XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntza IV: Alemana25378

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25378
Murrizketak
Bigarren Hizkuntza IV: Alemana irakasgaian matrikula egiteko, Bigarren Hizkuntza II: Alemana irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bigarren Hizkuntza IV: Alemana hirugarren ikasturteko hautazko ikasgaia da. Bigarren Hizkuntza III: Alemana-ren jarraipena da ikasgai hau eta hizkuntza arloan azken maila, laugarren ikasturtean Bigarren Hizkuntzaren Literatura I eta II eta baita Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I eta II egin ahal izateko.



Ikasgai honetan Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera B1.1 mailako edukiak landuko dira, beti ere lau gaitasunei lotuak.



Ikasgaia Bigarren Hizkuntza I eta II: Alemana gainditu duen ikaslegoari zuzendua dago. Lehen maila haueak gaindituta, alemanierazko gaitasunak sakondu eta alemaniar kultura hobeto ezagutu nahi duen ikaslegoarentzat da bereiziki interesgarria ikasgai hau.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera B1.1 mailari dagozkion edukiak alemanieraz, beti ere lau gaitasunei lotuak.



Gradu ezberdinetan eskaintzen den ikasgaia izanik, ikasgai honetan landuko diren konpetentziak honakoak izango dira:



1. Ingeles Ikasketetako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean burutu ahalko dituzten ikasketei autonomia maila haundiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatu izana



Moduluko gaitasunak (Oinarrizko prestakuntza):

CM01- Alemana ahoz eta idatziz erabiltzea eta ahozko eta idatzizko adierazpen-maila altua lortzea.

CM03- Bigarren hizkuntza batetako testuak ulertzeko gai izatea.



Zeharkako gaitasunak:

G008 – Ikasitako teknika eta erramintekin bai autonomoki eta bai taldean lan egiteko gai izatea.

M06CM06 – Aniztasunaren inguruan hausnarketa kritiko eta begirunetsua garatzea.



Titulazioko gaitasunak:

G006 – Bigarren hizkuntza bateko testuen ideia nagusiak ulertu eta hizkuntza honetan bai idatziz eta bai ahoz apalki aditzera ematea.

G007 – Graduko jakintza espezifikoak beste alor eta diziplina batzutakoekin erlazionatzeko gai izatea, etorkizunean burutu daitezkeen ikasketetan aplikatzeko gai izatea, kultura eta hizkuntz-aniztasun kontestutan jarrera integratzaileak eta toleranteak faboratzeko.



2. Euskal Ikasketetako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean burutu ahalko dituzten ikasketei autonomia maila haundiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatu izana.



Zeharkako gaitasunak:

G006 – Bigarren hizkuntza bat kontestu ezberdinetan erabiltzea, hizkuntza horren literatura eta kulturaren ezaugarriak ezagutzea.

G007 – Diziplina berdin edo ezberdinetan bai autonomoki eta bai taldean lan egitea.



Titulazioko gaitasunak:

M01CM02 – Bigarren hizkuntza batean bai idatziz nola ahoz komunikatzeko gai izatea.

M01CM06 - Bigarren hizkuntza batetako testuak ulertzeko gai izatea.



3. Filologiako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean burutu ahalko dituzten ikasketei autonomia maila haundiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatu izana.



Zeharkako gaitasunak:

G008 – Filologiako ezagutza espezifikoak beste alor batzutako jakintzekin erlazionatzea.



Gaitasun hauekin erkatuak daude Ikaskuntza Emaitzak:



IE1: hizkuntza estandarrean idatziz eta ahoz uler ditzake eduki garrantzitsuenak, gai ezagunei buruz bada lana, eskola, denbora librea, bidaia, etabarren inguruan (Ingeles Ikasketak: CB5, CM01, G06;Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologia: CB5, G002, M15CM02).



IE2: Bidaia eta eguneroko bizitzako egoera gehienetan arazorik gabe parte har dezake, edota gai ezagunei buruzko elkarrizketetan parte hartu, adibidez hobbiei, lanari, familiari buruzko elkarrizketetan, bere eritzia espontaneoki adieraziz. (Ingeles Ikasketak:CB5, CM01,CM03, G08, M06CM06, G007; Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologia: CB5, G002, G008, M15CM02, M15CM03).



IE3: bai idatziz eta bai ahoz testu koherenteak sor ditzake intereseko gaiei buruz, baita eskutiz edota mezu elektronikoak esperientzia edota inpresioei buruz. (Ingeles Ikasketak:CB5, CM01,CM03,

G08, M06CM06, G007; Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologia: CB5, G002, G008, M15CM02,

M15CM03).



IE4: Bai idatziz bai ahoz gramatika egitura eta esamolde sorta nahiko zabala eta egoera bakoitzerako egokiak erabiltzen ditu. (Ingeles Ikasketak: CB5, CM01,G007, G008; Euskal Ikasketak: CB5,G006, M01CM02, M01CM06; Filologia: CB5, G002, G008, M15CM02).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Komunikaziozko edukiak:



Reiseplanung und Verkehrsmittel, Reklamation Reisegepäck, Verkehrsunfall und Versicherung, über Sehenswürdigkeiten und Kulturveranstaltungen sprechen, Postsendungen und Beschwerden bei der Post, Schulsystem in Deutschland, über die Natur sprechen, mit der Natur arbeiten.



Gramatikako edukiak:



Konjunktiv II, Komparativ und Superlativ, Relativsätze mit ‚wo’, Passiv mit Perfekt, Passiv mit Modalverben im Präteritum und Präsens, Zustandspassiv, Partizip Perfekt als Adjektiv, Adjektivdeklination im Genitiv, Infinitivsätze, Alternative mit ‚entweder...oder’, Indefinitartikel und –pronomen mit ‚irgend-‚ Irreale Konditionalsätze mit ‚wenn’, Kausale Verbindungen mit ‚wegen’ und ,nämlich’, Konzessive Haupt- und Nebensätze, Finalsätze, Präpositionalpronomen ,da(r)-‚ Partizip Präsens als Adjektiv.

MetodologiaToggle Navigation

- Alemanierazko gramatika egituren azalpena

- B1 mailako ahozko testuak entzutea

- Gramatikako ariketak egitea

- Alemanieraz hainbat komunikazio egoera prestatzea

- Alemanieraz testu konplexuak irakurtzea

- Ikasgaiari dagokion mailako testu konplexuak idaztea

- Hiztegia lantzeko ariketak egitea

- Alemaniar kulturaren inguruko hainbat gai aurkeztea



Ikasgelan DaF Kompakt neu (B1) liburua landuko da, ikaslegoak autonomoki erabili eta landu beharko du berau.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Asistencia y participación activa (mínimo de 75% en clase) (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazioa mistoa izango da, horregatik beharrezkoa izango da gutxienezko %75eko bertaratzea. Ebaluazio mistoak honako hauek barne hartuko ditu:



1. Ebaluazio jarraitua (ikasgaiaren %40a). Honako hauen bidez egingo da:



- Irakurgaiaren inguruko froga: 20%

- Ahozko aurkezpena: %20



2. Azken ebaluazioa (ikasgaiaren %60a). Honako hauen bidez egingo da:



- Idatzizko froga: %40 (entzutezko ulermena, idatzizko ulermena eta gramatika).

- Ahozko froga: %20



Ebaluaketa irizpideak:

Idatzizkoari dagokionez: konjugazio eta deklinabidean zuzentasuna; hiztegiaren erabilera egokia; egitura sintaktikoen erabilera egokia; ortografia zuzena; testu mota ezberdinei dagozkien arauak modu egokian erabiltzea; eginkizunari dagokion forma eta eduki zuzenak erabiltzea.

Ahozkoari dagokionez: jariotasuna; egituraketa gramatika zuzena; ahozkera.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren portzentajea kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Atal guztiak gainditu ezean, gainditu gabeko atalaren nota jarriko da.



Oharra:

Justifikatutako arrazoiengatik (Araudiaren bigarren artikulua) ebaluazio sistema jarraituan esku hartzerik ez duen ikasleak, amaierako azken proba baten bitartez egiaztatu ahal izango du irakasgaiari datxezkion ezagutzak eta gaitasunak bereganatu dituela. Aurreko kasuren batean dauden eta amaierako ebaluaziorako eskubidea onartzea nahi duten ikasleek, dagokion eskaera aurkeztu beharko dute Fakultatearen Dekanotzan. Matrikulatutako ikasgai batean, gehiagotan edo guztietan azken ebaluaziorako eskubidea onartuta duten ikasleek, horien arduradun diren irakasleei jakinaraziko beharko diete Dekanoaren dagokion baiespen Ebazpenaren kopia aurkeztuz. Azterketa aldia hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago aurkeztuko diete irakasleek ikasleei dokumentazio hori.



Ikasleek ebaluazioari mistoari uko egin eta azken ebaluazioa aukeratu ahal izango dute. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasleari, ikasturteko lehen bederatzi asteetan zehar.



Ikasle horien ebaluazioa amaierako proba bakar batean oinarrituko da, eta fakultateak horretarako ezarritako data ofizialean egingo da. Proba bi zatitan banatuko da:



- idatzizko azken proba (%70): entzundakoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, idazmena, gramatika eta derrigorrezko irakurmenari buruzko ariketak.



- ahozko azken proba (%30) idatzizko proba amaitutakoan egingo da.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren portzentajea kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Atal guztiak gainditu ezean, gainditu gabeko atalaren nota jarriko da.



DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleentzat nahikoa izango da azken probetara (idatzizkoa eta ahozkoa) ez aurkeztea.



KALIFIKAZIOAREN BERRIKUSPENA:



Behin behineko kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data honetatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasleen ebaluazioa amaierako proba bakar batean oinarrituko da, eta fakultateak horretarako ezarritako data ofizialean egingo da. Froga bi zatitan banatuko da:



- idatzizko azken froga(%70): entzundakoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, idazmena, gramatika eta derrigorrezko irakurmenari buruzko ariketak.



- ahozko azken froga(%30): idatzizko froga amaitutakoan egingo da.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren portzentajea kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko.



DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleentzat nahikoa izango da azken probetara (idatzizkoa eta ahozkoa) ez aurkeztea.



KALIFIKAZIOAREN BERRIKUSPENA:



Behin behineko kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data honetatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Braun, Birgit et al. (2016). DaF kompakt neu B1. Stuttgart: Klett.

Kästner, Erich (2012). Emil und die Detektive. Ein Comic von Isabel Kreitz. Hamburg: Dressler Verlag.

Materiales elaborados por la docente (eGELA).

Diccionario bilingüe.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (2002). Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Castell, Andreu y Brigitte Braucek (2000). Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Rusch, Paul y Helen Schmitz (2008). Einfach Grammatik - Gramática del alemán con ejercicios - Niveles A1 hasta B1. Berlin: Langenscheidt.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Clamer, Friedrich y Erhard G. Heilmann (2007). Übungsgrammatik für die Grundstufe: Arbeitsheft. Regeln, Listen, Übungen. Niveau A2 - B2. Meckenheim: Liebaug-Dartmann.

Dinsel, Sabine y Susanne Geiger (2009). Großes Übungsbuch Deutsch: Grammatik. Ismaning: Hueber.

Dreyer, Hilke y Richard Schmitt (2009). Lehr- und Übungsbuch der deutschen Grammatik. Ismaning: Verlag für Deutsch.

Fandrych, Christian y Ulrike Tallowitz (2012). Klipp und Klar. Übungsgrammatik Grundstufe Deutsch. Stuttgart: Klett.

--- (2002). Sage und schreibe. Übungswortschatz Grundstufe Deutsch. Stuttgart: Klett.

Helbig, Gerhard y Joachim Buscha (1992). Übungsgrammatik Deutsch. Berlin/München: Langenscheidt.

Hering, Axel et al. (2009). Übungsgrammatik für die Mittelstufe: Deutsch als Fremdsprache. Ismaning: Hueber.

Luscher, Renate (1998). Übungsgrammatik DaF für Anfänger. Hueber: Ismaning.

Reimann, Monika (2011). Grundstufen-Grammatik für DaF. Hueber: Ismaning

Aldizkariak

Deutsch Perfekt

Web helbideak

http://www.grammatiktraining.de
http://www.canoo.net
http://hypermedia.ids-mannheim.de
http://www.goethe.de
http://www.slf.ruhr-uni-bochum.de

TaldeakToggle Navigation

71 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala