Euskal Fonetika eta Fonologia II25673
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Euskal Ikasketetako Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25673
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Euskal Fonetika eta Fonologia II ikasgaia Euskal Ikasketak graduko 3. mailako derrigorrezko ikasgaia da eta Euskal Fonetika eta Fonologia I ikasgaiari ematen dio jarraipena. Hartan fonetikaren oinarriez ikasitakoa honetan analisi fonologikorako erabiliko da, horretarako behar den teoria osagarria ikusiko delarik analisiak aurrera egin ahala. Euskara desberdinetatik abiatuz, ikaslea analisi fonologikoa egiteko trebatzea da ikasgaiaren helburua.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Gaitasunak:
M02CM01:Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez. G001 (MEC1,4), G002 (MEC1,3), G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4)
Gaitasuna bereganatzeko ondoko ikasketa emaitzak lortu nahi dira:
IE1: Euskarazko hots biltegiaren berri ematen, euskarak egiten dituen aukeraketa paradigmatikoak deskribatuz eta hizkeren arteko desberdintasunak aipatuz.
IE2: Euskararen bilakabide sintagmatikoak azaltzen, txandakatzeak detektatuz eta bilakabideak proposatuz, aldaera geografikoak eta hizkera erregistro desberdinak kontuak hartuta.
IE3: Bilakabide eta erregelen arteko desberdintasunen berri ematen, justifikatzen eta argumentatzen.
IE4: Euskararen prosodiaren zer-nolakoak adierazten eta justifikatzen.
IE5: Datuetatik hipotesiak planteatzeko eta hipotesi linguistikoentzako datuak eskaintzeko gaitasuna erakusten.
M02CM02: Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea. G002 (MEC1,3), G003 (MEC1,2,4,5), G007 (MEC2,4,5).
IE6: Teoria fonologiaren oinarriak deskribatzen eta azaltzen, eta teoriak denboran zehar izandako garapen orokorraren berri ematen.
IE7: Fonologiaren erabilera esparruak definitzen.
IE8: Prosodiaren oinarriak deskribatzen.
IE9: Eztabaida fonologikorako tresnak erakusten irakurgaiak kritikoki landuta.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1.- Sarrera. Fonetika-fonologia inguratuz.
2.- Tasun fonetikoak eta unitate fonologikoak. Euskararen fonemak.
3.- Bilakabide fonologikoak.
4.- Fonologia eta morfologia. Erregela morfonologikoak.
5.- Prosodia.
6.- Fonologiaren erabilera esparruak egungo euskaran.
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgai honetan alderdi teorikoa eta praktikoa landuko dira, zenbaitetan saio berdinean baina beste zenbaitetan alderdi praktikoa lantzeko saio bereziak egingo dira.
Alderdi teorikoak analisiak aurrera egin ahala azalduko dira (eskola magistralen eta testu lanaren bidez) eta, horren osagarri, kontzeptuak jaso ahala ahoskeraren analisia garatuko da (corpus idatzietatik hasi eta audioak aztertuz gero).
Ikasleen parte-hartzea baloratuko da, hala nola klaseko ariketak egitean edo klaseko eztabaidetan. Honek guztiak amaierako notetan kalifikazio hobea lortzeko balio dezake (gainditzeko zalantzak daudenean, edota kalifikazio batetik hobeago bat lortzeko zalantzak daudenean, esaterako).
Ikasleek eGela plataformaren bidez lortu ahal izango dute irakaslearen informazioa. Ikasleek bide horretatik eskuratu ahal izango du klaserako materiala, hala nola beharrezko diren testuak, irakurgaiak, programak eta bestelakoak. eGela plataformaren bidez emango dira, era berean, oharrak, berriak, aldaketak eta bestelakoak ere.
Gai nagusienetako ariketa zenbait “Euskal Fonetika eta Fonologia lantzeko ariketak” liburuan aurki daitezke.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazioa etengabekoa izango da eta zenbait frogek osatuko dute:
-Idatzizko froga (gaien analisia)
-Idatzizko froga (datuen analisia)
-Talde lana (nahitaezko irakurketa baten aurkezpena)
Ezinbestekoa izango da gaiei eta analisiari dagozkionetan gutxieneko emaitza lortzea ikastaroa gainditzeko.
Aldaketaren bat balego, eskolan adieraziko da eta eGelaren bidez ere jakinaraziko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian gainditu beharreko frogak ondokoak dira:
-Idatzizko froga (gaien analisia)
-Idatzizko froga (datuen analisia)
-Nahitaezko irakurketa
Ezinbestekoa izango da gaiei eta analisiari dagozkionetan gutxieneko emaitza lortzea ikastaroa gainditzeko.
Aldaketaren bat balego, eskolan adieraziko da eta eGelaren bidez ere jakinaraziko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Oñederra, L. & O. Jauregi. 2015 Euskal fonetika-fonologiaren ikasketarako gaiak. UPV/EHU.
Eskoletan landuko diren irakurgaiak eta egingo diren zenbait ariketa eskuliburuan aurki daitezke. Esteka honetatik lortu daiteke: https://ikasmaterialak.ehu.eus/hizkuntza-ikasketak/euskal-fonetika-fonologia
Oñederra, L. 2004. Fonetika fonologia hitzez hitz. UPV/EHU. Ikasgaia jarraitzeko nahitaezko liburua da.
Hualde, J. I. 2003. Segmental phonology. In J. Ortiz de Urbina & J. I. Hualde (arg.). A Grammar of Basque. Mouton de Gruyter, 15-72. Euskararen fonologiaren alderdi segmentala lantzeko irakurri behar da.
Zenbaiten artean. 2011: Linguistic Typology 15(2) aleko fonema inbentarioaren inguruko eztabaida. Klasean banatuko dira artikuluak (egelan ere badaude).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Donegan, Patricia. 1995. The innateness of phonemic perception. Proceedings of the 24th Western Conference on Linguistics (Volume 7). Vida Samiian / Jeanette Schaeffer, eds. Fresno, CA: Dept. of Linguistics, California State University, 59-69.
Fischer-Jörgensen, Eli. 1975. Trends in Phonological Theory. Copenhagen: Akademisk Forlag.
Michelena, Luis [1961, 1977]1985. Fonética Histórica Vasca. San Sebastián: Seminario Julio de Urquijo de la Excma. Diputación de Guipúzcoa. [FHV]
Nathan, Geoffrey S. 2008. Phonology. A Cognitive Grammar Introduction. Ámsterdam/Philadelphia: John Benjamins.
Oñederra, Miren Lourdes. 2004. Fonetika Fonologia Hitzez Hitz. Bilbao: UPV-EHU.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Clark, John/Colin Yallop. 1990. An Introduction to Phonetics and Phonology. Oxford & Cambridge (Ma): Basil Blackwell.
Donegan, Patricia/Geoffrey Nathan. 2015. Natural phonology and sound change. in: Honeybone, Patrick/Salmons, Joseph C. (eds.): The Handbook of Historical Phonology. Oxford: Oxford University Press.
Donegan, Patricia/David Stampe. 2009. Hypotheses on Natural Phonology. Poznan Studies in Contemporary Linguistics, 45/1, 1-31. http://phonology.wordpress.com (eskubiko zutabeko estekan).
Hualde, José Ignacio.1991. Basque Phonology. London and New York: Routledge.
Hurch, Bernhard. 1996. Accentuations. Natural Phonology: the State of the Art. Mouton de Gruyter, 73-96.
Kelly, John / John Local. 1989. Doing Phonology. Manchester & New York: Manchester University Press.
Lass, Roger. [1984] 1985. Phonology. An Introduction to Basic Concepts. Cambridge: Cambridge University Press. [rpt. 1985].
Odden, David. 2005. Introducing Phonology. Cambridge University Press.
Smith, R. Edward. Natural Phonology of Japanese. http://phonology.wordpress.com (Revised and amended version of Ph.D. dissertation presented at the University of Hawaii, December 1980).
Trask, R. L. 1996. A Dictionary of Phonetics and Phonology. London / New York: Routledge.
Aldizkariak
Phonology
ASJU
Language
Linguistic Inquiry
etc.
Web helbideak
http://www.ling.hawaii.edu/faculty/donegan/Papers.html (P. Doneganen saregunea)
http://linguistics.berkeley.edu/PhonLab/users/ohala/index3.html. (J. Ohalaren saregunea)
http://www.langsci.ucl.ac.uk/ipa (IPAren saregunea)
http://phonology.wordpress.com (Fonologia Naturalaren blog-a)
http://www.linguistics.ucla.edu (UCLA Phonological Segment Inventory Database)
http://westonruter.github.io/ipa-chart/keyboard/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ALBIZU GARITANO, PABLO
- MANTEROLA AGIRRE, IULEN
- MUNARRIZ IBARROLA, AMAIA
TaldeakToggle Navigation
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 15:00-17:00 (1) | ||||
1-15 | 15:00-17:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (1)
- AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA (2)
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-15 | 15:00-17:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-15 | 11:00-13:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- LABORATORIO 1.43 - LETREN FAKULTATEA (1)