XSLaren edukia

Euskal Herriaren Antzinaroaren Historia25555

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25555

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal Herriaren Antzinaroaren Historia 3. mailako hautazko ikasgaia da eta lau gradutako ikasleei zuzenduta dago: Historia, Artearen Historia, Euskal Ikasketak eta Geografia eta Lurralde Antolakuntza. Irakasgai honek irakaskuntza 6 kreditu ditu eta bigarren lauhilabetekoan ematen da. Euskal Herriko historian espezializazio minorrean integraturik dago.



Irakasgai honen funtsezko heziketa helburuak hurrengoak dira:

- Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeetan eta eremu mugakidetan aurre-erromatar eta erromatar garaian dokumentatutako komunitateen mailakako egituraketa aztertzeko gaitasuna eta ulermen egokia, atentzio berezia ipiniz antolaketa egituretan (sozial ekonomiko, politiko, erlijioso eta kulturalak).

- Irakasgaiaren eduki teoriko eta praktikoen bitartez populazio-talde horien iturri bereziekiko kontaktua ahalbidetzea (iturri idatziak zein arkeologikoak).

- Eskuragarri ditugun ebidentzia zuzen (epigrafia, numismatika, arkeologia) eta ez zuzenen (egile greko-latindarrak) analisi historiko egokia egiteko metodologia-oinarriak garatzea, lehen egindako ikerketa-espezializazio desberdinak kontuan hartuz.

- Komunitate hauen egitura antolatzaileen bilakaeran parte hartu zuten faktore historiko endogeno eta exogenoak ezagutzea.

- Komunitate hauen azterketarako dugun informazio historikoaren analisian trebetasuna garatzea, sintesiak egiteko eta arrazoibide kualifikatuak egituratzeko.

Guzti honekin, ikasleek, erregistro historiko eta historiako ezagutzak erabiltzen diren arloetara (nahiz publikoak nahiz pribatuak) jarduera profesionala bideratu ahal izango dute.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

KONPETENTZIAK:

- MO3CMO1: Gai izatea informazio historikoaren edukiak lortzeko, antolatzeko eta interpretatzeko, eta trebetasuna erakustea ikerketa historikoko oinarrizko metodoak eta teknikak garatzeko, Euskal Herriaren Historiari buruzko informazio-iturri eta dokumentazioaren aplikazioan.

- MO3CMO2: Euskal Herriaren Historiako prozesu eta gertakizunen, eta Estatuko, Europako eta Munduko historiako gertakizun nagusien arteko sinkronia ulertzea.

- MO3CMO3: Gaitasuna garatzea gaur egungo ekarpen historiografikoak era eraginkor eta kritikoan aztertzeko, eta ikuspegi historiografikoak eta aro historiko bakoitzeko kultura-tradizioarekiko duten korrespondentzia identifikatzea.



IKASTEAREN EMAITZAK

Irakasgai hau egin ondoren ikasleek hurrengoa egiteko gai izango dira:

- IE1. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeetan eta eremu mugakidetan aurre-erromatar eta erromatar garaian dokumentatutako komunitateen mailakako egituraketa eta bertako prozesu historikoak ulertzea.

- IE2. Ikerketa historikoaren oinarrizko metodo eta teknikak erabiltzea, komunitate hauen dokumentazio idatzia eta arkeologikoa aztertzeko baita gaur egun formatu desberdinetan eskuragarri dauden informazio iturrien analisia egiteko.

- IE3. Sintesiak egitea eta gai historiko baten inguruko diskurtsoak egituratzea eta aurkeztea, ahoz edo idatziz, forma-zuzentasun eta terminologia egokiarekin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Alderdi historiko eta historiografikoak.

- Informazio dokumental eta historiografikoaren iruzkin metodologikoa.

- Azterketa eremuaren iruzkin etnogeografikoa.



2. Kultura prozesuak eta populatze egiturak Lehenengo eta Bigarren Burdin Aroan.

- Kultura prozesu protohistorikoak: barnekoak (penintsulakoak) eta kanpokoak (kontinental eta atlantikoak).

- Bizitokiak eta kultura hedadura: mediterraneo eta atlantikoko isurialdeak.



3. Komunitate indigenak Erromarekin harremanetan. Antolaketa egiturak eta eraketa prozesuak.

- Erromatar interbentzio militarraren hasiera eta bilakaera Iparraldean.

- Komunitate indigenak: antolaketa egiturak.



4. Erromatar antolaketa egituren hedatzea. Faktore dinamizatzaile eta integratze prozesuak.

- Antolaketa politiko-administratiboa: probintzial, konbentual eta tokikoa.

- Gizarte egitura eta harremanak.

- Ekonomi jarduera : giza eta material baliabideak eta merkataritza jarduera.

- Panteoi indigena eta erromatarra.



5. Jarraitze eta eraldatze prozesuak Antzinate Berantiarrean.

- Berrantolaketa politiko-administratiboa.

- Transformazio sozio-ekonomikoak.

- Iraupen paganoak eta kristautze prozesua.

MetodologiaToggle Navigation

Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak egingo dira (iturri historiko, mapa eta irudien iruzkin historikoak). Horretarako ikasleek hainbat baliabide eskuragarri izango ditu e-Gelan (bibliografia pdf formatuan, irudiak, pptak etab.)

Euskal Herriko antzinateko historiaren funtsezko kontzeptu eta prozesu historikoak era sakonean aztertuko dira, ikasketaren mailakako izaera eta hiztegi historikoaren erabilera kontuan hartuz.

Praktikak egiteko ikasleek aldez aurretiko lana egin behar dute irakasleak emandako materialak landu behar dituzte berak emandako argibideak jarraituz.

Banan-banako tutoretzak bai ikasketa eta ikaste prozesuak bai lan kooperatiboa laguntzeko.



* Osasun-egoerak ahalbidetzen duen guztietan, irakaskuntza aurrez aurre edo bimodala izango da; azken kasu horretan, taldearen tamainak ezinezkoa egiten badu ikasle guztiak ikasgelara bertaratzea.

* Osasun-arrazoiak direla eta, ikaslea ikasgelan egotea bermatu ezin bada, 'online' irakaskuntzara pasatuko da. Kasu horretan ere tutoretzak 'on line' egingo lirateke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A. ETENGABEKO EBALUAZIOA

Ebaluaketarako tresnak:

A.1. Lauhilekoan zehar ebaluazioa jarraitua duten ariketa praktikoak: antzinateko iturrien iruzkin historikoak, hitzaldietara joatea eta horien inguruko froga idatzia, hainbat irakurketaren aipamen historikoa etab.

Ebaluaketaren irizpidea: Ariketa desberdinetan parte-hartze aktiboa; aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; kontzeptu historikoen erabilpen zehatza; ahozko gaitasuna; ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.

Azkeneko notaren portzentajea: % 50.

A.2. Ikasturtean zehar emandako eduki teoriko eta praktikoei buruzko froga idatziak.

Ebaluaketaren irizpideak: Aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; ezagupenen bereganatze maila; kontzeptuen arteko harremanak eraikitzeko gaitasuna; sintesi-gaitasuna; aurkezpenean argitasuna, garbitasuna eta ortografia zuzena eskatuko da.

Azkeneko notaren porzentajea: % 50.



Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa izango da gainditzea bai ariketa praktikoak (A.1) bai froga idatziak (A.2).



B. AZKENEKO EBALUAZIOA

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da. (EHUko graduetan ikaslegoaren ebaluazioaren araudiaren 3.8 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2017/03/13).



Ebaluaketarako tresna:

Froga idatziak non ikasgai-zerrendaren eduki teoriko eta praktikoak garatu behar diren.

Ebaluaketaren irizpideak: Aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; ezagupenen bereganatze maila; kontzeptuen arteko harremanak eraikitzeko gaitasuna; sintesi-gaitasuna; aurkezpenean argitasuna, garbitasuna eta ortografia zuzena eskatuko da.



* Osasun-egoerak aurrez aurreko ebaluazioa bertan behera uztera behartzen badu, azterketak/probak modu birtualean egingo dira, eGelako tresnak erabiliz. Azterketa/proba bakoitzaren ezaugarri zehatzak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira talde/irakasgai bakoitzeko dagokion eGelako foroan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluaketarako tresna:

Froga idatziak non ikasgai-zerrendaren eduki teoriko eta praktikoak garatu behar diren.

Ebaluaketaren irizpideak: Aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; ezagupenen bereganatze maila; kontzeptuen arteko harremanak eraikitzeko gaitasuna; sintesi-gaitasuna; aurkezpenean argitasuna, garbitasuna eta ortografia zuzena eskatuko da.

Azkeneko notaren porzentajea: % 100.

Ez ohiko deialdiari uko egiteko ikasleek azkeneko azterketara ez aurkeztearekin nahiko izango dute.



* Osasun-egoerak aurrez aurreko ebaluazioa bertan behera uztera behartzen badu, azterketak/probak modu birtualean egingo dira, eGelako tresnak erabiliz. Azterketa/proba bakoitzaren ezaugarri zehatzak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira talde/irakasgai bakoitzeko dagokion eGelako foroan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak e-Gelara igotako materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1.TESTULIBURUAK ETA ERREFERENTZIA-LANAK

ALDAY, A., ARRIZABALAGA, A., CIPRÉS, P., ORTIZ DE URBINA, E., YANGUAS, S., TORREGARAY, E., VALLEJO, J.M., (2006), Historia del País Vasco. Prehistoria y Antigüedad, San Sebastián: Hiria.

ANDREU, J., (ed.), (2009), Los vascones de las fuentes antiguas. En torno a una etnia de la Antigüedad peninsular, Barcelona: Universidad de Barcelona (Colección Instrumenta, no 32).

BEGUIRISTAIN, M., LLANOS, A., LOZA, R., TOBIE, J.L., MEZQUÍRIZ, M., (2012), Prehistoria y romanización. Historia de un proceso económico y cultural en Euskal Herria, Lasarte-Oria: Etor-Ostoa.

GONZÁLEZ RODRÍGUEZ, Mª. C., SANTOS YANGUAS, J., (1994), Las estructuras sociales indígenas del Norte de la península Ibérica, Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU.

NAVARRO SANTANA, F.J. (2010), Nueva Historia de Navarra, Pamplona: Universidad de Navarra.

PEÑALVER IRIBARREN, X., (2008), La Edad del Hierro. Los vascones y sus vecinos. El último milenio anterior a nuestra era, San Sebastián: Txertoa.

SAYAS, J.J., (1994), Los vascos en la Antigüedad, Madrid: Cátedra.

2.HIZTEGIAK:

JIMENO, R., (dir.), (2019), Notitia Vasconiae. Diccionario de historiadores, juristas y pensadores políticos de Vasconia. Tomo I: Antigüedad, Edad Media y Moderna, Madrid: Marcial Pons.

ROLDÁN, J. M., (coord.), (2006), Diccionario de Historia Antigua de España, Madrid: D. G. Aragón, Pórtico.



3.TOPOGRAFIA ETA KARTOGRAFIA:

Gran Atlas Histórico de Euskal Herria, Bilbao: Lur, 1995.

Tabula Imperii Romani (TIR) (Hoja K-30: Madrid. Caesaraugusta, Clunia, Madrid: CSIC, 1993.

AZKÁRATE, A., (1994), Vasconia. Gran atlas del mundo vasco, Bilbao: El Mundo del País Vasco.

BELTRÁN, F., MARCO, F., (2019), Atlas de Historia Antigua, Zaragoza: Pórtico (1ª ed. 1987)

4.TESTUAK:

LARRAÑAGA, K., (1988), Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta agiriak, Donostia: UNED Bergara.

LARRAÑAGA, K. ,(1992), Euskal Herria Antzinate Berantiarrean eta Lehen Ertaroan. Materiale eta agiriak, Bilbo: UPV/EHU.

SEGURA, S., (2001), Mil años de historia vasca a través de la literatura greco-latina. De Aníbal a Carlomagno, Bilbao: U. Deusto (1ª ed. 1997).

Gehiago sakontzeko bibliografia

AAVV, (1988), II Congreso Mundial Vasco. Euskal Mundu-Biltzarra. Tomo I: De los orígenes a la cristianización. Bilbao: Gobierno Vasco.
AAVV, (1997), I Coloquio sobre la romanización en Euskal Herria. San Sebastián: Eusko Ikaskuntza (Isturitz 8-9).
AAVV, (2005), L'Aquitaine et l'Hispanie septentrionale à l'époque julio-claudienne. Organisation et explotation des espaces provinciaux, Burdeos: Univ. Bordeaux (Aquitania suppl. 13).
AAVV, (2007-2008), Dominio e integración de pueblos de montaña en el Estado romano: vascones, isaurios y pueblos alpinos (Boletín Arkeolan, 15).
ANDREU, J. (ed.), (2009), Los vascones de las fuentes antiguas. En torno a una etnia de la Antigüedad peninsular. Barcelona: Universidad de Barcelona (Colección Instrumenta, nº 32).
ARMENDÁRIZ, J., (2008), De las aldeas a ciudades. El poblamiento durante el primer milenio a.C. en Navarra, Pamplona: Gobierno de Navarra.
FERNÁNDEZ, M., (2020), La epigrafía funeraria de época romana del área autrigona. Conmemoración, relaciones familiares y sociedad, Madrid.
LANZ, J., (2020), Los vascones y sus vecinos, Pamplona.
LARRAÑAGA, K., (2007), El hecho colonial romano en el área circumpirenaica occidental, Vitoria: UPV/EHU.
ORTIZ DE URBINA, E., (2005), Autrigones, caristios, várdulos, berones. Contribuciones historiográficas (1983-2003) relativas a su evolución en época prerromana y romana, Vasconia 34, pp. 47-88.
PEÑALVER IRIBARREN, X., (2008), La Edad del Hierro. Los vascones y sus vecinos. El último milenio anterior a nuestra era, Bilbao.
RICO, CH., (1997), Pyrénées romaines. Essai sur un pays de frontière (IIIè av. J.C.-Ivè ap. J.C. Madrid: Casa de Velázquez.
SANTOS, J. (ed.), (2009), Los tiempos antiguos en los territorios pirenaicos, Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU.
SAYAS, J.J., (2005), Protohistoria e historia de los vascones. Balance historiográfico(1983-2003), Vasconia 34, pp. 89-116.

Aldizkariak

CADeusto (Cuadernos de Arqueología de Deusto). Bilbao: Universidad de Deusto.
CAUNavarra. (Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra). Pamplona: Universidad de Navarra.
EAA (Estudios de Arqueología Alavesa). Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, Instituto Alavés de Arqueología.
Iberia. Revista de la Antigüedad. Logroño: Universidad de La Rioja.
Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología. San Sebastián: Eusko Ikaskuntza/Sociedad de Estudios Vascos.
Kobie. Paleoantropología. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia.
Munibe. Antropología-Arqueología; Arqueología-Prehistoria. San Sebastián: Sociedad de Ciencias Aranzadi.
TAN (Trabajos de Arqueología Navarra). Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Príncipe de Viana.
Veleia. Revista de Prehistoria, Historia Antigua, Arqueología y Filología Clásica. Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU.


Web helbideak

Atal honetan Unibertsitate ikertzaile, saila eta guneek edo ikerketa-taldeek eratutako eta kudeatutako web guneak aipatzen dira. Ez da gomendagarria berme zientifikorik gabeko web orriak erabiltzea (pertsonalak, zaleen elkarteenak, posta zerrendak, etab.)

EUSKO IKASKUNTZA/SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS PUBLICACIÓN ELECTRÓNICA SOBRE LA CULTURA VASCA
http://www.euskonews.com
http://www.euskomedia.org
FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO. VITORIA-GASTEIZ
CENTRO DE DOCUMENTACIÓN DE LA CULTURA VASCA http://www.fsancho-sabio.es
INSTITUTO DE CIENCIAS DE LA ANTIGÜEDAD. UPV/EHU http://www.ica-azi.ehu.es/p295-home/es
DIALNET SERVICIO DE ALERTAS Y HEMEROTECA VIRTUAL CON SUMARIO DE REVISTAS CIENTÍFICAS ESPAÑOLAS
UNIVERSIDAD DE LA RIOJA http://dialnet.unirioja.es/index.jsp
INSTRUMENTOS INFORMÁTICOS PARA EL ESTUDIO DE LA ANTIGÜEDAD CLÁSICA
UNIVERSIDAD DE BOLONIA http://www.rassegna.unibo.it/index.html
INTERCLASSICA ENLACES PARA LA INVESTIGACIÓN Y DIFUSIÓN DEL MUNDO GRIEGO Y ROMANO ANTIGUO
UNIVERSIDAD DE MURCIA
http://interclassica.um.es/de_interes/enlace

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)