XSLaren edukia

Euskal Literatura II25675

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25675

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal literaturaren bilakaera historikoaren azalpenari ekingo zaio ikasturte honetan, zehazki, XX. Mendeko Euskal poesiari eta antzerkiari buruz soilik arituko da, genero horien ezaugarri eta berezitasunetan sakontzea da lehen helburua.

Euskal olerkigintzak eta antzerkigintzak XX mendean zehar izandako literatur mugimenduak eta idazle/idazlan aipagarrienak azalduko dira, bere testuinguru sozio-kulturalean azalduz. Bestalde, Europako mendebaldeko literaturen ingurumarian hartzen duen lekua eta dituen berezitasunak azpimarratuko dira, bilakaera hori erakutsi ahala.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



1. Euskarazko hainbat aro, egile eta idazlan deskribatzea eta aztertzea.

2. Inguruko literatura eta literaturaren teoriaren testuinguruan euskal lanak modu kritikoan baloratzea.

3. Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta, argumentatzeko trebetasunak garatzea.



HELBURU OROKORRAK



-XX. mendeko olerkigintzaren ibilbidea izango da aztergai, eta beraz, Euskal Literaturaren sormen-eskola nagusiei eta proposamen estetiko esanguratsuenen irakurketa kritikoak landuko dira.



-Horretarako, ezinbestekoa izango da Literatura Unibertsaleko sorkuntza garrantzitsuenen berri eman eta hainbat egile eta obra unibertsalen irakurketa konparatiboa egitea.



-Literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu eta praktikan jartzea.



-Poesia lanen gaineko erreseina eta iruzkin kritikoak egiteko baliabideak eta gaitasunak lantzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

XX. MENDEKO POESIAREN ETA ANTZERKIAREN HISTORIA



GAITEGIA





1. XX MENDEKO EUSKAL LITERATURA. Sarrera sistemikoa. Modernitatea eta kanona.

1.1. Euskal sistema literariaren bilakaera XX. Mendean.

1.2. Tradizioaren eta Modernitatearen teinka.

1.3. Kanon literarioa: Mugimendu, joera eta egileen aurkezpen orokorra.



2. Olerkariak : Euskal Pizkundearen gailurra (1930-1936)

2.1. Literatura eta Aberria. Euskal Pizkundea (1879-1929)

2.2. Olerkariak : euskal lirika modernoaren gailurra (1930-1936).



3. Gerraostea (1937-1963).

3.1. Gerraosteko poesia gordelekuetan: Arantzazu, Belloc,

3.2. Exilioaren irudikapena euskal poesian.

3.3. Jon Mirande eta modernitate garaikidea; simbolismo frantsesaren ekarpena. Estetizismoa, probokazioa eta marginalitatearen errepresentazio literarioa. Muturreko ideologien sartzea (Nietzsche, Spengler).



4. Poesía soziala eta simbolismo berriak (1964-1976): Gabriel Aresti.

4.1. Gabriel Aresti: sinbolismoa eta poesía soziala. Euskal poesiaren eszenategi berriak: hiriaren errepresentazioak.

4.2. Bitoriano Gandiaga eta Juan Mari Lekuona: sinbolismo espiritual berriztatua.

4.3. Xabier Leteren poesia. Kantagintza berritik klasizismora.

4.4. Emakumeen poesiagintza: EABtik Amaia Lasa eta Arantxa Urretabizkaiaren poesiagintzara.



5. Abangoardia literarioak (1976-1986).

5.1. Aldizkari literarioak, Panpina Ustela, Pott aldizkariak.

5.2. Bernardo Atxaga, Etiopia (1978). Poesia modernoaren hirugarren kanona.

5.3. Joseba Sarrionandia. Kulturalismotik konpromisora.

5.4. Koldo Izagirre. Surrealismoa eta militantzia sozio-politikoa.



6. XX mendeko euskal antzerkiaren bilakaera. Ohitura komediatik abangoardia lanetara.

6.1. Toribio Alzaga eta Euskal Iztundea (1915-1936) .

6.2. Emakumeak antzerkigintzan: Kataline Elizegi.

6.3. Antzerkia guda ostean abangoardiara arte.

MetodologiaToggle Navigation

Ikastaroan zehar garatuko diren sekuentzietan euskal olerkigintzaren eta antzerkiaren urrats nagusien aurkezpena egingo da klasean hainbat baliabideren bidez: Literaturaren historietako atalak irakurriz, garaiko azalpen testuak irakurriz, idazleen, argitalpenen eta gertakarien irudiak ikusiz, edota testu liriko eta dramatiko grabatuen entzuketak eginez. Gisa berean baliatuko dira Euskal literaturari eskainiriko web orrien edukiak (Ikus baliabide telematikoen zerrenda Bibliografia orokorrean).

Azalpen saioen oinarritzat erabiliko da Euskal Unibertsitateetako Euskal literatura irakasleek prestaturiko Euskal literaturaren historia zabala: www.basqueliterature.com. Helbide elektroniko horretan aurki liteke, XX mendeko olerkigintzaren nahiz antzerkigintzaren XX. Mendeko bilakaeraren azalpena.

Testu horiek iruzkinaren bidez ikasleei testuen azterketaren urrats errepikatuen bidez, trebakuntza hartzen da helburutzat, eta bide batez, beste helburu pedagogikoak ere barne hartzen dira: edukiak testuekin harremanetan jartzea, azterketa prozeduretarako beharrezko diren ezagutza teorikoak berritzea (metrikaz, figura erretorikoez, …) Testuaren helburuaren eta baliabideen arteko egokitasunaren balorazioa eta iruzkinak ondoriotzat ematen duen ildo interpretatiboan sakonduko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO-MODUAK



Ikasleak gehien komeni zaion ebaluazio-modua aukeratu ahal izango du:



1. EBALUAZIO JARRAITUA:

Ebaluazio jarraitua egin nahi duten ikasleek, irakasleari jakinarazi beharko diote lehen 9 asteen barruan.



Kalifikazio moduak:

(gutxienez 9 astetan klaseetan egon direnak)

a) Bakarkako eta taldekako jarduerak: ariketak eta aurkezpenak [50 puntu]

b) Azterketa [5 puntu]



Oharra: edozein modutan ere, indarrean dagoen arautegiari jarraiki, ikasle guztiek izango dute irakasgaiaren nota osoa amaierakoa azterketa-proban lortzeko aukera.



2. AZTERKETA-PROBA: [0-10 puntu]



Oharra:

Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria”.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Eskoletara jarraikortasunez etortzerik ez duten ikasleek azken azterketa batean frogatu ahal izango dituzte edukien ezagutza eta gaitasun kritikoen garapena. Horretarako, urtean zehar landu diren testuen iruzkina egitea eska dakieke (Moodleko jardueratan agertzen dira). Gisa berean, azterketara aurkezteko lan luzea idatzia ekartzea baloratuko da, inprimatua, ikasturtean landuko diren egileen liburuetako bati buruz. Ekarriz gero, azken notaren ehuneko 25 izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Lizardi, Xabier, Olerkiak, Euskal Editoreen Elkartea, Klasikoak, 1994.
2. Mirande, Jon, Ilhun-argiak/claroscuros, EHU, 1992
3. Aresti, Gabriel, Harri eta Herri, Susa, 1986.
4. Atxaga, Bernardo, Etiopia, Erein, 1978.
5. Izagirre, Koldo (ed.) XX. Mendeko poesia kaierak, Susa, 2001.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALDEKOA, Iñaki (2004) Historia de la literatura vasca, Erein, Donostia.

KORTAZAR, Jon (1992) Literatura vasca del siglo XX, Prames, Zaragoza.

OTAEGI, Lourdes (2011) XX MENDEKO EUSKAL POESIA, www.basqueliterature.com

URKIZU, Patri et al. (2002), "Teatro vasco", Teatro y cine vasco. Ostoa, Donostia, pp.1-100.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALDEKOA, Iñaki (1993) Antología de la poesía vasca, Visor, Madrid.
ALDEKOA, Iñaki (2010) Euskal literaturaren historia, Erein, Donostia.
ALDEKOA, Iñaki (1993) "La poesía de Jon Mirande" in Ilhun-Argiak, EHU, 8-17.
ARKOTXA, Aurelia. (1993) Imaginaire et poésie dans Maldan Behera de Gabriel Aresti, ASJU, Donostia.
ATXAGA, B., (1974), "Euskal Theatro Berria(ren bila)", Anaitasuna, I-31, II-15.
ATXAGA, Bernardo (1986) "Poética", in "El estado de las poesías". Cuadernos del Norte, 2, Oviedo, 148-150.
AZKORBEBEITIA, A. (1997), "Bernardo Atxagaren testuetara hurbilpen bat Harrera Teoriaren eskutik", ASJU, XXIX-2, 1995, 455-498.
AZKORBEBEITIA, A. (1999), "Hamaika hitz Bernardo Atxagaren unibertso metaforikoaz, eta bat gehiago" in AA.VV. Atxaga Baionan, Donostia, Hiriak-Egan, 119-151.
AZKORBEBEITIA, Aizpea (1996) "Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiaren metaforetan barrena bidaiatuz", Uztaro 17, 109-149.
AZURMENDI, Jose, Mirande eta kristautasuna, CAP, Donostia, 1978.
BIDART, P. et al., (1987), Eskual Antzertia. Le théâtre basque. Université de Pau et des Pays de l'Adour. Bayonne.
ETXEBERRIA, Igone (2000) "Escritoras vascas en el primer tercio del siglo XX" in Breve historia feminista de la literatura española, Anthropos, Barcelona, 385-398.
GABILONDO, Joseba (1993) "Kanonaren sorrera egungo euskal literaturan. Etiopiaz", Egan XLV, 33-65.
GANDIAGA, Bitoriano (1991) "Nire obraz", Hegats, IV, 207-218.
GIL BERA, Eduardo (1993) "Claroscuros" eta "Euskal Hitzaurrea" in Ilhun-Argiak, EHU, 19-25.
GIL FOMBELLIDA, M. K., (2004), El teatro en Gipuzkoa (1970-1986). Apuntes para una historia de las artes escénicas en Euskal Herria. Mitxelena, Donostia.
ITURBIDE, Amaia (2000) B. Gandiaga, J. A. Artze eta X. Leteren poemagintza. Poesía tradi

Aldizkariak

ASJU; Lapurdum; Riev; Egan; Euskera; Fontes; Oihenart; Uztaro; Senez¿
Igela, Ustela, POTT, Susa, Oh Euzkadi!. (cf. http://andima.armiarma.com/)

Web helbideak

-Euskal literatura ataria: www.basqueliterature.com; literaturaren zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/; kritiken hemeroteka: http://www.armiarma.com/kritikak.htm
-Euskal poesia: www.basquepoetry.net; Euskal literatura hiztegia: http://www.ehu.es/ehg/literatura/
-EIZIE: www.eizie.org; Bertso eta olerkien hemeroteka: http://urkiza.armiarma.com/; literatur aldizkarien gordailua: http://andima.armiarma.com/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)