XSLaren edukia

Euskal Testuak I25666

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25666

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ikuspegia filologiara eta hizkuntzalaritzara bideratuko da funtsean, literaturara ez. Ikasleak XVIII. mendearen bigarren erdiko eta XIX eta XX. mendeetako euskal testuak eta orduko idazleen lanak ulertzeko gai izan behar du.



Ikasgai honen helburu nagusia orduko euskal idazlanetan ageri diren hizkuntza-ezaugarrien berri ezagutzea eta horiek aztertzea da, alderdi diakroniko nahiz diatopikotik, baina alderdi gramatikalari ezikusiarena egin gabe, eman dezagun, gaien azalpenean eta baliatu beharreko terminologia berezian.



Ikasleak orduko zenbait idazlan eta idazleren gaineko berri eduki behar du eta orduko idazleen inguruko literatura-giroa ere ezagutu behar du, orduko testu nagusiak beren ingurune sozio-historiko eta kulturalarekin lotzeko gai izateko.



Gaitasunak ahoz edo idatziz bakarka ala taldean egokitasunez aurkeztea ere bada ikasgai honen helburua, baina taldeko ikasleen kopuruak biziki baldintzatu ohi du xede hau.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



M03CM01: Garai desberdinetako euskal literaturako idazle nagusienak aztertzea.

M03CM03: testuetan ageri diren ezaugarri filologikoak deskribatzea.

M03CM04: testuetan ageri diren ezaugarriak modu zientifikoz azaltzen ikastea.



HELBURUAK



1. Ikasleak euskal literaturaren eta testuen mugarrien eta honen ibilbide filologikoaren berri izan beharko du, idazlanez, egileez eta haien garaiaz eta gizarte-giroaz hainbat berri eduki behar du, literaturaren historia liburuetan arakatuz, idazleen eta idazlanen gaineko saio edo azterketa monografikoak irakurriz.



2. Garai horretako literaturan ageri diren gertakari filologiko nagusienez jabetu beharko da, eta testuak ongi ulertzeko beharko duen tresneria filologikoa ezagutzen, hautatzen eta egoki baliatzen ikasi eta trebatu beharko du.



3. Testuko hizkuntza-ezaugarrietan oinarriturik, idazkia noiztsukoa den adierazteko gai izan beharko du, iritzi bataren edo bestearen aldeko argudio filologiko-linguistiko-historiko-gramatikalak emanik, hau da, bereizi behar du zein ezaugarri itxaron daitezkeen eta zein ez XVIII.aren bigarren erdian, XIX.ean eta XX.aren lehen erdian. Morfologia historikoko eskuliburu edo artikuluak ezagutu beharko ditu.



4. Testuko hizkuntza-ezaugarrietan oinarriturik, gaitasuna erdietsi beharko du idazkia Euskal Herriko zein eskualdetakoa den ezagutzeko. Dialektologiaz eta dialektologia diakronikoaz diharduten ikerlanak ezagutu beharko ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Testu iruzkinak zer diren eta nola egin: iruzkinen fase ezberdinak.

2. Euskararen historiaz, euskal morfologia eta sintaxi historikoaz, literaturaren historia.

3. Sebastian Mendiburu (1708-1782): Fest-egunetaraco iracurraldiac (1740-67).

4. Juan Antonio Moguel Urkitza (1745-1804): Peru Abarca (1881).

5. Pedro Antonio Añibarro (1748-1830): Escu liburua, eta berean eguneango cristiñau-cereguiñac (1801/21).

[6. Franzisko Ignacio Lardizabal (1806-1855): Testamentu zarreco eta berrico condaira (1855)]

7. Piarra Topet, Etxahun (1786-1862): Koplak.

8. Jean Etxepare (1877-1935): Beribilez (1931).

9. Ebaristo Bustinza, Kirikiño (1866-1929): Abarrak (1918).

10. Pablo Fermin Irigarai, Larreko (1869-1949): Artikulu batzuk eta Gerla urte, gezur urte (1936-1940).

11. Jon Etxaide (1920-1999): Alos-Torrea (1950).

12. Piarres Larzabal (1915-1988): Okilomendi (1955).

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia parte-hartzaile eta dinamikoa bultzatuko da eskoletan. Ikaslearen protagonismoa bilatuko da uneoro, bai eskola magistraletan, eta batez ere eskolako ariketa praktikoan. Irakaskuntza modu presentzialean egiteko pentsaturik dago. Epidemiak har lezakeen bidea dela eta moldaketarik egin beharko balu, irakasleak gida eta ebaluazio sistema EGELAn berrituko luke, kurtsora matrikulaturiko ikasle guztiek aldaketa ikusteko aukera baitute.

Ikasleek honako jarduerak izango dituzte:



Eskolatik kanpo:

- Gaitegiko edukiak prestatu eta ikastea.

- Bibliografia irakurtzea eta lantzea.

- Tutoretzak erabiltzea.

- Testu iruzkin idatziak.



Eskolan bertan:

- Gaitegiko edukiak irakaslearekin eztabaidatzea eta zalantzak argitzea.

- Ariketa praktikoa egitea.

- Eztabaida filologikoak eskolan

- Idatzizko azterketa partzialak egitea.

- Idatzizko azken azterketa egitea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 45
    • Test motatako proba (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • Klasean parte-hartze aktiboa izatea eta taldekide eta irakasleekiko begirunea izatea (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



****



1. Ohiko deialdian ikasle guztiek ebaluazio mistoa izango dute. Ikasleak ohiko deialdian EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGIN DIEZAIOKE eta 10 puntuko azterketa egiteko aukera izan, beti ere irakasleari idatziz adierazten badio uko egin nahi diola ebaluazio sistema horri dagokion lauhilabetearen LEHENENGO BEDERATZI ASTEEN BARRUAN.



EBALUAZIO MISTOA



1. Ikastaroan zehar jarraikortasuna bermatzeko lanak egingo dira: ikasleek (1) azterketa partzial bi (%30) eta (2) etxean egiteko iruzkin ariketa bat (%20) egingo dituzte ikastaroan zehar.



(1) Erantzun laburreko galderez osaturiko test moduko azterketak izango dira.

(2) Etxean egiteko iruzkin ariketa klasean ikusitako metodologia erabiliz. (kurtsoak aurrera egin ahala zehaztuko dira iruzkin ariketa egiteko irizpideak).



2. Azken azterketa bat izango dute egun eta ordu ofizialetan (%45), test moduko galdera laburrekin batera, ariketa praktiko batez eta garatzeko galdera batez osatua.



Idatzizko azken azterketa gainditzea nahitaezkoa da gainerako ebaluazio tresnekin bataz bestekoa egiteko.



3. Honekin batera, eskoletan parte-hartze aktiboa izatea eta eskoletan taldearekiko begirunea gordetzea ere baloratuko da (%5).





10 PUNTUKO EBALUAZIOA



1. Ebaluazio mistoari uko egin dion edo aurreko puntuan agertzen diren baldintzak egoki betetzen ez duen ikasleak amaierako azterketa bat izango du. Horretarako, programan agerturiko gaiak landu beharko ditu:



a. Egelan igoko diren materialen eta

b. Bibliografian diren eskuliburu eta bestelako lanen bitartez



2. Azken froga baten bidez %100 ebaluatua izateko baimena duten ikasleek azterketa egun eta ordu ofizialetan izango dute froga hori.



---



Atal bakoitzean ebaluatuko diren gaitasunei dagokienez, azken azterketan hauek ebaluatuko dira.



- M03CM01, M03CM03, M03CM04.



Bakarkako lanetan (atal jarraian), ordea, honako gaitasunak ebaluatuko dira:



- M03CM01, M03CM03, M03CM04.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ezohiko deialdian idatzizko azterketa izango da ebaluazio mota bakarra (%100).

2. Uko egiteko modua: ezohiko deialdiko azterketara aurkezten ez den ikasleari “EZ AURKEZTUA” jarriko zaio.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Testuak.
2. Bibliografia.
3. egelan jartzen diren material osagarriak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aldekoa, I., 2008 [2004], Euskal literaturaren historia, Donostia: Erein.

Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordea, 1985-2011, Euskal gramatika. Lehen urratsak [EGLU], 7 liburuki, Bilbo: Euskaltzaindia.

Gorrotxategi, J., I. Igartua & J. A. Lakarra (arg.), 2018, Euskararen historia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Kortazar, J. 2000, Euskal literaturaren historia txikia, Donostia: Erein.

Martínez-Areta, M. (arg.), Basque and Proto-basque, Frankfurt: Peter Lang Ed.

Mitxelena, K., 1987-2005, Orotariko euskal hiztegia, 16 liburuki, Bilbo: Euskaltzaindia.

—, 2011, Obras Completas, Gasteiz & Donostia: EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia. [Bereziki 11. eta 13. liburukiak, Textos vascos eta Historia de la literatura vasca]

Trask, R. L., 1997, The History of Basque, Routledge, Londres. Villasante, L., 1979 [1960], Historia de la literatura vasca, Oñati: Aranzazu.

Zuazo, K., 2014, Euskalkiak, Donostia: Elkar.



(Idazle bakoitzari dagokion bibliografia zehatza kurtsoan zehar eskainiko da)

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikus ikasturtearen hasieran banaturiko programa.

Aldizkariak

Fontes Linguae Vasconum: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=593
Lapurdum: http://lapurdum.revues.org
Euskalingua: www.mendebalde.com
Dialectologia: http://www.publicacions.ub.edu/revistes/dialectologia/
Uztaro: http://www.uztaro.com
Anuario del Seminario de filologia vasca Julio de Urquijo (ASJU): https://ojs.ehu.eus/index.php/asju
Euskera: www.euskaltzaindia.eus
Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV): http://eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/riev/
Mundaiz: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=966
Oihenart: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/oihenart

Web helbideak

Lekukotasunen faksimileak lortzeko helbideak:

http://www.kmliburutegia.net/
http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/
http://www.bilketa.eus/eu/

Informazioa biltzeko helbideak:

Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/
Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH): https://www.ehu.eus/ehg/literatura/
Orotariko Euskal Hiztegia (OEH): www.euskaltzaindia.eus/oeh
Sareko Euskal Gramatika (SEG): http://www.ehu.es/seg

Bestelakoak

www.euskaltzaindia.eus
www.fsancho-sabio.es
www.bizkaia.net/kultura/foru_liburutegia/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU GARITANO, PABLO
  • MANTEROLA AGIRRE, IULEN
  • MUNARRIZ IBARROLA, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

09:00-11:00 (1)

1-15

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (1)