XSLaren edukia

Euskararen Didaktika25672

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25672

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskararen didaktika modu eraginkorrean lantzeko ezinbestekoa da bere egoera kontuan hartzea, alegia

hizkuntza gutxitua eta eleaniztasunean bizi dena dela. Egoera hori dela kontuan izanik hizkuntzaren didaktikaren oinarri zientifikoak erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Ikaslea ingeniaritza didaktikoaren oinarriak eskuratu eta honen araberako sekuentzia didaktikoak eraikitzen trebatuko da.Baliabide didaktikoei begira, hiruki didaktikoa (ikasgaia, irakaslea, ikaslea) kontuan izanik irakaskuntzarako eta ebaluaziorako bitarteko zehatzak ezagutu eta erabiltzeko gaitasuna lantzea izango da helburu nagusia.

Helburu horrekin, Hizkuntzalaritzak eskaintzen dituen bitartekoak ezagutu, nagusiki Interakzionismo Sozio Diskurtsiboaren eredua jarraituz, eta euskararen didaktikak eskatzen duen transposizio/egokitzapena egiteko gaitasuna lantzea izango da zeregin garrantzitsuenetakoa, beti ere euskararen erabilera indartzeko behar diren baliabideak garatu behar direla kontuan izanik.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IE1: Euskararen egoerak kasu bakoitzean dituen eskakizunak identifikatu ditu, eta irakaskuntza behar jakinak identifikatzen ikasi du.

IE2: Ingeniaritza didaktikoan trebatu da: euskararen didaktikarako Genebako ereduaren araberako sekuentzia didaktikoaren metodologia bereganatu du.

IE3: Euskararen didaktika behar bezala bideratzeko beharrezko diren ezagutza teorikoa eta baliabide bibliografiko egoki baliatu du.





M02-CM01: Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari -eta testuari/berbaldiari- dagokienez (G001[MEC1,MEC4],G002[MEC1-MEC3], G003 [MEC1-MEC2-MEC4-MEC5], G004 [MEC2-MEC4].



M02-CM02: Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea (G002[MEC1-MEC3], G003 [MEC1-MEC2-MEC4-MEC5], G7[MEC1-MEC2]).



M02-CM04: Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea, publiko espezializatuari zein publiko ez-espezializatuari (G001[MEC1,MEC4], G004 [MEC2-MEC4], G008 [MEC2-MEC3].

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Irakaskuntza elebi-eleanitza. Kontzeptuak eta plangintzak.

1.1. Murgilketa bidezko hiztun eleanitzen hezkuntzarako (Edukian oinarritutako H2/H3): irizpideak eta baldintzak.

1.2.Gaitasun diskurtsiboa, transferra, itzulpena, eleaniztasun elkarosagarria.

1.3. Elebidun/eleanitz irakaskuntzaren ebaluaketa.

1.4. Euskal irakasteredu elebidunen/eleanitzen azterketa.

1.5 Euskararen ezagutza eta erabilera: eragileen aniztasuna.



2. Hizkuntzaren ikasketa eta eskolaren bitartekotza. Oinarrizko gogoetak.

2.1. Hizkuntza irakaskuntzaren helburuak: bereziki hizkuntza gutxituaren biziberritzea helburu duen euskal irakaskuntzarenak

2.2. Hizkuntza irakaskuntzan aniztasunaren erronka: Ama-hizkuntza/lehen hizkuntza (H1-L1) bigarren eta hirugarren hizkuntza, (H2-L2; H3-L3), e.a.

2.3. Migratzaileen hizkuntzak gure gizartean eta eskolan.

2.4. Eskola, norma eta hizkuntzaren biziberritzea, normalizatzea.

2.5. Hizkuntzaren kalitatea.

2.6. Hizkuntzen didaktika: ikusmira historikoa.

2.7.Hizkuntzen didaktika: eraikitzen ari den diziplinaren ezaugarriak eta oinarriak.

2.8. Transposizio didaktikoa: kanpo eta barne transposizioa.



3. Interakzionismo sozio diskurtsiboan oinarritutako hizkuntzaren didaktika.

3.1. Mintzaira, elkarreragin soziala eta jarduera.

3.2.Testua eta testu-generoa.

3.3. Testu-generoa, hizkuntzaren didaktikaren ardatza.

3.4. Testuen azterketa eta hizkuntzen irakaskuntza: testu arkitekturaren eredua.

3.5. Komunikazioaren parametroak (objektiboak eta sozio-subjektiboak), baldintzak eta testuen koherentzia pragmatikoa.

3.6. Testu generoak, mundu diskurtsiboak eta diskurtso motak.

3.7. Testuen azpiegitura eta planifikazioa: sekuentzia tipoak eta bestelako planifikazio baliabideak.

3.8. Testuratze-mekanismoak: konexioa eta kohesioa.

3.9. Testuratze-mekanismoak: modalizazioa eta kontuan hartze-enuntziatiboa.

3.10.Mintzaira jarduera mota eta generoen araberako programazioa: testuen oinarrizko orientazioa.



4. Ingeniaritza didaktikoa: ekintza didaktikoaren fidagarritasuna.

4.1. Hizkuntza-didaktikaren baldintza nagusiak: zentzuduna, jarraitua, trinkoa, fidagarria, ...

4.2. Proiektuetan (zentzu osodun egitasmoetan) oinarritutako sekuentzia didaktikoak (Genebako eredua).

4.3. Ataza eta kontsigna.

4.4. Sekuentzia didaktiko fidagarriaren baldintzak eta hiru irizpide nagusiak.

4.5. Sekuentzia didaktikoaren ebaluazio bikoitza: hizkuntza ikasketen ebaluazioa eta irakaskuntza jardueraren ebaluazioa.

4.5. Gramatikaren irakaskuntza eta testuen irakaskuntza.



5. Testu-genero eta diskurtso mota ezberdinen irakaskuntza: Argudiozko orientabide nagusia duten testuak

5.1. Argudiozko testuen irakaskuntza goiztiarra.

5.2. Azpi-genero ezberdinak: Eskaera testuak, protesta testuak, , Iritzi gutunak, iritzi-zutabeak...

5.3. Argudiaketarako baliabideak, estrategiak: kontrajartzea, kontrargudiaketa, bestearen hitza erabiltzea, negoziazioa,…

5.4. Argudio-testuen antolaketa arazoak, testuratze arazoak, modalizazio eta kontu-hartze enuntziatiboaren arazoak.



6. Testu-genero eta diskurtso mota ezberdinen irakaskuntza: Informaziozko orientabide nagusia duten testuak

6.1. Deskribapenak.

6.2. Azalpen testuak.

6.3. Aginduzko eta instrukzio testuak.

6.4.Beste hainbat informazio- testu: egunkarietakoak, laburpenak, txostenak, fitxategiak, katalogoak, entziklopediak, oharrak...

6.5. Informazio-testuen ikasketa: arazoak eta baliabide didaktikoak.



7. Testu-genero eta diskurtso mota ezberdinen irakaskuntza: Narrazioa eta errelatoa oinarrizko orientabide nagusia duten testuak.

7.1. Diskurtso narratiboaren ezaugarriak.

7.2. Narrazio eta errelatu erako testu-genero ezberdinak.

7.3. Narrazio-testuen jabekuntza haurrengan.

7.4. Narrazioen eta errelatoen irakaskuntza: Arazoak eta bitarteko didaktikoak.



8. Ahozko hizkuntzaren irakaskuntzaren erronkak.

8.1. Ahozkoa eta idatzizkoaren dikotomia hizkuntzen didaktikan.

8.2.Ahozkoa: irakaskuntza objektua, irakaskuntza baliabidea eta harremanetarako adierazpidea.

8.3. Ahozkoaren meta-mintzairaz.

8.4. Ahozko formala edo hizketa? Generoan oinarritutako eredu didaktikoa.

8.5. Ahozko generoak aztergai: debatea, narrazioa, azalpena, e.a.

8.6. Ahozkoaren ebaluaketa.

8.7. Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza eta euskararen biziberritzea.

8.8.Ahozko irakaskuntza eta hiztun berriak: erronka didaktikoa.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiko gaitasun zehatzak zerrendatzen dira ondoren:

1.Eskolako egoera didaktikoa bere osotasunean ulertzeko gaitasuna.

2.Irakats egoera analizatu, eta ikaslearen (hizkuntza ezagutza, euskara eta beste hizkuntzak), irakaslearen (prestakuntza, ikastetxearen antolamendua, jarrerak,...) eta ikasgaiaren, erakutsi behar denaren zedarritze eta mailakatzea egin /egiteko gai izatea.

3.Eskola mailako euskararen irakats helburu eta ahalmenak ezagutu.

4.Euskarazko testu genero nagusienak aztertzeko (testu genero, nahiz gramatika aldetik) gai izan.

5.Euskara hizkuntzartekotasunean irudikatu, (ez dago euskaldun elebakarrik) beti ere bere didaktikaren helburuak argi zehaztuz.

6.Irakats baliabide teknologikoak, (ingeniaritza), bereziki Sekuentzia Didaktikoa deituriko bitarteko metodologikoa ezagutu eta erabiltzeko/egokitzeko gai izan.

7.Euskararen didaktikan ikerketa zientifikoaren oinarriak landu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Jarraian ematen diren jarraibideak orokorrak dira. Ikasturtearen hasieran irakasleak ebaluazio irizpide eta data zehatzagoak emango ditu programa aurkeztearekin batera.



- Tarteko azterketa idatziaren balioa: %20

- Gaiez gai proposatzen diren ariketak egitea: %20

- Banakako lanak (irakurritako artikulu baten erreseina egitea edo iritzi artikulu bat idaztea) : %20

- Taldean mikro sekuentzia didaktiko bi diseinatzea: %20

- Lan baten aurkezpena egitea: %20



Banaka egingo diren lehen hiru lanetan gutxieneko puntuazio derrigorrezkoa izango da ondorengo frogetan talde-lanean onartua izateko.





A) Eskolaz kanpoko eginbeharrak



- Ikasgaiaren gaiak eta edukiak lantzea (CM01, CM02 eta CM03).

- Bibliografia irakurtzea eta lantzea. Testu aukeratuak irakurri eta galdetegi gidatuekin erantzutea.

- Erreseina idatzia egin eta jendaurrean aurkezteko prestatzea (CM01, CM02 eta CM03, CM04)

- Bi mikro sekuentzia didaktiko egitea, aurretestuen azterketan oinarritua. (CM01, CM02 eta CM03).



B) Eskolan bertakoak



- Eskola magistraletan ikasgaian proposatzen diren eduki teoriko-metodologikoak lantzea eta ariketak egitea (CM01, CM02 eta CM03).

- Ikasgelako praktiketan, batetik, bereziki testu genero adibideak aztertzea (CM01, CM02, CM03), eta bestetik, azterketa lan horiek ikaskideen artean eztabaidatzea (CM04 eta CM05).

- Artikuluen galdetegietan emandako erantzunak baieztatu eta zuzentzea.

- Jendaurrean eskolaz kanpo egindako lanak ahoz jendaurrean azaltzea (CM01, CM02, CM03, CM04 eta CM05)



Ikasleak ohiko deialdian EBALUAZIO JARRAITUARI UKO egin diezaioke eta 10 puntuko azterketa egiteko aukera izan, beti ere ebaluazio sistema horri dagokion lauhilabetearen LEHENENGO BEDERATZI ASTEEN BARRUAN irakasleari IDATZIZ adierazten badio uko egiten diola.





OHARRA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua. Osasun egoerak ez-ohiko egoerarik ekarriko balu, orduan Egelan adieraziko dira ebaluazio sisteman ere egon daitezkeen aldaketak.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitza gainditzea ezinbesteko baldintza da.

- Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea.



OHARRA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren gida eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Grabadora/bideoa.
2. Ordenadorea.
3. Bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BAKER, C. (1997) Fundamentos de educación bilingüe y bilingüismo. Madrid: Cátedra..

BRONCKART, J.-P. (2007) Desarrollo del lenguaje y didáctica de las lenguas. Buenos Aires: Miño y Dávila.

BRONCKART, J.-P. (2020) Zergatik eta Nola bihurtu didaktikari. Leioa: UPV/EHU.

DIAZ-DE-GEREÑU, L., MANTEROLA, I & GARCIA AZKOAGA, I. (2021). Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu Hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai. UPV/EHUko Argitalpen zerbitzuak. ISBN: 978-84-1319-342-7

DOLZ, J. & IDIAZABAL, I. (2013) Enseñar (lenguas) en contextos multilingües. Bilbao: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.

DOLZ, J & SCHNEUWLY B. (1997) Géneros y progresión en expresión oral y escrita. Elementos a partir de una experiencia realizada en la Suiza francófona. Textos 11, 77-98.

GARCIA-AZKOAGA, Ines & IDIAZABAL, Itziar (Eds.) (2015) Para una Ingeniería Didáctica de la Educación Plurilingüe, Bilbao, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

GARCIA-AZKOAGA, Ines & IDIAZABAL, Itziar (Eds.) (2010) IKASTARIA nº 17 “Hizkuntza eta heziketa prozesuak: hezkuntza eleaniztuna /lenguas y procesos formativos: Educación plurilingüe” Donostia 2010, ISSN: 1137-4446.

GARCIA-AZKOAGA, Ines & IDIAZABAL, Itziar, Larringan, Luis M. (Eds.) (2012) Sekuentzia Didaktikoa Hizkuntzen Didaktikan, Ikastaria 18 (ale monografikoa).

IDIAZABAL I.& LARRINGAN, L.M.(Ed.) (1998) Koherentzia, kohesioa eta konexioa: Testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza, Vitoria-Gasteiz: UPV-EHU-Arabako Foru Aldundia.

IDIAZABAL I., GARCIA AZKOAGA I. & DIAZ-DE-GEREÑU,L. (ED) (2007) Ahozko hizkuntza. Euskararen azterketarako eta didaktikarako zenbait lan. UPV-EHUko Sareko argitarapena: UPV-EHU. ISBN: 978-84-690-8853-1.

IDIAZABAL I. & MANTEROLA, I. (2009) Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza integratua: kontzeptuen berrikusketa, , Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, BILBO ISSN 0210-1564, 463-504.

LARRINGAN, L.M. & IDIAZABAL, I. (2012) Sekuentzia didaktikoa: ekintza didaktikoaren zutabe eta ardatz minimoki fidagarria. Ikastaria, 18,13-44.

ZALBIDE, M.(1998) Normalización lingüística y escolaridad: Un informe desde la sala de máquinas. Revista Internacional de Estudios Vascos-RIEV, 43, 355-424

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALMGREN, M., IDIAZABAL I. & MANTEROLA, I. (2009) Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean, , Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 683-721. BILBO ISSN 0210-1564, 684-721.
Amorrortu, Esti & Ane Ortega, Itziar Idiazabal eta Andoni Barreña. 2009. Erdaldunen euskararekiko aurriritziak eta jarrerak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
ARANO, R.M. et alii (1990) Testu azterketarako ezaugarri galbahea. Euskal testuean tipologia eta bere azterketarako metodologia. n I. Idiazabal (Ed.) (1990)Hizkuntzaren Psikopedagogia. Testu motak, funtzionamendua eta didaktika, Bilbao, Labayru. (149-210)
ARANO, R.M., et al. (1996) Planteamiento discursivo en un proyecto de educación trilingüe. In M.Pujol & F. Sierra (eds.) Las lenguas en la Europa Comunitaria II. La enseñanza de segundas lenguas y/o de lenguas extanjeras, Amsterdam- Atlanta, GA: Ed. Rodopi. 65-88
BRONCKART J.P.(1985 b),Las ciencias del lenguaje : un desafío para la educación. Paris, UNESCO.(Euskarazko itzulpena: "Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa." Donostia: HABE , 1993.
BRONCKART J.P. & SCHNEUWLY B. (1991)La didactique du français langue maternelle:l'émergence d'une utopie indispensable, Education et Recherche, Nº 13. (Ama-hizkuntzaren didaktika: derrigorrezko utopia baten sorrera, Zutabe, 29 (1992), 32-47 ).
BRONCKART J.P.(1991) Perspectivas y límites de une diversificación de la enseñanza de la lengua materna. In Idiazabal I. (Ed.) (1992) Pedagogia del texto.Testuaren Pedagogia, Bilbao, Labayru (31-51)
BRONCKART J.P.(1997/2004), Activité langagière, textes et discours, Paris; Delachaux et Niestlé. Itzulp. : Actividad verbal, textos y discursos. Madrid : Infancia y Aprendizaje, 2004. ISBN: 84-95264-05-6.
IDIAZABAL, I. (2011) Eleaniztasuna hezkuntzaren derrigorrezko beste utopia bat? Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 81, 89-105.
MANTEROLA, I., DIAZ-DE-GEREÑU, L. & ALMGREN, M. (2020). Grammar and text production in secondary education teaching materials of Basque DIDACTICAE Nº8

Aldizkariak

- Bat Soziolinguistika Aldizkaria
- Babylonia
- LIDIL
- TEXTOS para la Didáctica de la Lengua y la Literatura
- Infancia y Aprendizaje
- Ikastaria
- HIK HASI
- Pratiques
- Études de Linguistique Appliquée (éla)
- Acquisition et Interaction en Langue Etrangère (AILE)

Web helbideak

http://www.isei-ivei.net/
www.elebilab.com
http://www.unesco-hizkuntza-katedra.ehu.es
www.pisa.oecd.org
http://www.habe.org/hn_servicios/biblioteca/indice_e.htm
http://fapsesrvnt2.unige.ch/Fapse/grafe.
http://www.uned.es/lidil/
http://www.unesdoc.unesco.org
http://www.amarauna-languages.com/
http://www.unescoeh.org/
www.fia.es
http://www.babylonia-ti.ch/
www.mec.es / cide
www.ince.mec.es
www.soziolinguistika.org
http://www.coe.int
unesdoc
http://www.fundp.ac.be/facultes/lettres/cedocef/enjeux.html
Acquisition et Interaction en Langue Etrangère (AILE)
www.euskaltzaindia.net
www.euskara.euskadi.net
www.eustat.es
www.cfnavarra.es/estadistica
www.soziolinguistika.org
http://hiznet.asmoz.org
Sareko Euskal Gramatika www.ehu.es/seg

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)