XSLaren edukia

Euskal Herriaren Historiaurrea25554

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25554

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal Herriko Historiaurrea 3. mailako hautazko ikasgaia da eta lau gradutako ikasleei zuzenduta dago: Artearen Historia, Euskal Ikasketak, Geografia eta Lurralde Antolakuntza eta Historia. Irakasgai honen irakaskuntzak 6 kreditu ditu eta lehen lauhilekoan ematen da. “Euskal Herriko Historia” espezializazio minorrean integraturik dago.

Irakasgai honetan Historiako Graduko lehen eta bigarren mailan jorraturiko kontzeptu asko biltzen ditu, eskualdeetako ñabardurak adieraziz. Erreferentziazko aztarnategiak eta material arkeologikoak hurbilekoak eta eskuragarriak dira, aukera emanez garrantzitsuak diren alderdietan sakondu eta gai horri buruzko ikerketaren egungo egoera ezagutzeko.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Helburuak



- Historiaurreko oinarrizko prozesuen deskripzio eta ikerketa metodoak ezagutu



- Euskal Herriko gizarte prehistorikoen bilakaera ezagutzea.



- Euskal Herriko Historiaurreko gizarteen bilakaera diakronikoa ezagutzea



- Lurraldearen ezagutza eta paisaiak/klimatologiak inposatutako murrizpenak baloratzea.

Gaitasunak



Oinarrizko gaitasunak:



CB2: Ezagutzak beren lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak landuz eta defendatuz eta ikasketa arloko arazoak ebatziz gaitasunak dituztela frogatzea.

CB3: Datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, ikasketa arloaren barruan), gizarte-, zientzia- edo etika-arloko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.

Tituluko gaitasunak:



G001: Munduko, estatuko eta eskualdeko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.



G006: Gai izatea erregistro arkeologikoa eta ondare historikoa irakurtzeko, aztertzeko, eraikitzeko eta balioa emateko, landa-lanean eta laborategiko lanean parte hartuz.



G007: Diziplinaren beraren arloko nahiz diziplina arteko arloko taldean lan egiteko pertsonarteko harremanetarako trebetasunak eskuratzea eta erakustea.

Moduluko Gaitasunak (Euskal Herriaren Historia)



M03CM01: Gai izatea informazio historikoaren edukiak lortzeko, antolatzeko eta interpretatzeko, eta trebetasuna erakustea ikerketa historikoko oinarrizko metodoak eta teknikak garatzeko, Euskal Herriaren Historiari buruzko informazio-iturri eta dokumentazioaren aplikazioan.



M03CM02: Euskal Herriaren Historiako prozesu eta gertakizunen, eta Estatuko, Europako eta Munduko historiako gertakizun nagusien arteko sinkronia ulertzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Euskal Herriaren Historiaurrearen ikerketa. Sarrera eta historiografia.

2.- Gizarte ehiztari-biltzaileak:

- Behe Paleolitoa

- Erdi Paleolitoa

- Goi Paleolitoa

- Mesolitoa

3.- Gizarte ekoizleak:

- Neolitoa

- Kalkolitoa

- Brontze Aroa

- Burdin Aroa

MetodologiaToggle Navigation

UPV/EHUko IKD i3 hezkuntza-ereduak planteatutako jarraibideen arabera, eta kreditu teoriko eta praktikoen arteko erlazioa kontuan hartuta, irakaskuntza aktiboa garatzen da, non ikaslearen ikasgelako eta ikasgelatik kanpoko parte hartzea funtsezkoa den. Horrela, ikasgelan garatutako edukiak (eskola magistraletan, irakaskuntza-metodologia aktiboekin eta proiektuen ebazpenetik abiatuta) nahiz ikasgelatik kanpo garatutakoak (Arabako Arkeologia Museoa eta, hala badagokio, aztarnategi arkeologikoak bisitatzea) modu integratuan garatuko dira, ikaskuntza autonomoa eta gaitasunen garapena sustatzen duten eredu parte-hartzaileen bidez.

Ikasgelan parte-hartze aktiboa izatea, arazoak ebaztea, eztabaidetan parte-hartzea eta ahozko aurkezpenak dira etengabeko nota ezartzeko elementuak. Praktikak mota askotakoak izango dira: arkeologia-elementuei buruzko iruzkinak, historiaurrearekin lotutako lekuak, irakurketa espezializatuen laburpenak.... Gainera, ikerketa-lanak eskatuko dira, banaka edo taldeka, ikastaroaren dinamiken arabera, Euskal Herriko Historiaurrearekin zerikusia duten gai espezifikoetan oinarrituta.

Zeregin praktiko horiek bideratzeko eta ikasgelan argitu ez diren puntuei erantzuteko, irakasleak tutoretza-orduak ditu. Komeni da horiek aprobetxatzea ikasturtean zehar proposatuko diren jardueren funtsezko puntuak identifikatu eta garatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakaskuntza-gida honen aurreko atalean irakasgai hau kalifikatzeko puntuazio portzentai desberdinak aipatu dira. Hala ere, sistema moldakorrago baten bila, ikasleen berezitasunei (gradu desberdinetakoak baitira) eta ikasgelan ezartzen diren dinamikei erantzuten dieten bi aukera eskaintzen dira:

Aukera 1.- Ebaluazio Jarraia: Ikasgelan ebaluazio jarraitu eta formatzailea garatzen duten ikasleak, baldin eta ikastordu presentzialen %75ra hurbildu den, partehartze aktiboa izan duen proposatutako ariketetan (Testu iruzkinak, materialen hausnarketa), proposatutako ariketak denboran eta behar bezala gauzatu dituen, eta eskatzen denean haien aurkezpena osatu badu (banaka edo taldeka) eta lan taldean jarrera positibo eta kolaboratzailea izanez gero, ebaluazio progresibo baten bidez izango da ebaluatua. Ikasleak bere aurrerapena urratsez urrats ezagutzeko aukera izango du, garatu beharreko konpetentzien lorpenarekin batera. Kalifikazio eredu honen elementu objektibotzat hartzen dira ikasgelara bertaratzea, parte-hartze maila eta aurkezten dituen lanen kalitatea.

Idatzizko azken proba bat ezarri ahal izango da, gai-zerrendako edozein gairi buruzkoa.

Aukera 2.- Azken Ebaluazioa: Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.



Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela egiaztatu beharko dute. Egiaztatzea azterketa eta proba praktiko desberdinen bidez gauzatu ahal izango da, non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.

AMAIERAKO AZTERKETA

Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



PLAGIOA

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagioa baieztatzen denean suspentsoa da, susmoak berriz, irakasgaia ez gainditzea ekar dezake.



“Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena” sinatu dela eta berau bermatu behar dela gogorarazten da (https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/Declaraci%C3%B3n+comport+%C3%A9tico/089a478e-e5fc-87b9-079f-a73835bcbd13)



DEIALDIARI UKO EGITEA

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40a den heinean, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa Azken ebaluazioa sistemaren bitartez egingo da. Azken ebaluazioa irakasgai osoaren gaineko azterketa zein ariketa praktikoen bidez baloratu ahal izango da.



Hala ere, Ebaluazio etengabea jarraitu eta atal desberdinak gainditu, baina Ohiko deialdiko azterketa huts egin edo aurkeztu ez diren ikasleek, Ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioa gorde ahal izango dute, beti ere Ohiko deialdiari uko egin ez badiote, eta azterketa besterik ez dute egin beharko. Kasu horretan, ezohiko deialdian ohikoaren irizpideak mantenduko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Euskal Herriko atlasa eta Elhuyarren Leku izendegia.
- Hiztegi teknikoak, paperean eta on line.
- Irakasleak pasatutako artikuluen fotokopiak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

PEÑALVER, X. Sobre el origen de los vascos, Txertoa, 1999

ANITZ. Historia del País Vasco. Prehistoria y Antigüedad, HIRIA, Donostia, 2006.

ANITZ. Arkeologia (0.1-0.4), Gipuzkoako Aldundia, Donostia, 2011.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ANITZ. Euskal Herriaren Historiaz: Historiarrea, E.H.U., Bilbo, 1985.
BARANDIARAN, I. Prehistoria: el Paleolítico,Auñamendi, Donostia, 1988.
ANITZ. Homenaje a Don José Miguel de Barandiarán, Munibe, Donostia, 1991.
ANITZ. Homenaje a Jesús Altuna, Munibe, Donostia, 2006.

Aldizkariak

Munibe Antropologia-Arkeologia
Kobie (Paleoantropologia)
Trabajos de Arqueología Navarra
Isturitz- Cuadernos de Sección de Prehistoria-Arqueología de Eusko Ikaskuntza
Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra
Ikuska
Arkeoikuska
Estudios de Arqueología Alavesa
Veleia
L'Anthropologie
Quaternary International

Web helbideak

www.aranzadi-zientziak.org
www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones
www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/electronicas/euskonews/
www.barandiaranfundazioa.com
www.euskomedia.org

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)