XSLaren edukia

Euskal Filologia eta Hizkuntz Ideien Historiako Gaiak25686

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Kodea
25686

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Euskal Filologiako eta Hizkuntz Ideien Historiako Gaiak" Euskal Ikasketetako Graduko 3. mailako hautazko ikasgai bat da eta "Euskal Literatura eta Filologia" espezializazio-moduluaren (minorraren) barruan dago.



Ikasgai honetan jarraipena ematen zaio "Euskal Filologiaren Hastapenak/Euskal Filologiarako Sarrera", "Euskal Testuak I" eta "Euskal Testuak II" gaietan ikasitakoari, batez ere euskal testuen arazo filologikoez eta euskal gramatika eta hiztegietan azaldutako hizkuntz ideiez azterketa sakonagoa egiten delarik.



Ikasgaiaren heziketa-helburuak hauek dira:



- Euskal testuen edizioaren metodo eta arazoetan sakontzea.

- Euskal testu zaharren azterketan sakontzea.

- Euskal gramatikagintza eta hiztegigintza zaharren helburu, metodo eta teoria nagusiak historian zehar nola aztertu eta aurkeztu diren azaltzea, bai barneko azterketaren bidez, baita Europako garaian garaiko hizkuntza ideien erkaketaren argitan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Moduluko gaitasunak (Modulua: M06 – Euskal Literatura eta Filologia):



M06CM03: Euskal testu-tradizioa ikuspuntu filologikotik modu sakonean deskribatzea eta aztertzea.

M06CM04: Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea publiko espezializatuari.

M06CM05. Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea.



Tituluko gaitasunak (Titulua: Euskal Ikasketetako Gradua):



G003: Literaturako, filologiako edo hizkuntzalaritzako arazo bat lantzeko, aztertzeko eta azaltzeko beharrezkoa den argudiatzea modu egituratuan eta zehatzean eraikitzea, eta, horretarako, filologiako, literatura-kritikako eta hizkuntzalaritza teorikoko eta aplikatuko berezko teorietan, metodoetan eta baliabideetan oinarritzea.

G004: Eskuratutako ezagutzak aplikatzea eta komunikatzea irakaskuntzaren arloan nahiz hizkuntzalaritzaren plangintzaren eta bitartekotzaren arloan.

G007: Banaka nahiz diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeekin modu kooperatiboan lan egitea.

G008: Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin lotutako mota guztietako dokumentazioa eta informazioa aurkitzea, erabiltzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea modu kritikoan.



MECen oinarrizko gaitasunak:



MEC1: Ikasleek bigarren hezkuntzaren oinarri orokorreko ikasketa arlo bateko jakintzak izatea eta ulertzea erakutsi izana, eta testuliburu aurreratuak erabiltzeko maila eta ikasketa arloko abangoardiatik etorritako jakintzek inplikatzen dituzten zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana.

MEC2: Jakintzak lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argumentuak defendatuz eta ikasketa arloko arazoak ebatziz frogatzen diren gaitasunak izatea.

MEC3: Datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, ikasketa-arloaren barruan); hartara, gizarteko, zientziako edo etikako gai garrantzitsuei buruzko gogoetak barneratzen dituzten iritziak emateko.

MEC4: Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatuari edo ez-espezializatuari transmititzeko gai izatea.

MEC5: Etorkizunean autonomia handiko ikasketak hasteko beharrezkoak diren ikasteko gaitasunak garatuta izatea.



Irakasgaia ikastearen emaitzak:



- Euskal testuen analisirako ikuspuntu kritikoak eta terminologia menderatzea, testuaren ezaugarriak kontuan hartuta.

- Testuen barneko eta kanpoko alderdiak erlazionatzea.

- Analisirako irizpideak sortzea eta defendatzea.

- Lan akademikoak ahoz eta idatziz aurkeztea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasturte bakoitzean ikasgaiaren heziketa-helburuekin lotutako gai batzuk hautatuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:



- Gaitegiko edukiak eskola magistraletan azaltzea eta ikasleekin eztabaidatzea.

- Eskolan egindako testu-iruzkinak.

- Banakako edo binakako idazlan gidatua.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ikastaroak ebaluazio mistoa izango du: ikastaroan zehar prestatutako idazlan gidatu bat eta azken azterketa bat. Idazlana egiten ez duten ikasleek haren ordezko froga bat egin beharko dute azken azterketarekin batera, egun berean.

2. Deialdiari uko egiteko prozedura: azken azterketara aurkezten ez den ikasleari "EZ AURKEZTUA" jarriko zaio, idazlana egin izan balu ere.

3. Idatzizko azken azterketa gainditzea nahitaezkoa da gainerako ebaluazio tresnekin bataz bestekoa egiteko.

4. Idatzizko lan eta azterketetan, ikasleek euskara maila zuzen eta jasoa erabiltzea ezinbestekoa da. Hizkuntza maila nahikorik ez dutenek "GUTXIEGI" kalifikazioa izango dute, edukia gorabehera.



5. Ebaluazio-mota bakoitzaren irizpideak eta azken notaren portzentajea:



Idatzizko azterketa (%50):

- Ikasgaiaren oinarrizko edukiak ondo jasotzea

- Edukiak kritikoki erabiltzea eta elkarrekin erlazionatzea

- Hizkuntzaren erabilera jaso eta zuzena

- Terminologiaren erabilera zuzen eta egokia



Banakako edo binakako idazlan gidatua (%50):

- Edukiak kritikoki erabiltzea eta elkarrekin erlazionatzea

- Idazlanaren egitura, antolamendu eta aurkezpen egokia

- Koherentzia

- Hizkuntzaren erabilera jaso eta zuzena

- Terminologiaren erabilera zuzen eta egokia

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ezohiko deialdian idatzizko azterketa izango da ebaluazio modu bakarra.

2. Idatzizko azterketan, ikasleek euskara maila zuzen eta jasoa erabiltzea ezinbestekoa da. Hizkuntza maila nahikorik ez dutenek "GUTXIEGI" kalifikazioa izango dute, edukia gorabehera.



3. Idatzizko azterketaren ebaluazio-irizpideak eta azken notaren portzentajea (%100):

- Ikasgaiaren oinarrizko edukiak ondo jasotzea

- Edukiak kritikoki erabiltzea eta elkarrekin erlazionatzea

- Hizkuntzaren erabilera jaso eta zuzena

- Terminologiaren erabilera zuzen eta egokia

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Oinarrizko bibliografia
- eGela-n utzitako materialak
- Eskolako apunteak
- Ikasle bakoitzak bere idazlanerako behar duen bibliografia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gómez, Ricardo, 1997a. "Euskalaritzaren historia eta historiografia: ikerketa-arloaren egoera". ASJU 31:2, 363-391.

Gómez, Ricardo, 1997b. "Euskalaritzaren historiaren ikerketa-norabideak: zenbait proposamendu2. ASJU 31:2, 393-409.

Gómez, Ricardo, 2006. Hizkuntzalaritzaren historiaz. Irakaskuntza materialak. Gasteiz: UPV/EHU. Interneten eskuragarri: .

Gómez, Ricardo, 2007. XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak. Bilbo: EHU. Interneten eskuragarri: .

Gómez, Ricardo & Blanca Urgell, 2010. "Descripción y defensa de la lengua vasca durante los siglos XVI y XVII", in A. M. González Carrillo (arg.), 2010, Post tenebras spero lucem: Los estudios gramaticales en la España medieval y renacentista. Granada: Universidad de Granada, 257-320.

Martínez-Gil, Victor (koord.), 2013, Models i criteris de l’edició de textos, Barcelona: UOC.

Orduna, Germán, 2000, Ecdótica. Problemática de la edición de textos, Kassel: Edition Reichenberger.

Pérez Priego, Miguel Ángel, 2011, La edición de textos, Madrid: Síntesis.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasturte bakoitzean zehaztuko da, hautatutako gaien arabera.

Aldizkariak

- ASJU:
- Beiträge zur Geschichte der Sprachwissenschaft (BGS):
- Euskera:
- FLV:
- Histoire Epistémologie Langage (HEL):
- Historiograhia Linguistica (HL):
- Lapurdum:
- Oihenart:
- Revista argentina de historiografía lingüística (RAHL):

Web helbideak

- Armiarma. Literaturaren sarean: . Euskal literaturari buruzko ataria: euskal klasikoen testuak, euskal idazleen biografiak eta bibliografiak, argazkiak, kritikak, literatur-aldizkariak...
- Codicologia: . Eskuizkribuei buruzko hiztegi terminologiko eleaniztuna, oso zabala.
- Corpus de textes linguistiques fondamentaux (CTLF):
- Euskal gramatikagintzaren historia: . XX. mendea arteko euskal gramatiken kronologia.
- FiloBlogiako loturak: . Lotura-bilduma erabilgarria, gaika sailkatua.