.



Tituluko gaitasunak (Titulua: Euskal Ikasketen Gradua):



G001: Euskaraz erraztasunez, zehaztasunez eta hizkuntza-aberastasunez komunikatzea, ahoz nahiz idatziz, erregistro eta maila nagusietan.

G002: Euskara modu kritikoan aztertzea hizkuntzalaritzako alderdi guztiei eta literatura-tradizioari dagokienez, eta arlo horietako arazo teorikoak eta praktikoak ebaztea.

G003: Literaturako, filologiako edo hizkuntzalaritzako arazo bat lantzeko, aztertzeko eta azaltzeko beharrezkoa den argudiatzea modu egituratuan eta zehatzean eraikitzea, eta, horretarako, filologiako, literatura-kritikako eta hizkuntzalaritza teorikoko eta aplikatuko berezko teorietan, metodoetan eta baliabideetan oinarritzea.

G004: Eskuratutako ezagutzak aplikatzea eta komunikatzea irakaskuntzaren arloan nahiz hizkuntzalaritzaren plangintzaren eta bitartekotzaren arloan.

G007: Banaka nahiz diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeekin modu kooperatiboan lan egitea.

G008: Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin lotutako mota guztietako dokumentazioa eta informazioa aurkitzea, erabiltzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea modu kritikoan.



MECen oinarrizko gaitasunak:



MEC1: Ikasleek bigarren hezkuntzaren oinarri orokorreko ikasketa arlo bateko jakintzak izatea eta ulertzea erakutsi izana, eta testuliburu aurreratuak erabiltzeko maila eta ikasketa arloko abangoardiatik etorritako jakintzek inplikatzen dituzten zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana.

MEC2: Jakintzak lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argumentuak defendatuz eta ikasketa arloko arazoak ebatziz frogatzen diren gaitasunak izatea.

MEC3: Datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, ikasketa-arloaren barruan); hartara, gizarteko, zientziako edo etikako gai garrantzitsuei buruzko gogoetak barneratzen dituzten iritziak emateko.

MEC4: Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatuari edo ez-espezializatuari transmititzeko gai izatea.

MEC5: Etorkizunean autonomia handiko ikasketak hasteko beharrezkoak diren ikasteko gaitasunak garatuta izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK:



1. Atarikoak: Zer da filologia? - Filologoen jarduna zertan den. - Filologiaren eta beste jakintza batzuen arteko erlazioa. - Euskal filologoentzako baliabide bibliografiko eta elektroniko nagusiak.

2. Bibliografia materialaren eta liburuaren historiaren hastapenak: Papiroetatik inprentara. - Testu eskuizkribatu eta inprimatu zahar eta berrien ezaugarriak.

3. Testuen edizioa eta testu-kritika: Oinarrizko kontzeptuak. - Edizio motak. - Hutsak eta aldaerak. - Testu-kritikaren historia. - Edizio kritikoa. - Testuak antolatzea eta oharrak idaztea.

4. Testuen transmisioa: Transmisio motak. - Testuen transmisioaren arazoak, euskal testuetatik ateratako adibideekin argiturik.

5. Euskalaritzaren historia: Euskalaritzaren garai, egile, obra eta ideia nagusiak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



1. Euskal testu zahar baten edizio kritikoa prestatzea.

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLAN:



1. Gaitegiko edukiak eskola magistraletan azaltzea eta ikasleekin eztabaidatzea.

2. Problema bat konpontzea: euskal testu zahar baten edizio kritikoa prestatzea.



ESKOLATIK KANPO:



1. Oinarrizko bibilografia irakurri eta lantzea.

2. Gaiak ikastea, eskolan hartutako apunteak eta, gutxienez, oinarrizko bibliografia erabiliz.

3. Tutoretzak erabiltzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 45
    • Jarrera aktibo eta parte-hartzailea (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua:

1. Lauhilekoan zehar hiru azterketa partzial egingo dira, erantzun laburreko galderez osatua, eta azken azterketa bat izango da, ariketa praktiko batez eta garatzeko galdera batez osatua.

2. Deialdiari uko egiteko prozedura: ikasleak bederatzi aste ditu ebaluazio jarraituari uko egiteko. Partzialen batera aurkeztu baldin bada, eta epe horren barrenean uko ez badu egiten, ulertuko da ebaluazio jarraituari eusten diola eta azken azterketara aurkeztuko ez balitz ere deialdi bat kontatuko zaio, dagokion nota ezarriz.

3. Idatzizko azken azterketa gainditzea nahitaezkoa da gainerako ebaluazio tresnekin bataz bestekoa egiteko. Azken azterketak gehienez bi ordu eta erdi iraungo du.

4. Idatzizko azterketa guztietan ikasleek euskara maila zuzen eta jasoa erabiltzea ezinbestekoa da. Hizkuntza maila nahikorik ez dutenek "GUTXIEGI" kalifikazioa izango dute, edukia gorabehera.



5. Ebaluazio mota honen irizpideak eta azken notaren portzentajea:



5.1. Idatzizko azken azterketa (%50):

- Edukiak kritikoki erabiltzea eta elkarrekin erlazionatzea

- Testu-kritikaren metodoaren aplikazio koherentea: ariketa praktikoa gainditu beharko da.

- Idazlanaren egitura, antolamendu eta aurkezpen egokia

- Hizkuntzaren erabilera jaso eta zuzena

- Terminologiaren erabilera zuzen eta egokia



5.2. Idatzizko azterketa partzialak (%45):

- Ikasgaiaren oinarrizko edukiak ondo jasotzea

- Zuzen eta zehatz adierazteko gaitasuna

- Koherentzia

- Hizkuntzaren erabilera jaso eta zuzena

- Terminologiaren erabilera zuzen eta egokia

- Hiru azterketa partzial hauetako galderen % 40 gutxienez ondo erantzun beharko dira. Hala ez bada, ohiko deialdia ez-gainditutzat joko da, eta ezohiko deialdira joan beharko du ikasleak.



5.3. Jarrera aktibo eta parte-hartzailea (%5):

- Eskoletan parte-hartze aktiboa izatea

- Eskoletan taldearekiko begirunea gordetzea



Azken ebaluazioa / ebaluazio ez jarraitua

Ebaluazio jarraitua egiten ez duten ikasleek azken ebaluazioa egiteko aukera izango dute. Irizpideetarako, ikusi ezohiko deialdiko zehaztapenak.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ezohiko deialdian idatzizko azterketa izango da ebaluazio modu bakarra. Azterketak gehienez lau ordu iraungo du.



2. Azterketak hiru zati izango ditu: galdera laburrak (notaren % 50), garatzeko galdera (notaren % 20), ariketa praktikoa (notaren % 30). Galdera laburren % 40 gutxienez ondo erantzun beharko dira, eta ariketa praktikoa gainditu beharko da, irakasgaia gainditzeko.



3. Idatzizko azterketan ikasleek euskara maila zuzen eta jasoa erabiltzea ezinbestekoa da. Hizkuntza maila nahikorik ez dutenek "GUTXIEGI" kalifikazioa izango dute, edukia gorabehera.



4. Idatzizko azterketa ebaluatzeko irizpideak eta azken notaren portzentajea (%100):

- Ikasgaiaren oinarrizko edukiak ondo jasotzea

- Zuzen eta zehatz adierazteko gaitasuna

- Koherentzia

- Edukiak kritikoki erabiltzea eta elkarrekin erlazionatzea

- Testu-kritikaren metodoaren aplikazio koherentea

- Idazlanaren egitura, antolamendu eta aurkezpen egokia

- Hizkuntzaren erabilera jaso eta zuzena

- Terminologiaren erabilera zuzen eta egokia

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Oinarrizko bibliografia.
- eGela-n utzitako materialak.
- Eskolako apunteak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gómez, Ricardo, 1997, "Euskalaritzaren historia eta historiografia: ikerketa-arloaren egoeraz", ASJU 31:2, 363-391.

Martínez de Sousa, José, 2010 [1987], Pequeña historia del libro, Gijón: Trea.

Pérez Priego, Miguel Ángel, 2011, La edición de textos, Madrid: Síntesis.

Urgell, Blanca, 2013, "Euskal Filologia: zer (ez) dakigu 25 urte beranduago?", in R. Gómez et al. (arg.), Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra, Gasteiz: UPV/EHU, 533-570.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Arana Martija, J. A., 1994, "Euskal Herriko inprentaren historia", Uztaro 12, 37-53.
Blecua, A., 1983, Manual de crítica textual, Madrid: Castalia.
Castillo, A., 2004. Historia mínima del libro y la lectura, Madrid: Siete Mares.
Gaskell, P., 1999, Nueva introducción a la bibliografía material, Gijón: Trea.
Gómez, R., 2007, XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak. Bilbo: UPV/EHU. .
Gómez, R., 2008, Hizkuntzalaritzaren historiaz [PDF], Gasteiz: UPV/EHU. .
Gómez, R. & B. Urgell, 2010, "Descripción y defensa de la lengua vasca durante los siglos XVI y XVII", in A. M. González (arg.), Post tenebras spero lucem, Varsovia: U. de Varsovia; Granada: U. de Granada, 257-320.
Lakarra, J. A., 1988, "Testukritikaz: I. Stemmarantz", in Lakarra (arg.) Hiztegiak eta testuak, Bilbo: UPV/EHU, 101-139.
Madariaga, J., 2008, Apologistas y detractores de la lengua vasca, Donostia: FEDHAV.
Maseda, E., 2012, El libro y sus partes [PDF], Madrid: U. Complutense. .
Moll, J., 1979, "Problemas bibliográficos del libro del Siglo de Oro", Boletín de la Real Academia Española 59:216, 49-107. .
Morocho, G., 2004, Estudios de crítica textual (1979-1986), Murcia: U. de Murcia.
Orduna, G., 2000, Ecdótica. Problemática de la edición de textos, Kassel: Edition Reichenberger.
Tovar, A., 1980, Mitología e ideología sobre la lengua vasca, Madrid: Alianza Editorial. Berrargit. Donostia: Basandere, s.a. [2008].

Aldizkariak

- ASJU = Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo":
- Euskera:
- FLV = Fontes Linguae Vasconum:
- Lapurdum:
- Oihenart:
- Uztaro:

Web helbideak

- FiloBlogiako loturak: . Lotura-bilduma erabilgarria, gaika sailkatua.
- Del Rollo al Códice Miniado:
- History of Information:
- Codicologia: . Eskuizkribuei buruzko hiztegi terminologiko eleaniztuna, oso zabala.
- Armiarma. Literaturaren sarean: . Euskal literaturari buruzko ataria: euskal klasikoen testuak, euskal idazleen biografiak eta bibliografiak, argazkiak, kritikak, literatur-aldizkariak...
- Critica textual para dummies: . Testu-kritikari buruzko artikuluak eta terminologia glosarioa.
- Euskal gramatikagintzaren historia: . XX. mendea arteko euskal gramatiken kronologia.

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

11:00-13:00 (1)

20-35

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 104 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)